Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA

Bertsolariak. Irigoienen argazki erakusketa.

Arrate Kultur Elkartea 2006/03/07 19:28


Argazki erakusketa antolatu dugu KULTUn aste honetarako antolatu diren bertso saioak girotzeko.

Argazkien egilea Jose Luis Irigoien eta erakusketa datorren asterarte mantenduko da.

Ostegunean, martxoaren 9an, arratsaldeko 19:30etan SUSTRAI COLINA eta AMETS ARZALLUS Kultu Tabernan. Sarrera doan.

Larunbatean, martxoaren 11an, eguardiko 14:30etan SEBASTIAN LIZASO eta ANDONI EGAÑA, lehen solairuan. Sarrera eta bazkari berezia 30 euro eta 27 euro (bazkideak).

Exposición fotográfica en la KULTU al objeto de ambientar las dos sesiones de bertsos que ha organizado Arrate Kultur Elkartea, el jueves a la tarde con SUSTRAI COLINA y AMETS ARZALLUS y el sábado con la comida con ANDONI EGAÑA Y SEBASTIAN LIZASO.

Las muestra agrupa una colección de fotografías de Jose Luis Irigoien relacionadas con el bertsolarismo que permanecerá expuesta en la KULTU hasta la próxima semana.

Bertso saioak martxoan: Egaña, Lizaso, Colina, Arzallus

Arrate Kultur Elkartea 2006/03/01 21:26

Martxoan pare bat bertso Saio antolatu ditugu Arrate Kultur Elkartean:

  • Martxoaren 9an, eguena, arratsaldeko 19:30etan, BERTSO SAIOA Arrate Kultur Elkarteko Kultu Tabernan, SUSTRAI COLINA ETA AMETS ARZALLUS bertsolariekin. Sarrera DOAN izango da.
  • Martxoaren 11an, zapatua, eguardiko 14:30etan, urteroko Bertso Bazkaria. Azken urteetan bezala, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolari handiekin. Bertso bazkaria elkartearen lehen solairuan izango da (Zuloagatarren, 3 EIBAR) eta bazkariaren txartelaren prezioa, 30 eurokoa (27 euro bazkideentzat) izango da, menu berezia. Bertso bazkarirako Txartelak salgai daude Kultu Tabernan edo Arrate Kultur Elkarteko idazkaritzan.

BERTSO JANA

MARTXOAN DOGU EIBARREN
BERTSUEN ASTEBETIA
BI EKITALDI DAGOTA
PREPARATZEN ARRATIA
BEDERATXIXAN DA BATA
TA BERTAN JENDE GAZTIA
AMETS TA SUSTRAI TABERNAN
ZABALIK DAGO ATIA
HONEKIN APERITIFA
BAKARRIK LEHEN PARTIA
ZAPATUAN BIGARRENA
BAINA ZELAKO ZATIA
KRAKAK DATOZ ORAINGUAN
ZARAUTZ TA AZPEITIA
ONENA DOZU JUAN ETA
AHAL DOZUN DANA JATIA

TXARTELA

TETRATXAPELDUNA HELDUKO DA
MARTXO HONTAN EIBARRERA
LAGUNA BE BADAKAR BERAKIN
ZATOZE BERTSO JANERA
ARRETIK ZILBORRAK ASEBETE
GERORA KANTUZ NORBERA
HONEN BERTSOKERAZ GOZATZEKO
EZ DA JUAN BIHAR B.E.C.ERA

GIROTZE AGURRA

EGUN BI LENAGO EGINGO DA
BAZKARIXA GIROTZIA
HORTARAKO GAZTE JATOR HONEK
PENTSATU DA EKARTZIA
AMETSEK ETA SUSTRAIK BADAKE
BEREZKO ELEGANTZIA
ZEIN EDERRA BERTSUAK ENTZUNDA
AHOKADA BAT HARTZIA
(Trunboi)


Argazkiak: EKE-Euskal Kultur Erakundea , bertsulari.com eta Arrate Kultur Elkartea.

Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak