Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA

Emakume Langileen Nazioarteko eguna: deialdia

Arrate Kultur Elkartea 2005/01/14 13:12

Emakume Langileen Nazioarteko Eguna dela eta, Arrate Kultur Elkarteak ohizko erakusketa kolektiborako deialdia egiten du.

Deialdia arte munduan lanean diharduten edo zaletuak diren Eibar eta inguruko emakumeei zuzenduta dago.

Lanen baldintza bakarra gaia emakumea izan dadila da. Teknika, tamaina edo lan mota guztiz librea da: pintura, zeramika, eskultura, ....

Normalean lan asko aurkezten direnez, normalean bi erakusketa egiten dira. Hori dela eta, aurten ere printzipioz bi izango dira:

  • Lehena, martxoaren 4tik 13ra.
  • Bigarrena, martxoaren 18tik 27ra.

Izen ematea erakusketerako

Izena emateko, Arrate Kultur Elkartearen bulegoetara jo ((Eibar. Zuloagatarren, 3) edo deitu 943.202.200 telefonora 19:00tik 20:30etara, edo bestela, 22:30ak arte, 943.200.580, telefonora.

Izena emateko azken eguna Otsailaren 17a da. Izena eman ondoren, emakume parte hartzaileekin harremanetan jarriko gara, lanak ekartzeko eta erakusketen antolaketarako.

Mila esker!

Antonio Irisarri. Argazkiak

Arrate Kultur Elkartea 2005/01/08 12:58

Atzo, ostirala Urtarrilak 7, Antonio Irisarri Lizarran jaio eta Eibarren aspalditik bizi den argazkilariaren ERAKUSKETA inauguratu zen arratsaldeko 19:00etan Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean.

Irisarrik bere azken lanak ditu erakusgai Topalekuan, berrogei argazki, estilo, motibo eta teknika ezberdinak erabiliz egindakoak: zuri-beltza, kolorea, ordenadorea, paisaiak, biluziak, osaketa geometrikoak, ....

Erakusketa urtarrilaren 16arte zabalik dago, eta ordutegiak honako hauek izan dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara
Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak