Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibarko periferiatik / EITB Nahieran ikusi Kodin

EITB Nahieran ikusi Kodin

Mikel Larreategi 2016/11/28 09:45
Kodi Media Center bat edukitzeko software bat da. Zure 'media' eduki guztia (bideoak, irudiak, audioa, ...) toki batetik atzitzeko programa bat da, zure ordenagailuan instalatu daiteke eta HDMI kable batekin telebistara lotu. Gainera Interneteko hainbat zerbitzu (Youtube esaterako) erabiltzeko aukera ematen du telebistatik irten gabe. Kodin EITB Nahieran zerbitzuko bideoak eta audioak nola erabili azalduko dut hemen.

Plugina Kodin erabiltzeko prest
Plugina Kodin erabiltzeko prest

Orain dela hilabete batzuk azaldu nuen hemen nola ikusi ditzakegun EITB Nahieraneko bideoak tvalacarta pluginaren bidez Kodin. 

Han egindako lanetik abiatuta EITB Nahieranen APIa egin nuen eta EuroPython 2016n Bilboneta UEUk antolatutako Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegian Donostian aurkeztu nuen.

Azken honetan, Igor Leturiak galdetu zidan eta APIa erabiltzen zuen Kodirako pluginik bazegoen, eta ezetz esan nion baina APIak erabiltzen zituen tresna guztiak (HTMLa parseatzea, URLak sortzeko javascript kodea, eta abar) tvalacarta pluginean integratuta zeudela.

Hala ere interesgarria iruditu zitzaidan ideia eta asteburuan prestatu egin dut plugina. Pluginaren kodea GitHuben dago eta instalazio-argibideak ere hantxe jarri ditut: zip-a deskargatu, Kodira kargatu eta kitto. Kodi arduratuko da dependentziak instalatzeaz.

Momentuz oinarri-oinarrizko gauzak egiten ditu: telebista eta irrati-programa guztien zerrenda erakutsi eta ikusteko aukera eman. Momentu batzuetan geldo dabilela igartzen baduzu, APIa doako zerbitzari baten ostatatuta dagoelako da.

Plugina probatu edo hobekuntzaren bat proposatu nahi baduzu, eskertuko dizut! Idatzi hemen komentario bat edo ireki ticket bat GitHuben.

etiketak: , , ,
e-gor
e-gor dio:
2016/11/28 10:13
Nik tablet-ean eta mugikorrean daukat Kodi, nahiz eta ez dudan asko erabiltzen, baina erabiltzekotan noizbehinka EITB Nahieran ikustea da ikusten diodan erabilera onena. Eta zuk esan bezala, tvalacarta jarri nien, baina egia esan nahi ez ditudan beste kanal askorako balio du... Orain hobe, zure plugin-a soilik jarri ahal izango diot Nahieran-entzat. Eskerrik asko!
txerren
txerren dio:
2016/11/28 11:11
Iepa Mikel, eskerrik asko!

Linux makina batetan primeran dabil plugina. Android sisteman berriz huts egin dit.

Halere zorionak, kriston lana!!
Mikel Larreategi
Mikel Larreategi dio:
2016/11/28 15:59
Androidetako errorea konponduta, probatu azken bertsioa mesedez: https://github.com/erral/plugin.video.eitb/releases
e-gor
e-gor dio:
2016/11/29 07:54
Niri ere badabilkit, baina serie bateko kapituluak izenburuaren arabera ordenatuta agertzen dira, ez kronologikoki...
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut.