Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA

Sukaldaritza laborategi parte hartzailea Teknologia Berriekin

Arrate Kultur Elkartea 2006/11/23 11:38

Sanandresen aurretik, Sukaldaritza laborategi parte hartzailea antolatu dugu, non Sukaldaritzan nitrogenoarekin ibiltzea eta beste joera berritzaile batzuk jorratuko diren

Aurten ere Eibarko Udalaren laguntzaz Sanandres inguruan gastronomia eta kultura elkartzen dituzten ekitaldiak antolatu ditugu Arrate Kultur Elkartean

Horrela, gaur osteguna Azaroak 23a, arratsaldeko 19:00etan sukaldaritza laborategi parte hartzailea antolatu da. Oskar Trebiño sukaldaritza eskolako irakasleak zuzenduko du laborategia eta sukaldaritzan nitrogenoarekin ibiltzea eta beste joera berritzaile batzuk azaldu, jolastu-praktikatu beraiekin eta emaitzak dastatzeko aukera izango dugu.

Ekitaldia irekia eta doakoa izango da. Animatu zaitez.

Oskar Trebiño Sukaldaritza esperimentala azaltzen

Oskar eta Aitor lanean

Info gehiago DV-ko elkarrizketa honetan

Argazki txikia: Felix Morquecho (DV)

Aurtengo GR-8a OIARTZUNentzat

GR 8 2006/11/23 00:11

Oiartzunen, Kontzejupean, jokatu zen herenegun GR-8ko finala eta etxean gelditu zen txapela. Lehenengo aldiz, GR-8ko txapelketan Oiartzun finalera iritsi eta, gainera, irabazi egin zuen. Manu Goiogana bertsolariak ordezkatu zuen Oiartzun.

Hasiera batean Orio eta Mallabiko bertsolariak aurrez aurre izatea pentsatzen bazen ere, azkenean bertso ibilbidean parte hartu duten herri guztietako ordezkari banak hartu zuen parte finalean. Errenteria-Oreretatik Haritz Casabalek, Mallabiatik Garikoitz Sarriugartek, Oriotik Iñaki Gurrutxagak, Hernanitik Unai Gaztelumendik, Zarauztik Odei Iruretagoienak, Lesakatik Julen Zelaietak, Lasartetik Unai Muñoak eta Oiartzundik Goioganak hartu zuten parte.

Bertso maila polita izan zuen saioak, batez ere finalaren bukaeran, bertsolariak oso eroso zeuden oholtza gainean. Jon Martin, Oiartzungo Bertso Eskolako kidea izan zen gai-jartzaile lanetan aritu zena, eta 1993ko Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko gaiak jarri zizkien bertsolariei. Entzuleen esku gelditu zen bertsolaririk onena zein izan zen erabakitzea eta Oiartzun aukeratu zuen gehiengoak. Saioan ostean, Aristizabal sagardotegira joan ziren bazkaltzera eta ondorenean ere, bertso-saioa egin zuten. Hemendik gutxira herri guztietako ordezkariak bilduko dira balorazioa egiteko eta hurrengo urteko GRa nola burutu pentsatzeko.

Agiñaspi Taberna, III Eibarko Pintxo Txapelketaren irabazlea

Arrate Kultur Elkartea 2006/11/22 23:44

AGIÑASPI - Udazkeneko izka mizka pintxoa

Gaur, 2006.ko azaroaren 22an arratsaldeko 22:00etan ARRATE KULTUR ELKARTEaren egoitzan, Zuloagatarren, 3 kalean II. EIBARKO PINTXO TXAPELKETA epaimahaia bildu da eta ondorengo erabakiak hartu ditu:

1) Lehiakide bere partaidetza eskertzea.

2) Aurkeztutako pintxo guztien kalitatea azpimarratu , joan zen urteko maila hobetu dela aipatu eta erabakia hartzeko izan duen zailtasuna azpimarratu

3) 2006 URTEKO PINTXO ONENAREN SARIA, AGIÑASPI tabernari ematea, "Udazkenezko izka-mizka" izena zuen pintxoari

4) Azkenik, epaileek Koskor tabernako pintxoaren "sormena eta teknologia berrien erabilera" eta Kultu Tabernako pintxoaren "zaporeen nahasketa" azpimarratu nahi izan dute.

KOSKOR Taberna

EIBARKO II PINTXO TXAPELKETAren sari banaketa, azaroaren 30ean SAN ANDRES AZOKAN izango da.

Epaimahaiko partaideak: JOSU GIMENEZ, VICENTE BELDA eta UNAI MAGUNAZELAIA.

KULTU Taberna

Sukaldaritzan nitrogenoarekin eta beste joera berritzaile batzuk

Arrate Kultur Elkartea 2006/11/17 18:02

Sanandresen aurretik, Sukaldaritza laborategi parte hartzailea antolatu dugu, non Sukaldaritzan nitrogenoarekin ibiltzea eta beste joera berritzaile batzuk jorratuko diren

Aurten ere Eibarko Udalaren laguntzaz Sanandres inguruan gastronomia eta kultura elkartzen dituzten ekitaldiak antolatu ditugu Arrate Kultur Elkartean

Horrela, datorren ostegunean Azaroak 23a, arratsaldeko 19:00etan sukaldaritza laborategi parte hartzailea antolatu da. Oskar Trebiño sukaldaritza eskolako irakasleak zuzenduko du laborategia eta sukaldaritzan nitrogenoarekin ibiltzea eta beste joera berritzaile batzuk azaldu, jolastu-praktikatu beraiekin eta emaitzak dastatzeko aukera izango dugu.

Ekitaldia irekia eta doakoa izango da. Animatu zaitez

Eibarko III Pintxo Lehiaketa San Andres Saria

Arrate Kultur Elkartea 2006/11/16 19:05

Vieira al estilo Unbe. Unbe Taberna

Azaroaren 24an, Eibarko pintxo onenaren bila: III Pintxo Lehiaketa San Andres Saria.

Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udala eta Eibarko Ostalarien laguntzarekin, Eibarko III Pintxo Lehiaketa. San Andres Saria antolatu du.

Eibarko Ostalaritza sektore osoa parte hartzera gonbidatu eta animatzen dugu!!

Lehiaketan Eibarko osteleritza etxe guztiek parte hartu dezakete.

Arauak

Taberna edo osteleria etxe bakoitzak pintxo mota bat aurkeztu dezake, bereziki lehiaketarako asmatutakoa eta izen bateaz identifikatuta egongo dena.

Prezio eta elaborazioagatik, pintxo bezela hartu beharko dute epaimahikideek.

Bestalde, bezeroen kontsumorako egon beharko du Azaroaren 22an eta bere prezioa euro bat eta 2 euro tartekoa izan beharko du.

Epaimahia Arrate Kultur Elkarteak izendatutako hiru pertsonek osatuko dute.

Lehaiketara aurkezten diren pintxoak azaroaren 22rako prestatu beharko dira.

Epaileek egun horretan pasatuko dira parte hartzaileen taberna, jatetxe eta kafetegietatik.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Arrate Kultur Elkartean, azaroaren 10etik 17ra.

Iazko Lehiaketaren argazkiak hemen

Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak