Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA

Keixeta Topalekuan

Arrate Kultur Elkartea 2004/12/22 08:44

Gaur, asteazkena Abenduak 22, Keixeta margolari zumaiarraaren ERAKUSKETA inauguratuko da arratsaldeko 19:00etan Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean. Denok gonbidatuta zaudete.

Erakusketaren ordutegiak honako hauek izan dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Mari Fran Ereña eta Elixabet Eguren

Bestalde, egun hauetan Arrate Kultur Elkarteko margo eta pintura eskolaren ikaslea den Mari Fran Ereinak bere lanen erakusketa dauka Isasi Kaleko York Pub-ean eta bere aldetik Elixabet Eguren-ek Bidebarrieta kalean dauka.

Gaztekitto. Artista Gazteen X. Erakusketa kolektiboa

Arrate Kultur Elkartea 2004/12/14 14:44

Joan zen ostiralean, Abenduak 10ean, Artista Gazteen X Erakusketa Kolektiboa inauguratu zen arratsaldeko 19:00etan Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean.

Edizio honetan, teknika ezberdinak erabiliz, parte hartzen duten artista gazteek honako hauek dira:

  • Miren Monge
  • Ariane Rodríguez
  • Patricia de la Rosa
  • Noemi Muñoz
  • Miriam Pulido
  • Zoraida Domínguez
  • Oihane Gardoki
  • Iratxe Unanue
  • Ana Orozko

Erakusketa Abenduaren 10etik abenduaren 19ra egongo da zabalik eta ordutegiak honako hauek izan dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara


Argazkia: Diario Vasco

Berbaldixak. Pello Zabala: Tenporei gertutik jarraitzen

Arrate Kultur Elkartea 2004/12/06 22:09

BERBALDIXAK ekimenaren hurrengo saioa dugu laister, abenduaren 17an, eta horri buruzko informazioa zehazten goaz:

  • Gaia: TENPOREI GERTURIK JARRAITZEN
  • Hizlaria: Pello Zabala
  • Eguna: abenduaren 17a.
  • Ordua: 19:00etan.
  • Tokia: MARKESKUA jauregia.


Hitzaldiaren laburpena:

Tenporen zikloari jarraipena emanez, ba, aurrekoaren segidakoa izango litzateke. Alegia, orduan koarta tenporen historia ikusten abiatu baginen, egunok noiz eta nola sortu ziren eta beste, oraingoan, egun eta data horien zabalkundeari begiratuko diogu: Erromatik kanpora nola joan ziren hedatzen erdiaro inguru haretan.

Eta, noski, aurrekoan egin edo adostu genituen iragarpen edo aurreikuspen haiek aztertuko ditugu, eta neguko koarta-tenpora berezi hauei gertutik begiratu, zeren, aurten, pazkoaldia aurreratua datorrelako, ihauteriak ere halaxe datoz, eta, beraz, tenpora negukoetatik udaberrikoetara, 3 hilabete ez baino, bi bakarrik gelditzen dira...

Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak