Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak

Nihat quédate

Mikel Iturria 2005/02/20 11:10

Larunbata. Gaueko 21:30ak. Anoeta Estadioan Reala eta Sevillaren arteko futbol partida hasteko ordu erdi geratzen da oraindik eta inguruko taberna batean nago geratuta lagunekin. Tabernaren kanpoaldeko pareta batean bi mezu, bata euskaraz eta bestea gazteleraz. Nihat Realean geratzeko ekimen baten berri ematen dute paperek.

Testua ez nuen eskuratu, baina paperean aipatzen zen webgunea bilatzen egon naiz sarean eta aurkitu dut: Nihat Realean geratzearen aldeko ekimenaren webgunea

Atzoko partidaren aurretik, ekimen honen bultzatzaileek Aitor Zabaletari eginiko monumentuaren inguruan geratzeko asmoa omen zuten. Panfleto bat adostu eta ekintzaile bakoitzak 20-30en bat kopia atera (euskaraz eta gazteleraz) eta Anoeta Estadioko inguruetan jarri.

Mezu honetan eragile nagusiak adierazten du zer egin nahi duten: Nihat Realean gera dadin zalegoari dirua eskatu haren fitxa paga dezagun.

Webgunea bilatzen ari nintzela, Diario Vasco periodikuaren foroetan ere honen berri ematen duen mezuren bat usaindu dudala uste dut. Ez dut, halere, loturarik utziko.

Demagogia egitea zein erraza den, dedio. Umetzat gaituzten iritzi egile hauek zenbat min egiten duten. Hitzak soberan daude.

Asteartero futbolaz Berrian

Mikel Iturria 2005/02/15 20:56

Garai batean Enekoitz Esnaolaren astearteroko burutazioak jarraitzen nituen bezala jarraitzen ditut orain Aitor Manterola kazetariak Berrian futbolari buruz idazten dituenak astearteetan. Askotan, gainera, ados nago berarekin.

Gaur idatzi duenarekin adibidez edota duela hamabost egun, Realaren egoera larriagoa zenean, hemen idatzi zuenarekin . Zati bat hemen uzten dut:

balioak: Realak bere betiko balioak galdu dituela esan eta esan ari da Tito Irazusta kazetaria. Ez diot arrazoirik kenduko, baina etxe barruan begiratu dezala lehendabizi. Bera eta bere inguruko komunikabideak, eta beste batzuk asko aldatu dira azken urteetan. Batzuen jarrerari erreparatuta, ez dut alderik antzematen Sevilla, Madril edo Bartzelonako prentsarekin alderatuta. Eta zale batzuek ere Malaga, Zaragoza edo Valentziakoak dirudite. Reala, zoritxarrez, ez da lehen bezain berezia izango, baina prentsa eta zale batzuk ere asko aldatu dira. Irazustak berak Egin-en egiten zuen lan, eta orain Vocenton dabil (Egin bezain abertzaleak eta euskaltzaleak diren ABC, Correo, Diario Vasco eta beste hainbat komunikabide biltzen dituen taldea ez al da hori?). Irabazten ariko den dirutzak iraganeko kontuak ezabatu dizkio, nonbait.

Bizitzari (edo heriotzari) aurre egiten

Mikel Iturria 2005/02/14 21:37

Larunbat gauean joan nintzen Mar adentro Alejandro Amenabaren filma ikustera, hiltzeko (edo bizitzeko) askatasuna eskatzen zuen gizon bati buruzkoa. Aste honetan hil da Javier Tusell historiadorea. Igandeko El País egunkarian argitaratu dute Me morí el 28 de febrero de 2002, memoria liburuaren hitzaurrea. Eta, gainera, Berrian Joxe Aranzabal teknosexualak Medikuak esan dit minbizia dudala Elkar argitaletxeak astelehenean plazaratu duen liburuaren aipamena zetorren.

Etxe aldamenean jarri dituzte berriki zinema aretoak, Antiguo Berri izenekoak. Beraz, lehen baino aitzaki gutxiago izango dut zinemara joateko. Million dollar baby zen lehen aukera gure kinielan, baina sarrera guztiak salduta zeudenez, bigarren aukera hartu behar: Mar adentro. Bi orduko pelikula. Norbanakoaren askatasunaren aldeko pelikula gisa ikusten dut nik. Bardem: aktore ona da kabroia, baina batzutan badirudi erosoegi ari dela; lagun batek dioen bezala ea ez ote zaion komeni tentsio punttu handiagoa batzutan. Sampedroren familia sinesgarria iruditu zait. Belén Rueda, uste baino hobeto.

El País erosi nuen igandean, dominikalean Bob Dylan ikusi bainuen portadan. Periodikuaren barrualdean, Javier Tusell hil berriak bere memorien hitzaurre gisa idatzi duena. Duela ia hiru urte, 2002ko otsailaren bukaeran gaizki sentitu zen gizona, proba batzuk egin zizkioten eta, azkenean, aste batzuk pasa zituen ospitaleratuta zainketa bereziko gelan. Kostata atera zen handik eta azken urteetan bizitza beste modu batez hartu duela dirudi, gaitz larri batekin egunero borrokan. Predikamendu handia izan du gizon honek Prisa inguruko komunikabideetan. Gustatu zait hitzaurrea, baina polikiago irakurtzeko gogoz geratu naiz.

Gaizki pasa duen beste gizon bat, hau gutarra, Joxe Aranzabal eta irrifartsu atera da gaurtik aurrera salgai dagoen liburuaren azalean. Burusoiltxo, hori ere bai. Betaurrekoak soinean. Mikel Irizarena omen da hitzaurrea eta Luistxorena hitzatzea. Sustatun kontatu dutenez Donostian hilaren 22an aurkeztuko dute. Hantxe egongo naiz, izan ere badut-eta heriotzari aurre egin dion gizon multimedia ezagutzeko gogoa.

Juan Joxe Agirre izango da 2005ean saritua

Mikel Iturria 2005/02/13 11:40

Frantziako epaileak eta Espainiako guardia zibilak jarri dute fokoa eta Juan Joxe Agirre artxiberoak urteetan egindako lana ikusi dugu. Orain hasiko gara hainbeste urtez egindako lan eskerga hori eskertzen. Eta honela 2005ean Mar adentro filmak jasotako Goya sari baino sari gehiago jasoko ditu Agirre benediktinoak. Zeozer gutxiago eroriko zaio Etchaundiri, azken finean Iparraldekoa baita.

Poztuko naiz, baina akzio-erreakzio horretan, euskaldunak askotan atzetik ari garela ikusiko dugu berriro. Eta hau pentsatzen ari naizela nire esker ona azaldu nahi diet teknologia berrien eremuan hainbeste lan egiten ari diren batzuei. Espero dezagun 30 urte baino lehenago merezi duten ordaina jasotzea.

Jabi Zabala

Aurki.com eta Eibarko lagunak, batez ere, Gari , Luistxo eta Eneko

Sustatu

Joxe Aranzabal

Besteak beste. Badakit zenbait lagun ahaztuko zaizkidala. Barkamena aldez aurretik.

Oharra: lehen parrafoa irakurri ironia puntu batekin, mesedez.

Entzun! aldizkaria eta entzun.com ataria

Mikel Iturria 2005/02/11 19:39

Aurreko batean Rock de lux aldizkariak ateratako zerrendaz idatzi nuen eta orain euskaraz dagoen musika aldizkariak egin duen lista dugu aipagai. Ondo ari dira lanean Entzun! aldizkariko lagunak.

Aldizkariak 41. zenbakia bete du jada eta 52 orrialdeko emaitza koloretsua jarri digute eskuragai. Azalean Gari eta titularra: "Ez naiz sekula hain ondo egon". Elkarrizketa Mikel Lizarralde Berriako kazetariak egin dio.

Beste zenbait kontu: Australian Blonde, Molotov, Xabi San Sebastian, Ramones talde mitikoari buruzko erreportaia, La Mala eta Jotamayuscula, Hiru Truku, Elurretan, Tüsüri, Mikel Markez, etab.

Webguneari buruz hara zer dioten aldizkariaren sarrerako edito atalean: "Argi utzi nahiko genuke entzun.com ataria ez dela Entzun! aldizkariaren on-line bertsioa, baizik eta dinamika propioa izango duen komunikaziorako esparru zabala, hortaz paperezkoaren osagarria". Ondo da hori jakitea.

Atal hauek ditu: harpideak, berriak, foroa, maketak.com, euskal musikaren direktorioa, elkarrizketak, diskoak + aholkua + iritzia + kronika zuzenak, bilatzailea, erreportajeak eta dossierrak, agenda, beste atal batzuk.

Bestalde, Entzun! aldizkarikoek 2004ko Euskal Herriko diskorik kuttunen zerrenda osatu dute. 25 diskoen bilduma egin dute eta hauek daude 10 lehenen artean:

  1. - Atom Rhumba: Backbone ritmo. Munster.
    2.- Inoren Ero Ni: Inoren ero ni. Metak.
    3.- Delorean: S/T. Bcore.
    4.- Zein?: Photograma. Metak.
    5.- Split 77: Mentura. Noizpop.
    6.- Javi Pez Orquesta: Sports. Hitop.
    7.- Yakuzi: Ibai lehorretan itota. Pause Music.
    8.- Txuma Murugarren: Anaiaren kotxeko argiak. Gaztelupeko Hotsak.
    Amodio: Vol. 1. Metak.
    9.- Lobo Eléctrico: Has visto al lobo eléctrico? Bonberenea.
    10.- Gari: 0-tik. Elkar.

Atom Rhumba, Inoren Ero Ni, Zein? eta Gariren diskoak entzunak ditut. Txumarena, Split 77 eta Javi Pez erosteko asmoarekin nabil. Delorean, Yakuzi eta Lobo Eléctrico taldeen lana gertutik jarraitu beharko da.

Atzerriko diskoen artean ez dute inolako sailkapenik egin. Kolaboratzaile bakoitzak disko bat hautatu du:

Mikel Lizarralde: The Radio Dept. Lesser matters. Labrador-XL.
Fred Berruet: Miossec. 1964. Pias.
Koldo Zubizarreta: Nisei. More light. B-core.
Xabier Doncel: Marlango. Marlango. Subterfuge.
Asier Leoz: Nouvelle vague. Nouvelle Vague. Peacefrog.
Sagardantza: Morrisey. You are the Quarry. Attack Records.
Aritz Sound System: Steel Pulse. African Holocaust. Ras / Santuary Records.
Gorka Erostarbe: Iron & Wine. Our endless numbered days. Sub Pop / Houston.
Gotzon Hermosilla: Muletrain. Demolition preaching. Beat Generation.
Omero: MYLO: Destroy rock´n´roll. Breastfed.
Joxi Ubeda: American Music Club. Love song for patriots. Cooking Vynil.
Gizon plastikoa: John Frusciante. Shadows Collide with people. Warner Bros.
Iñaki Esnaola: Exodus. Tempo of the Damned. Nuclear Blast.

Beno, hauxe da dena. Erosi aldizkaria eta bisitatu webgunea, lagunok!

Kontzientzia lasaigarri

Mikel Iturria 2005/02/09 00:01

Astelehen arratsaldean gauza bitxia gertatu zitzaidan lantokian. Emakume batek nola edo hala ikastaro batean eman nahi zuen izena. Ezin nuen onartu bere eskaera, besteak beste, plazarik ez dagoelako libre. Gainera, duela lau hilabete hasitako ikastaro batean eman nahi zuen izena. Ezezkoa hirugarren aldiz adierazi nionean, emakumeak esan zidan: "Gaur gauean ezin izango duzu lorik egin, zure kontzientziak utziko ez zaituelako".

"Bai eta zera ere!" erantzun nion. Hala ere, goiz oheratu nintzen "2666" liburutzarrarekin, Bolañoren eleberriarekin. 23:00etarako lo geratu nintzen, baina gauerdia baino lehenago esnatu eta ezin izan dut lorik hartu goizeko 2:30ak arte, gutxi gorabehera.

Hasiera batean, Ser entzuten egon naiz, De la Morenaren programa. Espainiako eskubaloi taldeak munduko txapelketa irabazi duela eta, harro dago Brunetekoa. Nabari zaio. Ez du ezkutatzen.

Radio Euskadiko irrati saioak ere jarraitu ditut. "El ombligo de la luna" RNE-ko saioa ere jarraitu dut tarte batean. Andres Aberasturi kazetari beteranoak egiten du lan bertan.

1:00ak aldera, ohetik altxa eta telebista piztera joan naiz, egongelara. Ez zegoen gauza askorik, baina han egon naiz Sardáren zirkua ikusten. Lecquio, Rahola, Boris... eta Apeles. Uste nuen apaiz hau erretiratuta zegoela telebista platoetatik, baina oker nenbilen.

Programaren bukaera ikusi dut, beste kateetan zap egiten egon naiz minutu batzuk ... eta ohera.

Azkenean hartu nau loak. Kontzientzia ez da izan, baina, dedio, emakume hark zer kristo egin ote dit lorik ez hartzeko beti bezala?

Rock de lux y los mejores del 2004

Mikel Iturria 2005/02/08 10:02

Tal y como es habitual, la revista Rock de lux ha publicado ya las listas con los mejores del 2004. La comento con algo de retraso, porque la lista corresponde al número de enero (tarde pero seguro). Me ha extrañado encontrarme pocos trabajos de músicos vascos en la lista de los mejores discos del Estado. ¿Ya no son tan buenos nuestros músicos? ¿Hemos pasado ya de moda? ¿No movemos nuestras músicas cómo debiéramos?

Vayamos primero con los diez primeros de los discos estatales (vamos, funcionarios del estado):

  1. - Josele Santiago: Las golondrinas etcétera. Virgin-Emi. Rock.
    2.- Antònia Font: Taxi. Discmedi. Pop.
    3.- Mus: Divina lluz. Acuarela. Folk.
    4.- Aroah: The Last Laugh. Acuarela. Neo-folk.
    5.- Los Planetas: Contra la ley de la gravedad. RCA-BMG. Pop.
    6.- Atom Rhumba: Backbone ritmo. Munster. Rock.
    7.- Astrud: Performance. Austrohúngaro-Sinnamon. Pop.
    8.- Els Pets: Agost. Discmedi. Pop.
    9.- Tote King: Música para enfermos. Superego-El Diablo! Hip hop.
    10.- Xavier Baró: Cançons del temps de destrals. Satchmo. Folk.

Los únicos vascos son los vizcaínos de Atom Rhumba. También me ha sorprendido que el primer lugar lo ocupe el cantante de Enemigos. Tengo el disco, es bueno, pero me ha extrañado ese número uno. Del resto, salvo el de Atom Rhumba, no he escuchano ninguno.

En ediciones anteriores era normal toparse con más grupos vascos. Recuerdo que por ahí estaban Negu Gorriak, Jabier Muguruza, Dut, Anari, Lisabö, La Buena Vida, Le Mans, etc.  Ahora, sin embargo, en la lista de 30 discos, Javi P3z Orquesta está con su trabajo Sports en el nº 23 de la lista. No lo he oído, pero quien quiera podrá verlos en directo a lo largo de este mes de febrero, porque actuarán el 12 en el Kafe Antzokia bilbaíno y el 24 en el Kursaal donostiarra.

A lo que iba: ¿ya se ha pasado nuestra época? Probablemente será que los grandes nombres no han publicado este 2004 trabajos redondos. Puede que el nivel medio sea bueno, pero no hay trabajos que rompan el molde. De todas formas, sí considero que alguien más debería estar en esa lista: Amodio vol. I, el trabajo publicado en la colección Pil-pil sessions del sello Metak y obra del dúo Javier Manterola (Lisabö) y Aurélien. Un disco original, atrevido e innovador en nuestro panorama. Otro el trabajo kontroversiëlefilms, trabajo editado por Bonberenea y en el que varios grupos pasan revista y rinden homenaje a las canciones de un underground vasco, Gutural.

La lista de lo mejor del año en el mundo la encabeza un veterano llamado Tom Waits y el Top 10 lo forman:

  1. - Tom Waits: Real gone. Anti-Epitaph-Pias Spain. Rock.
    2.- Devendra Banhart: Niño rojo. Young God-XL-Everlasting. Folk.
    3.- Wilco: A ghost is born. Nonesuch-Dro East West-Warner. Rock.
    4.- Franz Ferdinand: Franz Ferdinand. Domino-Pias Spain. Rock-pop.
    5.- Patti Smith: Trampin. Columbia-Sony. Rock.
    6.- Dizze Rascal: Showtime. XL-Everlasting. Grime.
    7.- Brian Wilson: Smile. Nonesuch-Warner. Pop-
    8.- Cocorosie: La maison de mon rêve. Touch and go-Green Ufos. Post folk-pop.
    9.- Devendra Banhart: Rejoicing in the hands. Young God-XL-Everlasting. Folk.
    10.- Kanye West: The college drogout. Rocafella-Universal. Hip hop.

Llama la atención que Devendra Banhart (sólo me suena el nombre) tenga dos trabajos entre los diez primeros. Más atrás, por citar algunos Nick Cave (12), Beastie Boys (16), Lambchop (22), PJ Harvey (24), Björk (28),  Morrissey (37), Elvis Costello (39) y Manu Chao (40).

El nº 1 entre los libros del año es para 2666, obra póstuma del chileno Roberto Bolaño (1953-2003). 1125 páginas, 5 novelas. Y, sorpresa, Ignacio Echevarría es quien se ha encargado de supervisar el testamento literario de Roberto. Resulta cuando menos curioso encontrar a Echevarría a la sombra de Bolaño.

Rock de lux eta 2004ko onenen zerrendak

Mikel Iturria 2005/02/07 21:22

Ohikoa den bezala Rock de lux aldizkariak zerrenda eta sailkapen ezberdinetan bildu ditu 2004ko lan onenak. Harritu nau Euskal Herriko artista gutxi topatzea Estatuko disko onenen zerrendan. Ez al dira hain onak gure musikariak? Euskaldunen bolada pasa al da? Ez ditugu gure musikariak behar den bezala mugitzen?

Estatutuko lehenengo hamar diskoak ondorengo hauek:

  1. - Josele Santiago: Las golondrinas etcétera. Virgin-Emi. Rock.
    2.- Antònia Font: Taxi. Discmedi. Pop.
    3.- Mus: Divina lluz. Acuarela. Folk.
    4.- Aroah: The Last Laugh. Acuarela. Neo-folk.
    5.- Los Planetas: Contra la ley de la gravedad. RCA-BMG. Pop.
    6.- Atom Rhumba: Backbone ritmo. Munster. Rock.
    7.- Astrud: Performance. Austrohúngaro-Sinnamon. Pop.
    8.- Els Pets: Agost. Discmedi. Pop.
    9.- Tote King: Música para enfermos. Superego-El Diablo! Hip hop.
    10.- Xavier Baró: Cançons del temps de destrals. Satchmo. Folk.

Euskal Herriko bakarrak Atom Rhumba bizkaitarrak. Harritu nau lehenengo tokian Enemigos taldeko abeslaria aurkitzea. Diskoa badaukat, ona da, baina, tira, ez nuen espero RDLren lehen tokian. Bizkaitarren diskoa badaukat, baina beste zortzietatik alerik ez.

Aurreko urteetan hemengo talde eta bakarlari gehiago ateratzen ziren aldizkari honen zerrendetan: gogoan ditut Negu Gorriak, Jabier Muguruza, Dut, Anari, Lisabö, La Buena Vida, Le Mans, etab. Orain, berriz, 30 diskoz osatutako zerrendan, 23. tokian dago Javi P3z Orquesta Sports izeneko lanarekin. Ez dut entzun. Hilabete honetan zuzenean ikusteko aukera izango du jendeak, Bilboko Kafe Antzokian arituko baitira otsailaren 12an eta 24an Kursaal-ean.

Euskaldunen garaiak pasa al dira ba? Agian gerta daiteke izen handienek ez dutela disko borobilik egin aurten. Agian izan daiteke diskoren bat atera dutenek ere ez dutela aparteko diskorik eman. Maila ona dagoela esango nuke. Baina inor ez da gailentzen. Hala ere, idatziko dut zerrenda honetan espero nuela Amodio vol. I, Javier Manterola (Lisabö) eta Aurélien bikoteak Metak disketxearen Pil-pil sessions sailean ateratakoa. Disko originala, ausarta, berritzailea.

Nazioarteko disko onenen zerrendan Tom Waits jarri dute kanpeoi eta Top 10ean:

  1. - Tom Waits: Real gone. Anti-Epitaph-Pias Spain. Rock.
    2.- Devendra Banhart: Niño rojo. Young God-XL-Everlasting. Folk.
    3.- Wilco: A ghost is born. Nonesuch-Dro East West-Warner. Rock.
    4.- Franz Ferdinand: Franz Ferdinand. Domino-Pias Spain. Rock-pop.
    5.- Patti Smith: Trampin. Columbia-Sony. Rock.
    6.- Dizze Rascal: Showtime. XL-Everlasting. Grime.
    7.- Brian Wilson: Smile. Nonesuch-Warner. Pop.
    8.- Cocorosie: La maison de mon rêve. Touch and go-Green Ufos. Post folk-pop.
    9.- Devendra Banhart: Rejoicing in the hands. Young God-XL-Everlasting. Folk.
    10.- Kanye West: The college drogout. Rocafella-Universal. Hip hop.

Harritzekoa artista batek bi lan izatea 10eko horretan, Devendra Banhartek hain zuzen ere. Atzerago Nick Cave (12), Beastie Boys (16), Lambchop (22), PJ Harvey (24), Etiam-en hain maitea den Björk (28), Morrissey (37), Elvis Costello (39) eta Manu Chao (40), beste zenbait artista ezagun aipatzearren.

Liburuen artean Roberto Bolaño idazle txiletarraren (1953-2003) 2666 liburutzarra. Obra postumoa. 1125 orrialdekoa. 5 nobela bere barnean gordetzen dituena. Eta, sorpresa!, Ignacio Echevarría da Robertoren literatur testamentua osatu duena. Kuriosoa gizon hau hain maitea dudan Bolañoren atzean egotea.

Iban del Campo y un tal Eusebi

Mikel Iturria 2005/02/05 16:32

Iban del Campo (Mondragón, 1971). No, no es el futbolista guipuzcoano Iván Campo que juega en el Bolton de la Premier League. Iban es cineasta. De los buenos, además. El jueves por la tarde estuvo en el Centro Cultural Larrotxene de Donostia dentro del ciclo Berriketan / Charlando con. Se proyectaron sus trabajos Gas-man (2001) y Un tal Eusebi (2004).

Subí a Larrotxene para aumentar mi escasa cultura audiovisual. Tenía buenas referencias de Iban y lo que vi y oí ratificaron mis informaciones previas.

Larrotxene lleva ya unos años acercando al público un cineasta al mes. Se proyectan uno o varios trabajos y se coloca al invitado en una silla delante del público para que se someta a las preguntas correspondientes.

Esta fue la fórmula utilizada también el pasado jueves. El primer documental, Gas-man, lo terminó en el 2001 y nos cuenta la vida de una familia paquistaní en el Raval barcelonés. Iban vive por allí y tomó la decisión de grabar esta historia cuando un butanero le pidió la propina por subirle una bombona a casa. En Barna, la mayoría de los butaneros deben de ser paquistaníes. No tienen contrato. Los camioneros los subcontratan para que repartan las bombonas casa por casa. Para ello se sirven de unos carros en los que pueden portar 5 o 6 bombonas. Van por las estrechas calles del Raval golpeando las bombonas con una vara metálica. Su único sueldo lo sacan de las propinas. No recuerdo el nombre del protagonista paquistaní. Vive con su mujer y tres hijos (dos niñas y un niño) en una bajera del Raval. Su vida en casa, su trabajo en la calle, sus rezos, sus deseos... aparecen en el documental.

El segundo fue Un tal Eusebi y también tiene una duración de 28 minutos. En este caso, el protagonista es otro vecino del director. Eusebi es un pintor de 80 años. Tras 14 horas de trabajo diario como contable, le llegó la hora de jubilarse. Estuvo a punto de suicidarse, pero:

Cuando me jubilaron me quería suicidar, pero una voz gloriosa me dijo: "¡No hombre, no. No te tires. Tienes el alma de artista. Vuélcate en eso y ya verás como serás feliz...!" Y así ha sido, y hasta que me muera seguiré haciéndolo.

Desde entonces, Eusebi sale todos los días con sus papeles y sus rotuladores a pintar por las calles del barrio. Sus trabajos se los compran autóctonos y turistas de todo el mundo. Un pintoresco pescatero del lugar tiene varios cientos de dibujos en su casa y espera la muerte del artista para que la obra se revalorice. O eso piensa él ingenuamente.

El DVD cuesta 10 euros y puede conseguirse a través de la web

Tiene también un tercer trabajo titulado Laberinto de mentiras, sobre los encuentros culturales Periferike . Hasta el momento se han hecho dos ediciones, una en Livorno y otra en Bilbao.

Un cineasta que pone su cámara para contar historias cotidianas de seres humanos que viven y respiran diferente. A seguir.

Iban del Campo eta Eusebi

Mikel Iturria 2005/02/05 16:25

Iban del Campo (Mondragoe, 1971). Ez, ez da Premier League futbol txapelketan Bolton taldean ari den Iván Campo donostiarra. Hau zinemagilea da. Fina, gainera. Ostegun arratsaldean Larrotxene Kultur Etxeak antolatzen duen Berriketan / Charlando con programaren saio batean egon zen Donostian, Gas-man (2001) eta Un tal Eusebi (2004) dokumentalen proiekzioaren ondoren hitz egiten.

Nire kultura audiobisual urria indartu nahian hurbildu nintzen Larrotxeneko berriketaldira. Erreferentzi onak nituen zinemagile honenak eta ikusi eta entzun nituenak esandakoa berretsi zuten.

Urte mordoa daramate Larrotxenen hilero zinemagile bat aurkezten. Zinemagilearen lanen bat (edo batzuk) botatzen dituzte eta gero a(h)ulkia jartzen diote jendaurrean eta publikoaren galderak erantzun behar ditu gonbidatuak.

Pasa den ostegunean ere hori izan zen formula. Lehenengo filma, Gas-man izenekoa, 2001 urtean bukatu zuen Ibanek. Raval auzoko Pakistango famili baten istorioa kontatzen digu. Inguruan bizi da arrasatearra eta filma grabatzeko erabakia behin butaneroak propina eskatu zionean hartu omen zuen, gutxi gorabehera. Bartzelonan pakistandarrak dira butanero gehienak. Ez dute kontraturik. Butanoa banatzen duen kamioneroek azpi-kontratatzen omen dituzte Alde Zaharrean gurdi batez bonbonak banatzeagatik. Propinak omen dira gizajo hauen soldata bakarra. Ez dut protagonistaren izena gogoratzen. Aitzaki horrekin butanero pakistandarraren istorioa kontatzen digu Ibanek. Emaztea eta hiru seme-alabekin bizi dira Alde Zaharreko urik gabeko bajera batean. Etxeko bizimodua, kalekoa, errezoak mezkitan, proiektuak... hori dena ageri da dokumentalean.

Bigarrena Un tal eusebi filma. Hau ere 28 minutukoa. Gracia auzoko bizilagun bat hartu zuen Ibanek protagonista. 80 urteko Eusebi pintorea da hemen agertzen zaiguna. 14 orduko lan-jardunak egiten zituen kontable gisa. Jubilatzeko tenorea iritsi zitzaionean, bere buruaz beste egitea erabaki zuen Eusebik, baina azken momentuan barruko ahotsak (nola deitzen dio Atxagak honi?) artista izan behar zuela esan omen zion:

Cuando me jubilaron me quería suicidar, pero una voz gloriosa me dijo: "¡No hombre, no. No te tires. Tienes el alma de artista. Vuélcate en eso y ya verás como serás feliz...!" Y así ha sido, y hasta que me muera seguiré haciéndolo.

Geroztik, egunero ateratzen da margotzea auzoko kaleetatik. Mundu osoko turistek erosten dizkiote lanak, Portugalekoek izan ezik. Auzoko arrain saltzaile batek zientoka ditu etxean eta Eusebi ea behingoz hiltzen den desiatzen dago, ondare horrek balioa hartuko duelakoan.

Eusebiri buruzko DVDa webgunean eros daiteke 10 euroren truke.

Hirugarren lanen bat ere egina du Ibanek, Laberinto de mentiras, Periferike Ixiar Rozasek Livorno eta Bilbon martxan jarritako jaialdiari buruzkoa.

Jarraitu beharreko zinemagilea, dudarik gabe.

Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter