Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA

Argazkilaritza Maiatzean 2005

Arrate Kultur Elkartea 2005/04/30 19:21

Hirugarren urtez, Argazkilaritza Maiatzean ekitaldia antolatu du Eibarko Klub Deportiboko argazki taldeak , Arrate Kultur Elkartea, El Ambigu eta Eibarko Udalaren laguntzarekin.

Aurtengoa apustu teknologikoa da, Irudi digitalerako Hastapen Jardunaldi batekin. Kamara digitalek gure bizitza aldatzen dihardute. Karreteak desagertu diren moduan, begia kliskatzea ez da beharrezkoa. Ez dugu negatiboen errebelatuari zertan itxaron behar gure zalantzak uxatzeko. Laborategiko errezeten tokia erabiltzaileen eskukoek hartu dute eta handigailuena disko gogorrera egindako hustuketak. Digitalarekin doa argot informatiko osoa eta hizkuntza berria ikastea egokitu zaigu. Non dago beldurra? zioten Klub Deportibokoek jardunaldien aurkezpenean.

Erakusketak, jardunaldiak, Rally-a

Sei erakusketa, jardunaldi teknikoa eta argazki rallya antolatu da. Hona hemen egitarau osoa.

  • JOSEBA IBARRA Maiatzaren 6tik 29ra PORTALEAn
  • ASIER CASTRO Maiatzaren 6tik 29ra PORTALEAn
  • ARGIZAIOLA Maiatzaren 13tik 29ra PORTALEAn
  • ALEJANDRO MARTINEZ Maiatzaren 13tik 22ra TOPALEKUan
  • ANTONIO VALENCIA Maiatzaren 1etik 31ra DEPOR-ean
  • KOLEKTIBOA CDEibar Maiatzaren 1etik 31ra AMBIGU-n
  • Jardunaldia: Argazki Digitalerako Hastapena. Maiatzak 21ean. YOLANDA LOPEZ DE HEREDIA eta FERNANDO BLANCO (ARGI-ARTE)
  • Argazki rallya: Zuribeltzean eta Diapositiba Koloretan. Maitzak 29an.

Egitarau osoa katalogoan (Adi .pdf-a 245 KB)

Alejandro Martinez Topaleku Aretoan

Maiatzak 13tik 22ra, eta ohizko ordutegietan Alejandro Martinez argazkilari asturiarra izango da Arrate Kultur Elkarteko Topaleku aretoan. Hona hemen zer dioen Alejandrok:

"Bi hamarkadatik hona beste inork inoiz ikusi ez dituen paisaiak bilatzen dabilen tematutako argazkilari bat naiz.

Hau osoooo zaila da eta lortzen dudan irudi bakoitzak ahalegin itzela eskatzen dit, bai berori irudikatzeko orduan (bai… paisaiak gure buruan egon behar dira ikusi aurretik), bai bilatzerakoan eta baita, gero, paperean inpresionatzerakoan.

Ez naiz argazki deskriptiboekin konformatzen, ez jauna, nik atmosfera bat bilatzen dut, giro bat… ikusten duenaren irudimena esnatzen duen zeozer. Gogokoa dut pentsatzea halako irudiak izan zirela gure aiton-amonei iradoki zienak sorgin eta aztiek protagonista izan ziren kondairak."

"Soy un fotógrafo que, desde hace un par de décadas, estoy empeñado en buscar paisajes que el resto de los mortales nunca vieron.

Esto es muuuy difícil, y cada una de las imágenes que consigo me cuesta un esfuerzo titánico, tanto para imaginarla (sí… los paisajes hay que tenerlos en la cabeza antes de verlos) como para encontrarla y después para impresionarla en un papel.

No me conformo con fotos descriptivas, no señor, yo busco una atmósfera, un ambiente… algo que despierte la imaginación del que lo ve. Me gusta pensar que este tipo de imágenes fueron las que inspiraron a nuestros abuelos los cuentos y las leyendas de brujos y magos."

Fernando Hernandez. Erakusketa

Arrate Kultur Elkartea 2005/04/29 10:04

Gaur, apirilak 29a, ostirala, Fernando Hernandez artistak egindako artelanen erakusketa inauguratuko da Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean. Denok gonbidatuta zaudete.

Erakusketan Fernando Hernandez-ek bere azken lanak, estilo figuratiboan eginak, erakusgarri ipiniko ditu Zuloagatarren kaleko aretoan.

Erakusketa datorren maiatzren 8arte, zabalik egongo da eta erakusketaren ordutegiak honako hauek izan dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Hona hemen erakusketan ikusi ahal izango diren lan batzuk:




Artistarekin kontaktuan ipintzeko, jo ezazue 646921474 telefonora

Berbaldixak. Palestina: Pakea gerraren aitzaki

Arrate Kultur Erakundea 2005/04/26 18:45


Arrate Kultur Elkarteak , Udako Euskal Unibertsitateak eta ...eta kitto! Euskara Elkarteak , elkarlanean bultzatzen duten BERBALDIXAK ekimenaren hurrengo saioa dugu laister, apirilaren 28an, osteguna eta ekitaldiari buruzko informazioa hauxe da:

  • Gaia: Palestina: Pakea gerraren aitzaki.
  • Hizlaria: Gabirel Ezkurdia
  • Eguna: apirilaren 28a, osteguna
  • Ordua: 19:30etan.
  • Tokia: Arrate Kultur Elkartea.


Gabirel Ezkurdia (Argazkia UEU)

Hitzaldiaren eskema:

Hitzaldiaren eskema honako hau izango da

  1. Sionismoa eta Israeleko estatuaren sorrera bortitza: gerra guztien ama.
  2. Israel 1948tik 2005ra gazi-geza den garaipena.
  3. Palestinarrak XXI. mendeko "juduak"
  4. Gerra taktika bezela: Bortizkeriren balantzea
  5. Bakegintza Prozedurak taktika bezela: "Bake Prozesuen" balantzea
  6. Gatazkaren eragina etengabea nazioarteko egoeran
  7. Egungo egoera: Argi izpirik ote?

Sarrera doan. Denok gonbidatuta zaudete.


Argazkia : Justin McIntosh. Gaurding the gates. No Arab men between 15 and 65 allowed

Argazki Sarituak Eguen Zuri Lehiaketan

Arrate Kultur Elkartea 2005/04/19 20:12

Eguen Zuri Argazki Lehiaketaren Sari Banaketa, ostegunean apirilak 21ean izango da, arratsaldeko 19:00etan Arrate Kultur Elkartearen lehen solairuko lokaletan. Denok gonbidatuta zaudete.

Argazki Sarituak

Argazki Sarituak honako hauek dira:

Felix Morquecho: Carnaval en Unzaga 2


Jose Luis Irigoien: Irudiak 2


Maite Beistegi: Txalupetak


VIII. "EGUEN ZURI" ARGAZKI LEHIAKETAren AKTA

Akta: 2005.eko apirilaren 12an arratsaldeko 19:00etan ARRATE KULTUR ELKARTEaren egoitzan, Zuloagatarren, 3 kalean VIII. EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETAren epaimahaia bildu da eta ondorengo erabakiak hartu ditu:

1) Lehiakide guztiei bere partaidetza eskertzea.

2) Aurkeztutako argazki guztien kalitatea azpimarratu

3) Sarien banaketa erabaki:

Lehen sariaren irabazlea: FELIX MORQUECHO ERRASTI. “Carnaval en Unzaga 2” argazkiarekin.

Bigarren sariaren irabazlea: JOSE LUIS IRIGOIEN MARTINEZ. “Irudiak 2” argazkiarekin.

Hirugarren sariaren irabazlea MAITE BEISTEGI. “Txalupetak” argazkiarekin.

Accesit: AITOR SARASKETA GISASOLA

EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETAren sarien banaketa, ARRATE KULTUR ELKARTEAREN lokaletan bihar apirilaren 21ean arratsaldeko 19:00etan izango da.

Epaimahaiko partaideak: ARRATE KULTUR ELKARTEKO PINTURA TAILERREKO PARTAIDEAK

Eibarren, 2005.eko apirilaren 12an

ARGAZKIEN ERAKUSKETA

Argazkiak erakusgai izango dira Arrate Kultur Elkartearen KULTU TABERNAN

IRABAZLEEN WEBGUENAK

Aurtengo irabazleetatik bik webgunea dute:

Gozatu bere argazkiekin!

Oharra: webgune honetako edukiak Creative Commons lizentziapean banatzen dira, baina argazki sarituak bere egileenak dira.

Antxon Narbaiza: Euskaria Show

Arrate Kultur Elkartea 2005/04/13 13:25

Euskaria Show

Datorren ostegunean, apirilak 21a, Arrate Kultur Elkarteko lehen solairuko aretoan, ANTXON NARBAIZA-k beer EUSKARIA SHOW liburua aurkeztuko du.

Antxon Narbaiza Azkue (Eibar, 1948), Euskal Filologian doktore da eta gaur egun, Euskara eta Euskal Literatura irakasle da.

Aspaldidanik dihardu euskalgintzan, eta, oro har, euskararen historia jorratu izan du bere protagonisten bidez.

Narbaizak azken ehun urte hauetako lekukotzat bildu ditu Euskal Herriaren egungo errealitatearen argi-ilunak ulertzeko balio handikoak.

Aurkezpena egileak berak egingo du, esan bezala, apirilak 21ean Arrate Kultur Elkarteko lehen solairuko aretoan, arratsaldeko 19:30etan.

Denok gonbidatuta zaudete.

Hona hemen Serafin Basauri bazkideak bidalitako komentarioak.

Antxon Narbaizaren Euskaria Show. Serafin Basauri, 2005-04-13

Ona Antxonen lana; errez irakortzen da, euskera samurra, takada batian irakortzekua. Hemerotekan zihar aukeratu dittuan datu eta testuen bittartez, zera jartzen desku bistan: Antxiña-antxiñatik datorkigula euskerian atzerakadia eta gitxiestia; euskaldunok, gu geu izan garala neurri haundi batian, euskeria baztartu dogunak, euskeria bigarren mailla batian jarri izan dogunak, euskaldun (euskeradun) izatiaz lotsatu garanak.

Euskal Herriko klase dirijentia, burgesia edo dana dalakua izan da batez be euskeria egoera honetan jarri dabena, eta haren jokabidiak eta ejenpluak eragiña izan dau jende xehian artian, taillarretako bihargin, basarrittar eta arrantzalien artian. Kastellanuen inperialismo linguistikuak ez desku, jakiña, mesederik egin; eta gu haren aurrian konplejoz betetako herrixa (izan) gara. Ez dogu jokatu katalanak egin izan daben moduan. Gu beti etxe-kalte!

Antxonek, egoerak eta kontakizunak jartzen deskuz aurrian. Agiriko tesirik ez biharbada, baiña honen aurretik "Gutxiespenaren historia" Eibarko euskerian inguruan idatzi baeban , oiñ eremu zabalago bat hartu dau aztertzeko: euskeriana.

Euskeria etxe barrurako zan. Asko jota txistiak eta barre eragitteko teatrotxuak, euskaldun elebakarren lepotik barre egitteko. Gauza "inportantiak" idazteko erderaz idatzi bihar zan. Euskeria gaitzat hartzen zanian be bai. 50. hamarkadan egin zan "Congreso Vasco"an erdera hutsez egin zan, Andima Ibiñagabeitian interbenziñua izan ezik. Euskaltzaindian erdera hutsez egitten ziran batzarrak, euskal idazlien arteko gutunak erderaz idazten ziran...

Baiña tira! azken 50 urtietan zihar emon dittugun pausuak norabide zuzenian emondakuak dira. Alde edarra dago lehengotik oingora! Ez dago konparatzerik. Esan leike, Abandokuak be, berak erderaz idatzi arren, euskal kontzientzia piztaille moduan eukiko ebala zerikusiren bat. Aurrera egin dogu ba, baiña atzera begiratzia be komeni, autokritika kolektibua egittia ondo etorriko jaku-eta.

Gai honen inguruan doia ba eguen zortziko Antxonen jarduna. Eta entzuliok be geure iritzixak agertzeko aukeria.

Palestina: Pakea gerraren aitzaki

Arrate Kultur Elkartea 2005/04/10 21:09


Arrate Kultur Elkarteak , Udako Euskal Unibertsitateak eta ...eta kitto! Euskara Elkarteak , elkarlanean bultzatzen duten BERBALDIXAK ekimenaren hurrengo saioa dugu laister, apirilaren 28an, eta horri buruzko informazioa zehazten goaz:

  • Gaia: Palestina: Pakea gerraren aitzaki.
  • Hizlaria: Gabirel Ezkurdia
  • Eguna: apirilaren 28a.
  • Ordua: 19:30etan.
  • Tokia: Arrate Kultur Elkartea.


Gabirel Ezkurdia (Argazkia UEU)

Hitzaldiaren eskema:

Hitzaldiaren eskema honako hau izango da

  1. Sionismoa eta Israeleko estatuaren sorrera bortitza: gerra guztien ama.
  2. Israel 1948tik 2005ra gazi-geza den garaipena.
  3. Palestinarrak XXI. mendeko "juduak"
  4. Gerra taktika bezela: Bortizkeriren balantzea
  5. Bakegintza Prozedurak taktika bezela: "Bake Prozesuen" balantzea
  6. Gatazkaren eragina etengabea nazioarteko egoeran
  7. Egungo egoera: Argi izpirik ote?

Sarrera doan. Denok gonbidatuta zaudete.


Argazkia : Justin McIntosh. Gaurding the gates. No Arab men between 15 and 65 allowed

Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak