Koldo Gojenola. Erakusketa Topalekuan
Koldo Gojenola artista eibartarraren erakusketa Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean, izango da ikusgai azaroaren 25arte elkartearen Topaleku Aretoan. Ez galdu bisitatzeko aukera.
Erakusketan Koldo Gojenola (Eibar, 1961) bat bateko margolaritza edo margolaritza azkarrean espezializatutako margolariaren azken lanak izango ditu erakusgai.
Erakusketaren ordutegiak honako hauek izan dira:
- Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
- Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara
Kultu taberna, Txoko eta Birjiñape IV Pintxo lehiaketaren irabazleak
IV. "EIBARKO PINTXO TXAPELKETA"ren AKTA
Gaur, 2007.eko azaroaren 22an arratsaldeko 22:30etan ARRATE KULTUR ELKARTEaren egoitzan, Zuloagatarren, 3 kalean I.EIBARKO PINTXO TXAPELKETA epaimahaia bildu da eta ondorengo erabakiak hartu ditu:
1) Lehiakide bere partaidetza eskertzea.
2) Aurkeztutako pintxo guztien kalitatea azpimarratu , joan zen urteko maila hobetu dela aipatu eta erabakia hartzeko izan duen zailtasuna azpimarratu
3) Pintxo sarituak erabaki:
Pintxo Onenari Saria: KULTU taberna (Zuloagatarren Kalea) Aipamen berezia TXOKO (Untzaga Plaza) eta BIRJIÑAPE (Toribio Etxeberria kalea) tabernei pintxoen kalitatearengatik.
EIBARKO IV PINTXO TXAPELKETAren sari banaketa, azaroaren 30ean SAN ANDRES AZOKAN izango da.
Epaimahaiko partaideak: JOSU GIMENEZ, VICENTE BELDA eta UNAI MAGUNAZELAIA.
Eibarren, 2007.eko azaroaren 22an
Pintxo irabazleen izenak eta osagaiak
Eibarko IV Pintxo lehiaketaren Pintxo irabazleen artean arrainez eta itsaskiez osatutakoak izan dira nagusi.
Kultu Taberna IV Pintxo Txapelketaren irabazlearen pintxoak "Itsasoa" zuen izena eta itsas zaporea zen nabarmena itsaskiez eta pulpo gelatina nabarmentzen zen bere osaketan.
Aipamenen arten:
- Birjiñape tabernako pintxoak "Pavias sevillanas con crujientes de jamón al estilo Birjiñape", itsaskiak eta txerrikiak nastatzen zituen bere pintxoan.
- Txoko tabernako "Carnaval" pintxoak, rape eta langostinoz osatutako almandrongilak ziren saltsaz osatuak.
Beraz, itsaskiak eta arrainak nagusi aurtengo Eibarko Pintxo txapelketan.
Euskal Herriko gazta eta honen etorkizuna
Ordiziako azken gazta txapelketa irabazi duen Elgoibarko Mausitxa baserriko Iñaki Ansola eta eibarren Sosola baserrian gazta ekologikoa ekoizten duen Josu Gil izan ditugu hizlari gaur Kulturalak antolatutako hitzaldi dastaketan.
Josu Gil-ek gazta ekologikoaren inguruan jardun du, ardien zikloa eta ekoizpen ekologikoa, gazta egiteko modu ekologikoa eta honen etorkizunaz.
Iñaki Ansola gazteak ardi mutur beltzez esnea eta gatzakiaz, tenperaturak zainduz eta arreta handiz, artisau erara egindako gaztari buruzko azalpenak eman dizkigu... eta ia-ia gaztaren zuluei buruzko truku guztiak azaldu ditu. Aurten Ordiziako lehiaketan irabazle suertatu dira elgoibartarrek.
Hauen gaztak era tradizionalean dastatzeko aukeraz gain modu berrietan probatzeko aukera ere eskeiniko digu Oskar Trebiñok. Gazta oinarritzat hartuta, hiru plater bakar batean. Aguakatea gaztarekin, gaztadun bigarrena eta postrerako gazta-izozkia.
Bestalde, bihar ospatuko da IV Pintxo Lehiaketa San Andres Saria , Eibarko pintxo onenaren bila.
Azken urteetan bezala, Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udala eta Eibarko Ostalarien laguntzarekin, antolazten da Eibarko IV Pintxo Lehiaketa - San Andres Saria.
Eibarko IV Pintxo Lehiaketa San Andres Saria
Azaroaren 22an, Eibarko pintxo onenaren bila: IV Pintxo Lehiaketa San Andres Saria.
Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udala eta Eibarko Ostalarien laguntzarekin, Eibarko IV Pintxo Lehiaketa. San Andres Saria antolatu du.
Informazio gehiago hemen
Hitzadi dastaketa
Elkarteak azaroan zehar gastronomiaren inguruan antolatutako ekimenen artean aurten ere gaiaren inguruko hitzaldi eta dastaketa antolatuko ditu.
Aurtengo gaia zein datak aukeratu dutgu bileran: Azaroak 21 arratsaldeko 19:30etan elkarteko 1go solairuko lokaletan, Euskal Herriko gazta eta honen etorkizunaren inguruko hitzaldi dastaketa burutuko dugu.
Beste askoren artean, Ordiziako azken gazta txapelketa irabazi duen Elgoibarko Mausitxa baserriko Iñaki Ansola eta eibarren Sosola baserrian gazta ekologikoa ekoizten duen Josu Gil izango ditugu hizlari.
Hauen gaztak era tradizionalean dastatzeko aukeraz gain modu berrietan probatzeko aukera ere eskeiniko digu Oskar Trebiñok errezeta berriren batekin.