Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA

Emakumeek Egindako Artelanak

Arrate Kultur Elkartea 2005/03/10 22:53

Joan zen ostiralean, Martxoak 4an Eibarko Emakumeek egindako Artelanen Erakusketa inauguratu zen Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean.

Erakusketan Eibarko vazken arte-lanak ikusteko aukera dugu. Estilo eta teknik ezberdinak daude ikusgai. 38 artistek parte hartzen dute erakusketa honetan: 28 margo lanak, 7 zeramika lanak, 2 argazkilari et esmalte bat.

Erakusketa datorren martxoaren 20arte, zabalik egongo da eta bi tandatan egingo da.

Erakusketaren ordutegiak honako hauek izan dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Artista parte-hartzaileak

Honak hauek parte hartzen dute emakumeen erakusketa kolektiboan:

AGIRREBEÑA, Mireia

ALONSO, Mª Angeles

ARAKISTAIN, Virginia Argazkiak

ARIZMENDIARRIETA, Maite

AZPIAZU, Isabel

AZPIRI, Cristina

BAGLIETTO, Charo

BASKARAN, Aurora

BLANCO, Loli

DORRIO, Nieves

EGUREN, Elisabet

ELEJALDE, Bakarne Argazkiak

EREÑA, Mari Fran

ETXEBERRIA, Arrate

FERNANDEZ DE MARURI, Esther

FUENTEFRIA, Neli

GALARZA, Esther

GALDÓS, Belen

GISASOLA, Laura

GOMEZ, Olga

HERNAEZ, Mari

IBARLUCEA, Gloria

IBEAS, Juncal

IRISARRI, Mª Tere

LASPIUR, Itziar

MADINABEITIA, Txus

MOSTAZA, Carmen

OROZKO, Teresa

OSORO, Arrate

OUTUMURU, Rosa

PÍRIZ GARCIA, Mª Carmen

SANTAMARIA, Lutxi

URIZARBARRENA, Juli

Andoni Egana eta Sebastian Lizaso

Arrate Kultur Elkartea 2005/03/01 14:50

Martxoaren 12an, zapatua, eguardiko 14:30etan, urteroko Bertso Bazkaria izango dugu. Eta azken urteetan bezala, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolari handiak izango ditugu gure artean, Arrate Kultur Elkartean.

Bertso bazkaria elkartearen lehen solairuan izango da (Zuloagatarren, 3 EIBAR) eta bazkariaren txartelaren prezioa 25 eurokoa izango da, menu berezia.

Bertso bazkarirako Txartelak salgai daude Kultu Tabernan edo Arrate Kultur Elkarteko idazkaritzan.

LAUGARRENA DOGU/ HURRENAI BEGIRA/ ONDO PASAU NAHI BOZU/ ZATOZ BAZKARIRA/ AURTENGUAN BARRIRO/ IHAZKUAK DIRA/ EZ ZEBEN AMAITU TA/ ARRATEKO JIRA/ POSTRE GOZUA BAIETZ/ BERTSUEN HARIRA. (Trunboi)

Argazkia: Jose Luis Irigoien

Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak