Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne

Herri honen gutxiengoak nahi duen erreforma

Josu Mendicute 2012/03/29 13:51
Lan Erreformak gehiengo zabala du Kongresuan: 197 boto alde, eta 147 aurka. 23 euskal diputatu daude tartean (5 Nafarroatik eta 18 EAEtik); horietatik 5 agertu dira alde eta 18 aurka. Euskal herritarron ordezkaritzaren gehiengoa Lan Erreformaren aurka dago. Zergatik pairatu behar dugu?

23 euskal diputatu daude Kongresuan, horrela banatuta:

5 Nafarroatik:

  • PP-UPN: 2.
  • PSN: 1.
  • Amaiur: 1.
  • Geroa Bai: 1.

18 EAEtik:

  • Amaiur: 6.
  • EAJ: 5.
  • PSE: 4.
  • PP: 3.

PP eta UPNko 5 diputatuek egin dute Lan Erreformaren alde. Aurka egin dute sozialistek eta abertzale guztiek: EH peninsularreko 23 diputatuetatik 18k (%78). EAEko 18 diputatuetatik 15ek (%83). Herri honen ordezkaritzaren gehiengo zabalak aurka bozkatu du.

Hau ikusita, pentsatzekoa da Euskal Herri independiente batean neurriak bestelakoak liratekeela. Noiz arte pairatu behar ditugu euskal herritarrok Madrildik gure borondatearen aurka hartutako neurriak? Noiz arte onartuko dugu erabakitze eskubidea gure herritik kanpo egotea?

Gaur greba eguna daukagu, eta Lan Erreforma honen aurrean tinko agertu da Euskal Herria. Baina erreformaren aurka egoteaz gain, diseinatu behar dugu plan bat geure neurri propioak hartzea posible izateko, Madrildik hartutako neurri arrotzek gure egunerokoa kolokan ez jartzeko.

Erabat ados Bittor Hidalgorekin: Madrildik inposatutako lan erreformaren aurka, independentzia. Alderdi eta sindikatuak hasi beharko lirateke bidea diseinatzen. Krisia izan daiteke aukeraren leihoa.

Demokrazia eta independentzia, arrautza eta oiloa

Josu Mendicute 2011/05/02 17:10
Beti pentsatu izan dut demokrazia dela independentziarako bidea. Iritziz aldatzen ari naiz: ez ote den aldrebes, independentzia dela demokraziarako bidea.

Zer izan zen lehenago, oiloa edo arrautza? Beti pentsatu izan dut demokraziaren bidetik etorri behar zela independentzia. Bide demokratikoetatik egin behar genuela gure herria askatzeko bidea. Baina Espainiar demokrazian sinistea gero eta zailagoa dago.

Abertzale naizenez, demokrata naiz. Demokrazia lortzea ezinezkoa ikusten dut Espainian. Espainiarekin jai daukagu. Goazen hemendik, ez dago beste erremediorik.

Sortu dezagun euskal Estatu demokratikoa. Espainiar sentitzen direnentzat ere lekua izango duena. Eskaini diezaiegun Euskal Herrian bizi diren espainolei, Espainian bizi garen euskaldunoi eskaini ez diguten demokrazia.

Askatasuna da bidea.

 

Alkatia jubilatuei: "jubiletxea handituko dugu, Alkate jarraitzen baldin badut"

Josu Mendicute 2011/02/22 03:05
Zapatuan soziedadeko batzarra euki genduan, eta aukera politxa jende nagusixakin egoteko. Asko gustatzen jata 80 urtetik gorakuekin batera bazkaltzeko aukeria eukitzia eta euren kontuak entzutia... gehixenetan.

Nere albuan zeuan gizon nagusi batek kontau zeztan Untzagako jubiletxeko bileran Miguel de los Toyos-ek esandakua: jubiletxian anplaziñua eingo zala "baldin eta berka alkate moduan segitzen bazeban". Harritxuta geratu nitzan, ze proiektu hori, nik dakidala, onartuta dago 2011ko Udal Aurrekontuetan.

Ba hara! Youtuben topau dot bideoan, Alkatia jubiletxekuekin berbetan. Bidio luziago bat be badago, baña hori ez dot osorik ikusteko astirik euki.

 

Nere ustez Untzagako anpliaziñua baiño lehen, hobe zan Amañako jubiletxia eittia, adibidez; igual horrek Untzagakua deskongestionauko leuke; eta gañera, pentsatzen dot Udalak diru asko gastatzen dabela jubiletxietan, danondako izan ahal ziran zentruak ein biharrian. Baina nere iritzixa albo batera lagata, lotsagarrixa iruditzen jata jende nagusixari "kaskuak berotzen" ibiltzia modu horretan, aspaldi onartuta daguan proiektu batekin.

Legea eskuan, onerako eta txarrerako

Josu Mendicute 2011/02/10 14:01
Legalizazioa eta ilegalizazioa. Aldarri politikoak dira, eta erabaki politikoak dira lege horiek sortzea. Baina legea betetzea ezin da izan erabaki politikoa. Legea bete, besterik ez da geratzen. Gustatu ala ez.

Alderdi Politikoen legeak (ekainaren 27ko 6/2002 Lege Organikoa) honako azalpena dakar, lege aldaketaren lehenengo arrazoi gisa:

El objetivo es garantizar el funcionamiento del sistema democrático y las libertades esenciales de los ciudadanos, impidiendo que un partido político pueda, de forma reiterada y grave, atentar contra ese régimen democrático de libertades, justificar el racismo y la xenofobia o apoyar políticamente la violencia y las actividades de bandas terroristas. Especialmente si se tiene en cuenta que, por razón de la actividad del terrorismo, resulta indispensable identificar y diferenciar con toda nitidez aquellas organizaciones que defienden y promueven sus ideas y programas, cualesquiera que éstas sean, incluso aquellas que pretenden revisar el propio marco institucional, con un respeto escrupuloso de los métodos y principios democráticos, de aquellas otras que sustentan su acción política en la connivencia con la violencia, el terror, la discriminación, la exclusión y la violación de los derechos y de las libertades.

Alegia, argi desberdintzea:

  • Metodo eta printzipio guztiz demokratikoak erabiltzen dituzten alderdiak, nahiz eta marko instituzionala berrikusteko helburua izan
  • Bere ekintza politikoa gauzatzeko, honakoekin ados dauden edo honakoen aurrean ezikusiarena egiten duten alderdiak: indarkeria, izua, diskriminazioa, bazterkeria, eskubideen eta askatasunen urraketa.

Sortu alderdiak printzipio horiek betetzen ditu

Sortu alderdiak lehenengo alderdi-motan egoteko bokazio argia adierazi du:

  • Indarkeria oro errefusatu, ETArena barne.
  • Kide batek indarkeria errefusatuko ez balu, alderdiaren Estatutuen kontra arituko litzateke, eta hortaz, alderditik kanporatua izan liteke

Badirudi, beraz, legearen borondatearekin betetzen duela Sortuk.

Utzi daiteke Sortu legez kanpo?

Sortu alderdiak indarkeriarekin loturarik duela frogatu daitekeen unean, orduan bakarrik utzi lezake epaileak alderdia legez kanpo, eta une honetan aurkakoa egiten ari dela dirudi. Lege Organiko horren 3. kapituluan zehazten denez, honako kasuetan litzateke:

  • Zilegi ez diren elkarteak, Kode Penalean tipifikatutako suposizioetan oinarrituta
  • Modu jarraituan, behin eta berriro eta larriki urratzen dituenean barne-estruktura baten eta funtzionamendu demokratikoen betekizuna Lege Organiko honen 7 eta 8 artikuluetan aurreikusitako moduan.
  • Behin eta berriro eta modu larrian urratzen dituenean printzipio demokratikoak, edo L.O. horren II. kapituluko 9. artikuluan aipatutako jarreren bidez saiatzen denean sistema demokratikoa ezabatzea, printzipio demokratikoak urratzea edo askatasunen erregimena hondatzea.

Alderdiaren ekintzari buruz hitz egiten du 9. artikuluak. Artikulu horren 2. puntuan zehazten dira zeintzuk diren "sistema demokratikoa ezabatzea, printzipio demokratikoak urratzea edo askatasunen erregimena hondatzea" helburu duten jokabideak:

  • Oinarrizko eskubide eta askatasunak urratzea; sustatuz, justifikatuz edo errugabetuz honako bietako bat:
    • 1 pertsonen bizitzaren edo segurtasunaren kontrako atentatuak
    • eta 2 bazterkeria edo jazarpena honako arrazoietako batengatik: ideologia, erlijioa edo sinismena, arraza, sexua edo sexu-joera.
  • Indarkeria sustatu, erraztu edo legitimatu helburu politikoak lortzeko edo demokraziarentzako, pluraltasunarentzako eta askatasun politikoentzako beharrezko baldintzak desagertarazteko.
  • Erakunde terroristen ekintza osatu eta politikoki babestu ordena konstituzionala asaldatzeko edo bake publikoa larriki senetik ateratzeko, beldur klima batean menperatzeko asmoarekin hauetako bat: botere publikoak, pertsona jakin batzuk, gizarteko taldeak edo biztanleria orokorra; edo indarkeria terroristaren eta beldurraren efektuak biderkatzen laguntzea.

Eta 9. artikuluaren 3. puntuan, aurreko hiru puntuko definizioa zehazten du 9 azpiataletan:

  • Dar apoyo político expreso o tácito al terrorismo, legitimando las acciones terroristas para la consecución de fines políticos al margen de los cauces pacíficos y democráticos, o exculpando y minimizando su significado y la violación de derechos fundamentales que comporta.
  • Acompañar la acción de la violencia con programas y actuaciones que fomentan una cultura de enfrentamiento y confrontación civil ligada a la actividad de los terroristas, o que persiguen intimidar, hacer desistir, neutralizar o aislar socialmente a quienes se oponen a la misma, haciéndoles vivir cotidianamente en un ambiente de coacción, miedo, exclusión o privación básica de las libertades y, en particular, de la libertad para opinar y para participar libre y democráticamente en los asuntos públicos.
  • Incluir regularmente en sus órganos directivos o en sus listas electorales personas condenadas por delitos de terrorismo que no hayan rechazado públicamente los fines y los medios terroristas, o mantener un amplio número de sus afiliados doble militancia en organizaciones o entidades vinculadas a un grupo terrorista o violento, salvo que hayan adoptado medidas disciplinarias contra éstos conducentes a su expulsión.
  • Utilizar como instrumentos de la actividad del partido, conjuntamente con los propios o en sustitución de los mismos, símbolos, mensajes o elementos que representen o se identifiquen con el terrorismo o la violencia y con las conductas asociadas al mismo.
  • Ceder, en favor de los terroristas o de quienes colaboran con ellos, los derechos y prerrogativas que el ordenamiento, y concretamente la legislación electoral, conceden a los partidos políticos.
  • Colaborar habitualmente con entidades o grupos que actúen de forma sistemática de acuerdo con una organización terrorista o violenta, o que amparan o apoyan al terrorismo o a los terroristas.
  • Apoyar desde las instituciones en las que se gobierna, con medidas administrativas, económicas o de cualquier otro orden, a las entidades mencionadas en el párrafo anterior.
  • Promover, dar cobertura o participar en actividades que tengan por objeto recompensar, homenajear o distinguir las acciones terroristas o violentas o a quienes las cometen o colaboran con las mismas.
  • Dar cobertura a las acciones de desorden, intimidación o coacción social vinculadas al terrorismo o la violencia.

Egia esateko, ez ditut irakurri Sorturen Estatutuak (PDF batean daude Garan), baina bai adierazpen politikoak, eta ez dirudi Alderdi Politikoen Legea urratzen dutenik inondik ere. Horretara, edo Sortu onartzen dute, edo Alderdien Legea aldatu besterik ez da geratzen.

Zergatik eramango du Gobernuak eta Ministeritza Fiskalak epailearen aurrera?

Alderdi bat legez kanpo uzteko prozedura Alderdien Lege Organikoaren 11. artikuluan zehazten da:

  • Gobernuak eta Ministeritza Fiskalak egin dezakete eskaera epaileen aurrean
  • Kongresuak edota Senatuak erabaki dezate Gobernuak eskaera egin behar izatea.

Aurretik esan dudana lojikaz eta zentzuz legea irakurrita ikusten dudana da, zintzotasun osoz eta nire iritzia albo batera utziz. Honako hau berriz, nire suposizioa da, eta irakurketa politikoa.

Espainiako Gobernua egoera politiko larriago batean egongo litzateke eskaera hori bere borondatez egin beharrean, Kongresuak edo Senatuak behartuta egingo balu. Alderdi Sozialistak Gobernua izan arren, Senatuan PP da alderdi indartsuena (262 senataritik 122). Horretara, inteligentea iruditzen zait PSOEren egoeran badaezpada epaileen aurrera eramatea.

Nik uste zaila daukatela egoera berri honen aurrean Sortu legez kanpo uztea, baina epaileen aurrera eraman beste erremediorik ez duela Espainiako Gobernuak, epaileek esan dezaten Sortu legezkoa den ala ez.

Bestela, PPk behartuko du Gobernua, eta Gobernuak epaileengana jo beste erremediorik ez du izango. Hala bada, espainiar gizartearen aurrean justifikazio zaila izango du PSOEk, eta oso erraz esan ahal izango du PPk horrelako zerbait: "PSOEk legeztatu nahi izan du Batasuna, epaileen aurrera joan da baina guk exijitu diogulako, bestela ez ziren joango".

"Los mismos perros con distinto collar"

Zenbait politikari esaten ari dira ez direla fidatzen, "betiko txakur berberak" direla. Jakin badakigu, guztiok, Sortu eta legez kanpo utzitako Ezker Abertzalea esparru politiko berberaren ordezkari direla. Baina Ezker Abertzaleak egin du espainiar Estatuak exijitu diona, baita Batasuna erakundeetatik kanpo uzteko sortutako legea betez.

Fraga txakur bera zen Francorekin eta Zuzenbide Estatuarekin. Baina onartu egin zituen ustezko Zuzenbidearen Estatuaren joko-arauak, eta horixe bera egin du Ezker Abertzaleak. Zein da, bada, arazoa???

Alderdien legearen alde mintzatu gabe -ez bainaiz horren aldarririk egiten, argi gera bedi- soluzio estratejiko bakarra ikusten dut espainiar Estatuarentzat: legea urratzen den momentuan erakundeetatik kanporatzeko erramintak sortu ditzala, Eusko Legebiltzarrean izan zuen EHAKren kasua errepika ez dadin. Horrek izan dezake zentzurik juridikoki, baina Sorturi legez eratzen ez uzteak ez du ez hanka ez buru, legea eskuan hartuta.

Ikuspuntu politiko demokratiko batetik zaila da ulertzen Alderdien Legea. Baina ikuspuntu juridikotik ezinezkoa da azaltzea Sortu legez kanpo uztea. Horregatik, ilegalizazioaren aldeko aldarri guztiak, politikoak dira goitik behera: "los mismos perros con distinto collar" beharrean, ea nor den gai arrazoi juridiko bat emateko, Sortu legez kanpo uzteko. Intereconomiako hizlariak ez dirudi eztabaida horretan sartu nahi dutenik.

Sozialistek aldarrikatutako flexibilitatea ez da ageri halakorik eskatzen zaienean

Josu Mendicute 2010/09/27 23:38
Eibarko zinegotzi ohi batek aspaldi esan zidan ez fidatzeko alderdi sozialistaren hitzaz. Kontatu zidan, Eibarren Udal Gobernua jeltzaleen esku zegoenean, Udal Aurrekontuak adostu zituztela alderdi sozialistarekin, eta botazioaren momentuan aurkako botoa eman zutela PSEkoek.
"Fíjate, Josu, fíjate. Me da igual si te fijas en el Ayuntamiento, en el Parlamento Vasco, en el Gobierno de Zapatero."

Eta, gutxi gora behera, esan zidan sozialistek kaltzontziloak baino errazago aldatzen zutela euren postura politikoa. Eta etxe pareko kontuekin ikusi dut oso argi gizon hark azaldu nahi izan zidana. Ez dut defendatuko erabateko irmotasuna, ez. Uste dut printzipioei uko egin gabe jakin behar dela egoera berriei erantzuten.

Joseba Arregi izan nuen irakasle EHUn, eta aitortu behar dut klase gutxitara joan naizela hain gustora. Hark askotan aipatzen zigun harriak ez direla aldatzen, egoerak berriz, baietz. Eta pertsonak eboluzionatu egiten dugula halabeharrez. Eta bai, nik ere sinisten dut pertsonen eta erakundeen eboluzioan, nahiz eta ez Jesus Egigurenen flexibilitate maila propio hartzeko beste:

"Nosotros somos un partido flexible. Nosotros podemos decir hoy eso, y más adelante decir otra cosa. Y eso es flexibilidad, porque la vida cambia, la política cambia, los momentos cambian. Nosotros hemos hecho propaganda a favor de la OTAN repartiendo octavillas en La Concha, y a los 3 meses propaganda en contra de la OTAN repartiendo octavillas. Porque somos flexibles, y cambian las circunstancias."
Jesus Egiguren (PSE), 2009/XII/03

Eta, bai, gauza batzuk ari dira aldatzen azkenaldian. Ezker Abertzaleak urte askotan eskatu zaiona esan du, edo esatera hurbildu da behintzat. Apostua egin du bide politiko eta demokratikoen alde, borroka armaturik gabeko bide politiko eta demokratikoen alde, eta bide horri oztoporik ez jartzeko prest dirudi ETA. Nik ere badut mesfidantza. Ez Mikel Larreategik beste, baina niri ere kostatzen zait sinistea aterabidea ikusten ari garela. eta zalantzak uxatzeko eskatuko nioke Ezker Abertzaleari pausu ausart eta handiagoak ematea.

Baina, sinetsi edo ez, sineskeriak sineskeri, egoera, zirkunstantziak, testuingurua... aldatu egin direla eta aldatzen ari direla ezin ukatuko didate. Ez dut nik esango zer egin beharko lukeen PSOEk Espainiako Gobernutik eta Eusko Jaurlaritzatik, egoera berriaren aurrean, baina ez dezatela esan gaurko lainoek atzoko euria dakartenik oraindik.

Egoera aldatu da, bai. Baina aldaketen aurrean Egigurenek aldarrikatzen zuen flexibilitate hori, Alderdi Sozialistak -urte askoan, egoera anitzetan eta inork eskatu ez dionean- erakutsi duen flexibilitate horren usainik ez dugu hartzen orain. Argi eta garbi esan dute:

Alderdi Popularreko lagun bati esan izan diot, errazago etor naitekeela bat sozialista baten hitzekin, baina askoz gehiago fidatzen naizela PPko batek esaten didanarekin. Gustoko ala ez, jakin baitakit PPkoen diskurtsoa ez duela haize bolada batek eramango. Eta arrazoia eman zidan. Badakigu nondik jo dezakeen PPk, EAJk edo Ezker Abertzaleak. Baina PSOE beti dago sorpresak emateko prest.

ETAren komunikatuaren ostean Alderdi Popularrak "ekintza irmoak" eskatu zituen, frogatzeko "Estatua ez dagoela tregoan". Eta, hara, irailaren 14an etorri zitzaizkigun atxiloketa susmagarri batzuk eta mami baino eszenifikazio gehiago zuten errejistroak.

Agian izango da ez dela PSE benetan gobernatzen ari dena. Izango da flexibilitate ororen gainetik irmotasuna defendatu duenak gidatzen dituela flexibleen Gobernuko betebeharrak. Nahiz eta ez zuten elkarrekin gobernatuko.

 

Baina badakizue, zirkunstantziak aldatu ziren orduan. Orain ez, ez dira aldatu.

 

Denborak jarriko du EA bere tokian

Josu Mendicute 2010/07/29 07:15
2007ko uztaila zen eta egin berri zuten PSOEk eta EAk Udal legegintzaldiko akordioa. Mertxe Garate zen EAren aurpegi publikoa, eta EAko gazte batzuekin berriketan jardun nuen gau osoa akordio honen inguruan eztabaidan. EAko gazte horientzat ez dira hiru urte hauek alferrik joan.


Gehiengo absolutua eskuratu zuen PSOEk Eibarren 2007ko Udal hauteskundeetan: 21 zinegotzitik 11. Iñaki Arriola zen orduan Alkate, eta hark ez zuen bakarrik gobernatu nahi izan. Arrazoiak arrazoi, hiru akordio lortu zituen, eta horietatik lehenengoa izan zen Eusko Alkartasuna. Sanjuanak pasa zirenerako adostuta zuten guztia, baina uztailean eman zuten ezagutzera akordioa.

Eusko Alkartasunako hiru gazterekin iritzi trukaketa izan nuen, gau ia oso batez. Eta, hitzarmena irakurri gabe, honako balorazioa egin nien:

  1. Uste dut ona izango dela herriarentzat, dinamika batzuk aldatzea lortzen baduzue;
  2. uste dut errendimendua atera dezakeela EAk, bere txikitasunetik gauzak egiteko ahalmena erakusten badu;
  3. eta batez ere, uste dut la ostia dela PSOErentzat.

EAko gazte horiek ez zeuden ados, eta argumentu batzuk eman zizkidaten.

  • EAren programaren %80a onartu zuen PSOEk.
  • Industria eta merkataritza kartera lortu zuten, gai indartsua Eibarren.


Gainera, konfidantza itsua zuten euren lehenengo zinegotzian: Mertxe Garate. Gogoan dut nola 2007ko maiatza partean pintadak agertu ziren Eibarko kaleetan: Mertxe alkate! Eusko Alkartasunako gazteak ari ziren ordurako EArenak propio ez diren dinamikak hartzen, baina batasun giroa antzematen zen Udal politikak zehazteko garaian. Gazte Abertzaleak taldekoen babesa zuen Mertxe Garatek.

Politika orokorraz ere hitz egin genuen. Ibarretxe Plana ez zela sekula egin izan Jaurlaritzan EA egon izan ez balitz. EAJ eta EA elkarrekin zeuden orduan Legebiltzarrean, 2005ean Ibarretxe buru zutela koalizioan aurkeztu ondoren. 2007ko hauteskunde horietan koalizioa alde batera uztea erabaki zuen EAk Udal eta Foru hauteskundeetarako, eta horretaz jardun genuen.

Nik ez dut Eusko Alkartasuna politika egiten bakarrik ikusten. Atomizatua dago abertzaletasuna, eta nire ustez bi aukera egon beharko dute: Ezker Abertzalea eta EAJ. Kitto, ez da egongo besterik. Eta hor bilatu beharko du EAk bere etorkizuna... EAko gazteak ez zeuden ados. Hauteskundeetara bakarrik aurkeztu beharra zutela, erakusteko zein indar izan zezakeen EAk, benetan EAJren politikan eragiteko indarra izan zezan.

"Josu, denborak jarriko du bakoitza bere tokian".

Udal legegintzaldian zehar aldaketa gutxi nabaritu dut nik Udalaren lan dinamiketan, 2007ko uda hartan espero nezakeen haize berririk ez da egon gure herrian. Are gehiago: areagotu egin dira bronkak han eta hemen (Txonta, Erisono, Errebal...). Baina EAko gazteek jarraitzen zuten EAren jarduna defendatzen... 2009ko uda iritsi zen arte. EAko asko eta askok alderdia utzi eta Alkarbide sortu zuten, gero Hamaikabat izango zena. Eta tartean zeuden Eibarko bi zinegotziak.

Hitz politik ez dute izan harrezkero Mertxe Garaterentzat. Bere jardun politikoa kritikatzeaz gain, akusazio pertsonal gogorretan sartu dira EAkoak komunikabideen bitartez.

"Ante la incultura que nos regala dicha concejala con su testimonio, propio de una persona sin personalidad y que se deja llevar por los intereses que toda la ciudad de Eibar conoce, tras más de diecinueve años en dicho Ayuntamiento sin proyección alguna más que la de seguir hasta su jubilación."

La Mirilla (El Diario Vasco)

Hamaikabatek jarraitzen du Eusko Alkartasunaren 2007ko hauteskunde programa bete nahian, eta Eusko Alkartasunak Udalaren jarduna kritikatu besterik ez du. Orain bai, Errebalen beste batzuk duela bi urte t'erditik kritikatzen duguna kritikatzen dute eurek ere bai.

Mertxe Garate 19 urtez izan baldin bada zinegotzi, horietatik 16 Eusko Alkartasunaren izenean izan da. Eta gogoan dut nola 2007ko uztail hartan Mertxerentzat txaloak besterik ez zituzten gaur egun Eusko Alkartasunan jarraitzen dutenek.

Ez du zinegotzirik EAk Eibarko Udalean, eta ez dut uste lortuko duenik 2011an. Legez kanpo dagoen ezker abertzaleak sekula aurkezteko aukera baldin badu, agian EAkoak hor integratuta joango dira, eta orduan itzuliko dira Udaletxera. Legebiltzarrean 75 legebiltzarkidetik bakarra dauka EAk, eta ikusiko dugu zer izango duen etorkizunean. Denborak jarriko du bakoitza bere tokian, esan zidaten duela 3 urte EAko gazte hauek. Eta bai, hori uste dut nik ere.

2009ko hauteskundeetako emaitzak errepikatuko balira 2011an

Josu Mendicute 2010/07/27 07:00
Eusko Legebiltzarra aukeratzeko 2009ko martxoaren 1eko hauteskundeetako emaitzak errepikatuko balira 2011an Eibarko Udal hauteskundeetan, ezker abertzalearen eta PPren esku egongo litzateke Alkatetza PSE edo EAJrena izatea.

2009ko martxoaren 1eko hauteskundeetan Eibartarron emandako botoak honako hauek izan ziren:

PSE 5032
EAJ 4887
PP 1337
Nuloak
1244
Aralar 1038
EB 538
EA 533
UpyD 118

Zifra horiek Sustaturen hauteskundeetako kalkulagailuan sartu, eta hark aplikatu dio D'Hont legea goiko datu taulari. 21 zinegotziren artean banatzeko, banaketa hauxe izango litzateke:

  • PSE 9 (boto nuloak onartu ezkero, 8) - Urdinez
  • EAJ 9 (boto nuloak onartu ezkero, 8) - Naranjaz
  • PP 2 - Horiz
  • Legez kanpoko ezker abertzalea 0 (onartu ezkero, 2) - Berdez
  • Aralar 1- Granatez

Datu horien grafika hemen:

 

 

Argazkiak.org | Eibarko Udaleko zinegotzi banaketa 2009ko datuekin © cc-by-sa: josu

 

Argi dago hauteskunde batzuetako eta besteetako emaitzak ezin direla horrela estrapolatu kalkuluak egiteko, baina egia ere bada Eibar sozialista dela eta hori aldaezina dela esan ohi dutenentzako kontrako argudio gordina dela hau. Eta 2009an parekatuta ibili dira PSE eta EAJ, baina 2005eko hauteskundeetan alde nabarmena atera zion Ibarretxek Lopezi, baita Eibarren ere.

Datu hauek emango balira Udal hauteskunde batzuetan, alderdi txikien babesa beharko luke PSEk edo EAJk enpate horretatik garaile irtetzeko. Inongo baliorik ez badu ere, gogoetarako balio dezakete datu hauek.

Paul Olagarroak zer dio, Espainia ala Independentzia?

Josu Mendicute 2010/07/21 17:45
Paul olagarroari galdetu diot Espainia edo Independentzia behar duen. Zer uste duzue auekeratu duela Pulpo Paul olagarro famatuak?

Facebook aplikazio bat egin dute Ideatecakoek Paul olagarroari galderak egiteko. Honakoa egin diot nik:

What does Basque Country need? I need...

Eta bi aukera eman dizkiot: Spain eta Independence. Zein uste duzue aukeratu duela Paul olagarroak?

 

Paul olagarroak I need Independence nahiago du I need Spain baino

.

Eskerrik asko Ideatecari aplikazio hau egiteagatik.

Adiós a la oficina del DNI en Eibar, otro pasito más...

Josu Mendicute 2010/03/24 17:29
...hacia atrás, claro. Mientras en otros municipios como Getxo hacen el DNI y el pasaporte al instante y sin cita previa, en Eibar perdemos hasta "los servicios del DNI rural". Egunetik egunera hobetzen.

Yo hice el DNI y el pasaporte en Getxo, aprovechando el viaje al campus de Leioa al que iba todos los días, porque allí no hace falta cita previa. Es recomendable, pero no necesaria: las 2 veces fuí sin cita previa y pude hacerlo al momento. Tenía la esperanza de que en Eibar pudieramos avanzar hacia ahí, pero... ¡ahora ya no se podrá hacer ni el DNI! Otro pasito atrás.

En Getxo el DNI y el pasaporte se hacen en un local en el cuartel de la Guardia Civil. En el cuartel de Eibar seguro que tienen más espacios libres que en la Casa Consistorial...

Dice El Diario Vasco: "Además, era reseñable que la mayoría de las personas que se acercan a renovar el DNI no eran de Eibar." Pues, mira: la oficina del DNI era una fórmula para acercar gente de otros municipios a Eibar. ¿Es lo que quería Eibar Centro Comercial Abierto, no?

No me creo que sea imposible. Si en Getxo tienen DNI y Pasaporte, en Eibar también podemos.

NAN eta Pasaportea Eibarren egiteko eskaerarekin bat egin Facebooken

Eibar Donostiatik, Donostia Eibartik baino urrunago

Josu Mendicute 2010/03/18 07:15
Lagun batek: "Haraino e naiz ni jarto jungo jajaj oso urruti do! (...) nahi dzunen etorri zeu". Eibar-SS / SS-Eibar distantzia diferentea... eta kuriosoa da, Google Mapsek arrazoia ematen dio!

Aspaldiko lagun donostiar batekin elkarrizketa pribatu bat Facebooketik.

  • zmz el corte inglesa jaja oso ondo dagola esan diate! XD
  • Donostiako Corteinglesa baino hobia behintzat bada :p
    Nahi dozunian etorri ikustera, eta hartuko dogu zeozer hortik! :-)
  • jaja haraino e naiz ni jarto jungo jajaj oso urruti do! (...) jaja nahi dzunen etorri zeu ta zerbait hartzen degu!!
  • eibartik donostiara eta donostiatik eibarrera distantzia bera dago...

Hori uste nuen nik. Baina, bai zera! Google Maps orojakintsuari galdetu diot, eta hara:


 

Argazkiak.org | Eibar-Donostia / Donostia-Eibar © cc-by-sa: josu

Nire lagunak arrazoi! Urrunago dago Eibar Donostiatik, Donostia Eibartik baino. 4,5 kilometro urrunago, 3 minutuko diferentzia autoz. Ikaragarria!

Egia ere bada batera zein bestera joan ondoren, itzuli ere egin beharra dagoela, eta beraz, joan-etorriaren distantzia ez da aldatzen:

Eibar - Donostia - Eibar  =  Donostia - Eibar - Donostia

Baina, Google maps-en bitxikeria alde batera, jarrera honek demostratzen du Eibarren gogaitzen gaituen zerbait: badirudi hiriburuak beti daudela hurbilago. Periferia gara gu.

Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.