Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA

Enrique Tirador, grabatuak eta eskulturak

Arrate Kultur Elkartea 2006/02/28 23:53

Datorren iganderarte, martxoak 5, ENRIQUE TIRADOR Gijon hiriko artistaren ERAKUSKETA Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean.

Erakusketan grabatuak eta eskulturak daude ikusgai.

Enrique Tirador Gijonen jaioa da eta Salamancako Unibertsitatean ikasi zuen Arte Ederrak, bertako lizentziatua delarik.

Marrazkilaria eta marrazki irakaslea, Forja artistikoan teknikaria da eta Salamancako Arte Eskolan eskuratutako tituloduna.

Enrique Tirador Biografia

Gijón. 1973 Licenciado en Bellas Artes por la Universidad de Salamanca.

Técnico en Forja Artística, Escuela de Artes de Salamanca.

Actualmente es profesor de dibujo.

Erakusketa asko egin eta sari ugari irabazi ditu. Info gehiago hemen

Erakusketa otsailaren 24tik martxoaren 5era egongo da zabalik eta ordutegiak honako hauek izan dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Informazio gehiagorako artistaren webgunera jo dezakezue.

IX EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETA

Arrate Kultur Elkartea 2006/02/23 02:28


Arrate Kultur Elkarteak, IX. EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETA antolatzen du. 2006.an bederatzigarren edizioa izango da. Lehiaketaren bidez, nolabait, aratoste edo Karnabaletako oroitzapen fisikoa gera dadin.

Lehiaketa "Arakosteak" (hau da, inauteriak edo karnabalak) lemapean eta gai horrekin lotuta antolatzen da.

Lehiaketa irekia eta librea da zaletu guztientzat.

Partehartzaile bakoitzak aurkeztu dezaken argazki kopuru gehiengoa lau (4) da eta argazkiak edozein tamainetan, koloretan nahiz zuri beltzean, aurkez daitezke. Hori bai, soportea edo passpartout-a izatea eskatzen da. Gutxienez 20 x 30 zentimetro izango duelarik.

Argazkiak Arrate Kultur Elkarteko egoitzan (Zuloagatarren kalea, 3 EIBAR) entregatu behar dira. Lehen solairuko bulegoetan edota Taberna- kafetegian.

Argazkiak entregatzeko AZKEN EGUNA, karnabaleteko asteartea pasa eta lau astera izango da, hau da, MARTXOAREN 28an, asteartea, gaueko 21:00etan

Sariak: Argazki onenentzat, 160 eurotako saria Bigarrena, 100 eurotako saria Hirugarrena 60 euroko saria

Sarien banaketa aste bete beranduago izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Aukeratutako argazkiak ARRATE KULTUR ELKARTEKO lokaletan erakusgai izango dira.

Informazioa euskaraz: http://www.eibar.org/blogak/kultu


IX CONCURSO FOTOGRAFICO EGUEN ZURI

Arrate Kultur Elkartea organiza el IX CONCURSO FOTOGRAFICO EGUEN ZURI. Se pretende mediante el mismo promover un recuerdo gráfico de los carnavales actuales.

El concurso se celebra bajo el lema "Arakosteak" (esto es Carnavales) y relacionado con dicho lema.

El concurso es libre y abierto a todos los aficionados.

Cada participante podrá presentar un máximo de cuatro (4) fotografías, en cualquier tamaño y formato, blanco y negro o en color. No obstante deberán estar montadas en algún tipo de soporte o passpartout, que tendrá un tamaño mínimo de 20 x 30 cm.

Las fotografías deberán entregarse en los locales de Arrate Kultur Elkartea (Zuloagatarren kalea, 3 EIBAR). En las oficinas del primer piso o en el Bar Cafetería.

La FECHA LIMITE para la entrega de fotografías será cuatro semanas despues del martes de carnaval, es decir el 28 de MARZO martes, a las 21:00 horas

Premios: Premio a la mejor fotografía, 160 euro Segundo premio, 100 euro Tercer premio 60 euro

La entrega de premios se celebrará la semana siguiente, a las 19:00 horas.

Las fotografías seleccionadas serán expuestas en los locales de ARRATE KULTUR ELKARTEA.


Argazkiak: Iazko irabazleenak, goitik behera:

  • Felix Morquecho , Carnaval en Unzaga 2
  • Jose Luis Irigoien: Irudiak 2
  • Maite Beistegi: Txalupetak

Antzerki irakurria kulturalean

Arrate Kultur Elkartea 2006/02/18 03:30

Iragarrita zegoen bezala Dario Fo-ren El hombre desnudo y el hombre de frac, antzerki lan laburra irakurri-antzetu dute Ernesto Barrutia, Eduardo Falces eta Juan Carlos Colina. Azken orduko arazo batengatik ez dira ailegatu Maite Lorenzo eta Alberto Toledano.

Hala ere, azken orduko aldaketa batzuk eginez, ondo baino hobeto moldatu dira hiru aktoreak eta aretoa bete duen jendeak poz-pozik geratu eta txalotu ditu. Mila esker!

Antzerki irakurria: El hombre desnudo y el hombre de frac
Funtzioa hastear dago

Antzerki irakurria: El hombre desnudo y el hombre de frac
Eskerretik eskumara: Eduardo Falces, Juan Carlos Colina eta Ernesto Barrutia

Antzerki irakurria: El hombre desnudo y el hombre de frac
Eduardo Falces, Juan Carlos Colina eta Ernesto Barrutia

Antzerki irakurria: El hombre desnudo y el hombre de frac
Jendea, adi adi.

Antzerki irakurria: El hombre desnudo y el hombre de frac
Eduardo Falces eta Ernesto Barrutia

Antzerki irakurria: El hombre desnudo y el hombre de frac

Arrate Kultur Elkartea 2006/02/17 00:19


Otsailaren 17an, gaueko 22:15etan, Antzerki irakurria izango dugu Arrate Kultur Elkarteko lehen solairuko aretoan eta musu truke, Dario Fo-ren El hombre desnudo y el hombre de frac, antzerki lan laburra irakurri-antzetuko da.

Aktoreak

  • Ernesto Barrutia
  • Maite Lorenzo
  • Eduardo Falces
  • Juan Carlos Colina

Teknikaria:

  • Alberto Toledano

El hombre desnudo y el hombre de frac, (L'uomo nudo e l'uomo in frac, orijinalean), NO HAY LADRON QUE POR BIEN NO VENGA Y OTRAS COMEDIAS (Chi ruba una piedre, 1966) liburuko farsa laburra da.

Vodevil de situaciones extrañas y cómicas, de diálogos cortos, precisos y mordaces, llenos de dobles sentidos y alusiones sociales.

Gonbidatuta zaudete. Sarrera doan izango da.

Roberto Bermejo Garraio Iraunkorrari buruz

Arrate Kultur Elkartea 2006/02/16 23:46

Roberto Bermejo irakasleak AHT eta Garraio Iraunkorrari buruz hitz egin du gaur arratsaldean Arrate Kultur Elkarteko lehen solairuko aretoan. Roberto Bermejo UPV/EHUko Ekonomia Aplikatuko Katedraduna eta Ingurugiruko gaietan aditua da. Liburu eta artikulu ugari idatzi ditu gai hauen inguruan.

Aurkezpena Antxon Narbaizak egin du. Aurkezpenean erabili dituen aurkezpenak bidaltzekotan geratu da Roberto Bermejo, beraz zintzilikatuko ditugu blogean.

Eguneraketa

Bere hitza bete du Robertok, beraz hemen dituzue bidali dituen dokumentuak:

  • Bermejo, Roberto; Hoyos David; Guillamón, David Análisis socioeconómico del PEIT 2005-2020 En base al escenario convencional y el escenario fin de la era del petróleo. Bilbao 2005. Dokumentua deskargatu .pdf formatoan (adi 334 KB)
  • Bermejo, Roberto El fin de la era de los combustibles fósiles. Sus consecuencias Dokumentua deskargatu .pdf formatoan 612 KB

Hona hemen hitzaldiaren pare bat argazki:

Roberto Bermejo Eibarko Kulturalean

Roberto Bermejo Eibarko Kulturalean

AHT eta Garraio Iraunkorra / TAV y Transporte Sostenible

Arrate Kultur Elkartea 2006/02/09 20:52

Datorren ostegunean, otsailaren 16an, arratsaldeko 19:30etan, Roberto Bermejo irakasleak AHT eta Garraio Iraunkorra / TAV y Transporte Sostenible pil-pilean dabilen gaiari buruz hitz egingo du Arrate Kultur Elkarteko lehen solairuko aretoan.

Bermejo Gómez de Segura Jn. UPV/EHUko Ekonomia Aplikatuko Katedraduna eta Ingurugiruko gaietan aditua da. Liburu eta artikulu ugari idatzi ditu gai hauen inguruan.

Ekonomia doktorea, industria ingeniaria eta hainbat liburu eta ikerketaren idazlea da ( Análisis de rentabilidad del proyecto de la Y vasca y bases para una estrategia ferroviaria alternativa, Manual para una economía ecológica, Libre comercio y equilibrio ecológico, Economía sostenible. Principios, conceptos e instrumentos, Economía sostenible. Principios, conceptos e instrumentos, Fundamentos de ecología industrial, Equilibrio ecológico, crecimiento y empleo, etab.

Oharra: hitzaldia gazteleraz izango da, galdera-erantzunak euskaraz eta gazteleraz

Argazkia: El correo

Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak