Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

"Foix-eko Katalina" komikia egin dute Angel Rekalde eta Axpik

e-gor 2020/12/25 12:00
Nabarralde Fundazioak argitaratu du Nafarroako Erreginaren bizitzari buruzko komikia
"Foix-eko Katalina" komikia egin dute Angel Rekalde eta Axpik

Irudia: Ainara Azpiazu "Axpi"

Azkenaldian Nabarralde Fundazioak ia urtero komiki bat ateratzen du Nafarroako eta Euskal Herriko pertsonaia edo gertakizun historikoen inguruan: Eneko Aritza 2016an, María Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak 2018an eta 1620 Nafarroa Beheregaina 2019an. Bada, oraingoan Katalina I.a Nafarroakoari buruzkoa argitaratu berri dute.

Foix-eko Katalina komikian Gaztelak Nafarroa indarrez konkistatu zuen garaian Nafarroako erregina zenaren bizitza kontatzen digu. Angel Rekalde da gidoilaria eta Ainara Azpiazu Axpi marrazkigilea. Egileek azaldu dutenez, emakume ahaldundua zen Foix-eko Katalina, erregina zilegizkoa (Albret-eko Juan kontsortea zen) eta Nafarroara errenazimendua eta aurrerapen handiak ekarri zituena. Komikiaren haria kontu nahiko ezezagun bat omen da, artean haurra zen eta oso gaixo zegoen seme Frantziskoren heriotzaren istorioa hain zuzen, Albako Dukeak Iruña indarrez konkistatu zuen egunean hil zena. Komiki bidez kontatutako gure historiaren beste zati bat.

Ada Lovelace informatika eta programazioaren aitzindariaren bizitza komikian

e-gor 2020/12/12 10:27
Ikaselkar etxeak atera du euskaraz Jordi Bayarriren komiki biografiko berria
Ada Lovelace informatika eta programazioaren aitzindariaren bizitza komikian

Irudia: Jordi Bayarri

Ikaselkar argitaletxeak Jordi Bayarrik zientzialari ezagunen bizitzen inguruan egiten dituen komikiak euskaratzen jarraitzen du. Lehenago Newton, Marie Curie, Darwin eta besteren biografiekin egin bezala, Ada Lovelacerena atera du orain, Ada Lovelace, zenbakien liluratzailea izenburuarekin.

Ada Lovelace ez da beharbada beste zientzialari horiek bezain ezaguna, ziurrenik bere ekarpena informatika eta programazioaren arloan izan zelako, eta gainera ordenagailuak existitu baino 100 eta piko urte lehenago! Bere bizitza zirraragarria da eta ezagutzea merezi du (nik Benjamin Woolleyren Ada Lovelace, bride of science gomendatzen dut; Elhuyar aldizkarian ere idatzi nuen berari buruz). Ada Lovelace, jaiotzez Augusta Ada Byron, Lord Byron poeta ezagunaren alaba zen. Charles Babbagek asmatutako makina analitikoarentzat (egungo ordenagailuen kontzeptuak zituena, baina inoiz eraiki ez zena, orduan horretarako teknologiarik ez zegoelako) Bernouilliren zenbakiak kalkulatzeko algoritmo bat idatzi zuen Lovelacek: zer eragiketa egin behar ziren, zer ordenan, zer aldagairen gainean, begiztak, baldintzen menpeko jauziak... Hori guztia ordenagailu baterako programa gisa har daiteke. Horregatik, historiako lehen programatzailetzat hartu izan da Lovelace. Horrez gain, Lovelace ohartu zen makina analitikoa matematikatik harago aplika zitekeela, edozein informazio-mota tratatzeko, hau da, konputagailuak edozertarako izan zitezkeela ikusi zuen lehenbiziko pertsona izan zen. Eta azkenik, Lovelacek esan zuen Babbageren makina analitikoa ez zela inoiz gai izango gizakia sorpresaz hartu eta harritzeko; alegia, programatua dagoen gauzak egiteko gai besterik ez zela izango. Finean, adimen artifizialaren inguruko eztabaida abiarazi zuen, Alan Turing-ek bere artikulu eta test famatua baino 100 urte lehenago. Ada programazio-lengoaia aitzindariaren izena bere ohoretan jarrita dago.

Ezagutzea merezi duen bizitza, modu erraz eta atseginean ezagutzeko komikian idatzia.

Iñurrategi anaiei buruzko komikia atera du Suak

e-gor 2020/12/09 21:45
Everesterako espedizioaren inguruko duela bi urtekoa bezala, Ramon Olasagasti eta Cesar Llagunok egin dute "Iñurrategi anaiak, mendiari bihotz emanak" hau ere
Iñurrategi anaiei buruzko komikia atera du Suak

Irudia: Cesar Llaguno

Sua argitaletxeak duela bi urte euskal mendizaletasunaren gertakizun ezagun eta garrantzitsuenetako baten inguruko komikia egin zuen, Everesterako 1980ko euskal espedizioaren ingurukoa hain zuzen, Ramon Olasagastiren gidoia eta Cesar Llagunoren irudiekin. Bada, orain etxe eta talde berberak beste komiki bat kaleratu du, oraingoan euskal mendizalerik handi, karismatiko eta maitatuenetakoak diren Iñurrategi anaiei buruzkoa.

Iñurrategi anaiak, mendiari bihotz emanak izenburua duen komiki honek Felix eta Alberto Iñurrategiren bizitzak eta lorpenak kontatzen ditu. Beti elkarrekin, oso gazterik beste mendi garrantzitsu batzuk egin ostean, 90eko hamarkadan Himalaiako mendiei ekin zieten. 1990ean Pumori igo ondoren, 1991n egin zuten euren lehen zortzimilakoa (Makalu) eta 1992an Everest igotzea lortu zuten, balentria ikaragarria garai hartan: 1980ko espediziotik beste euskaldunik ez zen bertara iritsi; orduan iritsitako lauetatik Iñurrategitarrek oxigenorik gabe egin zuten, hori egiten lehen euskaldunak; munduko lehen anaiak izan ziren hara igotzen; eta Alberto munduko pertsonarik gazteena izan zen munduaren gailurra egiten. 90eko hamarkada horretan 12 zortzimilako egin zituzten elkarrekin, 2000 urtean munduko lehen pertsonak izan ziren 8000 metrotik gorako mendi batera (Manaslura) igotzen, eta urte horretan utzi zuen bizia Felixek Gasherbrum II jaistean. Haren omenez sortu zuten 2001ean hainbat senide, lagun eta mendizalek Felix Iñurrategi Baltistan Fundazioa, Karakorumgo Baltistan eskualdearen garapen ekonomiko justu eta jasangarria bultzatzen laguntzeko. 2002an Albertok 14 zortzimilakoak amaitzea lortu zuen, hori egiten zuen munduko pertsonarik gazteena zela.

Felixen heriotzaren 20. urtemuga betetzen den honetan, goiko istorio horiek guztiak eta askoz gehiago ikusi eta ikasiko ditugu Iñurrategi anaiak, mendiari bihotz emanak 104 orriko komikian.

Garai txarrak komiki-azokentzat...

e-gor 2020/12/03 09:50
Komikizale, euskarazko komikigintzak inoiz baino beharrezkoago zaitu!
Garai txarrak komiki-azokentzat...

Irudia: Dani Fano

COVID-19ak, eguneroko jardun guztietan bezala, komikiak saltzen hainbeste laguntzen duten azoken jardunean ere eragin du. Europako topagune handiena den Angulemako komiki-azoka, adibidez, 2021eko urtarrilean bere 48. edizioa izan beharko lukeena, ez da egingo.

Gurean egiten direnei dagokionez, aurten urriaren hasierarako antolatuta zegoen Getxoko Komiki-Azoka, Euskal Herrian egiten den komiki azoka handi eta esanguratsuena, bertan behera uztea erabaki zuten antolatzaileek. Eta Durangoko Azokak ere ez ditu ohiko erakusmahaiak eta beste guneak jarriko Landakon, onlineko denda eta egitaraua izango dute.

Euskal komikiarentzat urteko bi zita garrantzitsuenak dira hauek. Hain dira garrantzitsuak, non urteko komiki gehienak udazkenean ateratzen diren horietan aurkezteko, eta bertan izaten dira salmenten zati garrantzitsu bat. Horiek ez egiteak edo murrizketekin egiteak eragin ikaragarria izan dezake komikiak ateratzen dituzten argitaletxeetan eta, ondorioz, etorkizunean aterako den euskarazko komiki kopuruan.

Beraz, euskal komikizale maitea, komikiak bi azoka horietan eskuratzeko ohitura bazenuen, horiek ez daudelako ez txandapasarik egin aurten erosketetan! Euskararen Eguna eta Durangoko Azoka irekitzearen bezpera den honetan, kontuan izan, gabonetako oparitarako edo bestela, euskarazko komikiak zure zain dituzula herriko liburu-dendan, argitaletxearen webgunean edo Durangoko Azokako denda birtualean. Aurten zein aurreko urteetan lan bikainak atera dira euskaraz, eta horien berri blog honetan bertan daukazu, edo Komikipedian, edo Durangoko Azokako dendan ("Liburuak" atalean "Komikia eta eleberri grafikoa" azpiatala duzu, urteko nobedadeekin lehenengo eta besteekin beherago; egia esan, dagoen dena ez da komikia -ipuin edo liburu ilustratuak eta beste gauza batzuk ere badaude-, komiki diren guztiak ez daude, aurtengotzat erakusten dira ez diren batzuk, hala nola Joana Maiz edo 1620... eta, okerrena, ezin dira bereizi euskarazkoak eta erdarazkoak, baina tira... erreferentziatzat balio dezake).

Euskal komikigintzak inoiz baino beharrezkoago zaitu!

(...eta komikiaz gain ere erosi, euskaraz, jakina...)

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
Erantzunen harpidetza
Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10