Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / «Nik otorduak etxean egiten ditut»

«Nik otorduak etxean egiten ditut»

Mikel Iturria 2022/07/25 17:30
Anguita, Ferrer, Ortiz.

Iñaki Lopezek aurkeztutako La Sexta telebista kateko larunbatetako gau saio hartan ez dakit zenbat aldiz elkarrizketatu ote zuten Julio Anguita.

Pasa den astean minutu eta erdiko bideoa ikusi nuen txoritxoaren sarean. Saio horretan azaltzen zen (esango nuke egun ere agertzen dela) sasi-kazetari baten galderari erantzunez zera dio Anguita zenak:

Qué grande era este tío 💛 pic.twitter.com/tqz0evRN6y

— Bernat Castro ⭐ (@Berlustinho) July 17, 2022

«Yo vengo aquí provinciano, y además lo digo con satisfacción, y lo primero que me encuentro son que quieren comer conmigo políticos de otros partidos, sindicalistas... Y yo dije: "Yo como en mi casa y ceno en mi casa". Es decir, las tertulias, los encuentros en los pasillos son muy peligrosos. Porque con jueces, con fiscales, con empresarios... se crean unas relaciones de comida, de cacería, de juerga que van creando una especie de pequeña mafia que no es peligrosa, aparentemente.»

«Y después llegan los favores: -¡Hombre, juez! ¿A ti qué te parece que en tu empresa mi hijo puede estar...? -¡Por qué no! -¡Hombre, fulano! Te advierto de que en tu empresa puede venir un problema porque la Unión Europea... Le dan información. Y el otro le regala... Y empieza a crearse la mafia. Y es la mafia».

«Por eso la mejor cosa que pueden hacer los políticos, y es un consejo que yo les digo y que no me harán caso: "Ustedes ejerzan la política, hablen con la gente y vayan a comer a su casa. No se líen tanto».

Berriro idatziko dut: «Yo como en mi casa y ceno en mi casa». Nire bidetik noa esateko beste modu bat.

Berriki Mariano Ferrer kazetariaren heriotzaren 3. urteurrena bete da (2019ko uztailaren 14an zendu zen). Honek ere Anguitaren jarrera horrekin zerikusia zuen ohitura zuen.

Oker ez banago 1970eko hamarkadaren bukaeran gobernadore zibil batekin bilera izan zuen. Handik gutxira hura kritikatzea tokatu zitzaion, baina hori egiten zuen bitartean gobernadore haren irudia etortzen zitzaion akordura: Marianoren bizkarrean burua jarrita negarrez poliziak egindako zerbaitengatik. Horrela kontatzen zuen Marianok eta ez dakit horrela gertatu zen edo irudizko adieran erabiltzen ote zuen kazetari donostiarrak.

Zuzeneko irratsaioa amaitu zenean, telefonoa hartu eta gobernadoreari deitu zion esateko ez zela berriro berarekin bilduko, kazetari gisa zuen betebeharra oztopatu zezakeelako harreman hark.

Javier Madrilez ari zen, baina berdin du Madril, Bilbo, Bartzelona edo Donostia. Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.

P.S.: gaur 22 urte, 2000ko uztailaren 25ean, zabaldu zuen Ortizek sarean Diario de un resentido social. Lehen apuntea hauxe da: Las lágrimas del Apóstol.

«Yo como en mi casa y ceno en mi casa», este apunte en castellano.

Amatiño
Amatiño dio:
2022/07/29 14:47
Bai. Hori zen Marianoren ustea eta praktika, berak hitzez hitz behin aitortu zidanez. Eta erabat ulergarria bezain errespetagarria da. Baina beste kontu bat da denentzat eta kasu denetan bete beharreko formula orokorra ote den. Non dago marra gorria?

Gauza bat Anguitak salatzen zuen lagunartea, ehiza-eguna edo jai-giroa elkarrekin partekatzea. Beste bat gobernadore zibilarekin bazkaltzea eta beste bat, berriz, inorekin ez biltzea.

Anguitak esaten omen zien politikoei jendearekin hitzegiteko eta, bazkaltzeko, etxera joateko. Baina, kazetariak ez al dira "jendea"?

Mariano maisu handia drastiko samarra zen. Esaterako, ez zuen ondo ikusten alderdiak, enpresak, elkarteak eta antolamenduak kazetari propioez baliatzea. Haren ustez, jokorik garbiena litzateke hedabide-kazetarien eta gainerako munduaren artean beste kazetaririk ez jartzea. Garbia... agian. Baina, justua?

Lege-arloan, kriminalik handienari onartzen zaio epai-mahaiaren aurrean bere abokatuaren laguntza izatea. Komunikazio-arazoak dituen pertsona arruntak zergatik joan behar du kazetari profesional batengana umezurtz?

Mariano zenak besterik garbiagotzat jo arren, nik ez dut ezagutzen (politika, sindikatu, erlijio, enpresa, kirol... ) organizaziorik, abokatu eta kazetari propio gabekorik.

Nik ezagutzen ditudan kazetaririk onenak ez dira jendearekin konpadreoan aritzen, baina ahalik eta jenderik gehienarekin hitz egiten dute.
iturri
iturri dio:
2022/07/31 08:50
Egun on, Amatiño. Aspaldiko!

Hainbat puntu:

1.- Esango nuke Marianok ez zuela jende boteretsuarekin bildu nahi, baina beste gauza bat dela botererik gabeko herritarrei jaramonik ez egitea.

2.- Ez ditut batere gustuko lan-bazkari eta -afariak, baina badakit horrelakoak egitera behartuta dagoela hainbat jende. Zorionez nik ez dut horren beharrik: nahiago jatetxetan gustuko jendearekin biltzea.

3.- Aurreko batean aipatu zidaten EAJko alkate bat ere Anguitaren eskolakoa dela otorduei dagokienez. Ahal izanez gero behintzat, ez duela lan-otordurik onartzen. Eta ondo iruditzen zait, badagoelako jendearekin egoteko beste hainbat aukera.

4.- Gero badago jendea oso gustuko duena etxetik kanpo bapo bazkaltzea eta afaltzea eta saiatzen dela horrelakoak erakunde eta enpresei kargatzen. Utikan horrelakoak!

Mila esker komentariogatik eta ea laster egoterik dugun.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter