Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Harriet komikigintzara itzuli da, ia 30 urte geroago: "L'honte et l'oubli" atera du Frantzian, Alex Macho marrazkigile duela

e-gor 2019/06/24 07:26
80ko hamarkadan komiki-sail ezagun askoren gidoiak egin zituen, euskaraz zein beste hizkuntza askotan atera zirenak: "Justin Hiriart", "Sorgin seinalea", "Jon eta Mirka"...
Harriet komikigintzara itzuli da, ia 30 urte geroago: "L'honte et l'oubli" atera du Frantzian, Alex Macho marrazkigile duela

Irudia: Alex Macho

Gregorio Muro (bigarren abizenez eta ezizenez Harriet, Hernani, 1954) mito bat da euskal komikigintzan. Langile fin eta nekaezina, euskal komikigintzari ekarpen ezinbestekoa egin dio egile zein editore gisa.

Komikigile hamarkada bat baino gutxi gehiago aritu arren (80ko hamarkadan eta 90ekoaren hasieran), bera dugu ziurrenik euskal komikigile arrakastatsu, saritu, nazioarteko eta emankorrena. Ipurbeltz aldizkarian hainbat sail idatzi eta marraztu zituen 80ko hamarkadaren hasieran, batzuk gainera komiki solte gisa ere argitaratu zirenak: Iker eta Ixone, Bizarzuri, Tom eta Wandy... Baina laster marrazteari utzi eta gidoigintzara pasatu zen, eta Justin Hiriart, Sorgin seinalea, Eguzkiaren izerdia, Simon Besaluze edota Jon eta Mirka bezalako sailak egin zituen Ipurbeltzen eta Habeko Miken, nazioartean eta hizkuntza askotan atera zirenak eta sari ugari irabazi zituztenak.

Gero 20 urtez zinemagintzan aritu zen, bereziki animazioan. Ipar Haizearen erronka filmaren gidoia egin zuen, eta beste hainbat animaziozko filmetan aritu zen gidoigintzan, zuzendaritzan zein ekoizle lanetan.

2015ean komikigintzara itzuli zen baina editore gisa, Harriet argitaletxea sortuta. Bertan aipatutako bere lan klasikoak berrargitaratzen aritu da, Frantzian argitaratu duten euskal egile zenbaitzuen obrak geurera ekartzen, Mintxo bezalako klasikoen bildumaren bat ateratzen eta Frantzian argitaratutako zenbait lan hautatu hemen kaleratu eta ezagutarazten, guztiak euskaraz eta gaztelaniaz. Lan oparoa eta aipagarria, euskarazko komikigintzaren azken urteotako loraldiaren errudun nagusietakoa izan da Harriet argitaletxea. Baina Harriet egilea komikian ezer idatzi gabe zebilen 25 urte baino gehiagotan. Orain arte.

Orain, La honte et l'oubli saila hasi du Frantzian Glénat argitaletxearen eskutik, lehen albuma argitaratuz, Le désastre. Bertan 1899 eta 1902 urteen artean izandako Filipinak eta Estatu Batuen arteko Gerra kontatzen da, Filipinetako Matxinada izenez ere ezagutua, non AEBek 1.000.000 inguru zibil hil zituzten. Istorioa Bizkaiko bi anaiaren bitartez kontatzen da, Espainiako zerbitzu militarra han egin behar izan zutenak.

Irudiak Alex Macho marrazkigile bilbotarrarenak dira, eta benetan bikainak dira. Alex batez ere animazioan aritu izan da, baina aurretik beste bi komiki ere eginak zituen: 2004an Kakarraldo konspirazioa eta 2010ean Irungo Alardea.

Sailaren bigarren albuma irailerako dago aurreikusita. Eta garai bertsuan euskaraz ere aterako du Harriet argitaletxeak berak, Lotsa eta ahanztura izenburuarekin. Irrikatan egongo gara zain Harriet handiaren istorio berriak euskaraz ikusteko!

"Waluk 3 – Txakur Handiaren bidea", hartz zuri txikiaren abenturen jarraipena

e-gor 2019/06/17 18:18
Oraingo honetan aldi berean atera ditu Astiberrik euskarazkoa eta gaztelaniazko jatorrizkoa
"Waluk 3 – Txakur Handiaren bidea", hartz zuri txikiaren abenturen jarraipena

Irudia: Ana Miralles

Astiberrik Waluk hartz zuri txikiaren abenturen hirugarren liburua dakarkigu, Waluk 3 - Txakur Handiaren bidea. Oraingoan, gainera, haurrentzako komiki eder honen euskarazko bertsioa gaztelaniazkoarekin batera atera du, lehenbiziko aldiz! Emilio Ruiz eta Ana Mirallesek sortutako Waluken komikien zenbaki honetan, hartz umezurtzak Eskimo hartz zahar marmartiarekin erabat aldatzen ari zaien munduan zehar bidaiatzen, pertsonaia berriak ezagutzen eta abentura zirraragarriak bizitzen jarraituko dute.

Arabako industriaren eta Bilboko hiriaren historiari buruzko komikiak

e-gor 2019/06/13 20:42
Mauro Entrialgok egin du lehena eta Estudio Durerok bigarrena
Arabako industriaren eta Bilboko hiriaren historiari buruzko komikiak

Irudia: Mauro Entrialgo / Estudios Durero

Gure hiriburuetako historiari lotutako bi komiki atera dira berriki, biak euskara eta gaztelaniazko edizio bikoitzean. Lehena, Fundación Laboral San Prudencio, 50 urte Arabako industriaren eskutik, Fundación Laboral San Prudenciok atera du bere 50. urteurrenean fundazioaren historia eta Arabako industriarena kontatzeko. Mauro Entrialgorenak dira honen gidoia zein irudiak.

Bestea, Bilbao, historia apur bat, Bilboko Udalak atera du hiriaren historia kontatzeko. Estudios Durerok egin du, euskara eta gaztelaniazko edizioaz gain ingelesezkoa ere badu eta doan deskarga daiteke.

"Hondamuinean – Sei hilabete geroago" argitaratu du Farmazia Beltzak

e-gor 2019/06/11 07:17
Zerocalcare-ren azken lana ere euskaraz dugu, jatorrizkoa atera eta urtebetera eta beste hizkuntza askotan baino lehenago
"Hondamuinean – Sei hilabete geroago" argitaratu du Farmazia Beltzak

Irudia: Zerocalcare

Zerocalcare komiki egile underground italiarra da, mundu osoan oso ezaguna Kobane calling eta La profezia dell'armadillo bezalako lanengatik. Azaroan atera zen euskaraz Hondamuinean bere komikia, beste hizkuntza askotan baino lehenago (gaztelaniaz baino lehenago eta frantsesezkoarekin bateratsu), luxu benetakoa. Komiki hura irakurri bazenuten, ikusiko zenuten istorioa ez zela amaitzen eta “Jarraituko du...” moduko bat zuela bukaeran. Bada, euskaldunok pribilegiatuak izaten jarraitzen dugu, orain haren jarraipena ere atera baita, Hondamuinean - Sei hilabete geroago, berriz ere beste hizkuntza askotan baino lehenago!

Komiki honetan, aurreko hartan bezala, egilea eta bere lagunak dira protagonistak. Komikigilearen arrakastak prekarietatean bizi diren bere betiko lagunekin duen harremana gaizkitu egin zuela ikusi genuen istorioaren lehen partean. Betidanik bere kontzientzia izan den Armadilloaren ordez, arduragabekeriaren eta berekoikeriaren ordezkari den Panda du Zerocalcarek lagun azken sei hilabeteotan, eta lagunekiko adiskidetasuna ia hautsita dago... Konponduko ote da?

Lan hau euskaraz hain azkar ikustearen balentria, lehenengoarekin bezala, Farmazia Beltza argitaletxeari zor diogu, eta Ereiten Kultur Zerbitzuak eta Talaios Koop. enpresen eta Euskal Herria Italia Da elkarteen laguntza izan du horretarako. Koldo Izagirrek itzuli du komiki hau ere. Apirilean Zerocalcare bera Euskal Herrian izan genuen komikia aurkezten. Bejondeiela guztiei, eta jarrai dezatela egile honen eta beste batzuen komikiak euskaratzen!

"EdFramed 3", Ahabi Comics-en azkena

e-gor 2019/06/08 15:56
2018 amaieran atera zen EdFramed sailaren hirugarren zenbaki hau
"EdFramed 3", Ahabi Comics-en azkena

Irudia: Ian Nose

Ahabi Comics argitaletxea Ian Nose AEBko Filadelfian bizi den euskal herritarrak sortutakoa da bere komikiak argitaratzeko, zeinak hainbat hizkuntzatan kaleratzen dituen, tartean euskaraz. 2016 urtean EdFramed sailaren lehen bi zenbakiak atera zituen, eta 2018aren amaieran atera zen hirugarrena, EdFramed 3. Komiki hau (eta aurrekoak) Amazon bidez eros daitezke.

Asterixen beste bi abentura klasiko euskaraz: Hispanian eta Liskarra

Igor Leturia 2019/06/05 22:24
(2018an ateratakoak dira, baina pasatu egin zitzaizkidan...)
Asterixen beste bi abentura klasiko euskaraz: Hispanian eta Liskarra

Irudia: Albert Uderzo

60 urte bete arren, osasuntsu jarraitzen du gure Asterixek! Izan ere, Salvat/Bruño k Goscinny eta Uderzoren pertsonaia honen abenturak euskaraz berrargitaratzen jarraitzen du, eta beste bi abentura klasiko atera ditu, Asterix Hispanian eta Liskarra, bere istorioetatik onenetakoak nire ustez. Egia esan, 2018 amaieran atera ziren, baina hainbeste nobedaderen artean pasatu egin zitzaidan, barkatu...

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
Erantzunen harpidetza
Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10