Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

"Burnizko potoa" komikia egin dute Antton Kazabon eta Jokin Mitxelenak

e-gor 2020/11/29 20:33
Denonartean-Cenlit etxeak eman du argitara Artikutzako meategietan gertatutako hilketa baten istorioa kontatzen duen komikia
"Burnizko potoa" komikia egin dute Antton Kazabon eta Jokin Mitxelenak

Irudia: Jokin Mitxelena

Denonartean-Cenlit argitaletxeak Burnizko potoa komikia argitaratu berri du, Antton Kazabonen gidoia eta Jokin Mitxelenaren irudiak dituena. Artikutzan meategiaren garaian gertatutako hilketa bat du kontakizun. Itxura guztien arabera Mikel Laboaren Goizuetan kantako istorioa kontatzen du, zabaldutako sinopsian Berdabio eta Trabuko aipatzen baitira, abestian difuntua... Niri pertsonalki asko deitzen didan istorioa da, Artikutzako meategiko trenaren ibilbide ederraren Oiartzundik Bianditzerako zatian ibilaldiak egitea atsegin baitut, eta egiteke dut handik aurrerako zatia (kristoren gogoa dut noizbait Errenteriatik aterata Oiartzungo Karrika auzoan barna Artikutzako trenbidera joan eta handik Goizuetaraino iristeko). Eta gainera Jokin Mitxelenaren irudi eder bereizgarriak ditu, beraz zer gehiago eska daiteke? Nire zakura doa, segituan!

Mattinen itxialdia: "Klak!"

e-gor 2020/11/29 12:03
Zortziko Éditions-ek atera du Mattinek itxialdian eta itxialdiari buruz egindako komiki mutua
Mattinen itxialdia: "Klak!"

Irudia: Mattin

Iñaki Martiarena Mattin komikigileak udaberriko itxialdian hari buruz egindako komikia dugu Klak! Ohi duenez, umore eta sentiberatasunez kontatzen ditu Niko protagonistak bizitako konfinamenduko istorioak, denoi ere ezagunak egingo zaizkigunak. Faltan izango ditu, ordea, egileak ohiko duen beste ezaugarria, hitz jokoak alegia, komiki mutua baita oraingo Klak! hau. Zortziko Éditions argitaletxeak atera du, eta 44 orri ditu.

"Helize", Harriet-en eskutik datorkigu Mikel Begoña eta Iñaket-en komiki berria

e-gor 2020/11/28 19:55
Gerra Handia, urpekari alemaniarrak, Bizkaiko ontziolak, Athletic eta gehiago
"Helize", Harriet-en eskutik datorkigu Mikel Begoña eta Iñaket-en komiki berria

Irudia: Iñaket

Mikel Begoña eta Iñaki Martinez Iñaket gidoilari eta marrazkilari bizkaitarrek komiki ugari atera dituzte elkarrekin azken urteotan Espainiako Norma argitaletxearekin: Tristísima ceniza, El pico de los cuervos, Ötzi-ren trilogia... Bada, orain Harriet argitaletxearen eskutik eta euskaraz datorkigu beraien azken lana: Helize.

1916an, Gerra Handian bete-betean sartuta, Bizkaiko ontzi-konpainiek Britainia Handirako joan-etorriei eusten diete, urpekari eta mina alemaniarrak gorabehera. Gorostola ontzijabe anglofiloaren ontziolan operazio sekretu bat muntatu dute alemaniarrek eta ontzigilearen aurkari politikoek, urpekari baten helize konponketa eta Athleticen partida bat baliatuta...

Ohi duten gisan, fikzioa baliatzen dute egileek gertakari historikoak ezagutarazteko. Begoñaren aitonak izandako ontzi-hondoratze bat abiapuntu hartuta, garai haietako kontuak kontatzen ditu Helizek. Eusko Jaurlaritzak komikiak argitaratzeko marrazkigileei ematen dizkien dirulaguntzetako iazko irabazleetako bat izan zen.

"Elkano, mundua beletan" komikia atera du Gizpukoako Foru Aldundiak

e-gor 2020/11/28 08:55
Alber Vázquezen gidoia eta Iñaki Holgadoren irudiak ditu; Pc DelaFuentek ere lagundu du marrazkigintzan eta Angel Gómez Espinosak koloreetan
"Elkano, mundua beletan" komikia atera du Gizpukoako Foru Aldundiak

Irudia: Iñaki Holgado

Urteotan Juan Sebastian Elkanok burututako lehenengo mundu biraren 5. mendeurrena betetzen dela eta (1519-1522 urteen artean izan zen), hainbat lan eta jarduera ari dira egiten horren inguruan (animaziozko filma, bizikleta espedizioa, erakusketak, liburuak, dokumentalak...). Tartean, Gipuzkoako Foru Aldundiak komikia ere atera du: Elkano, mundua beletan. Alber Vázquezen gidoia du eta Iñaki Holgadoren irudiak; Pc DelaFuentek ere lagundu du marrazkigintzan eta Angel Gómez Espinosak koloreetan. Jada salgai duzue liburu-dendetan munduan ezagunenetakoa den euskaldun honen bizitza kontatzen duen komikia.

Superpatata 10!

e-gor 2020/11/25 21:34
Hemen daude Artur Laperlaren heroiaren abentura berriak
Superpatata 10!

Irudia: Artur Laperla

2019an zehar Artur Laperlaren Superpatata saileko ordura arterainoko komiki guztiak euskaraz atera zituen Bang Ediciones argitaletxeak Mamut Comics bildumaren barruan, 9 guztira. Hamargarrena, Erdi arora bidaia, oraintxe atera da, eta hasieratik bertatik euskarazko bertsioa ere badugu. Etxeko txikienek komikiekin gozatu eta barre egiteko primerakoa!

"Iraultza eta bizi!", Burgosko prozesua komikian

e-gor 2020/11/24 20:30
Mikel Antzak idatzi eta Adur Larreak marraztu dute, eta Garak argitaratu
"Iraultza eta bizi!", Burgosko prozesua komikian

Irudia: Adur Larrea

Aurreko batean Asisko Urmenetaren komiki-oparotasuna komentatzen bagenuen, Adur Larrea ez zaio atzean gelditzen Asiskori komikiak argitaratzeari dagokionez: 2015etik ia urtean bat! Gehientsuenak, gainera, Euskal Herriko historiaren ingurukoak (gehienbat azken mendeko historia). Gabriel Aresti - BioGrafikoa, Arditutakoak, Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak, Antzara eguna... Eta orain Iraultza eta bizi! atera du, Burgosko prozesuari buruzko komikia, Gara egunkariaren eskutik eta Mikel Antzaren gidoiarekin.

Komikia, baina, ez da epaiketaz soilik mintzo; heriotza-zigorrera kondenatutakoak ateratzeko egin ziren ahaleginak ere kontatzen dira (herri mailako mobilizazioak, nazioarteko presioa, kartzelatik ateratzeko saiakerak...). Komikiaren sorkuntza prozesuaren dokumentaziorako, egileek elkarrizketa ugari egin dituzte oraindik bizi diren epaitu, militante, abokatu eta abarrekin. Emaitza, 100 orriko komiki mardula, gibelean beste 40 bat orriko dosier bat gehitu zaiona, informazio osagarri gisara.

Larunbat eta igande honetan, hilak 28 eta 29, Gara egunkariarekin batera eskuratu ahal izango da kioskoetan, 22 € ordainduta. Harpidedunek 20 €-ren truke lortu ahal izango dute, etxean gastu gehigarririk gabe jasota.

Derrigor ezagutu beharreko gai hau jendeari helarazteko modu ezin hobea!

Tintinen Ilargiko dilogia ("Ilargia helburu" eta "Ilargian oinez") ere atera dute euskaraz Zephyrum eta Trilita etxeek

e-gor 2020/11/23 20:30
Iaz "Castafioreren bitxiak"-ekin hasitako berrargitaratzeari eusten diote, hizkuntza are gehiagotan: euskaraz gain beste seitan kaleratuko dituzte oraingoan
Tintinen Ilargiko dilogia ("Ilargia helburu" eta "Ilargian oinez") ere atera dute euskaraz Zephyrum eta Trilita etxeek

Irudia: Hergé

Iaz eman genizuen scoop zirraragarria, 26 urteren ondoren Tintin berriz ere euskaraz atera zela. Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeek Castafioreren bitxiak berrargitaratu zuten, euskaraz gain galegoz, valentzieraz, aragoieraz, araneraz eta castúoz. Eta haren kontrazalean zioen "Hurrengo izenburuak" Ilargira bidean eta Ilargian oinez izango zirela. Bada, urte eta erdi baino gehiago behar izan dute, baina hemen dira!

Bi albumetan banatutako istorio hau gizakia benetan Ilargira iritsi aurretik fikzioan iritsi zeneko kontakizunetatik ziur aski ezagunenetakoa izango da, Jules Verneren De la terre à la lune eta Autour de la lune baita ere dilogiarekin eta H. G. Wellsen The first in the moonekin batera. Baina beste hiru horiek ez bezala, Tintinen abentura errealistagoa eta zientifikoagoa da (Vernek kainoi erraldoi baten leherketarekin bidali zuen Ilargirantz bala-suziria, eta Wellsek grabitatea pasatzen uzten ez duen cavorita alegiazko materialarekin egindako ontzi batean). Hergék Tintinen bi liburuok idatzi zituenean 15 urte besterik ez ziren falta Apollo 11 Ilargira iristeko eta 3 urte Sputnik 1en lantzamendurako. Astronautika, espazioko teknologia, industria aeroespaziala eta espazioko lasterketa errealitateak ziren, eta Hergéren dokumentaziorako eta dibulgaziorako joera ia obsesiboa medio, Tintinen Ilargiaren inguruko bi albumak, emozioz eta intrigaz betetako abenturaz gain, espazioko bidaiei, zientziei eta teknologiei buruzko irakasgai erreal samar eta entretenigarria ere badira. Bere akatsik nabarmen eta ezagunena espaziotik Lurra hodeirik gabe erakustea izanik, inork ez baitzuen ordura arte lurra espaziotik ikusi eta ez zekien inork nola ikusiko zen. Eta, bitxikeria gisa, kobazulo batean ur izoztua ere agertzen du Hergék, eta berriki konfirmatu da ziurtasunez Ilargian ura dagoela.

Itzultzailea Inazio Mujika Iraola izan da (Castafioreren bitxiak-en Elkar-en edizio zaharreko itzulpenaren eguneratzaile gisa agertzen zen, orain itzultzaile gisa). Eta lehen albumaren izenburua aldatu du: euskarazko lehen edizio hartan Ilargira bidean zena orain Ilargia helburu da (jatorrizkoan Objectif Lune zen).

Eta Castafioreren bitxiak sei hizkuntzatan atera bazuten, hauek zazpi hizkuntzatan aterako dituzte. Aurreko hizkuntza guztiek errepikatzen dute batek (valentzierak) izan ezik, eta orain gainera asturiera eta mallorkera gehitu zaie.

Ilargia helburu eta Ilargian oinez, inoiz zahartzen ez diren komikiak, edozeinek gozatzekoak, baina bereziki etxeko txikienek (ni neu edo Riad Sattouf lekuko). Erosi, ez zaizu damutuko-eta!

"Gizonak behar direnez gero - Joseph", Aljeriako Independentzia Gerrako kontuak

e-gor 2020/11/21 10:45
Harriet-ek argitaratu du Philippe Pelaez eta Victor L. Pinel-en komikia
"Gizonak behar direnez gero - Joseph", Aljeriako Independentzia Gerrako kontuak

Irudia: Victor Pinel

Philippe Pelaezek idatzi, Victor L. Pinelek marraztu eta Harriet argitaletxeak euskarara ekarritako Gizonak behar direnez gero - Joseph komiki honek Josephen istorioa dakarkigu. Aljeriako gerratik itzuli denetik herrian baztertua dute, baserriko lanei ihes egin eta gerrara joan baitzen baina bulegari lanetan aritzera. Frontean ibili den herriko heroia itzultzean, Josephen sekretua kontatuko du eta denek jakingo dute egia ikaragarria... Izenburuagatik ematen duenez, jarraipena izango duen istorioa.

"Aztia" eta "Zesarren erramu-koroa" berriz ere euskaraz

e-gor 2020/11/17 19:45
Maddalen Arzallusek itzuli eta Salvat-Bruñok berrargitaratu ditu Asterixen abentura klasiko hauek
"Aztia" eta "Zesarren erramu-koroa" berriz ere euskaraz

Irudia: Albert Uderzo

Salvat/Bruño argitaletxeak aldian-aldian René Goscinnyk idatzi eta Albert Uderzok marraztutako Asterixen abentura klasikoak euskaraz berrargitaratzen jarraitzen du. Oraingoan Zesarren erramu-koroa eta Aztiari tokatu zaie txanda eta, azken aldikoak bezala, Maddalen Arzallusek itzuli ditu.

Ene uste apalean, orain ateratzen ari diren hauek eta laster tokatzen zaienek osatzen dituzte Asterixen istoriorik onenak, Goscinnyk gidoietan eta Uderzok irudietan maila onena eman zutenak, urteen poderioz Asterixekin etxekotasun eta trebantzia optimoa lortuta zutenean eta Goscinny hil baino lehen. Egun ere gaurkotasuna dute euren kritikak eta umoreak. Aztia da nire gogokoenetako bat, sineskeria eta mistizismoen aurkako aldarria, gaur egun oraindik zoritxarrez beharrezkoa den mezua, eta ez preseski erlijio klasikoengatik... Familia osoak disfrutatzeko betiereko komikiak.

Astiberrik haurrentzako komikien lerroa atera du, Txikiberri, eta euskaraz ere argitaratuko ditu

e-gor 2020/11/13 06:38
“Uxío”, “Biga 1” eta “Tigrea amesgaiztoaren kontra” komiki arrakastatsuekin estreinatu du
Astiberrik haurrentzako komikien lerroa atera du, Txikiberri, eta euskaraz ere argitaratuko ditu

Irudia: Martín Romero / Vincent Caut / Emily Tetri

Bilboko Astiberri argitaletxeak aldian-aldian beti atera ditu euskarazko komikiak (Baleak ikusi ditut, Maria eta biok, Dublindarra...) eta baita haurrentzako komikiak ere. Azken aldian, gainera, biak ala biak indartu ditu (besteak beste, euskaraz Asylum, Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak, Pilula urdinak eta Zubigileak eta haurrentzat Waluk-en hiruak eta Claude eta Morino atera ditu denbora tarte txikian). Orain haurrentzako komikientzat lerro propioa sortu du, Txikiberri izenekoa, eta sail horretako argitalpenak, lehen hiruak ikusita bederen, euskaraz eta katalanez ere aterako dituela dirudi.

Martin Romeroren Uxío da lerroko lehen komikia, A Coruñako Diputazioaren Castelao saria eramandakoa haurrentzako komikien modalitatean. Romain Pujol eta Vincent Cauten Biga 1 - Benetan identifikatu gabeko animalia da bigarrena, Frantzian arrakasta handiarekin atera dena. Eta hirugarrena Emily Tetriren Tigrea amesgaiztoaren kontra, Eisner sarietarako izendatuta egon zena. Ez dira nolanahikoak, ez horixe!

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
Erantzunen harpidetza
Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10