Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak

Espainian hasi da jendea berriro "No en mi nombre"” esaten

Mikel Iturria 2005/10/08 16:29

Nacho Escolarri irakurri diot kontzentrazioak egingo dituztela Espainiako zenbait hiritan: Sevilla, Xixon, Madril... Eta Euskal Herrian? Seguru baietz.

Hona hemen mezu originala:

"¿Vamos a consentir que abandonen a los chicos en el desierto? El gobierno de Zapatero tiene que impedirlo. No más muertos en la valla. Domingo 9 a las 20.00 vigilia en Sol (Madrid), sin siglas ni banderas (y todo lo que aporte la imaginación). PÁSALO!"

Sevilla, Xixon...

Ikusi dut Jabier Muguruza Lugaritzen

Mikel Iturria 2005/10/08 15:58

Atzoko mezuan abisatu bezala, Jabierren emanaldira joan nintzen hura idatzi ondoren. Jende gehiago espero banuen ere (100 lagun eskas bildu ginen), giro beroa izan zuen beltzez jantzitako hirukoteak. Biluztasunaren atzetik beste koxka bat egin du Muguruzak, baina betiko Jabier ikusi nuen nik Imanol Larzabal Aretoan: samurra, gertukoa, zirikatzailea, dotorea, ironikoa...

Kontzertura joan aurretik Gabiriaren erreseina literario hau, Bilbon bezperan eskainitako emanaldiari buruzkoa, irakurrita nuen. Ondo baino hobeto azaltzen du idazleak Jabierrek eskaintzen duena. Gaur irakurri dut Joseba Martin kritikariaren erreseina periodistikoa: Lagunen arteko bilera. Errepikatu daiteke gauza bera Donostiako emanaldiaz. Kendu Iñigo Muguruza eta Rafa Rueda, jarri Harkaitz Cano eta Jose Luis Padrón. Hori bai, Donostian ez dago Iñaki Irazuren klonik, gizon hau errepikaezina da.

Dena dela, beste bi gauza aipatu nahi ditut hemen: diskoak kontzeptu gisa duen garrantzia da bata; Irunen bizi den egoera kafkianoa bestea. Pasa den larunbatean Radio Euskadiko Más que palabras saioan Javier Vizcaínok Muguruza eta Jorge Drexler gonbidatu zituen. Aitzakia Jabierren lan berria izan zen. Irundarra etxean, Vizcaíno Bilboko estudioan, uruguaiarra errepidean. Azken honen ahotsa ez zen behar bezala iristen, baina lagunen arteko solasaldi interesgarria eskaini ziguten entzuleei. Musikaz aritu ziren.

Atentzioa deitu zidan biek diskoak formatu gisa duen garrantzia azpimarratu zutela. Gaur egungo egoera zein den kontutan hartuz, kezkatuta daudela adierazi zuten. Jorgek borobildu zuen kezka hori: "No vivimos del disco, pero sí que vivimos por y para el disco".

Atzokoan, kantuen arteko solas tarteetan, kezka hori berretsi zuen Jabierrek: "Diskoa desagertzen bada asko galduko dugu. Esaten dute kantak gelditzen direla, baina ez da gauza bera. Diskoa formatu bat da, talde bat dago horren atzean. Kantek soilik ez dute hori isladatzen". Gutxi gorabehera.

Ados nago Jabierrek berba horiekin adierazi nahi duenarekin. Oraindik ere interesatzen zaizkidan diskoak erostearen aldekoa naiz ni. Dena dela, artistek ezin diote muzin egin teknologia berriek eskaintzen dutenari eta musikari batentzat P2P sareak (musika trukatzeko sareak) onuragarriak izan daitezke. Teknologiak ahalbidetu du grabazioak askoz merkeago izatea eta zure burua ezagutzera emateko orduan sare horiek paper garrantzitsua jokatuko dutela dirudi.

Hori horrela izanik ere, Espainiako legislazioak traba asko jartzen ditu. Beno, ez Espainiakoak bakarrik, mundu (ustez) zibilizatuan ere antzeko-parezido. Kantak libre eman nahi dituzten copyleft lizentzien aldeko artista-aktibistek traba asko gainditu behar dituzte. Adibidez, SGAE.

Musika ez dago krisian, krisian industria dago. Diskoa, kontzeptua azken finean, aurrera aterako da. Jarraituko duela uste dut, modu batean edo bestean, baina horretarako plus bat eskaini behar du diskoak. Ez dakit nola.

Diskoen banalizazioak, txurroak edo zapatak bezala saltze horrek, kalte handia egiten du. Drexler edo Jabierren moduko artisauei ere egiten die kalte, Resistenciaren moduko konpainiek irauteko zailtasunak dituztelako. Ausart jokatu beharko dutela idaztea erraza da. Ausardi hori ekintzetan gauzatzea zaila. Nik jakingo banu...

Hori lehenengo kontuaz esan nahi nuena. Bigarrenaz, berriz, zera: bisetan Gure bidea jo zuten; hau da, Irungo alardeari buruz Jabierrek berak idatzitako kanta. Susmoak ditu, susmoak besterik ez, herrian, Amaia Antzokian diskoa aurkezteko Irun ofizialaren boikota jasaten ari ez ote den. Izan ere, aurten behintzat ez dute aukerarik izango.

Oso traketsak direla agerian geratuko litzateke, baina ez nintzateke batere harrituko. Halere, Irunen egongo da emanaldirik. Lasai. Izan antzoki handian, izan agertoki xumean, baina Jabierrek aurkeztuko du lan hau bere herrian.

Post Scriptum: hau idatzi ondoren Zarataren kronika irakurri dut

Jarri hesiak, jarri sirgak, jarri ostiak

Mikel Iturria 2005/10/07 18:56

Aurreko batean irakurri nuen Ceuta eta Melillako presidenteak haserre zeudela, PPkoak biak ala biak, Espainiako Erregeak lurralde horiek bisitatu ez dituelako kargua hartu zuenetik (portzierto, 30 urte beteko dira laster). Jakina da Juan Carlosek Marokoko koroarekin hartu-eman onak izan dituela beti. Anaia zen beretzat Hassan, ia semetzat omen du Mohamed VI.a.

Argi eta garbi dago Marokoko estatuak egoera aprobetxatu nahi duela Europari diru gehiago eskatzeko, Espainiari koskabiloak ukitzeko eta Melilla-Ceuta lurralde horien marokortasuna aldarrikatzeko.

Europar Batasunak diru gehiago emango dio Marokori eta, agian, afrikar pobreei hesiak Ceutan eta Melillan jarri beharrean, Marokoren hegoaldean jarriko dizkie(gu).

Marokoko gobernua nolakoa den oso garbi dago, besteak beste, Saharako herriak bizi duen egoera kontutan hartuz, baina hori ez litzateke posible mundu (ustez) zibilizatuko gobernuen laguntzarik gabe.

Europarrek hegoaldean jartzen ditugun hesien kontu honek, Henning Mankell idazle suediarrak maiatzaren 24an Okendo Kultur Etxean emaniko hitzaldia ekarri dit gogora, Literaktum jaialdiaren baitan. Orduan, komunikabide ezberdinekin izandako harremanetan ere, Zapatero jaunaren gobernuak etorkinen egoera normalizatzeko pasa den udaberrian eginiko prozesua goraipatu zuen Mankell-ek. Kontu horietan, Europarentzat eredugarri zela Espainiako gobernua esan zuen. Gehiegizkoa iruditu zitzaidan, baina, tira, bakoitzak nahi duena esan dezake.

Egon naiz orojakileari Mankell-ek garai hartan Donostian esan zituenak ea bilatzen ote zituen galdezka eta Ricardo Aldarondo kazetariak eginiko elkarrizketa izan da emaitzetako bat.

Titularra: "Necesitamos a los inmigrantes para que inyecten nueva sangre a Europa". Egia borobila.

Elkarrizketan:

"Y creo que las cuestiones importantes en Suecia son básicamente las mismas que en toda Europa. Una de ellas es la inmigración. Y en este sentido creo que es importante lo que se está haciendo en España, porque es un ejemplo para toda Europa. El centro de Europa hoy no es Bruselas, sino la pequeña isla de Lampedusa, al sur de Sicilia, donde llegan los emigrantes albaneses o kosovares, o el estrecho de Gibraltar. Podemos pensar qué es lo que queremos que sea Europa, pero mientras tanto la gente muere tratando de llegar a la otra orilla. No podemos tratar de pararlo, la gente vendrá de todas maneras (...)".

Jope. Berriro jarriko dut: España es un ejemplo para toda Europa. Aznarren esaldi hura ezin ahaztu: "Teníamos un problema y lo hemos resuelto", afrikar ilegalak (sic) drogen bidez lokartu eta Espainiatik Afrikara abioian bidali zituen hartan. Gaurko egoerak harekin du zerikusi gehiago.

Beste galdera bat: "¿Cual sería la mejor manera de aceptar esa inmigración?"

Eta erantzuna: "Primero tenemos que evitar que la gente muera en las pateras, cualquier solución es mejor que eso. Pero es que además necesitamos a los inmigrantes para que inyecten nueva sangre a Europa. Lo que no podemos hacer es mirar para otro lado y dejar que toda esta gente viva como vagabundos o en la ilegalidad, es mejor afrontarlo y encontrar una manera de integrarlos. Un puente entre Europa y África a través de Gibraltar sería algo estupendo".

Lehenengo oharra: Mankell-ek urte erdia pasatzen du Mozambiquen. Ezagutzen du Afrika. Gainerako sei hilabeteak Suedian pasatzen ditu. Ezagutzen du Europa.

Bigarren oharra: Idazleak 25 milioi liburu saldu omen ditu. Hemen gero eta gehiago ezagutzen da haren lana, baina Alemanian-eta, rock star baten moduan tratatzen dute.

Hirugarren oharra: Leireren apunte honek gogorarazi dit Mankell-enak

Laugarren oharra: Jabier Muguruzak Lugaritzen eskaini behar duen emanaldira doa. Aingeru bat omen dago berarekin. Bihar kontatuko dizuet.

Gora Euskadi bidaiari!!!

Mikel Iturria 2005/10/04 07:30

Aurreko batean idatzi nuen hemen Ibarretxek Simon Bolivarren Gurutzea euskalherriratu behar zuela eta nahikoa gurutze genituela jada gure artean. Egin du lehendakariak bidaia ofizial hori eta, dagoeneko, Gasteizen egongo da. Galdera beste bat da oraingoan: zer egin du Madrazok AEBetan aste bukaeran? Atzo iluntzean etxeratu eta sukaldeko irratia piztu nuen. Herri Irratia aukeratu nuen. Eguneko notiziak ematen ari ziren, gaueko 21:00etarako zenbait minutu falta zirela.

Horietako albiste bat Javier Madrazoren bidaia izan zen. New York eta Washington bisitatu omen ditu. Aste bukaerako ETBko informatibo batean ikusi nuen gizona New York-en zegoela eta ez nuen oso ondo ulertu zertara joana zen. Bai gogoratu dudala ETBko berriemaile berezia harekin joana zela.

Gaur Herri Irratiko kazetaria, Bilboko emisorako zuzendaria ustez, izan da Washington-dik zuzenean sartu dena gaueko informatiboan. Irrati honek ez du kazetaria, bere kontura, hara bidali. Eta pentsatu dut kontseilaria eta kazetari-delegazioa gure sosekin joan direla Estatu Batuetara.

Eta haserretu egin naiz.

Teleberria ikusteko piztu dut kaja tonta. Gaueko 21:00etatik saioa amaitu arte, Madrazoren arrastorik ez.

Eta haserretu egin naiz berriro.

Ez dut ezer ulertzen, baina ez dut uste "dirua harrika botatzeko" egoeran gaudenik, nire amak esango lukeen bezala.

Belarrimotza

Mikel Iturria 2005/10/03 07:30

"Oso euskalduna zen, euskaraz egiten zuen beti, eta ez zitzaion gustatzen guri erdaraz egin beharra. Pilotan irabazten zidanean nik caraquemada eta cabron deitzen nion baina berak, lagun arteko irainen erreserban, maketo eta belarrimotza zituen niretzat, euskalduna izanda euskaraz egiteko gauza ez nintzelako. Euskaraz berari buruz zerbait kontatzeko bezainbeste ikasi dut denborarekin, berari kendu zioten denborarekin". Agustin Azkaratek idatzitakoa da goiko zati hori. Anjel Otaegi Martutenen izenburupean Berriak irailaren 25ean publikaturiko gogoetaren pasarte bat da.

Igandean publikatu zen, beraz, periodikuan. Baina belarrimotza hitza larunbatean entzun nion aitari. Lagun baten aita hil egin zen pasa den astean eta sapatuan izan zen haren aldeko meza Irunen. Nire gurasoek ere hantxe zeuden. Eta nire koadrilako jendea ere bai, noski.

Irungo koadrilako gehienak ez dira euskaldunak (euskal hiztunak irakurri). Horietako bat, neska, berriro hasi da euskara ikasten. Sei hilabeteko haurrak du horren errua, besteak beste.

Guregana hurbildu zen nire laguna, euskarazko hitzak entzun nahi zituela esanaz. Nire aitari zer pasa burutik esateko eta “orduan zu eta zure gizona belarrimotzak zarete” edo berak bakarrik erabiltzen duen "belarrimotzez aritzen zarete" (erdaraz ari zarete esan beharrean).

Behin baino gehiagotan esan diot aitari horrelakoak ezin direla esan, iraingarriak direla. Berari bost ajola zaio, ez baitu iraintzeko asmoz esaten eta nire lagunak, adibidez, ez zion ulertu zer esan nahi zuen. Pasatako garai bateko hitza delako, nire aita eta lagunaren gurasoen garaikoa.

Nire aitak horrelakoak botatzen ditu eta (ustez) galdutako hitza bi egunetan entzun eta ikusi dut idatzia. Horregatik ekarri nahi nuen blog honetara.

Ia ahaztu zait aipatzea larunbatean, irailaren 24an izan zela Euskararen eguna Irunen (edo Txingudin?).

Nola aldatzen diren gauzak, kamarada!

Mikel Iturria 2005/10/02 11:31

Gaurko Gara egunkarian elkarrizketa egin diote Dámaso Casadori. UGT-Euskadi sindikatuko idazkari nagusi aukeratu zuten bigarrengoz pasa den astean eginiko bilkuran. Sarrerak txundituta utzi nau:

"Ha sido reelegido secretario general de UGT-Euskadi la pasada semana con más oposición de la que supuso en un principio. De hecho, el IX Congreso obligó a rebajar de nueve a siete el número de miembros de la Comisión Ejecutiva porque setenta delegados se ausentaron de la cita para ver por televisión el partido Real Madrid-Athletic".

Gero, ondoko galdera egiten dio kazetariak:

"¿Cómo se entiende que en el momento de unas votaciones un grupo de delegados abandone la sala para ir a ver por un partido de fútbol televisado?"

Dámaso Casado: "Por esa actuación perdimos dos miembros en la composición de la Comisión Ejecutiva, que ha pasado de contar con nueve representantes a siete. La verdad es que ocurrió así. Un grupo de 70 delegados se marchó del congreso y salió adelante la enmienda de la otra lista. Me da la impresión de que el fútbol atrae mucho más que cualquier otra actividad de la sociedad".

Gehiago hemen

Sarean notizia osatzeko arakatzen ari nintzela, gauzak aldatzen ari direnaren beste zantzu bat aurkitu dut. Hemen irakurri dudanez lehenengo aldiz gonbidatu dituzte kongresura LABeko ordezkariak.

Portzierto, LABeko gonbidatuek zer egin zuten? Partida ikustera joango ote ziren UGTko delegatuekin?

Futbolak klase-borrokak baino gehiago elkartzen (eta banatzen) du langilegoa.

Negu Gorriak eta Neguko Zirkua

Mikel Iturria 2005/09/30 07:30

Atzoko apuntea Muguruzatarren anaia nagusiari buruzkoa zen. Eta bertan azaltzen zen Harkaitz Cano. Gaur Cano bera da apuntea merezi duena, herenegun aurkeztutako "Neguko Zirkua" ipuin liburuak laudorio asko jaso baititu prentsa idatzian.

Negu Gorriak taldearen DVD bilduma aipatu zuen Gorkalimotxo mitikoak bere blogean asteartean. Durangoko Azokako kuttunetako bat izango da 40 urtetik gertu gauden askorentzat.

Esaten dutenagatik, "Neguko Zirkua" ere izango da jarraitu beharreko beste erreferentzia bat. Hitz potoloak bota dituzte zenbait kazetarik eta Jon Alonso aurkezleak Harkaitzen liburu berriari buruz. Alonsok irakurri du liburua. Kazetariek, ez dut uste. Hala ere, txundituta atera ziren aurkezpen ekitalditik.

Hona hemen Juan Luis Zabalaren kronika Berrian. Hitz neurtuak.

Loreak bota dizkiote Garan, baita Ibargutxik ere diarioan. Kronika nahikoa ez eta zutabetxoa idatzi du kazetariak.

Aurkezlearenak dira, Jon Alonsorenak, ondorengo berba hauek:

"Harkaitz Cano dagoeneko euskal literaturak duen erreferenterik handieneko bat bihurtu da".

"Orain hogei edo hogeita bi urte Sarrionandiak Narrazioak argitaratu zuenean gu bezalako idazlegaientzat flash bat izan zen, lurrikara bat. Hunkipen estetiko handia sortu zigun eta liburu hark esan zigun guri nondik joan behar genuen euskaraz literatura egiteko. Neguko zirkua irakurri ahala, behin eta berriz etorri zait burura garai hura, pentsatzen dudalako liburu honek markatzen duela erreferentzia garbi bat; alegia, euskal prosa literarioa nora doan markatzen duen liburua dela".

Harkaitz: liburua irakurtzeko desiatzen nago.

Susa: oso ondo ausartak izateagatik eta idazle honen 6 ipuin sareratzeagatik. Zuek badakizue horrek ez diola batere kalterik egingo liburuari, justu kontrakoa. Ea besteak ere horretaz konturatzen diren.

Jabier Muguruzaren lan berria

Mikel Iturria 2005/09/29 07:30

Atzo arratsaldean pasatu nintzen lehenengo aldiz gure hirian ireki berria den FNACetik. Aitzakia Jabier Muguruzaren azken diskoaren aurkezpena izan da. Abenduak 29 du izena eta Angel Unzu eta Mireia Otzerinjauregi musikarien laguntzarekin jo ditu Jabierrek lau kantu.

Ezagutzen nauenak badaki Jabierren zalea naizela 1994 urtean lehenengo lana publikatu zuenetik, Boza barruan. Garai hartan gitarra eta kontrabaxuaren laguntza zuen. Gero, gitarra albo batera utzi eta pianoa lagun izan du azken lanetan. Baina Abenduak 29 diskoan salto berri bat ematea erabaki du: adio pianoari, adio kontrabaxuari, adio bateriari, adio Txema Garcesi. Diskoa erosi egin dut gaur eta, oraindik, ez ditut kantu guztiak behar bezala entzun, baina inpresio ona dut: dotorea, samurra, betiko Jabier dago hemen ere.

Iñaki Irazu, Bernardo Atxaga, Jose Luis Padron, Gerardo Markuleta eta Kirmen Uriberen letrak erabili izan ditu lehenago ere kantu bihurtzeko (duda daukat Kirmenekin, baina baiezkoan nago) eta orain ere izan ditu kolaboratzaile.

Lehen aldia da, berriz, Harkaitz Canoren testu bat musikatzen duena, Abenduak 29, diskoari izena ematen dion kantua. Ohikoa da ere gazteleraz kanturen bat sartzea: Alberto Manzanoren letra aukeratu du, kasu honetan. Eta Angel Unzuk ere jo du instrumental bat, garai batean Roberto Yabenek egiten zuen moduan.

Gure herriko alardeari buruzko kantua idatzi du Jabierrek, Gure bidea izenekoa.

Aurreko lanean bezala Resistencia disketxea izan da lana merkaturatu duena. Katarainen estudioan grabaturikoa, Pedro Balmaseda da diseinuaz enkargatu dena.

Bi gonbidatu daude diskoan: bata, nazioartean ezaguna egin den Jorge Drexler uruguaiarra; bestea, etxekoa, Itziar Ituño.

Urriaren 5ean zuzenean arituko dira Madrilen, 6an Bilboko Kafe Antzokian eta 7an Donostiako Lugaritz Kultur Etxean (Imanol Larzabal Aretoan). Horrela abenduaren 29an Durangon egingo duen urteko azken kontzertura arte. Hamabi lotuta ditu jada eta hamahirugarrena San Sebastian egunean Parisen. Informazio gehiago. Berrien atalean kontzertuen datak eta tokiak ageri dira.

Bukatzeko, hona hemen Eskisabelek egin eta herenegungo Berrian argitaraturiko elkarrizketa.

Jabier: errepidean elkar ikusiko dugu.

Un tal Eusebi. L'artista pensionista (II)

Mikel Iturria 2005/09/28 14:15

Atzo arratsaldean inauguratu genuen Un tal Eusebi. L´artista pensionista erakusketa. Iban del Campo eta Concetta Probanzak hartu zuten parte ekitaldian. Jendeari asko gustatu zaiola esan beharko dut. Merezi du Eusebik ahalegina.

"Jubilatu nintzenean nire buruaz beste egin nahi nuen, baina ahots eder batek zera esan zidan: Ez motel, hik artista arima daukak, murgildu burubelarri horretan eta zoriontsu izango haiz. Eta horrela izan da, eta horrela jarraituko dut hil arte…"

Erakusketa urriaren 22ra arte egongo da ikusgai Ernest-Lluch Amarako Kultur Etxean.

Gainera, urriaren 18an mahai-ingurua egongo da: arratsaldeko 19:00etan, areto nagusian. "Arte y creatividad en personas mayores".

Artista

Bere bizitzako azken zuzengunean zoriona bilatzen duen 82 urteko bohemio bat da Eusebi. Bartzelonako Gracia auzoa da bere erreinua. Bizitza guztia kontaduria lanetan eman ondoren, erretiroak lausotu egin zion bizitzaren zentzua. Bere buruaz beste egitear zela, ustekabean, errebelazio bat. Bere burua berrasmatzea erabaki zuen, uko egin zion etsitzeari, uko inorentzat traba izateari eta ekoizpen sistematik at dauden edadetuak alboratu eta gaztetasuna besterik kontutan hartzen ez duen gizarteko baztertu bat gehiago izateari. Asperkeriak jota ez hiltzeko egin zen artista, ilusioa azken unera arte mantendu eta, zergatik ez, diru pizarren bat irabazteko.

Dokumentala

Iban del Campo, "Un tal Eusebi" dokumentalaren zuzendaria eta erakusketaren komisarioa: "Eusebi Bartzelonan ezagutu nuen, Gracia auzoan, bizilagunak ginelako. Eusebi aldamenean zegoen etxabean bizi zen, ni lehen pisuan. Nire balkoitik haren etxeko barruko patiotik zetozen pianoaren notak entzuten ziren".

"Hasiera-hasieratik 80 urteko bohemio hura ezagutzeko kuriositatea izan nuen. Beste kulturetan tribuko zaharrenei, jakintsuei, sorginei zaien miresmena eta errespetua sentitzen nuen harengatik".

"80 urte ba zituen ere, casting agentzia batean ari zen lanean: luzemetraiak, iragarkiak, bideo-klipak… Lehenengo aldiz protagonista izateko aukera eman nion, bere historiaren protagonista. Horrela sortu zen “Un tal Eusebi” proiektua, ekoizpen independentea, ordu erdiko dokumentala, Bartzelonako Verdi zineetan estreinatu zena (2003ko urria) eta estatuko zein nazioarteko 6 jaialditan saritutakoa".

"Hurrengo urratsa DVD formatuan eginiko argitalpena izan zen, guk ekoiztu eta argitaratutako lana. Bertan 27 minutuko dokumentala gehi Eusebiren beste zenbait abentura jaso ditugu. Hemen eros daiteke"

Erakusketa

Ernest-Lluch Amarako Kultur Etxearen enkarguz eginiko "Un tal Eusebi. L’artista pensionista" erakusketa, proiektuaren fase berri bat da. Bizi den bitartean Eusebiri, pertsonari eta artistari, eginiko errekonozimendua bilatzen duena, nahiz eta dokumentalean bertan dagoen esaldi bati kontra egin (Noiz baloratzen da artista baten lana? Artista bera hiltzen denean).

Erakusketaren izenburuak artista eta artea ulertzeko modu ezberdin baten aurrean jartzen gaitu: bitxia, autodidakta, espontaneoa eta arau estetiko konbentzionaletatik urrundutakoa. Eusebik marraztutako akuarela autobiografikoak egongo dira ikusgai. Lan hauek erakusketa honetarako bereziki egindakoak dira eta haren jaiotza dute abiapuntua, Eusebik irudikatutako heriotzarekin amaiera. Lanek Eusebik idatzitako ”Pues sí, nací…” autobiografiako zenbait pasarte aukeratu izango dituzte aldemenean lagungarri.

Erakusketa bisitatuko duenak ondorengo materiala ikusteko aukera ere izango du: proiektuaren webgunea, DVDa oso-osorik, dokumentala era jarraituan, Eusebiren beste 40 akuarela original eta Eusebi inspirazio-iturri izan duten beste zenbait lan (beste artisten erretratuak, aldizkari batzuetan argitaratutako lanen erreprodukzioak, argazkiak, poesiak…).

Un tal Eusebi. L'artista pensionista

Mikel Iturria 2005/09/25 12:45

Datorren asteartean inauguratuko dugu "Un tal Eusebi. L´artista pensionista" erakusketa. Gonbidatuta zaude!

Ernest Lluch-Amarako Kultur Etxeak atsegin handiz gonbidatzen zaitu UN TAL EUSEBI. L´artista pensionista erakusketaren inauguraziora. Ekitaldia irailaren 27an izango da, arratsaldeko 19:30etan, areto nagusian. "Un tal Eusebi" dokumentala proiektatu ondoren, Iban del Campok, komisarioa eta dokumentalaren zuzendaria, eta Concetta Probanzak hitz egingo dute.

Un tal Eusebi

"Jubilatu nintzenean nire buruaz beste egin nahi nuen, baina ahots eder batek zera esan zidan:

Ez motel, hik artista arima daukak, murgildu burubelarri horretan eta zoriontsu izango haiz.

Eta horrela izan da, eta horrela jarraituko dut hil arte…"

HITZORDUA
Asteartea, 27
Ordua: 19:30
Ernest Lluch-Amarako Kultur Etxea. Areto Nagusia.
(Sarrera Anoeta Estadioko 7 eta 8 ateen artean)
943 481919

Oharra: ez da lehenengo aldia Eusebiri buruz idazten dudana blog honetan. Ez dut uste azkena izango denik.

Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter