Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA

Ana Almaraz Topaleku aretoan

Arrate Kultur Elkartea 2004/11/27 12:35

Atzo, ostirala, Azaroak 26, Ana Almaraz margolariaren ERAKUSKETA inauguratu zen arratsaldeko 19:00etan Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean.

Erakusketa Azaroak 26tik abenduaren 5era egongo da zabalik eta ordutegiak honako hauek izan dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Pintxo sorta ederra

Arrate Kultur Elkartea 2004/11/25 22:02

I Pintxo lehiaketako argazkiak

Llorente pintxoa, Eibarko lapikotxoa, mestizajea, ehiza, ... eta abar luze bat. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!!


Llorente modako Eibarko jokalariaren omenez: hamaika gol eta pintxoa!!


Irabazleetariko bat, Bossa Taberna


Chalcha Jatetxeak ehizarekin egindako pintxo ederra aurkeztu zuen


Eibarko lapikotxoa, Kulturalean


Barruti Odolostea: beste pintxo eder bat Ego-Gain tabernan


Irabazleetariko beste bat, Koskor Taberna

Koskor eta Bossa Pintxo Lehiaketaren irabazleak

Arrate Kultur Elkartea 2004/11/24 22:42

I. "EIBARKO PINTXO TXAPELKETA"ren AKTA

Eibarren, 2004.eko azaroaren 24an arratsaldeko 22:30etan ARRATE KULTUR ELKARTEaren egoitzan, Zuloagatarren, 3 kalean I.EIBARKO PINTXO TXAPELKETA epaimahaia bildu da eta ondorengo erabakiak hartu ditu:

  1. Lehiakide guztiei (Unbe, Big Ben, Xania, Borda, O'Hara, Birginape, Deportiboko taberna, Portalea taberna, Chalcha, Kultu taberna, Bossa, Koskor, Tupi Azpi, Txoko , Aginaspi, Ambigu, Aterpe, Ego Gain, Ibai Ondo eta Trinkete) bere partaidetza eskertzea.
  2. Aurkeztutako pintxo guztien kalitatea azpimarratu
  3. Pintxo saritua erabaki

Pintxo Onenari Saria: Koskor (Calbeton Kalea)

Pintxo Berritzaileari Saria: Bossa. (Ego Gain Kalea)

EIBARKO PINTXO TXAPELKETAren sari banaketa, ARRATE KULTUR ELKARTEAREN lokaletan azaroaren 25an arratsaldeko 19,30etan txakoli kataren ondoren izango da.

Epaimahaiko partaideak: JON ODRIOZOLA, VICENTE BELDA eta UNAI MAGUNAZELAIA.

Eibarren, 2004.eko azaroaren 24an

Txakoli dastaketa

Arrate Kultur Elkartea 2004/11/23 13:36

Aurten ere Eibarko Udalaren laguntzaz Sanandres inguruan gastronomia hitzaldia antolatu da. Jose Ramon Agiriano adituaren eskutik. Cata comentada de Txakoli deitu duguna.

Arrate Kultur Elkarteko lokaletan, azaroaren 25ean, arratsaldeko 19:30etatik aurrera.

Amaieran EIBARKO I PINTXO TXAPELKETAREN SARIA BANATUKO DA.

Pintxo Txapelketa: partaide ugari

Arrate Kultur Elkartea 2004/11/19 01:44

Azaroaren 24rako Eibarko I Pintxo Txapelketa antolatu du Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udala eta Eibarko ostalaritza sektorearen laguntzarekin.

Eibarren pintxoak egiten dituzten 64 taberna gonbidatu ditugu eta gaur arte 21 tabernak eman dute izena, hirutik bat. Ez dago batere txarto!

Dena den parte hartzeko epea irekia dago, datorren astelenerarte. Animatu!!

Epaimahia hiru pertsonak osatuko dute. Honako hauek:

  • Ion Odriozola Krabelin jatetxekoa
  • Vicente Belda, aski ezaguna Eibarko ostalaritzan. Jazzman taberna, Pintxo taberna, eta beste hamaika ekimen sortu dituena
  • Unai Magunazelaia. Sukaldaria eta sukaldaritza eskolako irakaslea.

Izena eman duten tabernak honako hauek dira:

  • Unbe
  • Big Ben
  • Xania
  • Borda
  • Caserio
  • O'Hara
  • Birginape
  • Deportiboko taberna
  • Portalea taberna
  • Chalcha
  • Kultu taberna
  • Bossa
  • Koskor
  • Tupi Azpi
  • Txoko
  • Aginaspi
  • Ambigu
  • Aterpe
  • Ego Gain
  • Ibai-Ondo
  • Trinkete

Azaroaren 24an parte hartzen duten tabernak Eibartar eta bisitari guztientzat lehiaketan aurkezten dituzten pintxoak izango dituzte dastagarri!!

2005 urterako egitarau eta ekitaldien aurkezpena

Arrate Kultur Elkartea 2004/11/18 16:08

Gaur arratsaldean, 18:30etatik aurrera, Arrate Kultur Elkarteko lehen solairuan, 2005 urterako egitasmo eta ekitaldien aurkezpena egingo da.

Gure ekitaldiei ematen diozuen arreta eskertzen dizuegu.

Hona hemen, momentuz 2005 urterai begira prestatutakoa:

Erakusketa egitaraua

  • Erakusketa ezberdinak Topaleku aretoan, 20-22 bitartean (pintura, zeramika, artesautza, argazkiak, zurgintza,..) - Erakusketa Taberna-kafetegian, 8-10 erakusketa

Hitzaldien egitaraua

  • Urtean 6-8 hitzaldi.

Diaporamen egitaraua

  • Udako diaporama astea San Andres klaustroan

Antzerki egitaraua

  • Urtero bi antzerki saio.

Bertso egitarua

  • Bertso bazkariaren antolakuntza
  • Bertsolari gazteen saioa

Txango kulturalen egitaraua

  • Urtero 3-4 txango kulturalen antolaketa

Eguen Zuri argaki Lehiaketaren antolaketa

  • Aurten, VII edizio jarraieran

Gastronomia egitaraua Sanandresetan

  • Hitzaldi gastronomikoa
  • Eibarko Pintxo onenaren lehiaketa

Formakuntza : Dibujo eta Pintura ikastaroa

Berbaldixak egitaraua

  • UEU eta ... eta Kitto! Elkartearekin batera

Eibarko Euskal Jaia

  • Eibarko Club Deportiboarekin batera antolaketan parte hartu

Argazkilaritza Maiatzean

  • Eibarko Club Deportiboarekin batera

Lokalak utzi kolektibo ezberdinei

Bakailao Kofradia: bakailao banaketa gaztetxoen artean

Arrate Kultur Elkartea 2004/11/17 16:08

Ostegunean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Bakailao Kofradiako kideek Bakailao banaketa egingo dute Bakailao Txapelketan parte hartuko duten gazteei.

Bakailao banaketarekin batera bakailao prestaketarako aholkuak eskaini zuten Bakailao Kofradiako kideek.

Eskolen arteko Bakailao Lehiaketa

Eibarko Bakailao Kofradiak antolaturik, Untzaga Plazan egingo da Eskolen arteko I Bakailao Lehiaketa.

Igandean, azaroak 21ean, izango da eta bakailao pil-pil eran prestatu beharko dute. Lehiaketan, 12 eta 16 urte bitarteko 16 bikotek parte hartuko dute.

Concurso de Bacalao interescolar

El primer concurso interescolar de bacalao que organiza la Cofradía del Bacalao de Eibar tendra lugar el domingo 21 de noviembre a partir de las 12.00 horas en la plaza de Unzaga.

Participaran 16 parejas de jóvenes entre 12 y 16 años, que deberán preparar una cazuela de bacalao al pil-pil.

Jon Idigoras. Erakusketa Topalekuan

Arrate Kultur Elkartea 2004/11/11 23:47

Ostiralean, Azaroak 12, Jon Idigoras margolariaren ERAKUSKETA inauguratuko da arratsaldeko 19:00etan Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean. Denok gonbidatuta zaudete.

Erakusketa Azaroak 12tik azaroaren 21era egongo da zabalik eta ordutegiak honako hauek izan dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Eibarko I Pintxo Lehiaketa

Arrate Kultur Elkartea 2004/11/09 00:30

Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udala eta Eibarko Ostalarien laguntzarekin, Eibarko I Pintxo Lehiaketa antolatu du.

Eibarko Ostalaritza sektore osoari parte hartzera gonbidatu eta animatzen dugu!!

Arauak: Eibarko I Pintxo Lehiaketa

Lehiaketan Eibarko osteleritza etxe guztiek parte hartu dezakete.

Taberna edo osteleria etxe bakoitzak pintxo mota bat aurkeztu dezake, bereziki lehiaketarako asmatutakoa eta izen bateaz identifikatuta egongo dena.

Prezio eta elaborazioagatik, pintxo bezela hartu beharko dute epaimahikideek.

Bestalde, bezeroen kontsumorako egon beharko du Azaroaren 24an eta bere prezioa euro bat eta 2 euro tartekoa izan beharko du.

Epaimahia Arrate Kultur Elkarteak izendatutako hiru pertsonek osatuko dute.

Lehaiketara aurkezten diren pintxoak azaroaren 24rako prestatu beharko dira.

Epaileek egun horretan pasatuko dira parte hartzaileen taberna, jatetxe eta kafetegietatik.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Arrate Kultur Elkartean, azaroaren 10etik 22ra. 943.202.299 telefonora deituz, 19:30etatik 21:00etara.

Berbaldixak. Jose Luis Nieva Zardoya: Arturo Kanpion eta Euskalerria

Arrate Kultur Elkartea 2004/11/02 16:43

Arturo Kanpion Iruñean jaio zela 150 urte betetzen direnez, hitzaldi mini-zikloa antolatu du Arrate Kultur Elkarteak. Jose Luis Nieva Zardoya (Azaroaren 4an) eta Mikel Soraunen (Azaroaren 18an) izango dira Kanpionen lanei buruz hitzegiten Kulturalean.


Arturo Kanpion. Bi hitzaldi azaroan

Bi hitzaldi antolatu dira azarorako:

Azaroaren 4an

Izenburua: Arturo Kanpion eta Euskalerria

Hizlaria: Jose Luis Nieva Zardoya

Tokia: Arrate Kultur Elkartea

Ordua: Arratsaldeko 19:30etan

(hitzaldia euskaraz izango da)

Hitzaldi hau, Arrate Kultur Elkarteak, eta kitto Euskara Elkarteak eta Udako Euskal Unibertsitateak - UEU antolatzen duten BERBALDIXAK programaren barruan antolatzen da.

Arturo Kanpion. Bizitza eta lana

Arturo Kanpion Iruqean jaio zen 1854ko martxoaren 7an eta Donostiako Emilia etxean hil zen 1937an. Batxilergoa eta zuzenbide lehen ikasketak Oqatiko Unibertsitatean egin zituen, Estanislao Arantzadi irakasle izan zuelarik; gero, Madrilen amaitu zituen zuzenbide ikasketak, hogeita bi urterekin. Hala ere, bere bizitza idazteari eta Euskal Herriko historiaren ikerketari eskaini zion. 1876an argitaratu zuen foruen aldeko lehen obra: Consideraciones acerca de la cuestisn foral y los carlistas de Navarra.

Geroztik lan eta ikerketa asko egin zituen. Gazte hasi zen euskara ikasten, 1877an Orreaga balada idatzi zuen

Euskal Herri Nafarrarekiko atxikimendu osoa izan zuen; politikan eztabaida asko izan zituen alderdi guztiekin eta Sabino Aranarekin bere pentsamendu politikoa zela-eta batez ere. Kanpionek Euskal Herria kontzeptua defenditu zuen Sabinok asmatutako Euzkadi hitzaren aurrean.

Gazte zelarik, antzerkia eta poesia landu zituen, ondoren narratibazkoak izan ziren bere literatur lan gehienak, narrazio labur andana, bere kutuna zen La bella Easo eleberria eta Unamuno liluratu zuen Blancos y Negros eleberria. Campion maiz aipatua eta gutxi leitua, gure historiaren gertakizun lazgarriak ulertzen lagungarri dena.

Maite Arizmendiarrieta eta Mari Tere Irisarri Topalekuan

Arrate Kultur Elkartea 2004/11/02 16:36

Erakusketa Topalekuan

Joan zen ostiralean, Urriak 29, Maite Arizmendiarrieta eta Mari Tere Irisarri margolarien ERAKUSKETA inauguratu zen Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean.

Bi artista hauek bere azken lanak dituzte ikusgai Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU erakusketa aretoan.

Erakusketa Urriaren 29tik azaroaren 7ra arte egongo da zabalik eta ordutegiak honako hauek izan dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara
Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak