Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA

Udako Diaporamak eta antzerkia 2005

Arrate Kultur Elkartea 2005/06/29 00:17

Aurreko urteetako arrakasta ikusirik, urtero bezala, uda hasieran, Uztailean, ARRATE KULTUR ELKARTEAK, Eibarko Udalaren laguntzaz, Udako Diaporama eta antzerki emanaldia prestatu du.

Udako Diaporamak eta antzerkia 2005 Egitaraua.

Honako EGITARAUA prestatu dugu aurten:

  • Uztailak 5: JOSEBA EGIBAR: ETIOPIA. Ikusentzutekoetan aditua eta bidailari amorratua dden Joseba Egibarrek, Afrikako lurraldeen ikuspegia aurkeztuko du. Ordua: Gaueko 10:30etan
  • Uztailak 6: GEMA ARRUGAETA. GURE AUNAMENDIAK. "Pirineo Vasco" . Gema Arruageta idazle eta kazetaria da. El Mundo de los Pirineos aldizkariaren kolaboratzaile ohia da eta GIPUZKOA NATUR PARKEAK GIPUZKOA PARQUES NATURALES bezalakoliburuak argitaratu ditu. Emanaldi honetan hainbeste ezagutzen dituen Auñamendiei buruzko ikuspegia aurkeztuko digu. Ordua: Gaueko 10:30etan
  • Uztailak 7: KEPA GONZALEZ : KM 0 eta FRESNE. Ordua: Gaueko 10:30etan. Kepa Gonzalezek bi bideo-emanaldi aurkeztuko dizkigu. Lehena Fresne, bidaiak kartzelara, Frantziako espetxe honetako eguneroko bizitza kontatzen duen dokumentala: Ainhoa, Kristina, Francoise, Bophary, Veronique eta Beatrizen historiak. Bigarrenean, Km 0 izeneko dokumentala ikusteko aukera izango dugu.
  • Uztailak 8: ANTZERKIA. Ernesto Barrutia, Maite Lorenzo eta Eduardo Falces. Gitarran, Edit Musikaria. Teknikaria: Alberto Toledano. ANTZEZLANA: UNA NOCHE DE VERANO. Federico Garcia Lorca. Ordua: Gaueko 10:00etan

Sarrera doan da. Denok gonbidatuta zaudete.

-------

Antolatzailea: Arrate Kultur Elkartea

Babeslea: Eibarko Udala

Laguntzailea: San Andres Parrokia

Koldo Gojenola. Erakusketa

Arrate Kultur Elkartea 2005/06/28 10:17

San Joan egunean, ekainak 24an, inauguratu eta uztailaren 3arte izango da zabalik Koldo Gojenola artista eibartarraren erakusketa Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean. Ez galdu bisitatzeko aukera.

Erakusketan Koldo Gojenola (Eibar, 1961) margolariak bere azken lan izango ditu erakusgai.

Erakusketaren ordutegiak honako hauek izan dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Lola Orozco . Erakusketa

Arrate Kultur Elkartea 2005/06/16 16:44

Ekainaren 19arte izango da zabalik Lola Orozco artistaren erakusketa Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean. Ez galdu bisitatzeko aukera.

Erakusketan Lola Orozco margolariak bere azken lan izango ditu erakusgai. Gaur egun Lola Orozco Gazteizen bizi da, Euskal Akuarelisten Elkartea eta gazteizko Espantapajaros pintura taldeko kidea da.

Erakusketaren ordutegiak honako hauek izan dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Hona hemen Diario Vascok erakusketari buruz zekarren kronika .

Durante su juventud en Eibar inició sus estudios de dibujo y pintura en la Escuela del Ayuntamiento, con el profesor Jacinto Olave y en el colegio Aldatze.

Posteriormente, continuó su formación artística en la Escuela de Artes y Oficios de Vitoria, con el profesor Carmelo Basterra y otros. Es miembro de la Asociación de Acuarelistas Vascos. Igualmente, Lola Orozco pertenece al grupo pictórico Espantapájaros que fundara el pintor vitoriano, Suárez Alba, y en la actualidad acude al estudio de pintura de Blanca Basabe, en Vitoria.

Desde 1989 además de sus exposiciones particulares ha participado en numerosas colectivas obteniendo diversos premios y accésit.

2005 Urteko Ohizko Asanblada Orokorra

Arrate Kultur Elkartea 2005/06/09 14:00

Datorren ekainaren 15erako, asteazkena, ARRATE KULTUR ELKARTEAREN urteko OHIZKO BATZARREAn parte hartzera dei egiten diegu bazkide guztiei.

Hona hemen, 2005 Urteko Ohizko Asanblada Orokorrerako deialdia:

  • Eguna: Ekainaren 15ean, asteazkena
  • Tokia: Gure Elkartearen egoitzan, lehen solairuan
  • Ordua: lehen deialdia arratsaldeko zazpiretarako, 19:00, izango delarik eta zazpi t´erdietarako , 19:30, bigarrena, honako

GAI ORDENAz

1) 2004ko Ohizko Batzarraren Aktaren irakurketa

2) Eginiko gestioaren balantzea

3) Diru kontuak: 2004ko sarrera-gastuak eta gaurko egoera

4) 2005erako Ekitaldi programa

5) Zuzendari batzordearen berrikuntza

6) Galde erantzunak

Batzarra amaitu ondoren luncha eskainiko da.

Batzarra zuzen eta egoki garatu dadin eta bazkide guztiek ordezko botoa emateko aukera berdintsuak eduki ditzaten, bazkideak eurak etor daitezen eta Batzarrean eragile izan, Zuzendaritza Batzordeak erabaki hauek hartu ditu:

1) Ordezko botoak, balio izan dezan, deialdiari lotuta doan orria bete eta ordezko botoaren emailearen NANaren fotokopiarekin batera ekarri beharko du. Hala utzi beharko da Elkartearen Idazkaritzan, astelehenetik ostegunera, 19:00etatik 20:30etara, edo Zuzendaritza Batzordeko norbaiti eman, Ekainaren 13an, arratsaldeko 20:30 ak, baino lehen.

2) Batzarrean bertan dagoen bazkide bakoitzak Batzarrera etorri ez diren beste bi bazkideren ordezko botoak ekar ditzake, ez gehiago.

ZUZENDARITZA BATZORDEAren izenean

Presidentea

Ima Berasaluze

Maria Dolores Lonbide . Erakusketa

Arrate Kultur Elkartea 2005/06/04 15:00

Ekainaren 5arte izango da zabalik Maria Dolores Lonbide artista soraluzetarraren erakusketa Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean. Ez galdu bisitatzeko aukera.

Erakusketan Maria Dolores Lonbide margolariak bere azkenengo 22 lan izango ditu erakusgai.

Erakusketaren ordutegiak honako hauek izan dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Hona hemen Diario Vascok erakusketari buruz zekarren kronika .

Se trata de un compendio de 22 obras de temática variada. Parte de las pinturas que conforman la muestra son realistas, mientras que en otros la pincelada es más suelta.

Tampoco faltan los retratos, los paisajes ni las obras de corte clásico, como las flores o algún bodegón.

Eso si, todas las obras tienen un común denominador, la luz y el color.

María Dolores Lombide se ha sentido atraída por el dibujo y la pintura desde niña y aún hoy recurre al mundo de los sueños para pintar en sus cuadros la luz y los reflejos que se producen en la naturaleza.

Esta placentina comenzó asistiendo a clases de pintura en Donostia con la conocida artista Teresa Riera. Su creatividad ha ido en aumento en los últimos años, dándole fuerza y profundidad a su pintura, en un derroche de formas y tonalidades.

Lombide trata de crear su propia libertad expresiva y desea que su obra llegue de una u otra forma a todo tipo de público.

Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak