Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA

Unai Iturriaga eta Igor Elortza Kultu Tabernan

Arrate Kultur Elkartea 2005/02/23 18:12

Bertso Saioa

Datorren ostegunean, Martxoak 3, arratsaldeko 19:30etan Bertso saioa izango dugu Arrate Kultur Elkartearen Kultu Tabernan, Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolari bizkaitarrekin.

Sarrera doan izango da.

Unai Iturriaga eta Igor Elortza

Unai Iturriaga Durangon jaioa da 1974 urtean, besteak beste Berandu da gelditzeko liburuaren egilea da.

Igor Elortza Durangon jaioa da eta besteak beste Kontuak kantu eta Margolana liburen egilea da

Zehaztasunak

Bertsolariak: Unai Iturriaga eta Igor Elortza

  • Noiz: Martxoak 3, Osteguna
  • Ordua: Arratsaldeko 19:30etan
  • Non: KULTU TABERNAN. Arrate Kultur Elkartea. Zuloagatarren, 3 Eibar.

Txangoa Oteiza Museora

Arrate Kultur Elkartea 2005/02/22 15:34

Datorren Otsailaren 26an, larunbata, ARRATE KULTUR ELKARTEAk TXANGO KULTURALA antolatu du Alzuzako Oteiza Museora (www.museooteiza.org ).

Argibideak

Irteera goizeko 9:00etan Eibarko Autobus geltokitik, Ego-Gain kalean, izango da eta txangoaren prezioa, bidaia, bazkaria, museoetarako sarrerak eta gida barne direlarik, 30 eurotakoa da.

Izen emateak:

Egunero 19,30etatik 21etara (ostiraletan 18:00-19:30) Arrate Kultur Elkarteko idazkaritzan, elkarteko 943.202.299 telefonoan edo arrate.kultu [a bildua] eibar.org helbide elektronikoan.

AEK Korrika Iruditan

Arrate Kultur Elkartea 2005/02/18 08:13

Gaur, ostirala, Otsailak 18a, AEK Korrika Iruditan ERAKUSKETA inauguratuko da Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean. Denok gonbidatuta zaudete.

Aurten Ni ere bai! lemapean egingo den Korrika 2005 Euskal Herria euskalduntzen ORREAGA - BILBO'05, dela eta Topalekuan antolatu den erakusketan urte ezberdinetako Korriken kartelak eta argazkiak ikusteko aukera izango dugu.

Erakusketa otsailak 27arte, zabalik egongo da.

Erakusketaren ordutegiak honako hauek izan dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

SUSPENDIDUTA - Erlantz Urtasun. Nafarroa Osoa

Arrate Kultur Elkartea 2005/02/16 16:13

OHARRA: Nafarroa aldean edur dexente dagoela eta, bertan behera geratu da gaurko programatuta zegoen "Nafarroa osoa - Navarra plena" hitzaldia.

Otsailaren 17an, osteguna, Nafarroa osoa izenburuko hitzaldia izango da Arrate Kultur Elkarteko 1. solairuko aretoan. (Zuloagatarren, 3 - Eibar)

Hizlaria Erlantz Urtasun, historialaria eta Nabarralde ekimenaren partaidea izango da.

Nafarroa Osoa Hitzaldi interesgarria

Eibartarrak postazerrendan Serafin Basauri Arrate Kultur Elkarteko kideak honako komentarioak egin ditu hitzaldiari buruz:

Elgetako kafe-antzokian emon zeban hitzaldixa bera da hamen emongo dabena. Egon nitzan ni han, eta asko be asko gustau jatan. Egokixa eta presentaziño bikaiñakin. Mapa proiekziño interesantia.

Historian zihar emondako pasiadatxua. Castillanuak, XIII. mendian apurka-apurka juan ziran lurraldiak konkistatzen, bertako jauntxuen laguntziakin, Nafarrua zatittuz; harik eta XV.nian Nafarrua bera konkistau eben arte.

Nafarroa osoa da Nabarraldekuak erreibindikatzen dabena, bi konzeptun inguruan daroie euren hitzaldixa: Nafarroa = estatua, batasun politikua, Euskal Herria = batasun kulturala. Sasoi batian, 80. hamarkada hasieran, Nafarroa, Euskadi da! manifestaziñuetan orruaka jardun giñanontzat, txokantia be egitten jaku erreibindikaziño hau, baiña errezoia dakela esango neuke. Gaixak merezi dau sakon aztertzia.

Historixia ez da Herri izatiaren oiñarri osoa, ezta gitxiagorik be, baiña merezi dau kontuan eukitzia; mereziko ez dau ba!

Nabarraldekuak, HARIA izeneko boletiña publikatzen dabe. Gai historikuak asko, baiña baitta gaurkotasunezkuak be, gaztelaniaz gehixenbat, euskaraz, frantsesez eta inglesez be artikulu soltiak badaukazen arren. weborria ikusi gura dabenantzat: www.navarra.cn

eta hitzaldiaren datu osoak hauek dira:

Nafarroa osoa - Navarra plena

  • Hitzaldia: Nafarroa osoa - Navarra plena
  • Hizlaria: Erlantz Urtasun
  • Noiz: Otsailak 17 Osteguna
  • Ordua: arratsaldeko 19:30etan
  • Non: Arrate Kultur Elkartea
  • Sarrera irekia

Pello Zabala. Tenporen saltsa argitu asmoz

Arrate Kultur Elkartea 2005/02/16 15:55


Arrate Kultur Elkartea, …eta Kitto! Euskara Elkartea eta UEU - Udako Euskal Unibertsitateak iaz martxan ipini genuen BERBALDIXAK ekimenaren hurrengo saioa dugu laister, Otsailaren 18an.

TENPOEN ZIKLOAri amaiera emanez, egitasmo horren barruan kokatzen da ondorengo ekitaldia.

  • Gaia: TENPOREN SALTSA ARGITU ASMOZ
  • Hizlaria: Pello Zabala
  • Eguna: Otsailaren 18a.
  • Ordua: 19:00etan.
  • Tokia: MARKESKUA jauregia.

SARRERA IREKIA da.

Nafarroa Osoa

Arrate Kultur Elkartea 2005/02/09 17:26

Datorren Otsailaren 17an, osteguna, Nafarroa osoa izenburuko hitzaldia izango da Arrate Kultur Elkarteko 1. solairuko aretoan. (Zuloagatarren, 3 - Eibar)

Hizlaria Erlantz Urtasun, historialaria eta Nabarralde ekimenaren partaidea izango da, eta hitzaldiaren izenburua:

Nafarroa osoa - Navarra plena

izango da. Hitzaldiaren datu osoak honako hauek:

  • Hitzaldia: Nafarroa osoa - Navarra plena
  • Hizlaria: Erlantz Urtasun
  • Noiz: Otsailak 17 Osteguna
  • Ordua: arratsaldeko 19:30etan
  • Non: Arrate Kultur Elkartea
  • Sarrera irekia

Oteiza Museoa

Arrate Kultur Elkartea 2005/02/08 21:18

Otsailaren 26an, larunbata, ARRATE KULTUR ELKARTEAk TXANGO KULTURALA antolatu du Alzuzako Oteiza Museora (www.museooteiza.org ).

Argibideak

Irteera goizeko 9:00etan Eibarko Autobus geltokitik, Ego-Gain kalean, izango da eta txangoaren prezioa, bidaia, bazkaria, museoetarako sarrerak eta gida barne direlarik, 30 eurotakoa da.

Izen emateak:

Egunero 19,30etatik 21etara (ostiraletan 18:00-19:30) Arrate Kultur Elkarteko idazkaritzan, elkarteko 943.202.299 telefonoan edo arrate.kultu [a bildua] eibar.org helbide elektronikoan.

Mari Carmen Lascurain

Arrate Kultur Elkartea 2005/02/08 21:07

Joan zen ostiralean, Otsailak 4an, Mari Carmen Lascurain margolaria bergaratarraren ERAKUSKETA inauguratu zen Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean.

Erakusketan bere azken margo-lanak, batez ere bodegoiak eta paisaiak inpresionista eratan margotuak ikusteko aukera dugu.

Erakusketa datorren iganderarte, otsailak 13arte, zabalik egongo da.

Erakusketaren ordutegiak honako hauek izan dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara


Argazkia: Felix Morquecho. DV

VIII EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETA

Arrate Kultur Elkartea 2005/02/03 20:25

Arrate Kultur Elkarteak, VIII. EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETA antolatzen du. 2005.an zortzigarren edizioa izango da. Lehiaketaren bidez, nolabait, aratoste edo Karnabaletako oroitzapen fisikoa gera dadin.

Lehiaketa Arakosteak (hau da, inauteriak edo karnabalak) lemapean eta gai horrekin lotuta antolatzen da.

Lehiaketa irekia eta librea da zaletu guztientzat.

Partehartzaile bakoitzak aurkeztu dezaken argazki kopuru gehiengoa lau (4) da eta argazkiak edozein tamainetan, koloretan nahiz zuri beltzean, aurkez daitezke. Hori bai, soportea edo passpartout-a izatea eskatzen da. Gutxienez 20 x 30 zentimetro izango duelarik.

Argazkiak Arrate Kultur Elkarteko egoitzan (Zuloagatarren kalea, 3 EIBAR) entregatu behar dira. Lehen solairuko bulegoetan edota Taberna- kafetegian.

Argazkiak entregatzeko AZKEN EGUNA, karnabaleteko asteartea pasa eta lau astera izango da, hau da, MARTXOAREN 8an, asteartea, gaueko 21:00etan

Sariak:

  • Argazki onenentzat, 160 eurotako saria
  • Bigarrena, 100 eurotako saria
  • Hirugarrena 60 euroko saria

Sarien banaketa aste bete beranduago, martxoaren 17an izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Aukeratutako argazkiak ARRATE KULTUR ELKARTEKO lokaletan erakusgai izango dira.

Informazioa euskaraz: http://www.eibar.org/blogak/kultu/49

VIII CONCURSO FOTOGRAFICO EGUEN ZURI

Arrate Kultur Elkartea organiza el VIII CONCURSO FOTOGRAFICO EGUEN ZURI. Se pretende mediante el mismo promover un recuerdo grafico de los carnavales actuales.

El concurso se celebra bajo el lema "Arakosteak" (esto es Carnavales) y relacionado con dicho lema.

El concurso es libre y abierto a todos los aficionados.

Cada participante podra presentar un maximo de cuatro (4) fotografmas, en cualquier tamaqo y formato, blanco y negro o en color. No obstante deberan estar montadas en algzn tipo de soporte o passpartout, que tendra un tamaqo mmnimo de 20 x 30 cm.

Las fotografmas deberan entregarse en los locales de Arrate Kultur Elkartea (Zuloagatarren kalea, 3 EIBAR). En las oficinas del primer piso o en el Bar Cafeterma.

La FECHA LIMITE para la entrega de fotografmas sera cuatro semanas despues del martes de carnaval, es decir el 8 de MARZO martes, a las 21:00 horas

Premios:

  • Premio a la mejor fotografía, 160 euro
  • Segundo premio, 100 euro
  • Tercer premio 60 euro

La entrega de premios se celebrara el jueves 17 de Marzo, a las 19:00 horas.

Las fotografmas seleccionadas seran expuestas en los locales de ARRATE KULTUR ELKARTEA.

Informacisn: http://www.eibar.org/blogak/kultu/49

Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak