Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Mispillibar

IDAZLEEN MINTZOAK 3

Jon Etxabe 2021/07/05 08:50
...ARI, ADITZAK, ADBERBIOAK, NATURA.

… ari

Kliskan ari

 

… egin

A

Ahapez hitz egin

Aldaro egin

Aliritzira hitz egin

Antzerkiaz profesio egin

Arkuzin egin

Axut egin

B

Beltzuri egin

Biluzi egin

Bistadizo egin

Buru egin

D

Diru-trukea egin

E

Erantzuki egin

Erpeka egin

Ezohartuarena egin

H

Haize egin

Harriz tu egin

I

Itzuri egin

K

Kilimusi egin

Konpontxo egin

L

Lo-kaikoa egin

N

Narras egin

T

Topez egin

Txil egin

Txitxieak egin

U

Uzkur egin

Z

Zerraldo lo egin

Zizpuru eta zizpuru egin

Eginda

Begiak bete-bete eginda

Eutsi-eutsi eginda

Kuskur eginda

Xehe-xehe eginda

 

… egon

A

Asmentan egon

E

Eginkizun egon

Eriondo egon

I

Itokarrean egon

J

Jardunean egon

K

Koskorreraino egon

P

Pasaeran egon

T

Txanpon oneko egon

 

… eman

A

Ameto eman

T

Talaka eman

 

... ibili

B

Barrandan ibili

I

Inguru minguru ibili

Hitzontzi ibili

L

Lardaska ibili janariarekin

P

Pikotxean ibili

S

Suman ibili

U

Usman ibili

Uxarren ibili

Z

Zalantza-malantza ibili

 

…izan

E

Eskueran izan

I

Ikuskizuna izan norbaitekin

N

Nahitasuna izan norbaiti

P

Poeta usteak izan

 

ADITZAK

A

Aitxurkatu

B

Basapiztitu

Barnehustu

Basaztu

Bestetu

Breaztatu

D

Deslasterkatu

Desteratu

E

Emukatu

Eskustatu

F

Faltetsi

Fokuratu

G

Gaitzegokitu

Gogoberotu

Gotorkatu

I

Iragaiztu

Izu-ikaratu

K

Kondu

L

Lainoztu

Lauzkitu

Leziatu

M

Mondrongotu

Murduskitu

O

Odolkitu

Oxkaratu

P

Parkinatu

T

Tanaldu

Torlojotu

Trunkatu

Z

Zuribidetu

 

 

ADBERBIOAK

A

Aieka

Arrapastaka

Asago

B

Baitezpada

Barautan

Berandegika

Bestetsu

E

Elkargainka

Ezkutaketan

H

Hanemen

Hurre

I

Iheskorki

Ikustenka

Inkesaka

Inpentsan

Istapeka

Itsumandoka

Itsumustuan

Itsura

Itsuski

Itzalgaizka

K

Katuka

Kurioski

L

Lau hankatan

Luzegabe

N

Nahinoiz

Negar-murrinka

Noizteinka

O

Orripasa

T

Tipusta-pastean

Txutxu-mutxuka

Z

Zeihar

 

NATURA

Egunaroak

Argi biren arteko ordua

Egunabar

Egunez da

Gau mina

 

Eguraldia

Eguraldi lorrina

Eguzki morexka ia likidoa

Eguraldi lardatsa

Euri sarria

Euri zirina

Langar lainoa

IDAZLEEN MINTZOAK 3

Jon Etxabe 2021/06/28 09:43
Itzulpenak - Izenak - Marraz idatzitakoak - Bereiz idatzitakoak - Izenordeak - Izenak-izenordeak

ITZULPENAK

A

Aire-lurrintzailea

B

Buruko isuria

E

Egia esatera

Egoera-argia

Erortze askea

Esker emate eguna

G

Garraio-toki: portamaletas

Goi-denboraldia

H

Herdoilgaitzezko sukaldea

Hondoko itsasoa

I

Instanteko kafea

Irteera-posizio

K

Kafezko flana

Karga-jasogailu

Karelez kanpoko motorduna

L

Lanaldi erdia

N

Neoi-argia

T

Tarte hila

Telebistako agintea

Trapuzko mihia

Z

Zisne-lepoko jertsea

 

IZENAK

A

Albozkera

Artozopa

Atzeragoardia

B

Barbuila

Biltsari

D

Dardarotsa

G

Grin

H

Eskai

I

Irrisu

K

Kalendula

Kika

T

Tepu

Txin-Txauna

Z

Zerbel

 

MARRAZ IDATZITAKOAK

A

Ahots-hari

Albo-argiak (autoarenak)

Albo-ondorio

Arnas-hari

Auto-motelgailu

Azkar-usteko

B

Bahitura-etxea

Bakar-lurra

Bazter-auzo

Bazter-trenbidea

Berme-oin

Beso-euskarri

Beso-txokoa

Bihotz-zola

Buru-hilketa

D

Duda-zizta

E

Erregai-tanga

Eskualde-errepidea

Etxe-ordeko pareta

Ez-denbora

G

Gibel-asmo

Gomedio-karta

Gona-mahai

I

Ikusi-pasada

Ile-barbana

K

Kezka-malko

L

Leiho-tapa

Lo-susta

Lore-txankala

Lur-pikorra

O

Otso-urrats

P

Paper-bilkaria

Pausa-gela

Pito-borla

Ponte-izen

S

Su-pizgailua

T

Txutxu-mutxu

X

Xaboi-harri

Z

Zango-makila

Zehar-esan

Zizka-mizka

Zoko-moko

 

BEREIZ IDATZITAKOAK

A

Amorru munstroa

B

Bizkardun aulkia

E

Ehortz meza

Errusiar mendia

Esku tokia: manilla

H

Hanka pausoak

Hari litsa

Hazkuntzako arraina

I

Ihes hodia

Ikatzezko trena

Irazkidun zigarroa

Itsas izar

J

Jaietan zalea

Jende plantakoa

M

Morroilo irristatzailea

O

Ohitura gizona

Oilasko paparra

S

Saihets-kalte

Super-ni

T

Txaleko isolatzailea

 

 

IZENONDOAK

A

Aginduzale

Aitamin

B

Beltzilun

E

Eragosgarri

Erosezin

Errauskara

G

Gatzadun

H

Halatsuko

Hatsankari

I

Ilegurizko

Ipurtestu

J

Jakinbera

L

Larriarazle

Lepatente

N

Nitar

S

Susmoti

 

IZEN IZENONDOAK

A

Adats uhindua

Argi barea

Argi epela

Argi gordina

B

Begirada lehiatsua

Besarkada arina

Bide katramilatua

D

Diru-iturri lasterra

E

Esku guria

G

Gerizpe sarria

Gosari mehea

H

Haserre gorria

I

Ideia likatsua

Irribarre apala

Irribarre murritza

Irribarre neurtua

K

Ke mardula

Keinu burlaria

L

Lo epela

Lo isila

M

Maratila trauskila

Mendi lausoa

N

Neska mindulina

P

Pauso trauskila

Poz ederra

T

Tonu etorkorra

Z

Zalantza laburra

Zurrusta mardula

 

IDAZLEEN MINTZOAK 3

Jon Etxabe 2021/06/21 09:04
ESALDIAK - EGITURAK - LEUNGARRIAK

ESALDIAK

A

Aste orok bere ostirala

Alfer gorotza

Are gutxiago

Asto beltzarenak bota

B

Barrenak erakutsi

Batbedera

Batean kale eta bestean bale

Begi arranpalo

Begia begi truk

Behar beste

Bere kabutan

Berebat

Bestela bezala

Buztanak jan

E

Erreka jo

Euri zaharraren gainean berria

Ez harri eta ez zur

Ez hitz eta ez hitzondo

G

Gaztainondoari eragin eta gaztainak danbolinera

H

Hain gutxi

Harpa jo

Hau eta beste

Hiru txikiko botila

I

Inguru-minguru

Inoiz  edo behin

Inondik ere

Inor ez da jantzita jaio

Ipurdiko ileak baino arraroagoa

Itsuak harrapatu

J

Jo eta ma utzi/geratu

K

Ke adarra bezala desagertu

Kea baino zaharragoa

M

Mailua iltzera eraman

Mundu miran

N

Nolako zakurra, halako zaunka

P

Paretari eutsi beste zereginik ez

Parez pare

R

Ri-ra batean

S

Sasiko ahuntz zaharra izan

Sor eta lor

T

To eta no

Total eginda

Tximinoaren ipurdia baino nabarmenago

Txitean-pitean

X

Xixt batean

Z

Zakutik eta zorrotik ordaindu

Zergatik arraio

Zotin batek baino gutxiago iraun

Zotina baino laburragoa

 

 

EGITURAK

….-da: gainean-da

-n garren

…noiz….noiz…

A

Aurkienik

B

Baizik eta

Bizkarren gora

E

Epaitu zaio

G

Garaien garai

Guri bizkarrez

H

Hilean-hilean

Honi entzutera

I

Ipurdiz jauzi

K

Kazetariz landara

P

Porrotik txikienik

S

Segundo milarena

U

Umeaz gainerako dena

20 urte bete geroztik

Z

Zakuetatik batean

Zu eta biok baino…

 

 

 

 LEUNGARRIAK

…ño

Argiño

Laiño

Ñimiño

 

…to

Larrizto

 

…txe

Aitzintxe

Aurreantxe

Gaurtxe

 

…txo

Aspalditxo

Ostegintxo

Unaditxo

Zertxobait

 

…txu

Zenbaitxu

 

x

Xamar

 

…x…

Aspaldixkatik

Atexka

Bixi

Kaxkoa

Pixkorka jarri

Uxarkari

 

…x

Beatrix

 

…xe

Aspaldixe

Behartuxe

Halandaxe

Handixe

Surrealistaxe

Zuhurragoxe

 

…xka

Arrexka

Leihoxka

Leiaxka

Urdinxka

 

…xko

Apalxko

Beranduxko

 

Idazleen mintzoak 3

Jon Etxabe 2021/06/14 09:33
ESAMOLDEAK

ESAMOLDEAK

 

 

A

Abisuan jarri

Agindua sakatu

Ar jarri

Ar jokatu

Argiantz peko

Arnasa moztu

Artxila-mortxila baten bidez

Askotariko elkartasuna

Aspaldi-aspaldian

Astun zabaldu atea

Atzeraera ginenko

Aurpegi eskasarekin begiratu

Aurreranzko ihesa

Aurretiaz jaiki

Aurretiko erretiroa

Aski hotza

Auskaloko marmola

Auto familiabakarra

 

B

Ba-bainaka

Babesorrian zabaldu

Bakero hautsiak

Banaezinki batean

Barre-irri

Barrea eztarriraino igo

Bata beste bihurtu

Begi bazterretik begiratu

Begi hutsez

Begiak hutsean galdu

Begiak plater eta ahoa zulo geratu

Begiak pisatu egiten zioten

Begiak txilotu

Begiak txitxildu

Begirada makurtu

Begirada okertu

Belarra biribilketan batu

Belarria zorroztu

Beltzuri begiratu

Bere-berehala

Bere kauta

Beroago jantzi

Bertsoak eraiki

Besoak hazta eginda

Betertzetik begiratu

Betikoen berdinak

Bi dorre non igogailu banak…

Bi metro goitik behera

Bizitasun gutxiagoz tonuan

Bizitzaren lorean egon

Burua beheititu

Burua haizeak hartu

Burua lurrera eginda

 

D

Deitura duen kamiseta

Denbora alferrean ahitu

Denbora garrenera

Denboragarrenean

 

E

Edonondik urrundu

Egiez zaila

Egon gabe egon

Egun bakoitia-egun bikoitia

Egunak ahitu (egunak eman)

Egunaren bazterrean

Eguzkia itsasoan amildu

Ekintza hutsa hura

Ele-mele

Elkarren gainka olatuak

Elurrari eman

Erbia eraiki

Eskuak garbi ibili ( lapurretarik ez)

Eman ahal guztian

Erne bai erne

Emaztegaiz jantzita

Epel hasi giroa

Erdiko gamako autoa

Erdirik gabeko pertsona

Ertzak urtu

Errepidearen zuzena

Eskuiaran moztu

Estu bat eginda

Etenka egin lo

Etorri txikiko ura errekak

Etsiak hartu

Etxera buruz jarraitu

Euria suilka eta zaldizka

Ez zait sekula ongi eman

Ez zuenean zertan

Ezinago eder

Ezinora

Ezkela ezin jakinda

Ezker hartu

Ezkutuago edan

Ezta euri hondakinik ere.

 

G

Garaitsu hartan

Gau hegian

Gau itxia

Geldo igaro denbora

Gero eta usuagoa

Giarretarako ariketa

Gibel asmoz

Giltzatako moduan

Gogoa kulunkatu

 

H

Hamarka mila

Hanka hankaren gainean gurutzatu

Harekiko paralelo

Harri batetik ezin odola atera

Harri eginda

Hats-bahituta

Hautazko bakardadea

Hautu-mautu

Hautsak harri bihurtu

Hautsetarako trapua

Helmenean eduki

Herio batean ihes egin

Heriotzaz bestaldetik

Hil edo biziko lagun

Hiletaren eta lasterrera

Hiru metro zabal

Hirugarrenaren lotsa eragin

Hitzak zimurtu

Hotsez lepo barrua

 

I

Ikustez ezagutu

Ilun betean

Ilunez jantzi

Inbidiaren oliotan frigitu

Itxi samarra izan

Itxura antzean

Itzulipurdia egin

Izena galdera doinuan jarriz deitu

Izerditako (sudadera)

 

K

Kafetera urtsua

Kahari: kontra

Kanta txikian

Kapsula sabeldua

Karrika egin

Kilker egin sakelakoak

Klase handiko pertsona

Kulerotan oheratu

 

L

Lau eskuetara jan

Lauko mahaia

Loaldi antzekoa

Lodi ordaindu

Logaleak hiltzen

Loka geratu

Loretan egon

Lurraldez kanpokoa (inongoa ere ez)

 

M

Mahai batera eseri

Mahaira eseri

Maribistako garbiketa

Mihia lerratu

Muluetan hazi

Musutik-musura arnasa hartu

 

N

Nire aurkia

Noiz edo behin

Noizean noiz

Nondik eta barrena

Nor izan

Norbait negartu (norbaitegatik negar egin)

Norbaiten begietan txarrik egin ez

Norbere zortzikora egon

Noski baino noskiago

 

O

Ohearen oinaldea

Oina igo

Ondo ematen zait

Orain urte batzuetatik

Orduko hartan

Ordutan egon entzuten

Osoko jantzia

Otso urratsean

 

P

Pirikika erori

Piz (piztu) bestela bezala

Pozik eta ase

Purrust eta turrut

Puskaz azkarrago

 

S

Salgai hondar-prezioa

Sargoriaren likitsa

Sartu ez beste

Sasoia gainezka

Soa hutsean galdu

Suak eramanki

Sudurzulo beretik hartu arnasa

Sutan bota

 

T

Tankan itxi

Tantaz tantakoa

 

U

Une baten buruan

Unean baino unean

Urlia denboran

Usaina aditu

 

Z

Zehar begira

Zernahi gisaz

Zoratzeraino ederra

Zut bezain zurt

Zuzen luze bat

BIDAIAK 99 - HUELVA

Jon Etxabe 2021/06/11 09:35
EKIALDEA: Calako meatzeak, Cala, Santa Olalla del Cala, Zufre, Campofrio, Rio Tinto, Zalamea La Real.

Uztailaren 14a. Asteazkena. H:44.a - 7.a

 

Txuarrak dira txori ugarienak kanpinean. Txio-txioka entzuten ditugu egunez  adarretan goiz eta ilunabarrez, bando zabaletan agertzen dira lurrean egonezin bihurrian, elkarren lehian nor geratuko bazkaleku onenarekin, zenbait esparrutan zomorro gehiago dago bestetan baino nonbait. Bada ere biligarroa baino txikiagoa den txori bat, arrea, moko luzea eta gandortxoa duena. Zozo bakar bat agertu da oraingoz.

 

Odiel ibaia jaiotzen da kanpinetik ehun metrora, urte osoan agortzen ez omen zaion bi tutu zabal oparoko iturrian.

 

 

EKIALDEA

 

Badajoz eta Sevillako mugen ingurura.

Artadia eta artelatz-basoak izan ditugu gaur ibilbide, mendi-muino soil, txara zikin, sastrakadi eta eukaliptoek desitxuratutako lurrik ere egon badagoen arren. Pikondoak etxe inguruetan. Behiak, zaldiak, txerri beltzak, astoren bat, oiloak solte... basoan edo granjaren baten inguruan. Gorri uzten dute behiek dabiltzan esparrua; ikusi dugu gari-lasto xehatua  ardientzako piloetan banatuta esparru ertz batean.

Harri tolestutako hormak diraute hemen ere, basoa zeharkatuz, jabego edo esparru ezberdinak  bananduz; baina ugaldu dira burdin harizko hesiak ere. Izan da mendi-tontor gailen batean goitik behera eta zeharka zihoan harrizko hesi horietako bat, harresia zirudien gehiago hesia baino .

Errepide nagusiak elkar lotzen dituzten bideak: herritxoen inguruetan daude, estuak, lasai ibili beharrekoak, harrizko hormen arteko  korridore besterik ez batira zenbait.

 

Bidaia aparta, gozamenerakoa, gutxi bezalakoa, basorik baso, behatokiz behatoki, ikuspegi zabaleko paisaia erakargarriaren aurrez aurre.

Sekulakoak izan behar dute oinezkoen ibilbideak: herri gehienetan iragartzen dituzte mendikadak, egoki zehaztu eta iragarrita.

 

Gozokia zen guretzat txikitan piku melatua, elikagai oinarrizkoa izanen zen hemen garai batean.

 

Puerto Real. Txikitxoa, kanpai-hormadun elizarekin.

 

Herriotan ez dago diruketarik, bizitzeko lain eta kito, apalak dira elizak, berritu gabe daude. Elizaren aurretik dago norberaren biziraupena. Urdai azpikoa erakutsi besterik ez zaio egingo lapikoari herriotan, sartu atera bat, urtu ez dadin.

Argalak eta txikiak dira txakurrak eurak ere. Baina bai ugariak.

Arte enbor sendoak, erabat hilda, idor, zutik zein etzanda lur hori zabalean: zirraragarria. Bizitzaren irudi bortitza, mila burutaziorako irudi eta iturri.

Aldats beherakoa bada ere, larre-saila, dehesa, deitzen diote;  nik dehesa nahitaez lauarekin lotzen banuen ere.

 

Borroka-leku izan zen lurralde guzti hau: herri orok du bere gaztelua. Gizakiaren historia osoa da borroka bortitza. Hala da gaur egun ere, baina armak, gotorlekuak, erasoak eta babeslekuak erabat ezberdinak dira. Lehiak dirau, borroka bera da sakonean, sufrimendua ere berdina: gutxiengo baten gehiengoarekiko zapalkuntza, guti batzuk gehiengoaren bizkarretik bizitzea alegia, iraunkorra da, betikoa. Itxurak, formak, agerbideak aldatsen dira soilik.

 

Calako meatzeak. Zirraragarria, kontraste bortitza paisaiaz gozatuz goazenontzat. Hautsez oratutako mundu beltza, inguru eder batetan. Ezustean harrapatu gaitu, ez baikenekien zirenik ere meak hemen, bihar espero genuen meatzeak ikustea Rio Tinto eta inguruetan. Kobrea eta antzerako mineralak ateratzen omen dituzte Cala herriko gizon gazte batek gero herrian azaldu digunez. Inguru idiliko batean izugarrizko lur, harea edo hauts beltzeko tontorrak harritzen du bidaiaria; makinatzar garraiatzaileak ari dira lanean, berezkoak direnen adinako tontor edo muinoak sortuz hondakin pilatuez. Garai batean meatzarienak behar zuten harrizko etxetxo beltz hondatuak dira esplotazioaren aztarna gordinak.

 

Cala. Herri txikitxo zuria, meatoki beltzarekin zerikusirik ez duena; etxeak dira, agiamn, beste herrietakoak baino xume eta nanoagoak. “Mea Plaza”, “Plaza de la Mina” du izena herriko plazak, baina errepide ertzeko kalean dago herri-bizitza pilpilena. Bada utzia eta hondatua dagoen eraikin bat meekin zerikusia izanen zuena. Herritik at, muino batean, gaztelua: meatokiak babesteko ote?, aspaldikoak baitira meok. Dorre eta kanpai-horma antzerako sarrera bereziak ditu elizak: esplotazio gorriena dagoen herrietan badakite ugazabek eliza ponpoxoak jasotzen.

Ezin izan dugu jakin herriko biztanleria meatzaria den, meatzetik bizi den ala meatzariak kanpotik datozen, ezta ere zuloetatik ateratzen duten mea, ala lur-azaletik Rio Tinton bezala.

 

Ume gineneko hiru aurpegiko kilometro-harri buru-borobilak diraute oraindik errepide ertzean, zenbakiak pintura beltzez ezabatuta.

 

Sanata Olalla del Cala.  Gaztelutzarra nabarmentzen zaio, goregi dago goizeko bero sapaz igotzeko; taberna, jatetxe eta antzerako ugariz berritu da errepide ertza;  errepidetik barrurantz zabaltzen da alde zaharra. Bizitza handikoa dirudi. Ugaria eta ederra dira, sendoak, lehen solairuko zein zoru pareko burdineriak, orain artekoak baino ederragoak, dotoreagoak. Dotorea da hilerrira sarrera ere. Gaztelu azpiko kaledia da pobreena, hemen ere; ahal duenak beheko auzo lauetara egiten du ihes. Elizek itxita jarraitzen dute, Olallan ere: kupula dute herriotan eliza gehienek, egiturari jite arinagoa emanez, batez ere barnea argituz. Ez da turista-herria, baina merezi izan digu kale arteko ibiliak,  herri orok du bere grazia nekatuta ez bazaude eta begiratzeko grina eta ikusminik baduzu.

                       

Paisaia-bidaia da gaurkoa, paisaia zaigu batez ere ikuskizun, ezer guti berri edo interesgarririk erakusten digute herriok ikusgaien edo giro aldetik.

Labarren azpiko lautadan dago Zufre herriko urtegia.

Errepidean dabiltza hemen txerri beltzak

 

Zufre.  Meetako sufreak ba ote zerikusirik izenarekin?. Zuri-zuria mendi-mutur batean, ikuspegi bitxia eskaintzen du beheko aurretik begiratuta, zintzilikatuta bailego labar gaineko puntan:  “Arrano habia” azpi-izena jarri diote: habia zuriko arranoa, arrano-habia da izan ere. Beherenean kokatua dago elizatzarra, pendiz bertikalaren gain-gainean, herri zuriaren aurrean arre, bera bailitzan gotorleku eta harresi. Kobazulo zenbait labarren oinetan. Ikuskizuna da herria osotasunean urrutitik begiratuta.

Kale zabalak zeharkatzen du, luze, herria plazaraino, non hasten den alderdi zaharra, herriko altxorra. Kale estuko txirikorda, dena kantoi, dena kale-gurutze, dena biragune, autorik sar ezin daiteken kaleak, pasabide diren karkabak... hau bai hiribildu-labirinto korapilatsua. Antzinako plaza, bertan egitura bitxiko udaletxea arkupe gainean,  jite bereko adreilu gorri-iluneko eliza zaindua,  harrizko  iturri ezberdina etengabeko eman oparo azkarrean.  Plaza berria, osagai ugariz ederra da, baina batez ere behatokia izateak egiten du erakargarria, urrutietarainoko soa ahalbideratzen duen behatokia baita, arrano habiaren ertz paregabea. Zezen-plaza ere badu, brist zuritasunez.

 

Egunkaria non erosiko galdetuz, neskatila bat suertatu zaigu informatzaile:

· Zabala iruditu bazaigu ere, 1.300 biztanle besterik ez du herriak.

· Elurra noizik behingoa omen, baina paraje hotza dela dio, gripe-lekua.

zezen-plaza zuritzen ari dira bi emakume, eguzki galdan, mingaina ozen astinduz eta bizi eta etenik gabe eraginez isipua: “lo malo no ez la tarea, lo malo ez el toztaero”. Irailean dira jaiak, eta urtero zuritzen dute zezen-plaza.

Fuenteheridosen bezalatsu, herriko sarrera itxita dago konponketa batzuk direla-eta,  baina ez dute, han bezala aurrez iragartzen. Castaño herrian bide erdia soilik zulatu zuten, beste sarrerarik ez zuelako herriak, sarrera osoa hemen.

 

FEDERen diruak dabiltza Zufren ere berrikuntza lanetan, Europako dirua.

 

Higueras dela Sierra. Xafla zuria, mendi magal berdean.

 

Berea dute  hitz jarioa andaluziarrak,  andaluziar menditarrok ere.

 

Mea esparrua. La Granadatik aurrerako lurraldea da mea esparrua errepideko letreroak dioenez. Baina herri horretako emakume batek esan digunez mea-herriak Nervan hasten dira.

 

La Granada de Rio Tinto. Sarreran badira etxetxo baxu, txiki, xume, ezereztxoak, meatzarien bizitoki itxura hartzen diegunak. Bestelako etxeteria ere ez da askoz handiagoa ez ederragoa. Kanpai-hormadun elizatxo moinoinoa.

 

Campofrio. Egun beroa  Canpofrion ere!!!. Zuhaitz artean gordeta, ez da ia ikusi ere egiten urrutitik, eliza eta zenbait teilatu ageri zaizkio soilik. Espainiako zezen-plazarik aspaldikoena ei bertakoa: herritik kanpo kokatua, borobila ohi denez (Cuidad Realeko herritxo batean bada zezen-plaza koadratu bat), baxua, zuri-zuria, ate gorri-ilunekoa, ohizko osagaiez hornitua. Handi ikusi dugu eliza, baina bertatik ez da hala, tontorrean dirudi baina ez da tontorra bere kokagunea; iluna ohi da elizotako ate-buelta, honena, baina, okrea da. Harritzar landugabea jarri dute plazan eskultura edo monumentu gisa mea-herria irudikatuz: Nerva aurretik ere onartzen dute beraz meatzari nortasuna.

 

Mutiko bihurri batzuk inguratu zaizkigu harriari begira geundela plazan:

· alkatea dela esan digute irribarrez harriak zer esan nahi duen galdetu diegunean, zirikatu ditugu baina ez digute ezer argitu: bada nolanahi zerbait alkatearekin.

· Nongoak garen, Euskadikoak: Bilbo lotzen dute Euskadirekin: Atletic edo Gugenhein eragina ote?. Ez digute ETA aitatu.

Diren bero zaleak izanik, katuak eurak ere gerizan daude!..

Zuzenean doa euri-ura teilatuetatik kalera, ez da harritzekoa irtentxo babeslea jartzea leiho-buruei.

 

Ahuntz-talde izugarri handia agertu da Campofrioko zezen plaza alboko asketara: gaztea zen ahuntzaina, praka motz gorriz eta kamiseta zuri mahuka motzez jantzita, buru hutsik, bi txakur handi lagun zituela: abeltzain eredu erabat ezberdina. Artzain nagusi bat aurkitu dugu geroago, kapela, jaka eta artzainen gainerako osagaiez jantzita: filosofia, esperientzia, adina... zer dute ezberdina eta zer berdina artzain biek?, zerk elkartzen ditu eta zerk banatzen?, zertan ote ados, zertan ez?, bi mundu ezberdin ala mundu berdina ezberdin azaleratua?.

Galsoro izugarri handia, lursail bereko bakarra; alboan behiteria handiko granja txukuna. Nekazaritzaren bi aurpegi ezberdin, baina erraldoitasunaren filosofia bera, garai lurralde banatu eta azienda murritzetik urruti.

 

112 kilometro, mendizerrako azkenak.

 

Izarrak dira zuhaitz arteko egon nagian gaueko argi geldiak; auto-argiak, aldiz, ziztu biziko izar uxatuak dirudite aurreko basoan. Basoz eta mendiz inguratutako herritxoetan ere ikusezin egiten zaigu gaueko izar-sabai lasaia, telebistak etxe barrura lotuta edo argindarraren argitasunaz itsututa.

SE matrikula da ugariena kanpalekuan: hiritarra baso bila.

 

 

Uztailaren 15a. Osteguna. 45.a  -  H:8.a

 

“Olerkiak”. Loramendi:

“Txinparta-eresia”., Ze enbor ote zuen begietan, Bedoña aldeko pagadiak,  Sakanako haritz lerdenak, Aracenako arte zein artelatz sendoak ala lurrotako enbortzar ilun hilak?.

 

Ugariak dira meategi-lurralde osoan zabortegi edo hondakindegiaren aurkako pintadak: ez dugu argitu ahal izan baina meatoki eta meategiarekin dute zerikusia. Nolanahi zabor gehiegi egitean dago arazoa, zaborgilea eta hondakin sortzailea baita gaur egungo gure kontsumo-gizarte hau. Etxeetan zein lantegietan.

 

Ia Campofrion bertan hasten dira meategiak. Ez dago deskribatzerik meategi-paisaia, joan eta ikusi egin behar da zer den jakiteko. Erabat hozkatutako mendiak, laututako mendi muinoak, hondakinek sortutako mendi berriak, 300 metrotan beherantz jandako zulotzarrak, ur garbiko urtegiak eta kutsatutako lakutzar koloretsuak... paisaia estralurtarra. Izugarri zabalak dira mea esparruak, urketa-uholden hondakinez beteta daude bere inguruak, kolore ezberdinez pintatuta dirudi bailara osoak, mendi baten eskeletoa bailitzan edo mendi baten erraiak inguruan barreiatuta baileude.

Erraldoia da meategiotan dabilen eta darabilten tresneria.

Erdi Arora garamatzate hiribilduek, mundu bortitz beldurgarri batera jauzia da mea-lurralde hau, fikziozko pelikula bat ikustea bezalakoa. Izugarrizko zirrara eta sentipen bortitzak sortarazten ditu. Zenbat izerdi eta zenbat sufrimendu, zenbat ezintasun, ze giza esplotazio... mendi gorri apurtu hauetan.

 

La Dehesa. Xumeagoak ezin auzoak, herritxo xumeak, adreiluz egindako behe solairu soileko etxeak: zuriak nola ez. Meatzarien etxebizitzak behar dute izan.

 

Cerro Colorado. Gorrizka bizia da batez ere harkaitzaren kolorea, hortik herriaren izena. Rio Tintoko museoan ikusi dugu argazkietan mendixka horren bilakaera: mendi gailen zabala zen bere garaian, erabat desagertu da jadanik mendia, gaur egun hainbat metrotan janda dago lur-zorua beherantz ehunka metrotako zabaleran: “Crater” da jadanik “Cerro”a, “Colorado” izaten jarraitzen du.

 

Behatokia egin dute errepide ertzean delako Cerro Colorado patxadan ikus ahal izateko. Ikuspegi harrigarria da, bihotza kizkurtzen duenetarikoa.

Hondeamakina izugarri erraldoia dago erakusgai behatokiaren alboan, ikusgai soilik ez,  agian oraindik erabili darabiltelako.

 

Rio Tinto. Mea, meatokia eta meatzari herria Ez da patxaran eraikitako eta gauzatutako herria.  Nahiko aldrebesa, zatika edo auzoka bezala egina, sakabanatutako itxurakoa: etxe baxuko kaletxoak behe inguruan eta meatzarien etxe berri garaiagoak gorago, etxebizitza merkeak. Ugazaba ingelesen bizitokiak eta ospitalea aldiz  etxeteria biktorianoa da, erosoa eta dotorea.  Museo dira gaur egun ingelesen etxeak eta ospitalea. Kanpai-horma handi bat du elizak,  bakarti dago, herrian bertan baina erabat aparte. Udaletxea ere bakarti dago. Meatzarien Plaza errepide-gurutze borobila da gaur egun.

Museoa: Oso interesgarria bilakatu zaigu.

- Erromatarren aurretik haziak ziren meatokiok zulatzen.

- Burdina eta era askotako mineralak ustiatzen dituzte gaur egun.

- Meatokiak daude Almonsterren, nabaritu ez bagenituen ere, herriari mea-herri antzik hartu ez bagenion ere. Zulorago, beherago daude meategiok. Itxura eta errealitatea ez datoz beti ados.

- Aurrez aurre kontrajarri ziren bi kultura, bi bizimolde eta bi irizpide lurraldean: meatzaritzarena eta nekazaritzarena. Zalamea izan zen nekazari kulturaren defendatzailea eta aurrez aurre jarri zitzaion mea konpainiari. Nekazariekin elkartu ziren meatzariak bere eskubideak defendatzeko. Greba gogor bat izan zen 1888an. Izugarria izan zen errepresioa, ejertzitoak su egin zien herriko plazan bildu ziren nekazari eta meatzariei, hauek inolako jokabide bortitzik erabili ez zuten arren. 13 soilik dira hildakoak ofizialki, 200 gora izan omen ziren benetan. Gizalegez jokatu omen zuten grebalariekin txapelokerrek.

- Bada datu gordinik:

· Isilpean lurperatu omen zituzten bere hildakoak hainbat sendikok, meatokietako hondakinetan, zuzendaritzat hildakoen familiakoekin errepresaliarik har ez zezan, lana galdu beldurrez alegia.

- Gaurko egoerarekin alderatzeko datu interesgarririk ere bada:

· Ugazabek ez zuten onartu inolako eskakizunik greba bukatu ostean gerora arte, inork pentsa ez zezan grebaren bidez lortu zutela langileek inolako aurrerapenik, inork uste ez zezan grebaren ondorioak zirela egoera hobetze neurriok.

·10 urtetik beherako umeek egiten zuten lan, ume pila batek egin ere, beren lansaria askoz txikiagoa zelako.

Horrez gain hainbat burutapen sortarazten dizuten datuak aurkitu ditugu:

- Portugalen basoetako izurritea uste generitzon txara-gai edo sastraka hura Cistus Landanifer du izen teknikoa, gazteleraz jara pringosa. Euskara-hiztegiak estrepa deitzen dio gaztelaniazko “jara”ri, txara beste hiztegi batean. Zabalduta dago Huelvako mendietan ere. Gero jakingo genuen kolonia motaren bat egiteko erabiltzen dela bere lora, errentagarria dela beraz gure sastraka.

- Ikasi dut nondik etorri zen mendiotako garai bateko basoen galera, noiztik eta zergatik datozen gaur egungo artadi eta artelatz-basoak. Oso hitsa da mendion historia :

· Mediterraneoko pinudiak ziren hemen garai batean.

· Remisa markesak neurriz kanpoko ustiaketez gorritu zituen pinudiak, agindu zioten arren, ez zituen birlandatu mendiok, neurri guti batean baino.

· Mea-gaiak, metal bihurtzeko labeen keak, azido sulfurikoak, erabat galdu zituen markesaren aizkorak zutik utzi zituen pinuak.

· Geroztik birlandatutakoak dira gaur egungo arte eta artelatzak.

- Meatzarien bizi-baldintzei kontrajarriz, museo, meatoki, meatzari eta inguruko argazki eta datuen aurrean eta alboan Ingalaterrako Erreginak erabilitako tren dotore-dotorea, luxuzkoa, dago ikusgai. Alfontso XIII.arentzat ekarri zuten hona, bisitara etorri behar zuelakoan; geroztik meategietako jauntxoek erabiltzen zuten Huelva hiribururako joan-etorrietan.

 

Corta atalaya. Rio Tinton. Kilometrotik gora du luzeran, 300 metro beherantz, mailaz maila eginiko buruz beherako gorrizka ilun koloreko kono beldurgarriak. Mendi osoa  janez eta beherantz zulatuz eginiko krater ikaragarria, ikaragarria, ikaragarria.

 

“Todo por la Patria” dira hemengo txapelokerrak.

Bi ikuspegi bortizki kontrajarriak El Campillora bidetik: olibondo berde iluneko mendia alde batera eta jandako mendi erraldoia bestera.

 

El Campillo. Herri xume-xumea, ilaran jarritako txabolak dirudite etxeek, ia teilaturik gabe, ateburua eta teilatua ia bat; etxetxo zuriak, jakina. Plazatxoan mea-harri gorriak, landu gabeak, herriaren meategiarekiko lotura iragarriz: herri honetan ez dago meatokirik, herri honetan meatzariak bizi dira.

 

Zalamea la Real. Lurraldeko  herri garrantzitsuena, handikeriarik gabeko handiena. Nekazari herria, zatia aldatsean, zatia lauan; autorik ia ibili ezin den kale estuak elkar gurutzatu eta kiribiltzen diren labirinto zabala. Erdigune zaindua du. Ez du lekurik plaza handi batentzat, beraz kale zabala baino gehiago ez da herriko plaza nagusia, oinezkoentzako gordea. Erdiko kalea ez beste denak zementuz berdindutako lurra dute. Ez du herri aberatsaren jiterik, harrokeriarik gabeko herria. Badu zezen-plaza, nahiko handia, zuri-zuria. Hiriko eraikuntza esanguratsuei azalpenak jarri diete txukun aurrean. Garbitzaileari esker, Huelva osoan zabalik aurkitu dugun eliza bakarra izan da hemengoa, adreiluzko dorre puntazorrotz karratu kolorgetutako eliza: ez du gurutzadurarik, sendotasuna darie harrizko 10 zutabe borobil gotorrez egituratutako 3 nabe ia berdinei.

Herri hau izan zen  mea-zibilizazio berriaren aurrez aurre jarri zena.

Sufrimendu asko ikusitako eliza da hemengoa: Lisboako lurrikarak hondatu zuen, frantsesek aldarea korta bihurtzeraino arpilatu zuten eta 36an su eman eta suntsitu omen zuten.

 

36ko eliza erreketa kontutan hartuz, bazen ezkertiarrik herrian.

Zergatik halako ezinikusia elizaren aurka?.

 

Meategi esparru izugarri zabala da Nervara arteko tartea, segur aski bertan zeuden burdinolak. Ilargi-eremua dirudi,  deskriba ezineko ikaragarria.

 

Nerva. Herri txukun, polit, zaindua. Kale-gune zabala besterik ez da herriko plaza. Udaletxeko dorrea, luzea bezain bitxia, bera da herriko gauzarik deigarriena. Meatokiko dorre bat jarri dute monumentu edo  oroitarri gisa herrira sarreran.

 

Kontrabidetik sartu gara kale nagusian, sarri ohi dugunez.

 

135 kilometro, mea-herrietan eta bide galduetan, Huelva probintziako azkenak.

           

40 gradutik gorako beroa, katakiak eurak ere igerilekura datoz, hainbat gabiltzan arren uretan freskatzen; uretaraino hurbiltzen dira, bainularion buru artean, ur tantoren bat eramateko ur gaineko ziztu-biziko hegazkadan, nire ur gaineko begi harrituei papar urdinxkara erakutsiz.

 

Bukatu zaizkigu Huelvako egunak.

             

 

Bidaia honetako azken jauzia izanen da biharkoa, bagoaz Aracenatik, baina ez dugu  aurtengo bidaia bukatzear dugun sentipenik. Etxeratzeko beste munduko amorrurik gabe goaz, neke handirik gabe, joan egin behar delako goaz, ez garelako egotera  etorri, bazterrak ikustera baizik, ikusi beharrekoak ikusi ditugulako, egoteko gure herria dugulako.

Egun atseginak Arazenakoak. Beroari ere hartu diogu eskua eta tamaina. Jendearen abegikortasuna, herrietako jende adeitsua, beraien hitz egin beharra, herri zuriak mendi berdean, txukunak, zainduak, Iparreko zonalde pobrea, dorre handiko adreiluzko eliza handi kolorgetuak, Iparraldeko mendiak, artadiak eta artelatz-basoak, gaztainadiak, mendiz-mendizko ibiliak, basoz-basozko gidaritzak, beroa eta batez ere meatoki eta mea-herriak daramatzagu gogoan iltzatuak Aracenatik, Ipar Huelva honetatik

 

“Samurai berria”. Jose Mari Velez de Mendizabal:

Politikaren zoko ilunak, sasi politika denekoa, politika sasi-politika bihurtzen denekoa, sasi-politikoen politika, politikoen sasi-politika, sasi-politikoen sasi-                  politika, ... inola ere ez politikoen politika.

BIDAIAK 99. HUELVA

Jon Etxabe 2021/06/07 10:10
Aracena mendikatea, Aracena, Alasar, Peñas de Arias, Castaño de Robledo, Aroche.

Uztailaren 12a. Astelehena. 42.a – H:5.a

           

Atzoko egun lainotsu bera.

Goranzkoari, lur barrukoari, ekin diogu, itsasertzari agur eginez.

Herriak zeharkatzen ditu errepide nagusiak, nahiz albotik; moteldu egiten dute ibilia semaforoek eta autoen herrietara-herrietatik sar-irtenek.

 

Buruan dabilzkigu azken egonaldiko flash, irudi, iritzi eta oroitzapenak: Hego Huelvako lur landu eta zainduak, olibondoak, laranjondoak, meloiak soroetan, hondartza luzeko itsaskontra atsegina, turista-herri erraldoiak, herri zuriak, hiriburu ilun eta zatarra, probintzia nekazaria eta hiriburu industriala, Andévaloko mendiak berreskuratzeko ahalegina, iruzur-kiratsa darien usteltzen utzitako ekilore sailak, El Andévaloko herri pobreak, meetako kraterrak eta alboko hondakin-mendiak, kanpineko jende pilaketa, pilatutako jendearen arteko bizitza-harremanik eza, jendearekiko gure harremanik eza... iraunkorrenak izango zaizkigun sentipenak dira segur aski.

 

Trigueros, ahuntz taldea darama atzetik ahuntzainak pista gorri batean, ahuntz bata sokaz lotuta darama besteek berari jarrai diezaioten edo.

 

Futbol zelaiko argi-tantaitzarrak dira urrutitik eta gehien nabarmentzen diren herri askotako osagaiak: zaletasuna ala lo-belarra?.

 

Beas. Punta zorrotzeko eliza-dorre lerden mehe horixka bada ere herriaren gandorra, ur-biltegia da, erraldoi, nabarmentze zaiona.

 

Pitzatua, zartatua edo hondoratutako guneekin dago jadanik errepide berritu berria: zergatik huts egiten du errepideko zoruak hain berehala, jadanik zoru iraunkorrak egiteko teknikak erabat menderatuta egon behar dute eta. Iruzurra, norbaitzuen negozioa: demokrazia jaten duen arra, edo demokraziari jaten ematen dion osagaia.

 

Erabat berria zaigu Triguerosetik gorako bidea, paisaia berak dirau. Mendi saila zeharkatu dugu; eukaliptoa eta sastraka besterik ez da.

Oso likitsa da delako sastraka, helduz gero likindu egiten dizkizu  eskuak, jantziak berriz zerbait marroiz kakaztu.

 

Zalamea la Real. Zabala zen lehendik, asko zabaldu da oraintsu; teilateri zabala ikusten zaio, denaren gainetik eliza-dorre mudejar gailen ederra azulejozko gandor zorrotzarekin.  Etorriko gatzaizkio bisitan beste egun batean.

 

Ijito banda zaldi aldra batekin; kanpamendua jarri dute eukalitadi batean. Zaldi saltzaileak dirudite.

 

Aldatsen joan zaigu sastraka eta eukaliptoz osatutako paisaia, azkenez urrutitik aurrez ekarri dugun mendikate sendo garaian sartu gara.

 

Aracena Mendikatea, Aroche haitzak.

Natur gunea.

Mendi garaiak; goiek biltzen gaituzte,  mendia mendiaren ostean, basoa basoaren ondoren. Artadi eta artelatz-basoa da mendia, errepideak gora behera egin du lehenik, zeharka lez doa ondoren, behatoki zoragarria ikuspegi paregabearekin uneoro. Eguzkia ere piztu zaigu zeruetan. Ez da irudimen bizirik behar bandoleroak irudikatzeko mendiotan.

Artadiak izanen ziren garai batean seguruenik atzean utzi ditugun mendi-sailak: orain kapela iluneko behizainaren ardurapeko behi makalen larre hori lehorra besterik ez dira, birlandatutako zuhaitzok noiz baso bihurtuko zain. Zerk eragin zuen artadi haiek  egungo lurralde lur mortu bilakatzea?.

 

Los Romeros, herri txikitxoa artadi baten erdian.

 

Gaur egungo jainkoaren besorik indartsu eta luzeena mendi tontor koniko baten muturrenean: hedabideen antena mezularia.

 

Aguafria,  mulu-gizonak eta muluak dira herriko ikuskizun eta erakargarritasuna; hainbat ikusi ahal dira, mulua da lurralde honetako nekazariaren basorako garraio-tresna edo turisten jostailua, Mijasen astoa bezala.

 

Kanpalekua. Aracenatik gertu kokatu dugu etxea: arte eta artelatz sendoen artean, olibadia den mendiari begira, baso trinkoak aurrez aurre. Ez da bezerorik astegunez, ugariak dira aldiz etxatoiak bezeroen zain; etxatoi buelta ez da inola ere zaindua,  hona datorrena ez dator egotera nonbait, ibiltzera baizik.

 

Aracena. Inguruko herri-burua, mendiko herri handia. Deigarria da tontor gaineko gaztelutzar iluna, gorriz marraztutako ertz eta ate-bueltekin; deigarria beheragoko adreilu iluneko eraikuntza tzarra. Harrokeriarik gabeko herri atsegina, Andaluzia bertako bisitari asko erakartzen duena, batez ere mendizalea. Herri barruan, gazteluaren oinetan,  plaza zabala: bertan udaletxe zaharra, elizak, iturriak, zaldizkoa... plaza osoa da erakargarria; parkea, kale nagusi zabala autoen pasagune, etxe ederrak, peora zabal eta garaiak eta hainbat eraikuntza kilikagarri dira erakargarritasunerako osagai. Hondatu samarra dago Karmen eliza, kanpai-horma gorri ilunak deigarritasuna ematen badio ere; udaletxe aurreko elizak ere dorrea du ezberdina, eusten duten bi horma,  kanpai-zulo eta balkoiarekin.

Bi gauzaz da harro herria, bi gauza ditu batez ere erakutsi eta eskaintzeko bisitariari: kobazuloa eta kaleko eskultura modernoaren erakusketa agerikoa. Kobazuloak: naturaren lan harrigarria argiz edertuagoa; gustura ibili gara, aspaldian ez baitugu kobazulotara jo. Eskultura erakusketa: hainbat daude kalean, ibiliaz begiratu eta gustukoak badira gozatzeko.

 

Basabide-ibilgua, xenda zaletasuna asetzeko aukera, da bisitariari saltzen zaiona: hainbat eta hainbat ibilbide dago iragarrita, basorik baso, gustu oroko luzerakoak.

Artelatz azala multzotan lotzen dituen enpresa bat ere bada.

 

Linares de la Sierra. Mendi-zuloan kokatua, ez gatzaio urreratu, errepidetik ikusi dugu soilik, berandu jabetu baikara bazegoela alde batetik jaitsi eta bestetik igotzerik. Goitik teilateria zabala beste ezer guti gehiago  dakusagu. Teilateriaren erdian eliza-dorre luze lerdena.

 

Alájar.  Kale korapilo bihurria erdian eliza duela. Mendi-mendiko herria. Nortasundun herria. Erreka-zuloan berau ere. Ez du ezer bitxirik baina bai hainbat xehetasun deigarri; ezberdina da zer kontatu guti erakusten duen arren: ezberdina da leiho, ate, arku bakoitza, jauntxo-etxea izanikoa dirudi etxe bakoitzak, nekazari ondo-biziaren etxebizitza. Herri osoa dago zuri pintatuta, baita harrizko ate eta leiho-bueltak ere. Harrizko irtentxoa du gainean leiho askok, urik sartu ez dakion; oso goian dute sarrerako ateek antzinako ate sendoen ohizko  leihatila. Lurzoru sendoa jarri diete kaleei, betirako iraunkorra, kale nagusikoari gainera jite ezberdin bat eman diote. Zerbait dela esan nahi du herri honek. Baserri jitea du etxe batek. Elizatzarra eta dorretzarra: berrikuntza lanetan daude, deigarriak izanen dira lanok bukatzean.

Ez da alde batetik sartu eta bestetik ateratzeko pasorik, baino pasoko jendea ibiliko da hemen. Ez da kanpotarrentzako antolamendu, baliabide edo egokitasun berezirik eta.

 

Peñas de Arias. Haitz multzo erraldoia, bailararen kare-harrizko horma zurixka, paraje atsegina, egun-pasarako inguru aukerakoa.

Aingeruen Ama-ren baseliza: labarren gaineko zabaldian kokatua, pinturaz eta azulejoz bizi-bizia: brist egiten du urrez bildutako Amabirjinaren iruditxo atseginak, brist ere Amabirjinaren zilarrezko palio txikiak. Badator etorri haitz gain honetara erromesa eta bidaiaria, egun-pasakoa eta begiluzea, Lourdes txiki baten jitea damaiote behintzat eliza ondoko  kinkila-dendek eta eliza-kanpoko kaperatxoan Amabirjinari jarritako ehunka kandelek.

 

Montano, haitzon oinetan kokatutako herria; berezia da, labarren gainetik kalediaren  goitikako ikuspegi bertikala du, ia hegazkin batetik bezalakoa.

 

Puerto de Adajar, 820 metroko goiera. Menditeria du ikuskizun eta ikuspegi prestatu duten begiratokitik.

 

Fuenteheridos, ezinekoa egin zaigu bertara sartzea, zementu-kamioiak hartzen baitzuen lasai kalea, herrira sarrera erabat galaraziz.

 

Artelatz ikaragarri sendoak daude basoetan; Fuenteheridos inguruan, aldiz, aspaldiko gaztainondo ederreko gaztainadia!!! da mendi osoa.

Bizi dira oraindik astoak Aracenan; zaldiak ere ageri dira han-hemenka basoko larreetan.

 

195 kilometro, Iparrerantz,  bandolero, bidelapur bideetan.

 

SE, Sevilla, da kanpotarren matrikularik usuena, beraz barne turismoa dator hona, bisitari andaluziarra. Ez dago ez alemaniarrik ez holandarrik kanpaleku honetan ere!!!.

Frantses gaztetxo taldea sartu da kanpinean arrats beranduan, bizitasuna ekarriz inguruari. Bada ume talde bat ere beherago, urrun geratzen zaizkigu, baina erabat betetzen dute igerilekua.

 

 

Uztailaren 13a. Asteartea.  43.a – H:6.a

 

Fuenteheridos. Herri korapilatua. Ura bete-betean ematen duten 12 tutu lodiko iturria da herriko ikuskizuna, eta beherago hiru bor-bor gune sortarazten duten urmaela.

 

Pulpitu antzerako zabaltza txiki bat dago zutabe baten gainean zeramikazko Amabirjinaren irudiarekin, eliza aurreko horma kontran.  38an berregina: “destruido por los marxistas en Julio del 36”: baziren, seguruenik diraute, ezkertiarrak herri honetan.

”Si me han caido las brevas” esan beharko nuke, oso gustukoak baititut: uztapikuak erosi dizkiot emakume batik kalean bertan; herria ikusizko ibilian jan ditut.

 

Castaño del Robledo. “hariztiko gaztainondoa” litzake izena. Sakonera batean dago hau ere. Andaluziako mendiko herri politenetariko dela dio zenbaitek: bihurria eta estua, badu, eduki ere, giro berezia, xarma, mendi-mendiko herriaren ukitu erakargarria. Izan ez du ezer berezi zehatzik, baina bai halako xehetasun politik: leiho txiki bat bere garaian ederra behar zuen etxe batean... Txiki-txikia da erdiko plaza. Herri barruko elizaz gain bada harrizko sarrera duen bigarren adreiluzko eliza zahar hondatu bat: harmaila luze berriak egin dizkiote aurrean, agian kultur gune bihurtu nahi dute, herriko albo batean eta inguru aldrebestxoan egotean leku erosoena ez badirudi ere. Atearen gorenean dute leihatilatxoa antzinako ate gehienek: aulki edo zerbait igotzeko izanen zuten beharrezko barrenetik,  ezinekoa baitzaio kanpoko oinezkoari barrura so egitea, agian bebarrua argitzeko da..

Erabat hila dago herria, eliza osteko plazatxoan gizakume bat ari zen zementuginan.

 

Herri orok du etxe, ate, leiho edo zoko berezi ezberdinen bat: abenturatxoa da bitxikeriok aurkitzea  herri bakoitzera bisitan.

Galtzadarrizkoa da kale nagusietako zorua herri guztietan, galtzadarriok jarkeran dago herritik herrirako ezberdintasuna, ilara luzeek ematen diote ezberdintasuna zenbait herritan, marra beltzak besteetan... Bada harria jartzeko tankera berezi bat, lehenengoz atzo Aracenan ikusitakoa,  herriotan errepikatzen dena.

 

Goian dago  eliza ia herri denean, azpian edo mende hartzen du herria;  eraikin izugarri handiaren itxura du beti elizak etxe baxuko herriotan; itxita dago eliza herri orotan, barrutik zarpeatzen ari direla ikusi ahal izan dugu bat. Ipar-iparreko elizak, aldiz, txikiak eta apalak dira, eta kanpai-horma dute dorrearen ordez: Cumbres-koa esaterako. Eliza-dorreak: izugarrizko aldea dago batez ere Portugaleko eliza-dorreekin, txikiak eta apalak haiek, lurralde honetakoak, aldiz, adreilu gorrizko karratu sendoak dira, azulejoz estaliak asko; hondatu samarrak daude dorreok eta bi metrotik bi metrora zulo karratuak dituzte gehigarri baterako habeak jartzeko edo.

Txikia eta apala izan ohi da kanpai-horma duen eliza.

           

Bide txikietatik gabiltza, antzinako bideetan, errepide estuetatik, gaztainadi artean, mila biretan, etengabeko sigi-sagan esker eskuinera: gidaritza atsegina, lasaia.

 

Jabugo. Mendiko herritxo zuria, urdaiazpikokoengatik ezaguna: 3 dendatxo dira soilik urdaiazpikoa iragartzen dutenak, tabernarik ere ez zaio ikusten, ez dirudi jendetzarik doakionik urdaiazpikoa jatera. Apaingarriak kentzen ari dira plazan, atzo bukatu zitzaizkien jaiak.

 

Ez da txerri askorik ikuzten inguruotan, bertako urdaiazpikoa hain ospetsua bada ere. Agian baso barruetan dabiltza, mendi barruan; ageri diren gutxiak beltzak dira, zenbait putzu beltzetan zikindutako zikinez; beltzak dira ere granja konbentzionalen inguruan dakusagun asko. Ba ote gaur egun basoan zaildutako eta ezkurrez elikatutako txerri jatorrik.

 

Almonaster la Real. Ugari dator bisitaria herri honetara, ugariak dira behintzat taberna, jatetxe eta antzerako zerbitzuak. Ate manuelinoa du eliza batek, kanpai-horma besteak. Meskita ere ba omen da gaztelua dirudienaren alboan, baina ez dugu aurkitu. Bi zezen plaza, harrizkoa bata gaztelu bateko harresia dirudiena. Bi plaza, goian bata, beherago bestea.  Egitura ezberdineko hainbat etxe. Ale hori eder umatuko laranjondoak kale batean.

 

ABC erosten ikusi dugu neska bat, harrigarria gure begientzat.

 

Arroyo - Acebuches - Veredas, artadian galdutako hiru herri nano. 

 

Cortegana. Ikuspegi polita erakusten du urrutitik, bertatik tontortxoan dagoen eta dena aldatsa den labirintotxoa gerta zaigu, monumentu nazionala omen eliza baina itxita dago.  Zutik diraute gazteluko hormak.  Moderno berria plaza, baina saltsarik, bizitasunik,  gabekoa.

 

Herri zabal eta zuriak dira hauek, sarrera zuri-zuriko dotoreak hilerriak: maite zituzten, dituzte, senide hildakoak herri hauetan, errotua dute hildakoen kultura.

Txakur txiki pila dabil herri guztietan, El Andevalon lez.

Herri orotan jarraitzen du oraindik hauteskundeetako propagandak, bai kartelek bai pankartek. Agintariek libre dute zikindu duten herria ez garbitzea.

“todo por la patria” ere jartzen du herri hauetako txapelokerren kuarteletan.

Ia herri orok du bere gaztelua, hondatuak daude gehienak, ez zaie harresirik gelditzen.

Burdineria dute leiho askok, oso ederrak eta deigarriak batzuk.

 

Erabat aldatsen da paisaia Arochera hurbildu ahala, zabaldu egiten da lurraldea Aracenako mendiartean ez bezala; ordeka polit atsegina eskaintzen zaigu goialdetik bere zabaltasun osoan.

Ekilorea, garia, artoa... lurraren emaitzak.

 

Arocheko Haitzak, ez ditugu  ikusi, agian ez gara beraietaz jabetu.

 

Aroche. Tontorrean kokatua, bazituen harresiak ere baina etxeek irentsi dituzte zutik iraun zutenak. Gutxi batzuk dira gaztelu azpiko kalexkak, estu-estuak, bihurriak eta aldapatsuak. Gargolak izan zaizkigu bitxikeri nagusi: biluzik bezala daude adreiluzko teilategaletan, bakarti, lekuz kanpo baileude. Harrizkoa da elizaren erdia, harrion garai berdinekoak gargolak, elizari bizitasuna emateko jarriak dirudite: zikoinek harro erakusten dute bertan bere soin zuri  eta lepo luzea. Etxe bateko leiho gotiko bitxia. Arrosarioaren Museoa, mila eta bostehun arrosario ditu¡¡¡, txapelokerren kuartelaren jarraian hain zuzen, edonor arrimatzen da!.

 

Tabernan zegoen, zaratatsu, gizon nagusi piloa; oso guti ziren, aldiz, plazan eseritakoak.

Zeramika-labe industrial handi bat berritzen dihardute lautadan.

Oso adeitsua da herriko jendea, berbatsua ere bai, esanahi handikoa, isilezina askotan. Badute esanahia agertzeko hizkera berezia: “a la vera del cuartel, ...” eta antzerakoak.

           

Erabat aldatu zaigu paisaia Arochetik aurrera, lautadatik gora egin dugunean; oso gora egiten du errepideak, berriz ere mendira egiten dugu; artea bukatzen da, mendia mortu bihurtzen, txara zikin edo eukalitadi. Behatokia izanen zaigu errepidea, berriro artadiak inguratu gaituen arte: tontorrik gabeko mendi leun garaiek dira urrutian ikuspegiaren ertza. Bertan dugu Portugal, agian Portugal dira aurreko mendi eta herriak.

Bertaraino pista gorria duen lastozko txapel konikoz estalitako txabola, lasterrera pista gorria berataraino duen aterpedun behatoki bat tontor batean: berriak dira, bidaiaria erakartzeko asmakizuna  agian, ederra baita ikuspegia  bertatik.

 

Encinasola. Bada nonbait arte bakartiren baten istorioren bat hemen. Gain bateko hegian dago herria, xume-xumea, etxe baxuko etxadi zapal-zapal zurigorria, zuritasuna litzateke herriko aipagai deigarriena. Luzeak dira kaleak, ia paralelo daude denak. Erdi-erdian elizatzarra dorretzarrarekin. Gaztelua edo gotorlekua ere badu, albo batera. Zementuzko arrunt-arrunta da kale-zorua.          

 

Viriato gerrillariaren lurraldea omen da hau: portugaldarra zen eskolan espainiartzat saldu ziguten  erromatarren aurkako buruzagia.  

 

Behatoki paregabea zaigu errepidea: lur horia arte bakanez zipriztindua, dehesa edo larre-sailak, lauak  ordez magalez magal hedatuak. Txerri “patanegrak” granjetan; ardiak eta behiak basoan edo granja inguruko larretan.

Zirraragarria gerta zaigu: begi eta arkutxo ugariko zubi zahar bat, zenbat gertakizunen  lekuko, antzinako garaien hondakin,  hondatua eta utzia, tristura dario.

Gozamenerako bidaia.

 

Cumbres de S. Bartolomé. Ez da handia, hirurogeitik gora biztanle izanen ditu. Xumea baina zaindua, nekazari herritxoa probintziako Iparrenean galdua, aurreko eta hurrengo herriak bezala. Ez da hain bihurria. Gaztelua: hondakinak besterik ez bazaizkio gelditzen ere, oraindik dirau ateburu zorrotzeko ate gotikoak.

 

Olibondoak hartzen dio lekua artadiari herri inguruetan. Probintziako Ipar mugetako lurralde honetan lurra, jabegoa?, erabat sailkatuta edo banatuta dago harri tolestutako hesi edo horma baxuez: ikuskizuna dira harrizko hesi ilunok, suge arre amaigabeak dirudite, lur gainean sigi-saga.

Zabaldu egiten da tarteka lurraldea, harrizko suge arrea are nabarmenago azalduz. Garaiagoak dira eta zuri pintatuta daude hesiok jabegora sarrerako alboetan: urrutitik nabarmentzen da badela han jabegoa aldarrikatzen duena.

Errepidea, berez ere estua, horma ilunok estuki bilduta, estuagoa dirudi, jabegoak utzi dion tarte meharrean.

Paisaia bitxi-bitxia.

Behiak dira orain nagusi, beraiek eta tarteka astoren batek eta txerri beltzek osatzen dute azienda. Soltean dabiltza oiloak etxaldean.

 

Cumbres de Enmedio. Zainduxeagoa, txukuna, herriotako ohikoa baino gehiago inbertitu dute pintura edo karetan. Ez dirudi bisitari edo begiluzerik heltzen zaionik, zainduagoak egonen lirateke bestela errepideak. Ez du ezerk erakusten zein den taberna, jatetxe edo denda, baina herriko gizonek ez dute huts eginen tabernara.

 

“Avenida del General Mola” du izena ezereztxoa den herri txikitxo honetako kale batek.

 

Cumbres Mayores. Tontor batean, harresiak eta eliza-dorre dotorea ikusten zaizkio urrutitik: bertatik dena da apalagoa. Kale zuri nahiko artezak. Zezen-plaza du.

 

Hiru “Cumbres” daude,   hirurak goian: iparrean, goietan, eta gailurrean.

Mendi-sailak dakusagu errepidetik,  aurrean dugu  Cumbres Mayores.

 

Hinojales. Herri txukun txiki potxoloa, xume zaindu polit-polita. Dotore zaindutako galtzadarria da herriko zoru oro, baso erdian dagoen hilerrirainokoa ere.

 

Hilerrira jo dugu bide bitxi batetik, artadian harri zapal tolestutako horma biren artean, galtzadarriko bidetik; han goietako bakardadeetan, nori galdetu ez, uste izan dugu hark behar zuela galipotdun bidera zeraman kalea, baina hilerrian bukatu zaigu; tira, auskalo noraino gindoazen bestela; baina merezi izan digu ibiliak, hain zen bitxia bidea.

Aracenara bidea erabat hondatuta omen eta beste bide batetik hartu dugu. Hau ere estua da, adabakiz eta orbainez betea, baina behatoki aparta gidaritza bakartirako. Artadi izugarriek hartzen dituzte mendi osoak, dehesa edo larre-sail bihurtuz mendiok.

 

Cañaveral del Leon. Kanpai-horma du elizak.

 

Ur guti du Aracenarako urtegiak: behiak daude ur ertzean, eguzkia hartuz hondarrean.

 

Carboneras. Aldatsean dagoen herritxo txikitxoa.

           

Lekuz kanpo bezala aurkitu gara gaur ere, batez ere nekazari herritxoetan; hilak daude kaleak, adinekoren bat soilik ageri da plazan... beraien bizimodua urratzera gatozen sentipena sortzen zaigu, “zer egiten dugu hemen” galdetzen diogu elkarri... eta alde egiten dugu kaleetan barrena ibiltzen ausartu gabe.

 Zerbait galdetzen diogunean norbaiti hiztun eta izugarri abegikor suertatzen zaizkigu. “De donde son”, “Qué hacen por aquí”, “Les quedará bonita la foto en un cuadro”... eta antzerakoak esaten dizkigute, naturaltasun osoz, inongo maltzurkeriarik gabe. Egunonak edo bestelako diosalak ematen dizkizute, irribarrea gutxienez kaleetan gurutzatzerakoan. Autoz bagoaz, nahikoa da gure keinu bat biziki erantzuteko.

 

181 kilometro, Huelvako Iparra ezagutuzkoak.

 

Alemaniarrak ikusi ditugu gaur herri batean, holandar matrikula bat dago kanpinean!.

Gaugiro baketsu aukerakoa, gau osoa zerura begira egoteko horietakoa.

BIDAIAK 99 - HUELVA

Jon Etxabe 2021/06/04 10:50
Niebla Konterria, Niebla. La Mina Lurraldea, El Andévalo

Uztailak 10. Larunbata.  40.a - H:3.a

 

“Olerkiak”. Loramendi:

* “Baztertzera datoz Lege ta Jainkoa, / moztu zaiela berai gaur bertan lepoa”. Sen hori bera erakutsi zuten 36ko gerra zibilean bere ikastetxea izan zen  Altsasuko kaputxinoek ere.

 

Ez naiz ohitzen “buenos dias” esatera; Portugaleko “bon dia” edo antzerako zerbait ateratzen zait oraindik.

Herritxo bat da kanpina. Komunetara edo ur bila noalarik bidean nahitaez entzun behar ditudan solasaldietako gaiak, herri arruntaren urte osoko gaiak dira: hondartza, etxatoia eta enparauak, bidaiako zertzeladak, jana, osasuna, umeak… Ez naiz eroso aurkitzen kanpalekuan, inoren etxean bezala sentitzen gara, esparru propiorik gabe, gehiengoak  biziera eta lagunarte iraunkorra dute hemen. Gu aldiz tarte labur baterako kanpotarrak gara.

 

Islatilla. Eraikuntza handiko zein etxe txikitxoko urbanizazioek erabat itxuraldatutako itsaso kontrako uda-herri edo turista-herria.

 

Itsasertz dena dago hotel eta kanpinez josita.

 

Isla Cristina. Hiri handi handiagotua, izan zen eta oraindik da. Erakargarritasun ukiturik ez zaio falta: arrantzontziak itsasadar bazterrean ikuskizun deigarria zubi gainetik lehen eguzkira,  padura zabala itsasadarrean, gatzaga erabat zabalak...

 

Ez da gurdirik ikusten Huelvako herriotan, galdu ziren gurdiok, kultur altxor bezala ere. Gaur ikusi dugu bat, txikitxoa, bertako peto-petoa, meloi-saltzaile baten garraio tresna oraindik. 

 

Lur barrurantz hartu dugu. Mugarik gabeko lurralde laua, amaigabeko lautada. Galsoroak, ekilore-sailak, olibadiak, laranjadiak, fruta-arbolak herri inguruetan. Bada ureztatutako arto-sailik: Valverderaino paisaia.

 

Trigueros. Etxe sendoko herritxo zuri-zuria, zabal ederra, baxu peto-petoa. Lo bezala dago joan gatzaizkionean. Aipatzekotan urre kolore gorrixkako erretauladun kapera handia eta bi eliza, dorre zorrotzekoa bata,  borobilekoa bestea, zikoinen habia-leku biak.

 

Iragarki bat: “HAY  ME, (beheko ilaran) LOCOTON”: hala-hola zerabilzkien proportzio eta neurriak artistak.

 

S. Juan del Puerto. Itxura polita duen etxe baxuko herria, oinezkoen kale dotoretxoekin.

 

Debekatua dago kale-salmenta herri orotan.

 

NIEBLA KONTERRIA

 

Ez dakigu ez non hasten ez non bukatzen den konterria.

Larunbateko zikloturistak.

Uso-pasakoen antzerako behatokiak laranjadi baten erdian: txoriak uxatzeko txabolatxoak nonbait.

 

Niebla. Laino gandu baten bildua  dakusagu Niebla herria. Tontortxo zabal batean kokatua, erabat biltzen dute tontorra harresiek herria gordez: harrizkoak espero genituen harresi garaiok baina mortairu eta antzerakoz zarpeatutako hormatzarrak suertatu zaizkigu, harri eta adreiluzko zati batzuk salbu. Hiria bera ez da hiribildu xarmangarri horietakoa, gehiago du herri arrunt baten itxura, hiribildu batena baino, halere atsegina da eta badu zerikusi interesgarririk. Santa Maria Plaza: txukuna eta atsegina, jubilatuen solas-lekua: plazan bertan  meskita izaniko eliza bitxia: sarrerako adreiluzko arku ederra kapitelei zizel lanak ia ezabatu zaizkien harrizko zutabeen gainean, arabiar patio petoa den ataria bataio-pontea dirudien harrizko urontzi batekin; plazan ere kultur etxe jatorra eta andaluziar patioa dirudien taberna; iturriari ere antzinakotasuna dario. Gaztelua, ezer guti gelditzen zaio, gaztelu itxurarik ere ez ia. San Martin plazan estilo ezberdineko elizaren hondakinak: adreiluzko gotiko pospolin landua presbiterioa, beste aldetik begiratu behar zaion kanpai-horma eta sarrerako atea: elizaren erdi erditik doa kale edo pasagunea, oinezko zein autoentzat. Erromatar zubi adreiluzko sendo luze zabal garai  ederra, ura datorrenerako prest.

 

“Siete revueltas” da kale baten izena gaur egun inolako bihurgunerik ez badu ere.

Azulejoak dituzte tabernek: jite bitxia dute.

Musika-jaialdia iragartzen da nabarmen herri osoan.

 

Ezabatu da bai lainoa bai gandua, zeru urdin-urdina dugu.

Landetxe bakan batzuk, kortijo nanoak dirudite, alboan gehienez artalde txiki batentzat korta izan daiteken eraikin oso baxua, horma luzez lotzen dira bi eraikinok, erdian patioa sortuz.

 

 

EL ANDEBALO eta LA MINA LURRALDEA

 

Ez dakigu non hasten den eta non bukatzen lurralde bakoitza, ezta biak lurralde bat bera diren ere. Kantaore, flamenko-kantari eta flamenkoaren lurralde petoa omen: agian hemengoak dira “minero”, meatzari, flamenko abesti famatuak.

Eukaliptoa eta Portugaletik ezaguna zaigun sastraka ere sartu da honaino, mendi osoa txara edo sasitza bihurtuz; bada pinurik, baita artelatza eta larre-gunerik ere: zuhaitz berde iluna lurrazal horian. Mendi goietan lez gabiltza, gora eta behera leunetan doa bidaia, lurraldeak galdu du leuntasun amaigabe hura, tontorreria leuna da orain ibilbide osoa.

 

Valverde del Camino. Teilateri gorri biguneko herri zuria mendi magalean; gerizpean ikusten dugu bere aurpegia, misterioz bildua; eliza mudejar dotorea ikusten zaio, baita dorre puntazorrotzeko bigarren eliza ere. Bertaratuz, kolorgetua dago herri osoa, enaren menpe eliza gorrizka ere. Udaletxea eta plaza ditu txukunenak. Azulejozko oso ederrak dira plazako eserlekuak. Ez dute espaloirik kaleek, dauden espaloi gutxiak ez dira metro erdiko zabalerara heltzen; zabalxeagoak dira kale nagusikoak baina kale-zorua baino metro bat gorago daude, ez helduleku ez ezer, gaizki behar dute mozkorti eta ibili kilikolokoek.

 

“Vizcaino” farmazia, Javier Vizcaino Vizcaino-rena. Bilbotarra ote?.

 

Sotiel Coronado. Lau etxeko herri txiki, bakarti, hitsa. Mea giroa nabari zaio,  meatzari herria da izan. Menditik errepide inguruko zuloguneraino dator mea-harria ekartzeko garraio-zinta, eta tontor baten gainean oilartzen da  tximinia luzeko fabrika.

 

Zubi handi bat; goraxeago antzinako itxurako presa bitxia: sendoa, zabala eta garaia, harri edo arbel tolestuz egina dagoela erakusten du garbi hondatuta dagoen erdiko tarteak; alboan errota behar zuen  eraikina, ia leihorik gabekoa, bitxia. Bada tren bat ere: segur aski mea-gaiak portura eramateko garraiobidea da.

 

Zergatik dute mea-herriek halako jite hits kaskarra?. Zergatik halako pobre, bakarti, esplotatu itxurako?. Langile esplotatuak izan direlako betidanik meatzariak.

 

Calañas. Ganorazko herri zaindua dirudi. Kokagunez, tamainaz, egituraz baita kolorez ere, gaztelua behar luke elizak. Harri argiko haize-errota dotorea dute erakusteko, osorik dago, beso eta guzti: berritu berria edo agian berreraikia. Jostailuzkoa dirudi geltokiak, hain da kolore bizikoa. Txikia da azoka txikia, bertan herritarrekin harremanetan daude txapelokerrak.

 

Betiko eskemak dirau: herri inguruetan soilik daude lur landuak. Garitzak dira nagusi.

Agerikoa da mendiak berreskuratzeko ahalegina: sail zabalak garbitu dituzte tontorreria zabaletan eta uste dugunez artelatzak dira  birlandatu dituzten zuhaitzak.

Zubi asko zeharkatzen dugu maldetako erreka-zuloetan bestaldera egin ahal izateko, zubipeotan ur-negarrik ere ez da.

 

Villanueva de las Cruces. Txikia. Ez bidegurutze, ez kale-gurutzerik, errepidea da herriko kale bakarra. Errepidean bertan daude udaletxea, plazatxoa, eliza nanoa, eta, nola ez, zikoina.

 

Zikoina habia, oraingoan argindar poste bateko puntan.

Errepide ona.

 

Ustekabea izan  da. Rio Tinto beste mea-lurralderik ez zen gure ustetan, baina hara non inguru hau dena ere meatokia den. Lur agirian daude meak, inguru irekian, inola ere ez haitzulo edo mendi barruko galerietan: beherantz zulatzen dute lurra, krater erraldoiak sortarazten dituzte, ikaragarrizko hutsuneak lur azaletik beherantz, Oteiza edo Txilida bailira espazioak sortu eta mugatuz. Lur gorria da ateratzen dutena. Pilatu egiten dituzte zukua atera osteko hondakinak, mendixkak sortarazterainoko pilo erraldoiak, etengabe sortzen eta handitzen doaz, han-hemenka denean, mea-hondakinak edo zaborrak gehitzen doazen heinean, lur azalean bete nahi balituzke bezala lur azpian  hustutako espazioen ordezkoak.

 

Ez da harritzekoa mea-langileek, meatzariek, abestien bidez atera izana bere barne samindura. Bihotz urradurak eragin behar dute nahitaez lurra huste horrek. Kontraste izugarria da: mendigune latz, sastraka, eukalipto eta artelatz artean krater gorri beldurgarriak, bere alboan  mendi-tontor jaioberriak beldurgarriagoa, makurragoa,  bihurtuz lurralde idorra. Lur azaleko uztatik bizi ezin daiteken nekazaria lurraren bihotza zulatuz ozta-ozta pobrezian bizitzera behartua... Nekazaria meatzari bihurtuta, lur-azalari norberarentzat bizitzeko etekin nahiko atera ezin eta beste batentzat lur-erraiei etekinaz ateratzen lehen bezain pobre edo pobreago, zapalduago, bizitzeko. Izugarria behar du izan barne-etenak, barne-urradura sortu behar du: Flamenkoa eta meatzaria, bikote egokiena sumindura hori azaleratzeko: zer egokiagoa flamenko-kanta baino barne zauriok azaleratzeko. Kantaoreak, meatzarien flamenkoa… nola ez ba!.

 

Mea-flamenko disko bat erosi behar dut!!!.

 

Tharsis. Meaz inguratutako herria. Ez da egia begientzako hitsak direla mea-herriak, lehen nionen bezala, Tharsis etxe txikiko herri zuri-zuria da.

 

Noizbehinka indipikuak dira etxe ertzetako hesi.

 

Alosno. Herri oso polita, zaindua eta atsegina, adreiluzko eliza mudejarrarekin.

 

Rosa Diez aurkitu dugu kale-hormetako kartel batean bere irribarrearekin andaluziarrok engainatu nahiz: ez dute bere seta zitala, maltzurkeria mendekatia eta sen bortitza guk bezain ongi ezagutzen.

 

Arraza beltzeko txerriak artelatz-basoan.

 

S. Bartolome de las Casas. Herri zuri atsegina. Zikoina habia batek burutzen du eliza-dorrearen azulejozko prisma, tokatzen zaion bezala.

 

Antzerakoak dira herriok guretzat, baina bizitza propioa dute diotenez, bere kultura-altxor bitxien jabe da bakoitza, batez ere abesti kontuetan: bestelakoetan badirudi erabat bateratu edo berdindu dituela gaur egungo kultura bateratzaileak.

 

“El Obispo” lursaila, azulejozko sarrera dotorearekin: amaigabeko gari-sailen jabegoa da.

 

Lepe. Barrutik ikustera geratu gatzaizkio gaur. Zabal-zabala, ikusi ditugun herrien antzerakoa:  plaza, kaleria, zuritasuna ...

 

La Antilla. Jendez mukuru dago oinezkoen kale bakarra.

 

Zergatik ez ote dago oinezkoen kale gehiago itsasertzeko turista-gunetan, patxaran ibil ahal gaitezen: ez du nahi beste kalerik udaletxeak kale bakarrotako dendariek gehiago ordaindu dezaten, dendariek ez dute onartzen beste kalerik etekin gehiago atera nahi dutelako, ala bakoitzak autoa bere etxeraino eraman nahi duelako herritarrek ez dute nahi oinezkoen kalerik?.

.

243 kilometro, mea-kantaoreen lurraldetik

 

Izugarrizko kanpin-denda pila sartu da gaur, kanpina gainezka egiteraino. Ihes egin nahi dio herriak asteburuan astegunekoari.

 

 

 

Uztailaren 11. Igandea. 41.a – H:4.a

 

Pauma, errege indioilarra, dabilkigu gaur aurreko belartza horian. Txuarra besterik ez dugu bestela kanpinean,  hirietako txori zaildua lur zail honetan.

 

Lainotua argitu zaigu.

 

Ureztaketa azpiegitura sendoa dago hegoalde honetan.

 

 

EL ANDEVALO

 

Ez dakigu ez non hasten den ez non bukatzen. EL Andevaloko paisaia oso hegoan hasi zaigu eta paisaia berak jarraitu du bidaia osoan berriro hegora egin dugun arte.  Gida-paper batek dio “Huelva profunda” dela hau, Huelva sakona: barnealde txiroa dirudi, bai.

 

Gidaritza benetan atsegina eta erlaxagarria da: gora-behera leuneko ibilbidea, artezgune izugarri luze eta ugariekin. Berritzen hari dira tarte hondatuak. Ia inor ez dabil errepidean, herrietan, aldiz, auto asko dabil. Ez da ikusten Portugalen bezala motokarro edo moto txikirik soroetarako joan-etorrietarako, traktorea edo autoa da hemen ibilgailu usuena.

 

Villa Blanca. Egiaz zuria. Ez zaio falta plaza.

 

Barrurago eta eguzkitsuago.

Iparrerago eta txikiagoak dira herriak, utziagoak edo berritu ezinagoak, kolorgetuak ez ezik etxeak bezalatsu hondatuak elizak, kanpotik bederen; zementuzko zorua dute kale askok, galtzadarri zaharra besteek, hondatua edo zartatua sarri. Hegoko herriak ostera txukunak eta zainduak dira, kale-zorua baino garaiagoa dute espaloia askotan. Bihurria da kale-sarea gehienetan, etxe txikitxoko labirintoa, non sarri nora jo ez dakigula gelditzen garen. Tximiniak ia ez dira ikusi ere egiten, ez dira ezertxo ere nabarmentzen. Oso xumeak dira lur-jabegoetara sarrerak, zedarriak besterik ez. Ez da granja edo landetxerik ikusten, tartekako bakarren bat ezik;  “El Grandón” du izena batek.

 

S. Silvestre de Guzman. Zuri-gorria, dotorea eguzkitan.

 

Oso beheraino jaitsi gara, Guadianaraino.

Lur-orotako ibilgailu  batean, ia geldiko ibilian, artzaina behar zuen izan, zerbaiten  zaintzan zegoela ezin uka hain arreta handiz zituen begiak basoan kokatuak, animaliak non arduratuta segur aski. Bitxia izan da.

Urrutitik dakusagu gaztelua, handi eta idor, mendi arre puntan. Guadiana ibaia berriz eder eta dotore behean, zuloan zabal.

Zubi edo ibi bitxi bat, Guadianak tarteka urpean uzten duena, “ura egotera ez zeharkatu” dioen letrero handi batez iragarrita.

 

Sanlucar de Guadiana. Herri txukun eta zaindua, zuria, kanpai-horma nabarmentzen zaio; ez dirudi bisitari zaparradarik etortzen zaionik, ez baitu taberna edo zabalgunerik. Ibai ertza du, erakargarria eta txukuna, bestaldean Portugal eta ezaguna zaigun Alcoutin herria. Badu bai aldats pike-pikea den kale bat ere, non autoa ia perpendikular jarri zaigun.

 

Jaiko jantzita doa gaur jendea, jaiko baina apal, jantzi xumez. Gazteak ere ikusten dira gaur herrietan; baina nagusiak dabiltza soilik soroetan eta nekazari-ibilgailuetan, nagusiagoak diruditela bere biserarekin. Jende zaratatsua tabernetan: ez dago  egon jende askorik baina dirudi beteta daudela dirudi tabernok. Erabat beltzaranak dira denak.

 

El Granado. Mendiko herri zuria, azulejo urdin-zuriko hexagono zorrotza da eliza-dorrea; haize-errota: honi ez zaizkio falta beso-hegalak.

 

Aitona banaka sarriak ate aurreko geriza bakartian, makila eskuan, bisera buruan eta eserleku baxua ipurdipean.

Heldu eta jubilatu koadrila da herri orotako plazetako giza paisaia, denak dira begi gu hurreratzen garenean: oso kanpotar, arrotz, lekuz kanpo, sarkin, ikusi dugu geure burua herri orotan, gelditzera ere ausartu gabe hainbatetan.

Jende nagusia bilduta ikusten dugunean, badakigu hura dela herriko erdigunea edo gune nagusiena.

 

Villanueva de los Castillejos. Zementuzko kale bihurri estuko herri zabala: hemen ez zen erregelarik erabili kale trazaketan, auskalo zerk eragin zuen kale-korapilo hori, mendiak berak, agian erasotzaileengandik edo haizetik babestu beharrak. Huelvan ohiko diren etxe zuri baxuak dira hemengoak ere. Lau estaiko eliza-dorre mudejar garaia gerta zaigu herriko eraikin deigarriena,  leiho bakoitzak bere kanpaia balu ze nolako kanpai-hotsa, edo kanpai-emanaldia. Zikoina banda handiak egin du bizitoki dorre lerdena.

 

Gizakume heldu piloaren begiradapean aurkitu gara ia plaza izatera ere heltzen ez den kale-gurutze batean, autoz ginen eta aurrera egin dugu herrian geratu gabe, arrotz eta erabat lekuz kanpo ikusi dugu geure burua. Gu izan gatzaie, ginen izan, herriko ikuskizun bakarra une hartan.

 

El Almendro. Kale batek banatzen du Villanuevagandik, kalea da muga. Azulejozko eliza-dorrea, geldiaren geldiz estatua diruditen bi zikoinaren habia-leku. Xumea da erabat eliza, baina erakargarria bilakatzen da zuritasunagatik; 6 zutabe 2 ilaratan, 3 nabe, pintura aztarnak han-hemenka horma guztietan, marrazki erabat xumez osoki koloretutako kapera bat.

 

Izan ote zen behin ere baso lurralde hau?, izan bazen, ze baso modu zen eta zergatik galdu zen?.

Azeria eta muskerra aurkitu ditugu erabat zapalduak errepide erdian, baina ez da hildako animalia askorik errepideotan: kirikinoa ez da nonbait lurralde honetako biztanlea, edo auto guti dabilenez ez zaio errepidea hiltegi bilakatzen.

Herri orok du bere “Guardia Civil” etxea, baina ez du jartzen “Todo por la patria” ez piper-potean, ez ateburuan.

“Prohibida venta ambulante”, ia herri gehienetako debekua.

 

Puebla de Guzman. Teilateria argia ageri zaio, herri osoa gorri-argia bilakatuz, plaza zaindua du alde batean, eta eliza gain gainean.

 

Ezustea izan da gaurko bidaia: pinua eta eukaliptoa espero genituen Portugalen antzera, muga egiten baitute lurralde biak, baina dehesa edo larre-lurrak eta hariztiak izan ditugu bidelagun: Alentejo gogoratzen digu, baina lauagoa da hura.

Arrasto zuriak erakusten ditu nabarmen ibai lehorrak: mearen baten arrastoak dira edo urak berak  gatz edo bestelako osagai koloretsuren bat dakar. Kutsadura ala naturala?.

           

Baseliza atsegina tontortxo baten gainean, kukuka egon zaigu ikusmina bizituz. Duela 4 urte Paymongo herriaren diru-laguntasunarekin jasoa da.

 

Paymogo. Etxe bilketa artelatz eta arte artean, hori  besterik ez da  urrutitik begiratuta, gainenean  multzo arre handia gailentzen zaio,  eliza edo gaztelua behar du izan. Eliza da goreneko eraikin hori, hegian kokatua, herritik banatuta tarte zabal pike batez, erabat hondatua, erdi eroria; utzia dagoela uste izan dugu, baina hara non bi pertsona ikusi ditugun elizara sartzen; barrura egin dugu guk ere zer egongo jakin-min: mezatan zegoen herria; jantzian nabari da herri oso xumea eta pobrea dela; emakumeak haizemaileak astintzen dituzte etengabe, halako bizitasuna emanez bilkurari. Eliza bera herria bezain apala da, xume-xumea,  zuri kolorgetua arrosa kolorgetuko erretaularekin, santu-irudiak ere burua eta eskua soilik duten horietarikoa, gainerako gorpuzkinak lau ohol edo egur arropaz itxuratuak. Kaleartea, erabat utzia, bihurria, zementuzko zoroduna, hain kale estukoa ze autoak ozta-ozta hartu dezakete bira kale-gurutzetan. Aurkitu dugun herri pobreena izan da hau, gutxiagorekin ezingo lukeela iraun dirudi, tristura sortarazten digu.

 

Hain txiro, ezgauza eta ezer guti dirudien herri honek eman zuen dirua ikusi dugun baseliza hori jasotzeko!!!. Urkamendira merezi du apaizak. “Fedearen indarra” esanen du norbaitek. “Ezinaren ondorioa” erantzungo nioke.

Beltzez jantzitako neska bat ikusi dugu etxaurrean eserita lehenik, etxaurrea  erratzez  garbitzen geroago: hezurretarainoko zirrara sartu digu bioi harean aurpegierak, beltzarana, gogorra, asko sufritutako batena, bizitzak ezer oparitu ez dionaren irudi bizia.

Bozgorailuak ditu apaizak dorrean, herri osotik entzuten da elizkizuna, apaizaren sermoia ere. Hori ez bada bortxaketa erlijiosoa, elizaren inbasioa…!.

Sexu-jolasean ari zen  eliza ostean  zikoina bikotea errepikagailu-postetzarrean. Utziko al die apaizak antzerako jolasak lasai egiten herritarrei ere!.

Larre-lurraldetik etxera zihoan zaldizkoa Paymogon, seinorito edo kapataz jiteko bigarren zaldizko bat aurkitu dugu galtzadarrian ferra-hots ozena ateriaz El Almendro-n, hirugarren bat, hau mulu gainean, errepidean. Zaldiak erakusten du oraindik klaseen desberdintasuna Huelvako herriotan.

 

Ez da harritzekoa doinu urratua izatea lurralde hauetan “kante jondo”a.

 

Mendi giroan doa goiza, goietan gabiltzan sentipena dugu: zerumugarainoko zabaleran ia beti, lur koloreko tontor leun horiz inguratuta; artea da nagusi, guti dira eukaliptoak, Braganzako sastraka berdeak bereganatu du mendi osoa. Erreka-zuloetako zubipeetan putzutxo bihurtzen den ur-negarra besterik ez da zenbait errekatxo.

Dehesa edo larre ederretan egin dugu bidea S. Sivestretik aurrera..

Kolore biziz pintatutako taberna edo txosnak harritu gaitu giza arrastorik ageri ez den inguru bateko arbola azpi batean:  ehiztariak joaten zaizkio agian.

 

Santa Barbara de Casa. Herri bihurria, txiroa: nanoa da plaza, txikitxoa udaletxea,  kanpaiduna eliza, galtzadarrizkoa  zenbait kale bakan. Diskoteka du. Konponketa lanetan murgildua dago eliza, premiazkoa du, erabat hondatua baitago. Tristura dario indipikuak ugaltzen zaizkion herri inguruari.

 

Zaldi asko han-hemenka larrean, gutxika, herri inguruetan, zaldi zuria batez ere; txerri pila,  txerri beltza tarteka;  lur koloreko  artalde banakak; zikoinak ugari, eliza-dorre eta argindar posteetan; txori arre txiki moko luzeak, gandortxodunak, ezezagunak guretzat. Baratz guti herri inguruetan, indipikua ugarien denean, horrez gain pikondo, mahasti  eta almendrondoak. 40 bat metro inguruko diametroko putzu ugariak. Urtegien urdin-guneak ageri dira mapan, baina ez daude iragarrita errepide-gurutzetan.

Biziraupenerako animalia zen garai batean txerria, nekazari ahaldunen negozioa bilakatu da gaur egun. Agian ala zen garai batean ere.

 

Cabezas Rubias. Herri lauagoa da, zabalagoa ere bai, badu diskoteka ere: baina hau ere pobrea da: eliza, plaza... dena da xumea. Gazte jendea zen plaza inguruan eserita zegoena, gure autoa izan zaie ikuskizun nagusi. Lekuz kanpo sentitu gara berriro.

 

Jabego pribatua izanen dute alanbrez eta sarez hesitako mendi sailek, baina besteak, hesirik gabeak, norenak dira, herriarenak, estatuarenak, publikoak, pribatuak horiek ere... Ez dakigu.

Izugarrizko ahalegina egiten ari dira basoa berreskuratzen: artea birlandatu da mendi orotan.

Oraingoz eskopetadun eta perdigoikadetatik salbu atera den erbi txikia gurutzatu zaigu errepidean. Eskopeta eskuan ikusi dugu kamuflajez jantzitako handiputz bat, beste hamarkote bat arbola azpi batetan…, ehiza-leku aparta omen lurraldea.

 

Bakardade osoenean, inor ez dabilen bide galduetatik egin dugu etxera itzulia, dehesa, larre-lurretatik zehar errepide artez luzeetan, txirrista erraldoian baikenbiltza. Asko sufritutako arte zaharrak, jada barrutik hustuak edo gerri adarretan kiribilduak. Kontraste erakargarria osatzen dute lur horiak eta adarteria berdeak; udaberrian ere ederra izanen da dehesa, dena berde bihurtzen denean. Mendi osoak behar du izan zoragarria sastraka guzti hauek lora zuritan lehertzen direnean.

 

Eguzkipean egin ondoren goiz luze osoa Iparraldeko lur barruan, lainopean aurkitu dugu kostaldea, goizean utzi dugun bezala.

 

224 kilometro, barrualdetik, Huelva txiroenetik.

 

Atzo gainezka bete zen kanpina, bata bestearen alboan ia tolesean egotera nola etor daiteken ulertzen ez badugu ere: akuilu zorrotza da nonbait herri eta hirietatik ihes egin beharra. Herenegungo egoerara itzuli gara gaur, hainbatek alde egin ondoren.

Eguzki gorri ikusgarria zuhaitz ostean sartuzko ilunabarraz eman die agurra naturak gure itsaso inguruko egunoi.

BIDAIAK 99

Jon Etxabe 2021/05/31 10:20
HUELVA. La Antilla... portua eta ingurua, La Rabida, Huelva, El Rocio...

Herrialdeak, hiriak eta herriak

 

Ayamonte, Huelva, La Antilla, El Terrón, Lepe, El Rompido, Nuevo Portil, Punta Umbria, Odiel Padurak, Huelva, La Rábida, Palos de la Frontera, Magazón, Matalacañas, Doñana, El Rocío, Almonte, Rociana del Condado, Lucena del Puerto,  Cartaya, Islatilla, Isla Cristina, Trigueros, S. Juan del Puerto,

-  NIEBLA KONTERRIA. Niebla.

- LA MINA LURRALDEA. El Andevalo, Valverde del Camino, Sotiel Coronado, Calañas, Villanueva de las Cruces, Tharsis, Alosno, S. Bartolomé de las Casas, Lepe, La Antilla.

- EL ANDÉVALO. Villa Blanca, S. Silvestre de Guzmán, Sanlucar de Guadiana, El Garnado, Villanueva de los Castillejos, El Almendro, Puebla de Guzmán, Paymogo, Sta. Bárbara de  Casa, Cabezas Rubias.

- Trigueros, Beas, Zalamea La Real, Aracena mendikatea, Aroche haitzak, Los Romeros, Aguafría, Aracena, Linares de la Soerra, Alájar, Peñas de Arias, Montno, Puerto de Adajar. Fuenteheridos.

- Castaño del Robledo, Jabugo, Amonaster La Real, Arroyo, Acebuches, veredas, Cortejana, Arocheko haitzak, Aroche, Encinasola, Cumbres de San Bartolomé, Cumbres de Enmedio, Cumbres Mayores, Hinojales, Cañaveral del Leon, Carboneras.

- EKIALDEA. Puerto Real, Calako mehatzeak, Cala, Santa Olalla de Cala, Zufre, Higueras de la Sierra, Mea esparrua, La Granada de Rio Tinto, Campofrío.

- La Dehesa, Cerro Colorado, Rio Tinto, Corta Atalaya, El Campillo, Zalamea La Real,Nerva.

 

 

HUELVA

 

Uztailaren  8a. Osteguna. 38.a – H:1.a

 

“Olerkiak”. Loramendi:

*  “Beti oi du ekaitzak irribarre-lorea”. Ez beti, ez denentzat.

 

Harrerako neskaren barretxoa, ateko gaztearen irribarrea eta azken txanponak utzi ditugun janari-dendako saltzailearen “Bon voyage” izan dira Portugalko azken agurra. Arrantzaleak arrantza tresneria gertatzen ari dira pita zuria luze kalean zabalduta, barku konpontzaileak oholak taxutzen.... Fuzetako azken irudia. Algarveko etxe zuriak,  Tavira ondoko zikoinen argindar posteetako habiak, eukalipto batzuk, mendia txara bihurtuz Iparrean harrera eman zigun sastraka, itsasgaineko lautada, padura… horiek dira gure azken irudi-flashak. Mugarago eta eremuago, mortuago, badirudi Portugalek  bere aurpegi idor eta tristeenarekin agurtu nahi gaituela.

Geldo joan arazi digu errepidean tarte batez bizikletan doan 90 urte edo gehiagoko agureak:  karabanarekin nahi nuke nik horrela 25 urte barru!!!.

Guadiana erdian, zubitzar gainean, bukatu zaigu Portugaleko abentura. Bidaia bera bukatu zaigun bizipena dugu, oraindik aurean 3 aste ditugun arren: Huelva eta Badajoz oso-osorik, Caceresko zati bat,  3 asteko ibilgu atsegina, falta bazaigu ere oraindik.

 

Muga zeharkatuaz bat errepide negargarri hondatua hasi zaigu, eta herrira hurreratuz txapelokerren kuartelarekin eta piperpotearekin egin dugu topo.

Espainiara sartzearekin bat hasi zaigu errepide-zoru zartatu, ez-leuna. Ez dugu berriro autobiarik ikusiko Tordesillasera arte. PSOEk ez du bozik jasotzen nonbait Extremaduran edo ez du autobia beharrik bozka diezaioten, eta PPk ez du dirurik gastatu nahi loriarik ematen ez dioten ekimenetan, Espainiako autobideak sozialisten ekimena  izanen baitira beti, edonork egiten dituela ere.

Sartu eta kilometrora, zapi gorriz ari dira zirkulazioa zuzendu eta mozten errepide-konpontzaileak: izugarrizko iritzi eskasa sortarazten du, hirugarren munduko gizarte batean  gaudela dirudi.

 

Lur gorriak eta olibondoek osatzen dute paisaia, olibadi trinkoak dira, ez Jaenen ikusi ohi diren olibondo ilara artezetako olibadiak. Pinua ere sarria da tarte batzuetan.

Zuri eta zabal ageri da Lepe. Lur horixka landua, gari-lurra dirudi. Berri-berria, zabala, da La Antillarako errepidea, baina zoru-azala zartatu zaio jadanik: Chaves-en lagunen batek egin du hemen negozioa, bidegintzan batzuk eta dirugintzan besteak, bidegintza da politiko askoren zeharkako negozioa. Euskal Herrian portugintza da oraingoz dirua ematen duena.

Parke naturala izendatu dute itsasertza, zorionez, dena da pinudi eta padura.

 

Istripu gertatu berri larri batekin egin dugu topo: anbulantzian zeramaten gizonezko nagusi bat, erabat hautsitako auto gainean zetzan gazte bat laguntasuna jasotzen, auto biak hauts egin da.

                       

La Antillatik gertu dago hartu dugun kanpina.  Ziri polita sartu digu kanpineko gidak: itsasotik 700 metrotara iragartzen du, hala dago egon padura zuzen-zuzen hegazkinez eginez, oso urruti gelditzen zaigu bidez, El Terron edo La Antillatik barrena;  mortu baten erdian, itsasoaren usainik ere gabe. Herri bat dirudi: 4 kale ditu, bakoitzari dagokion eremua zenbakiz izendatu eta berezitua, estalki luzeek geriza egiten dutela. Ia erabat beteta, uda guztirako etorritako familiez; ez dute antolamendu dotorerik baina etxebizitza bateko osagai guztiekin hornituta daude, telebista eta txakurra barne; ia denek dute telebista atariko toldopean edo toldopetik kanpo: iturrira edo edonora bidean programa ezberdinetako irudi eta ahotsak ikus-entzunez egiten duzu joan-etorria. Guk lortu dugu lurralde zabalera so jartzea gure mahai-leihoak. Haitz gainean, burua falta zaion haize-errota batek ematen dio arnasa paisaiari.

 

Ia ez dago eguneroko sartu-irtenik kanpaleku honetan, ez dator pasoko jenderik, ez da pausatzen gau baterako bezerorik; ez dago alemaniar edo holandarrik!!!, sinestezina badirudi ere. Aldi luzerako dator hona datorrena, uda edo opor pasa.

 

-Zer esan nahi du “ezkondua”?-, galdetu dio harrerako neskak bulego-kide bati. “Galdetu eurei” erantzun dio. Ondoren irribarrez argitu digu katalanez dagoela ordenagailuko programa eta ez dakiela garbi hitzaren esanahia. Huelvaraino heldu da Kataluniaren beso luzea.

 

La Antilla, itsasertzeko turista-herria, sortu eta hazi berria, hondartza luzea eta etxeteria berria hondartza gainean, udalekuaren ohiko osagaiez gain, hondartza eta eguzkia dira erakargarritasun bakarrak.

 

“Viva S.Fermin” aupada bota digu madrildar batek gure autoaren matrikulaz jabetzean.

 

El Terron. Itsasadar ertzean jaiotako arrantzale herria, txikia eta zuria, arrantza-ontziek ematen diote arrantzale jitea.

 

Pintada erraldoia Lepen alkatea salatuz  paduran portua egin nahi duelako, delitu ekologikoa leporatzen diote: Zumaiako arazo bera hemen ere. Seguruenik turismo-gune bilakatu nahi du herria, guti batzuen interesengatik herri osoa hondatuz. Turismoari buruzko eztabaida da sakonean gai hau, ia herriaren interesa den ala ez helburua, edo zer eta zein den herriaren interesa.

 

Lepe. Zutabe karratu, mailadi zabal eta gizairudiez taxututako plaza moderno bitxia du  Ekialdeko sarreran. Hilerriko ate-gainean egin du habia zikoinak.

 

Izugarri polita da Punta Umbriara arteko parajea

.

El Rompido. Uda-pasako herritxo petoa, paraje zoragarrian: itsasadar bihurtzen da ibaia duna eta harea artean, ontzitxo pila ainguratuta, buru zapaleko pinudiak, bukatzen ez den hondartza, baretasuna...

 

Gorriak daude errepide bazterrak, garbiak baina, garbitu egiten dituztelako garbiak: zakarrontzi pila dago errepide bazterrean eta gizakiak utzitako zarama pila jasotzen ari da gizakume koadrila ezten luzeez baliatuz; ez da emakumerik ageri garbiketa lanotan.

 

Nuevo Portil, turismorako sortutako herria.

 

El Portil.  Turista-herri hutsa gaur egun: etxetzar ilara, errepidea, txaletxo-saila eta hondartza; lau etxe ilara paralelok osatzen dute herria. Ozta-ozta utzi zaio herritarrari hondartzarako oinezko pasabidea.

 

Punta Umbria. Aurrekoaren antzerakoa, baino askoz erraldoiagoa. Ugariak dira aparkalekuak, autoz gainezka dago inguru dena.

 

Odiel padurak.  Igeltsuzkoak dirudite hegazti hankaluzeak, hankabakar gainean zut, uretan, geldi. Zubi luzeak zeharkatzen du padura hiribururaino, padura gain-gainean,  atsegina egiten dute erdiko argi-poste urdinek.

 

Huelva. Ez gatzaio erdiguneraino sartu, errebaleko kale artetik zeharkatzen du errepideak.

 

Portua eta ingurua: Ur-lautada ikaragarri zabala, padura dragatua, hustua, da segur aski. Ertzeko industria-gunea ere ikaragarria da erraldoitasunean, zabaleran eta kutsaduran. Birfindegi eta antzerakoak:  batek hauts eta ke gorrizka zabaltzen du inguru zabalean gorriz tindatuz lurra, ura eta likinak; zamaketa-moilak, moiletarako errepide bereziak, tutueria erraldoiak... Huelvaren aurpegi ezustekoa, ikusi gabe asmatuko ez genuena. Ontzi zamaketarako tren-moila gertatu zaigu bitxikeri: Rio Tintotik zetorren edo datorren trenbidea: ur gainean luzatzen da portu barru-barruraino burdinaren zamaketa trenetik ontzira zuzenean ahalbideratzeko; ez dirudi gaur egun erabiltzen denik, baina mehatzen monumentu harrigarria bilakatu da, oroigarri deigarria. Coloni Monumentoa portu ertzean, erraldoia, tutuz bildua dago garbiketa lanetan edo.

 

Portu ertzetik zein hiritik La Rabidarainoko errepidea ez da batere ederra, industria gune zatarra baizik; deigarria bai bada.

 

Tinto ibaia: zoru-gain konponketa lanetan ari dira zubi erdian, segurtasun neurri kaskarrekin lan egiten den sentipena uzten dizu,  hirugarren munduko baldintzetan lan egiten ari diren ustea.

 

La Rábida. Gune polita, edertua eta zaindua. Hispanitatea dario denari.  Colonen komentu xarmantak hainbat estilo ezberdin erakusten ditu; ate bitxia du sarreran; ez dugu barrenera egin. Aurreko zabaldian 4. mendeurrena ospatzeko zutabe garaia, azpialdea soilik du zizelatua. Colonen 3 karabelen bikiak edo errepikak ibai ertzean daude ikusgai diru truk. “Monumento a la fé descubridora, a los descubridores”, .... beste zenbait eraikuntza.

 

BI matrikuladun autoa; “kaixo, kaixo”. Euskaldunberriak dira andre-gizonak, euskara berreskuratzen ahalegintzen dira behintzat, egin egiten dute euskaraz, gogoz egin ere. Isil egon dira bi semeak.

 

Ura dago denean, itsasoak itsasadar bilakatzen du ibai oro.

 

Palos de la Frontera. Lehen solairuko herri koskortua. Pinzon, Colonen pilotuaren jaiotetxea dute erakusgai. Mudejar jiteko adreiluzko eliza bat izan zaigu deigarri, dorre puntazorrotzekoa da, Portugalekoak ez bezala.

 

Jadanik ikusi ditugu hainbat eliza-dorre puntazorrotz,  Aljaraque herrikoa bat.

 

Izugarria da hiri batek ezartzen duen morrontza: bai denboraz bai bidez, izugarri luze egiten da Huelva hiria inguratzea.

 

37 graduko hozberoa.

 

225 kilometro, padura eta itsasbazter ederretatik azkenak.

 

Auto nafar bat eta bizkaitar bat daude kanpinean.

Komun-zulora botatzen da hemen papera, ur-biltegia ez da Portugaleko txiki-zapala eta ez dago komun turkorik ere.

Telebista da Karabana atariko denbora-pasa nagusia gauean; kontu-kontari asko dago toldopeetan, berbaro ozenak hartzen du ingurua gauerdian, jendea hitz-aspertuan luzatzen da berandura arte gaugiro atseginean; Portugalen ez bezala.

 

“Oroituz”. Arretxe:

Bidaztiak nonbaiten dio ez dela Indiara monumentuak ikustera etorri. Ba gu, horretara ere bagatoz bidaiara. Ba dut bestelako galderei erantzuna, beste arazo bat da  erantzunoi nire bizitza egokitzea.

 

 

Uztailak 9.  Ostirala. 39.a - H:2.a

 

“Olerkiak”. Loramendi.:

*  “Ta ara nola gaurkoan norbaitzuk dabiltzan / nere uztarri leuna kentzeko asmotan”. Elizak ezarri zigun uztarria ez zen inola ere leuna. Eliza zen Jainkoa, Jainkoa zen ere herriko apaiza!.

 

Meloi saltzaileak errepide ertzean; meloi txikiak daude barreiatuta soroan zenbait lur sailetan, hori-hori, mastra galduta.

Ugari egiten omen du euria Huelva probintzian, elurrik ostera ez. Urez oparo dator ubide zabala, seguruenik mapan agertzen diren urtegi ugarietako batetik; beharko dute ura laranjadiok, ura hartzeko prestatuta daude: erreten sakonek banatzen dituzte laranjondo ilarak, laranjondo bakoitzaren ipurdia, aldiz, oso goraino lurrez beteta dago, ipurdi bakoitza tantaz-tantako ureztaketaz ureztatua; israeldarren asmamena delakoan nago tantaz-tantako ureztaketa sistema, leku beroetan uraz baliatzeko erarik burutsuena bezala.

Kilometrotako mertxikondo sailak.

Bi tren-makina hiri aurretxoko errepide-gurutzeko borobilgune zabalean: Rio Tintotik portura zetorren trenarenak seguruenik;  presente daude meatzeok Huelvan.

 

Huelva. Zaharra eta zaharkitua, graziarik gabekoa, ez du inolako xarmarik. Lurrikarak hondatu omen zuen erabat, Lisboako lurrikara sonatu hark berak, monumentuz zurtz utzi zuen. Inguruan ibiliz gero, etorri etortzen zara bisitan, baina ez du bertara propio bidaiarik merezi. Andaluziako hiri polit bat espero nuen, hiri industrial jitea erakusten du ordea. Ez genuen espero hain hiri xumea, ezta horrelako portu-gune eta industria-gune erraldoi kutsagarririk ere.

Erabat bortitza da portu inguruko paisaia. Gaur ikusitakoaz jabetu gara atzo uste izan genuen baino zabalagoa dela portualde industrializatua, arrunt gehiago direla birfindegi eta lantegi kutsatzaileak, petrolio biltegiak itsasertz izugarri zabala bereganatzen dutela, badela airea kiratsez eta ura apar zikinez kutsatzen duen zelulosa fabrika erraldoi bat. Erabat gorrituta dago Tinto ibai bazterreko hondarra, erabat gorri azaltzen da inguru dena itsasbeheran. Badirudi Andaluzian ere probintzia gizagaixoenari ezarri  nahi izan diotela beste hiri harroxko historikoek beraiengan nahi ez zuten zaborreria osoa. Beraz Huelva esplotatutako probintzia edo itsasbazterra da, “el coponcillo de todas las hostias” Nafarroan esan ohi den bezala.

Hirira itzuliz: Oinezkoen kale nagusia izugarri luzea da, bertara jotzen duten bizpahiru kalek osatzen du oinezkoen barrutia: nahiko arrunta da baina jende asko biltzen du. Museotik at, elizetan daude artelan gehienak, baina itxita daude ikusi beharreko hiru elizak: Katedrala, dotore itxura du, okre kolorez pintatuta dago; S.Pedro eliza, pintatuta dago ere azulejozko dorrea, leiho erromaniko bat eta bestelako aztarna eta zatiak ditu begiratzeko; Kontzesio eliza, Zurbaranen koadroak gordetzen omen ditu eta aulkiteria ere ikustekoa omen.

 

Eskale franko kale jendetsuetan.

Izozki izugarri gozoak eta zapore nahastutakoak egiten dituzte.

Azoka-txiki digantea portu ertzean: hiri osoan denda haina postu bertan. Tamainaz dira ezberdinak azoka-txikiak,  eskaintza  antzerakoa da denean .

 

Erbestean gaudenean ohi dugun sentipen berezia sortarazten didate Espainiako diru-txanponek zein gaztelera entzuteak: Portugaleko zantzuak dirau gugan oraindik, hilabetez hangoetara eginak, erabat arrotzak zaizkit Espainiako hizkuntza eta txanpona. Eta ez da hausnarketa politikoa egiten dugulako.

 

Aldatu egiten da paisaia Magazonera bidean, pinudi trinkoa osatzen dute dunek eta dunetako pinuek.

Hor behar du itsasoak ere, oso hur, baina dunek estaltzen digute.

 

Mazagon. Uda-herria, uda-herriaren osagaiekin. Garbia, argia eta gustagarria, hondartza luze ederra du, Huelvako portu-muturraren albora. Gune nagusitik aurrera, berriz, utzikeria eta zikinkeria nagusitzen zaizkio, hautsa eta hondakina; aparkaleku bihurtuta du etxaurre eta duna ertz oro.

 

Ona da errepidea, baina herriaren onbideari ala turismo-negozioari begira egina dago?: lotuta doaz helburu biak baina helburu nagusia zein?, errotik ezberdinak dira ondorioak. Turismoa helburu ez balitz utzikeria letorke. Turismoa herriaren onerako dela hori zurikeria da.

 

Amaierarik gabeko pinudia bilakatzen da bidea kilometroetan: mendia diruditen duna garaiak, pinu-mendi bihurtuta. Ez dirudi hazteko edo mardultzeko aukera handirik dutenik pinuok, nahiko mozkote eta meheak baitira. Aspergarria, joan eta joan, ez dago pinua beste ezer, eta geu soilik errepide zabalean. Jendeak botatako plastiko hondakinez zuri dager ingurua tarteka.

 

Matalacañas. Itsas ertzean, Doñana parke naturalaren alboan. Turismo-gune erraldoia, era orotako etxeterian oinarritutako antolamendu digantea. Errepidetik soilik ikusi dugu.

 

Halako batean, zabortegi antzerako hareatza batean bukatu zaigu errepidea.

 

Doñana parke naturaletik goaz, errepidetik, hegaztiak eta gainerako animaliak ikustea baztertu dugu.

Gorago eta soilago dago lurraldea, eukaliptoa agertu da baina ez du basorik osatzen, ilaretan dago lur landuen hesia bailitzan; lur landu itxura dute hondar-lur zuriok, baina lursail gehiena sastrakadi eta belar lehor landugabea da. Itsaso eta Guadalquivir aldera gerturatuz  padura izanen da  hemen hondarra den lurraldea.

 

El Rocio. Mendi edo baso baten babesean usten nuen, baina lautada batean dago. Elizaren alde batera, han urrutian itsaso edo ibairantz galtzen den padura izugarri zabala, itsasgoran itsasoa bera edo Guadalquivir ibaia bertaraino heltzen da nonbait: zikin planta izugarria du, berde likina du azala, lokaztu itxura denak, zaldi eta behi aldra larrean. Santutegi aurreko zabalgunea harea horia besterik ez da, non autoak sigi-saga egiten duen. Erromeria egunean, milaka erromes direnean bertan, zaldizkoak asko eta asko, ez du akaburik izanen hemengo hautsak, ezta lokatzak ere euri-eguna suertatzen bada. Herria zabaltzen da Santutegiaren beste aldera, eta Amabirjinaren inguruko negozioa, diru-iturri oparoa diruditen hotel eta bestelako osagaiak. Eliza aurrean betiko kinkila-dendak, pobreen negozio urriak. Dotorea, ederra eta polita ikusten da eliza, zuri-zuria, handikeriarik gabe. Eliza barrua, zuria, korua luzatzen zaio bi alboetan aurrera arte hiru nabe osatuz: zuritasuna da nagusi; presbiterio aurre osoa berriz urre-kolorea da, berez okrea denak ere urre antza hartzen baitu; Amabirjina dena da urre-zilar kolore. Amabirjinaren palioa, zilarrez brodatua, koruan dago, beheko begien ikusmiran.

 

Ez da bisitari elizkoirik nabari, ez dago inor errezoan, ikusmiran joandako erromes ukiturik gabeko bidaiari edo bisitariak gara denok, kanpoko zein bertako.

Irudi honek, eliza honek, inguru honek, izugarrizko jendetza iraultzeko indarra du, milaka jende astintzen du barru-barrutik zein azaletik, uholdeka dakar eta biltzen du jendea urtero.

Lastozko teilatudun jatetxe zuria, Europa Iparraldean ikusten diren teilatu zorrotz horietariko eraikina: bitxikeria, hemen ere polit eta bitxia.

 

Laranjadiak, olibadiak eta mahastiak, tarteka ekilore eta pikondo sailak, galsoroak tarteka, umel gunetan kanabera erruz, hori da Huelvara arteko paisaia. Aspaldiko eukalipto lerden sendoak azaltzen zaizkigu noizbehinka bide-gidari eta lagun.

 

Almonte. Galdu egiten zaio ia herri itxura, lur koloreko teilatuak nagusitzen zaizkio, zurbilagoa da etxeen zuritasuna.

 

Rociana del Condado. Aurrekoaren antzerakoa, lur kolorez kamuflatuta, egon ere ez bailego,  eliza-dorre lerden ederrak aldarrikatzen du han badela herri bat.

 

Liluratuta gauzka Hego-Huelva honek, lurzoru erabat landuak, gezurra baitirudi hondar zuri horietan ezer landu daitekeenik.

 

Lucena del Puerto. Lur barruko herritxo zuria, etxe baxuko luzea; kale batek zeharkatzen du alderik alde, trabeskako kale motxagoek osatzen dutela kale-zarea. Ez du ezer berezirik baina deigarria gertatzen zaigu. Zergatik jarri ote diote “puerto”  gehigarria Lucena izenari: Huelvako portua hur duelako,  nolabaiteko aldastxo batetan dagoelako, ala agian portuko itsasargia bertan zelako du izen hori?.

 

Cartaya. Gaztelu eta guztiko herri egina, baxua izanik zabala behar zuen eta da; bizpahiru eliza ditu.

 

217 kilometro, kale eta landetan.

 

Ilundu ondoren berbaroak, telebista hotsak, umeen jolas oihuek biltzen dute erabat ozen kanpaleku esparrua.

BURUTAPENAK 5

Jon Etxabe 2021/05/24 10:10
Esparbelaz: Bizitza, Adina, Euskara, Letrak, Politika.

Bizitza

* Kale-kantoiz osatutako ibilbidea da bizitza, kantoi bakoitzaren bestaldean zer dagoen ez dakigula egiten dugun bidea.

* Ekintza orok markatzen du gizakia, aurreko eta ondorengoarekin lotuta baitago, lotzen gaituen kate bat da bizitza, ekintza oro da kate-begi, hutsala dela uste duguna bera ere.

* Zerbait egitea da bizitza, gordetzeko edo isilean bada ere, arnasa ematen dizu.

* Dena geuretu nahiko genuke bizitzan, baina bizitzak berak irensten gaitu.

* Bizirik sentitzeko bide bat dira irudimena eta ametsa.

* Egoskorrenak ere arnasa-guneak edo garaipenak, nahiz minimoak, behar ditu jarraitu edo arnasa hartzeko.

* Denetik dakar bizitzak, tamalez banaketa desorekatuan.

* Amildegi baten aurrean bezala uzten gaitu tarteka bizitzak edo patuak, orekari eutsi ezin bezala aurkitzen gara, zerbaiti heldu beharrean.

* Bizitza eta heriotza, batak bestea ukatzen du, edo osatzen.

* Ezin daitekeela maitasunaren gainean bakarrik eraiki bizitza: hala uste dut.

 

Adina

* “Iraganaren errefuxiatuak” gara behin adin batera ezkero,  eta hori bera da gazteagoaren arriskuetako bat ere.

* Iraganeko motxilarik gabeak omen gazteak: horregatik bizi dira presaka bezala, edo erritmo bizian.

* Politikak kutsatu gabeak dira gaur egungo gazte gehienak, baina ez dakit hori ona den, kutsatuta baitaude eurak ere, zerk kutsatuta da arazoa. 

* Etorkizunaren zain dagoena da zaharra; zerbaiten esperoan dagoena, edo zerbait egitea espero duena, adin handikoa izanen da agian, baina ez zaharra.

* Etorkizuna baino iragan  handiagoa duena dela adin handikoa: ez da esaldi bat, biziki sentitzen den errealitate  bat baizik.

* Izandakoen antzerakoak dira gertakizun berriak  adin handiko batentzat, errepikagarria iruditzen zaio ia dena.

* Zeregin gehienak azkena bezala bizitzera eramaten zaitu heriotza hurbilaren kontzientziak, presaka bizitzea da arriskua, azken hariak lotu nahia.

* Badira jada hogeita  hamar urte bueltan zaharrak direnak: hori bai zahartzaro tristea.

 

Euskara

* Batua erabiltzeagatik  herdoiltzen omen euskara:  horretan datza idazle on eta erdipurdiko baten arteko ezberdintasuna; literatura egin nahian euskara herdoildu besterik ez du egiten askok, edertu beste askok.

* Nerabe baten arazoak dituela  deritzot Euskarak, idatziak batez ere, hizkuntza helduen bidera egokitzea, heldu bilakatzea.

 

Letrak

* Itzalean dagoena argitara ateratzea omen idaztea: hala da.

* Norberaren jabeago egiten duela idazteak: egia da.

* Literaturak ez du ezer konpontzen, baina lagundu dezake konpontzen.

* Ez dago fikziorik literaturan, idazlea beti dago nolabait txertatuta edo islatua bere idazkian, dena irudimenaren uzta dela uste duenean ere.

*Zentzurik ba ote fikzioa idatzi edo irakurtzeak: denbora gustura eta taxuz emateko eta hainbat hausnarketarako aukera eskaintzen du  behintzat.

* Hitza jolas, edo gutxienez denbora-pasa, bihurtu behar du irakurle bakarra bera den idazleak.

* Ametsaren antzekoa omen literatura: oroitzapenak nahastu, piztu, aldatu… egiten dituelako: asko dauka horrek egiatik.

* Literatura fantastikoa dela literatura politikoa:  hala uste dut.

* “Batek ez dizkio istorioak bere buruari soilik kontatzen. Beti dago beste norbait. Baita inor ez dagoenean ere”. Hala da, beti dago balizko entzule edo irakurleren bat.

* Beti uzten da zerbait kanpoan idazten denean, gai larregi egon ohi baita, edo aspergarria bilakatu daiteke idatzia, edo ez da beti komeni dena azaleratzea.

* Literatura egite ahaleginak oskol soilak bihurtzen dituzte sarri hitzak.

* Lerro artean dagoena aurkitze ahalegina da sarri irakurketa.

* Paperezko labirintua omen liburua: hala da, mila bidexka ezberdin zabaltzen dizkizu, sarri ez da erraza idazlearen jomuga aurkitzea ere.

 

Politika

* Gezurrezko egia asko dago, edo egia iruzurgileak: politikan nabarmenen.

* Gutxiengo bati indarkeria gehiena aplikatu: ohiko politikoen ohiko politika.

* Erretorika dela krisi garaian errege, merkeago erosten omen hitzak: politikoei entzun besterik ez dago.

* Tresna politikoa dela alaitasuna: hor datza agian politikaren porrota.

* “Politika gauza zikina zen”. Da

BURUTAPENAK 5

Jon Etxabe 2021/05/17 09:50
Giza kiribiletan

Zu eta ni

* Bide ezberdinak erabili ohi ditu bakoitzaren ulermenak, horrek zailtzen du harremana.

*  Asko laguntzen du zinez errudun sentitzeak zerbait oker egin denean, asko leuntzen ditu harremanak, ertz gehiegi eta biziegiak baititu harroxkoak.

* Behin ere ez dakizu bizitzako zein egoerak lotuko zaituen beste norbaitekin.

* Izan zintzoa denekin, edonor bilakatu daiteke-eta zure kide, bezero, borrero…

* Gizaki orok, askeenak ere, zerbaiten edo norbaiten premia du, helduleku bat behar du, erreala edo asmatua,  iraun ahal izateko.

* Zu zeurenez erakargarria bazara ere, beti duzu beste norbaiten premia.

* Pertsonen arteko distantzia fisikoa eta besteen barnera doana: neurtu ahal da fisikoa, bestea aldiz, baldintza askoren araberan dago,  ze zaila den neurtzen.

* Iraingarria da batak bestea arretaz ez entzutea, iraingarria ere zenbaiti arreta jartzea..

* Gaitasuna eskatzen du dudak aukera ezberdinak aldi berean neurtu ahal izateko;  ez da baina beti horrela suertatzen, hortik datoz hainbeste ezinikusi eta haserre.

* Ezinbestekoa da elkarrizketa bestearen begiek beste nonbaiten daudela adierazten dutenean.

* Zenbat gauza egiten ditugun, zenbat jarrera hartzen, zenbat men besteei egiten, gogo onez, baino besteenganako zerga bat bezala.

* Azunen erredura da hainbaten hitz-jario etenezina.

* Aho biko ezpata izan daiteke pertsona bat hur-hurretik ezagutzea.

* Galduta legoke bazter-nahasleari jaramon egiten diona.

* Dela fisikoa, dela psikikoa, zer egin minarekin, erakutsi ala gorde: ez da beti erabaki erraza.

 

Zuek eta gu

* Hauskorragoak egingo gintuzke biluzik bizitzeak, aldi berean umilagoak eta  humanoagoak, elkarbizitza erraztuko luke ondorioz.

* Lagunarteko mintzagaiei kasu eginez, sarri dut esatekorik ez duen gizarte mutu bat garela sentipena.

* Berea du talde batek diana bat izatea, unean unekoa gehienetan, aldakorra: agian taldearen estrukturari eusteko balio du.

* Boterea omen dira txutxu-mutxuak: sare sozialetan datza txutxu-mutxu hori gaur egun.

* Portaleko postontziak galdu du gaur egun garai batean eguneko mugarri bat zen eragina.

* Telebista omen garai bateko Elizaren antzekoa: badu parekotasunik, sineskerian eta menpekotasunean gutxienez.

* Norbait gutxiestea berarekiko arazoren bati ihes egiteko modu bat da.

* Ez dago lorpen indibidualik, beste hainbat eta hainbaten arrastoa eta eragina du ekintza orok.

* Objetibotasunik ez dago, bakoitzaren ezagutzak baldintzatzen baitu edozein behaketa:  hori barneratuta bagenu errespetu gehiago edukiko genuke besteen iritzienganako, ez ginateke hain tematiak izango.

* Elkartu egiten ditu urruntasunak jatorriz hur baina elkarrengandik urruti bizi direnak.

* Legegilearen edo boterearen ahulezia nabaritzen da lege zapaltzaile edo herslea arautu edo inposatzen denean.

* Zenbat eta gehiago aitortu poliziari, arrisku gehiago omen susmagarritzat hartu zaitzan: egiatik asko du iritzi horrek.

Aurkezpena

Jon Etxabe naiz. 1933an jaioa. Jubilatu nintzanean irakurtzea eta idaztea izan zen aukeratu nuen denbora-pasa nagusia. Mota ezberdineko hainbat material pilatu zait ordenagailuan. Haize bolada batek eramango nauen orri bat naizenez, material hori sarean jartzea pentsatu dut. Zatika eta sailka ateratzen joango naiz. Bideak erakutsiko dit zer eta erritmoa. Lotsa eta ridikulu sentipena sortarazten dit. Baina nahikoa zait bakar bati lan hau baliagarri bazaio.