Eibar: margolaritza ikastaroak Kulturalean
Urtero bezala, margolaritza ikastaroak antolatu dira Arrate Kultur Elkartean.
Urriaren 3an, asteartea, hasiera emango diote Arrate Kultur Elkarteko Margolaritza eskolako ikastaroei.
Astean bi egunetan, astearte eta ostegunetan, eta ordutegi ezberdinetan, arratsaldeko 16:30etatik - 18:30etara edo 19:00tik - 21:00etara eskeiniko dira ikastaroak Arrate Kultur Elkartean interesatuta dauden guztientzat.
Irakaslea Elixabet Eguren margolari eibartarra izango da.
Interesatuak izena emateko edo edozein argitasunerako 943.200.580 telefonora deitu dezakete eta utzi mezua edo e-postaz gurekin kontaktuan jarri: arrate.kultu@eibar.org helbidean.
Jose Luis Irigoien - Jordania Argazki Erakusketa
Uda ostean zabaldu zen aktibitatea Arrate Kultur Elkarteko Topaleku Aretoan Alberto Ormaetxearen omenez egindako argazki erakusketarekin .
Arrate egunean Irailak 8an beste argazki erakusketa bat zabaldu da Topalekuan. Oraingoan Jose Luis Irigoien argazkilari santurtziarrarena. Arratsaldeko 19:00etan inauguratu zen eta irailaren 17arte egongo da irekita.
Jordania da erakusketaren izenburua eta herrialde horretan egindako 85 argazki daude erakusgai Topalekuan, zuri eta beltzez, baryta papera eta seleniumekin biratuak.
Jose Luis Irigoienen blogean ikus daitezke Jordania bildumako argazki batzuk. Zehazki hemen .
Erakusketa orduak honako hauek dira:
- Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
- Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara
Jose Luis Irigoien argazkilariak blog interesgarri bat dauka Eibar.org blog komunitatean: www.eibar.org/blogak/irigoien