Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Politikarien zalaparta 2.0

Politikarien zalaparta 2.0

Mikel Iturria 2009/08/18 17:06
Patxi López-en 100 egunak ospatu asmoz eginiko twitterizketaren zalapartak isildu zirenean, Urkulluren apunte batek arnasa eman dio berriro gaiari.

Patxi López lehendakariaren 100 egunak direla eta ez direla, gaurko Berria egunkarian Urkulluren hitz hauek irakurri ondoren jatorrira jo dugu eta jeltzalearen blogean dagoen Enperadorearen 2.0 trajea izeneko apuntea leitu.

Gaizki idatzitako apuntea iruditu zait eta nire buruari galdegin diot ea zergatik idazten duten hain zabar inguruko hainbat lider politikok. Anasagasti estiloa gailendu al da ba? Burutik pasatzen den lehen gauza idatzi eta apenas irakurri gabe kargatu blogean? Patxi Lopezek, aldiz, ez du zabar idazten, baina bai dela planoa haren idazkera (zalantzak ditut ea berak idazten duen edo beste batzuk ari diren hor).

Harira. Urkullurenean atentzioa deitu dit ondorengo esaldi honek:

"Sobre su entrevista en Twitter, que fue seguida por sólo 47 personas en este canal de comunicación y escenificada para las cadenas de TV".

47 jarraitzaile horiek (orain 43) 100dias erabiltzailearenak dira. Abuztuaren 14an korrika eta presaka sortutako erabiltzaile horren aktibitatea egun bakarrekoa izan zen, baina horrek ez du esan nahi 47 lagunek jarraitu zutela twitter-en Patxiren elkarrizketa, ez baitzen beharrezkoa erabiltzaile horren jarraitzaile egitea lehendakariaren agerpenaren berri izateko, ezta berari galderak helarazteko. Elkarrizketa ahoz eta zuzenean erantzun zuen Lópezek eta Lehendakaritzaren webgunean jarrita dago. Ezin erreparatu, beraz, datu horri ekimena baloratzeko (erreparatu gehiago #100dias hashtag-ak abuztuaren 14an izan zuen mugimendua).

Urkulluk aipatzen du ondoren José Antonio del Moral (Juan Antonio ez). Apunte gogorra idatzi zuen lehendakariaren propaganda 2.0 kritikatuz (parte hartzearen iruzurra). Eta ados nago zalaparta 2.0 izan zela soilik, besteak beste, twitter-en ez baitu mugimendu gehiegirik patxilopez erabiltzaileak (gehienetan, twitterfeed erabiliz blogean idatzitako apunteen loturak bidaltzen ditu); eta twitter beste modu batez erabili behar da twitterizketa egiteko; eta Real Player erabiltzea ez da hautu ona; eta gauzak gehiago lotu behar dira; eta abar...

Hala ere, gehien tristatu nauena da (Cybereuskadin, Urkulluren blogean edo Patxiloren webgunean) aldekoek eta kontrakoek erantzuterakoan erabiltzen duten tonu zakarrak edo goresleak. Erdi biderik egongo ez balitz bezala.

2.0 politika tokitan dago oraindik. Nik, eta beste askok, ulertzen dudan bezala, behintzat.

El ruido 2.0 de la clase política

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter