Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

#GaurkoTira-ren urteko bilduma, crowdfunding-ean

e-gor 2017/05/29 21:41
Eñaut Aiartzaguenaren eguneroko zintak paperean eskuratzeko aukera
#GaurkoTira-ren urteko bilduma, crowdfunding-ean

Irudia: Eñaut Aiartzaguena

Eñaut Aiartzaguenak pare bat urte daramatza, guk eguna irribarretxo batekin has dezagun laguntzeko asmoz, egunero umorezko zinta bat marrazten eta Irribarrez.info bere webgunean jartzen. Orain, azken urtekoak bildu eta paperezko liburua ateratzeko asmoa du, horretarako babesle nahikoa lortuz gero. Ekarpena eginez, liburua bera lortuko duzu gutxienez, eta egindako ekarpenaren arabera, bestelako opariak ere: dedikatoria, laminak... Nik egin dut nire ekarpena, zeren zain zaude zu?

"Begiradak komikietan: emakumeen komikiak eta komiki feministak" erakusketa Donostiako Komikigunean

e-gor 2017/05/21 21:44
Bihartik ekainaren 16ra bitartean egongo da ikusgai eta maiatzaren 24an bisita gidatua izango da
"Begiradak komikietan: emakumeen komikiak eta komiki feministak" erakusketa Donostiako Komikigunean

Erakusketaren kartela

Bihar, maiatzak 22, hasita eta ekainaren 16ra arte, Begiradak komikietan: emakumeen komikiak eta komiki feministak erakusketa egongo da ikusgai Donostiako Komikigunean. Skolastikak antolatutako erakusketa honetan 15 panel daude ikusgai, emakumezkoek egindako komikiaren eta komiki feministaren inguruko azalpenekin.

Maiatzaren 24an, arratsaldeko 19:00tan, Josune Muñoz erakusketaren komisarioak bisita gidatua egingo du elebitan.

Ez galdu aukera hau emakumezkoek egindako komikiaren eta komiki feministaren mundua, sarri ikusezina zaigun mundu hori, apur bat hobeto ezagutzeko.

Mattinek irabazi du XXXI. Portugalete Uri Urena lehiaketa

e-gor 2017/05/16 21:22
"Lore denda" euskarazko komikiarekin lortu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek lehen saria
Mattinek irabazi du XXXI. Portugalete Uri Urena lehiaketa

Lehiaketaren kartela

Apirilaren hasieran eman zuten jakitera XXXI. Portugalete Uri Urena komiki-lehiaketaren irabazleen zerrenda. Sariz ongi hornitua dagoenez eta lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezkeenez, Espainiako toki ugaritako (eta Argentina bezalako tokietatiko) parte-hartzaile asko izan dira. Eta horien guztien artean, Iñaki Martiarena Mattinek eraman du lehenengo saria euskarazko Lore denda lanagatik. 2000 urtean ere irabazia zuen lehen saria, Hiru kafesne eta sei kurasan lanarekin.

Aurtengo irabazle guztien zerrenda online ikus daiteke. Gainera, erakusketa paratu dute maiatzaren 5era bitartean irabazle eta finalista guztiekin, Santa Klara kultur etxean. Halaber, Astiberriren 15 urteeri eskainitako beste erakusketa bat ere egongo da.

Boladan dago Mattin, iazko irailean Zarrakamalda bere lehen komiki-liburua atera eta gero, orain sari garrantzitsu hau lortuta. Zorionak, bada!

"Komikiak eta zientzia" erakusketa Ondarroan

e-gor 2017/05/12 18:08
12tik 21era bitartean egongo da irekita Zientziaren Giltzak elkarteak eta Luterl taldeak Zientziaren Astearen barruan antolatutako erakusketa hau

Ondarroan Zientziaren Giltzak elkarteak antolatu duen 1. Zientzia Astearen barruan, komikiak eta zientziari buruzko erakusketa paratu dute Luterl taldearekin elkarlanean. Alamedako Udal Erakusketa Aretoan egongo da ikusgai gaurtik 21era bitartean.

Erakusketak bi atal ditu. Batetik, DIPC eta CIC nanoGUNEren nanoKOMIK ekimeneko iazko edizioko parte hartzaileen lanak ikusi ahal izango dira. Bestetik, hautatutako 10 komikitan zientziari buruzko erreferentziak nola azaltzen diren ikusi ahal izango da. Komiki horiek TBO, Piztia otzanak, Aljebra eta Spiderman bezalakoak dira. Ekimen interesgarria.

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10