Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Haur ola zirola

Haur ola zirola

Mikel Iturria 2022/03/02 20:30
Realak oinean tiro egin du. Futbol partidetan zuzeneko musika bai edo ez? Ez.

1.- Denboraldi honen hasieran, Realak erabaki zuen gizonezkoen lehen taldearen Anoetako hainbat partidatan musika programatzea. Euskal Herriko zenbait musikari (Gorka Urbizu, Xabi Solano), Donostiako Orfeoia eta bertsioak egiten zituen banda baten emanaldiak programatu ditu, oker ez banago.

2.- Zelaian futbolaz harago izaten diren ekitaldietan kosta egiten zaio Realari ondo mugitzea: ohorezko sakeak, intsignia-emateak, bestelako aitortzak...

3.- Aukera bat eman nion Realari partida egunetan zuzeneko musika programatzeko. Musika toki guztietan entzuten dugun garai hauetan, zuzeneko musika gero eta gehiago kostatzen baitzait kultur aretoetatik kanpo entzutea; antzoki, eszenatoki, klub ttiki... hor bai. Ez ditut festibalak maite, adibidez.

4.- Kitto esan nuen Betisen kontrako egunean, Kopako kanporaketan. Egun hauetan guztietan ez diot puntua harrapatu musikari, futbol partida batek beste erritmo batzuk dituelako: zelaira sartzea, taldeak berotzen ikustea, lagunekin hitz egitea, etxeko zale sutsuenek harmailak berotzen ikustea... Eta musikak traba egin dio horri, are gehiago bolumen desegokian (Betisen egunean, adibidez).

5.- Gatibu. Dorpea izan behar da Athletic-en aurkako derbia jokatu eta hamar egunera Athletic-eko jarraitzaile bat buru duen taldea Anoetan programatzeko.

6.- Nekagarria egiten zait bi taldeen zale batzuk elkarri mokoka ikustea Twitter-en. Grazia izango balute sikiera behatza besteari ondo sartzeko.

7.- Realzale batzuei ez zitzaien batere gustatu abeslariak izandako portaera Anoetan urriko derbian. Nik ez dakit zer gertatu zen egun hartan eta zabaldu dien irudiek ez dute inolaz ere argitzen gertatutakoa.

8.- Musikari eta artisten kontrako boikotak ez ditut laket.

9.- Ez dakit nork eman duen pausua kontzertua bertan behera uzteko, baina kluba izan bada, malo. Programazioan hanka sartuz gero, jan egin behar da polboroia.

10.- Futbola maite duen honek Realari partida egunetan soilik futbola eskatzen dio, eta futbola bezain ondo kudeatzen ez dituen kontuetan ez sartzea.

11.- Haur ola zirola.

Zapatero, a tus zapatos, este apunte en castellano.

Iñaki Murua
Iñaki Murua dio:
2022/03/03 11:59
Ados, Mikel. Futbolean, futbol-giroa nahiago. Batzuetan, kanpotik etorritako ohiturei gehiegi erreparatzen zaielakoan nago, "espektakulua" aberasteko asmoz edo.
iturri
iturri dio:
2022/03/04 10:33
Hala da, Iñaki. Ikuskizunaren kultura horrek zenbat kalte egiten duen.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter