Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Asiskok "1620, Nafarroa Beheregaina" komikia kaleratu du Nabarralderen eskutik

e-gor 2019/12/08 19:29
Beste behin, Euskal Herriaren zapalkuntzaren kapitulu jakingarri bezain ezezagun bat ezagutarazten digu komiki formatua baliatuta
Asiskok "1620, Nafarroa Beheregaina" komikia kaleratu du Nabarralderen eskutik

Irudia: Asisko

Herri azpiratua izatearen egoerak soilik azal dezake Euskal Herriaren historia eta kondairen inguruan euskaldunok dugun ezezagutza sakona. Kontatzen zaigun historia ofiziala zapaltzen gaituzten estatuenaren barruan kokatzen dena da beti, eta bereziki ezkutatzen zaizkigu gure burujabetzari, jasandako konkistei eta zapalkuntzaren aurkako borrokei buruzko atalak. Horregatik, ezingo diogu inoiz nahikoa eskertu Asisko Urmenetari Euskal Herriaren historia, mitoak, zanpaketa eta heroiak ezagutarazteko egiten dituen komikiak: Erraondo, I am Pellot, biba festa, Gartxot (gerora filmera ere eraman zuena), Eusklabo alaiak, Aztihitza - Xahoren biografikoa...

Bere lan eskerga horren barruan kokatzen da 1620, Nafarroa Beheregaina komiki berri hau ere. Gaztela eta Aragoik XVI. mendearen hasieran Nafarroa Garaia konkistatu ondoren, Nafarroa Beherean iraun zuen Nafarroako erresumak, harik eta 1620an Frantziak indarrez bereganatu zuen arte. Edo, hobe, nahi izan zuen arte, zeren eta Asiskoren komikiaren bidez izango dugu 1617an Pèir Lostau Nafarroako Parlamentuko Presidenteak igorritako protestaren berri zehatza, eta jakingo dugu nola barne-hartze ediktua urtez urte baliogabetu zuten Nafarroako instituzio nazionalek 1789 arte, nola Frantziako Iraultzaren ondoren Asanblada Nazionalera deitu zutenean Nafarroak ez zuen diputaturik bidali bere subiranotasunaren aurkakoa zelako, eta nola 1790ean Frantziak Nafarroako Erresuma bahitu eta desagerrarazi zuen.

Beraz, laster 400 urte beteko dituen inoiz onartu gabeko ediktu nulu horren inguruko kontu hauek eta gehiago dakartza komiki honek, Asiskoren marrazki berezi eta paregabeez eta hitz-joko jostariez baliatuta. Guztiz ezagutu beharreko gure historiaren parte bat, eta benetan ezinbesteko lana komiki hau (Asiskoren beste guztiak bezalaxe).

Xabi Paya eta Patxi Gallegoren "Nori" komikia argitaratu du Bertsolari aldizkariak

e-gor 2019/12/07 09:15
Duela lau urte Nork-ekin hasitako trilogiaren bigarren komikia da, euskara batuaren ingurukoa
Xabi Paya eta Patxi Gallegoren "Nori" komikia argitaratu du Bertsolari aldizkariak

Irudia: Patxi Gallego

Bertsolari aldizkariaren zenbaki batzuk komikiak izaten ari dira azken urteotan. Zehazki, duela lau urtetik hona, bi urtean behineko neguko zenbakia komiki bat izan da, beti gaiak nolabait bertsolaritzarekin zerikusia zuela. 2015eko negukoa Xabi Paya eta Patxi Gallegoren Nork komikia izan zen, 2017ko negukoa Mikel Begoña eta Adur Larrearen Arditutakoak, eta aurtengoa Nori, berriz ere Paya eta Gallegorekin.

Nork komikian Andoni Egañaren balizko hilketa baten ikerketa kontatzen bazitzaigun, trilogia bat izateko asmoa duen honen Nori bigarren komiki honetan euskara batuaren alegiazko patentatzearen ikerketa dakarkigute oraingoan. Lehenengo haren leloa Nork hil du Andoni Egaña? bazen, bigarren honena Nori saldu diote euskara batua? litzateke. Norken bertsolaritza zen gai nagusia eta Norin euskara, baina bietan ukitzen dira euskal kulturaren gai ugari, Xabi Payak honetaz duen ezagutza sakonaren erakusgarri. Eta orduko hartan bezala oraingo honetan ere euskal munduko milaka pertsonaia eta erreferentzia aurkituko ditugu eta lehertzeraino egingo dugu barre istorioaren zein marrazkien umorearekin.

Istorioan, norbaitek euskara batua patentatu egin du eta eskubideak eta isunak kobratzen dira erabiltzeagatik. Bi detektibek denboran atzera bidaia egingo dute misterioa argitu eta okerra zuzentzako, hala bide batez euskararen 100 urteko historia kontatuz (Euskaltzaindiaren sorreratikoa).

Luze egin zaigu Nori honi itxarotea, eta lau urteren ondoren azkenean amaitu da esperoa. Orain umezurtz gelditzen gara berriz ere, trilogia Nor komikiarekin amaitzearen zain...

Belardoren jauzi bikoitza

e-gor 2019/12/05 22:16
Mattinek duela ia 20 urte sortutako pertsonaiak zintetatik liburu formatura eta landatik hirira egin digu salto, "Belardo - Ba al zatoz?" komikian
Belardoren jauzi bikoitza

Irudia: Mattin

Iñaki Martiarena Mattin marrazkigileak Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrirako asmatu zuen Belardo pertsonaia duela ia 20 urte, eta haren itxieraz geroztik Berriako Mantangorri gehigarrian argitaratu dira bere umorezko zintak.

Orain zinta formatutik liburu formatura egin du jauzi Belardok, Belardo - Ba al zatoz? komikiarekin. 60 orri dituen komiki hau ez da bere zinten bilduma edo hautaketa bat, istorio luze berri bat baizik, non Belardok baserri ingurunea utzi eta hirira doan. Bertan bizitako gorabeherak kontatzen zaizkigu komikian, Belardoren ohiko hitz jokoekin eta pertsonaia berriekin. Beti bezala, haurrek, familiek eta publiko orok disfrutatzekoa da Belardoren istorio hau ere. Aupa Belardo!

Hipatia Alexandriakoaren bizitza, komikian eta euskaraz

e-gor 2019/12/02 21:28
Ikaselkar etxeak Jordi Bayarriren komikiekin egiten duen Zientzialariak bildumako beste ale bat da Hipatia - Egia matematiketan
Hipatia Alexandriakoaren bizitza, komikian eta euskaraz

Irudia: Jordi Bayarri

Badira urte batzuk Ikaselkar argitaletxeak Zientzialariak bilduma abiarazi zuela, gizateriaren historian garrantzitsuak izan diren zientzialarien bizitzak eta eginak komiki bidez euskaraz ezagutarazteko. Orain artean 5 atera ziren (Marie Curie - Radioaren aktibitatea, Galileo - Izarren mezularia, Newton - Grabitatea ekinean, Darwin - Teoriaren eboluzioa eta Aristoteles - Jakiteko irrika), guztiak Jordi Bayarrik sinatuta.

Bada, bildumako seigarrena dakarkigu Ikaselkarrek oraingoan, Hipatia Alexandriakoaren bizitza kontatzen diguna, Hipatia - Egia matematiketan. IV. mendearen amaieran eta V.aren hasieran Egiptoko Alexandrian jaio eta bizitako zientzialari, filosofo neoplatoniko eta irakaslea izan zen, bere jakinduria eta ikasketekin matematikaren eta astronomiaren garapenean lagundu zuena. Zientziari buruzko ezagutzak gaztetxoenei modu entretenigarrian transmititzen laguntzeko beste aletxo bat.

Vertzingetorixen alaba, Asterixen istorio berri bat

e-gor 2019/12/01 21:32
Pertsonaia ezagunaren 60. urteurrenarekin kointzidituz atera da mundu guztian album berri hau, tartean euskaraz ere bai
Vertzingetorixen alaba, Asterixen istorio berri bat

Irudia: Didier Conrad

Urte hasieran kontatzen genizuen nola Goscinny eta Uderzok sortutako Asterix pertsonaia ezagunak 60 urte beteko zituen urrian. Bada, urteurren horrekin bat eginez, Asterixen album berri bat kaleratu zen, mundu guztian eta hizkuntza askotan, tartean euskaraz ere bai Bruño argitaletxearen eskutik.

Vertzingetorixen alaba da istorio berriaren izenburua, eta Galiako herriak Julio Zesarren aurka borrokatzeko bildu zituen buruzagiaren alaba da bertako protagonista nagusia. Azken hiru albumetan bezala, gidoia Jean-Yves Ferrik egin du eta marrazkiak Didier Conradek. Maddalen Arzallusek itzuli du euskarara.

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
Erantzunen harpidetza
Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10