Euskal Jaia: "A Capella" , Zuberotar kantariak
Martxan da 41. Euskal Jaia Eibarren : Nazioarteko ezpata-dantzak jaialdia, kantu-emanaldi eta kantu-afaria, eta Tapia eta Leturiaren erromeriarekin gozatzeko aukera izango da maiatzeko azken asteburuan.
Eibarko Klub Deportiboak antolatu du Euskal Jaiaren ekitaldi berri hau, Arrate Kultur Elkartea, Etakitto, Eibarko Udala, Eibarko artisau elkartea eta bestelako laguntzarekin.
Ostiralean, Maiatzak 26, gaueko 22:30etan Untzagako plazako karpan: "A capella" Zuberotar kantarien emanaldia, Untzagako karpan. Jean Bordaxar eta bere lagunen ahotsak entzuteko aukera.
- Jean-Pierre (Ttuttu) Luro : Sopranoa
- Jean Noel Pinque : Tenorea
- Jean Bordaxar : Baritona
- Robert Larrandaburu : Baxua
Sarrera doakoa izango da.
Informazio gehiago Euskal Kultur Erakundean
Koldo Badillo: Colores de Navarra
Eibarko Klub Deportiboak, Arrate Kultur Elkartearen laguntzarekin urtero antolatzen duen Argazkilaritza Maiatzean ekimenaren barnean Koldo Badillo argazkilariaren Los Colores de Navarra izeneko argazki erakusketa zabaldu zen ostiralean Topaleku aretoan.
Urte bateko lanaren laburpena erakusgai naturaren, Nafarroako naturaren, kolorearen indarra isladatzen duen erakusketa ikusgarria dugu egun hauetan Topalekuan.
Izen bereko liburua Los colores de Navarra argitaratu du Koldo Badillok eta salgai dago erakusketan.
Argazki zoragarriak eta jende ugari inaugurazioan. Egun berean bere erakusketa inauguratu zuen Jose Juan Gurrutxaga argazkilaria, esate baterako (Beheko argazkian biak elkar ondoan ageri dira)
Gaur egun Iruñan bizi den Koldo Badillo argazkilari orduñatarraren Los colores de Navarra erakusketa maiatzaren 14arte egongo da zabalik.
Erakusketa orduak honako hauek dira:
- Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
- Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara
Eguen Zuri Sariak
Joan zen ostegunean maiatzaren 4a, arratsaldeko 19:00etan IX EGUEN ZURI LEHIAKETAREN SARI BANAKETA egin zen.
IX. edizio honen saridunak, honako hauek izan dira:
- Lehen Saria: Jose Luis Martinez
- Bigarren Saria: Felix Morquecho
- Hirugarren Saria ex-equo: Jon Cazenave eta Jose Luis Irigoien
Epaimahairen burua Jose Valderrey argazkilaria izan zen.