Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

"Arditutakoak": Bertsolari aldizkariaren zenbaki bat berriz ere komikia da

e-gor 2017/11/30 20:04
Mikel Begoñak idatzi du Ameriketara joandako euskal artzainei buruzko istorioa eta Adurrek marraztu
"Arditutakoak": Bertsolari aldizkariaren zenbaki bat berriz ere komikia da

Irudia: Adur

Bertsolari aldizkariaren 2017ko neguko zenbakia komiki bat da. Aldizkarian atalka eta osatu gabe ateratako komiki bat hartu eta komiki osoarekin aldizkariaren zenbaki berezi bat osatzearena lehenago ere egina zuen, Nork komikiarekin hain zuzen ere. Hori bera da Mikel Begoña gidoilariak eta Adur marrazkigileak ondutako Arditutakoak hau ere. Ameriketara aberasteko asmotan joandako euskal artzainek protagonizatutako road movie ero bat da Arditutakoak. Izenburuak bakardadeak erotutako euskal artzainei jartzen zieten izenari egiten dio erreferentzia. Artzain haiek benetan jarritako bertsoz hornituta dago komikia, eta amaieran haien historia dokumentatzen da. Komikitrailerra ere egin dute! Eta ederrak dira biak, komikia eta trailerra!

"Zulo bat oroimenean", Harriet argitaletxearen udazkeneko lau nobedadeetako bat

e-gor 2017/11/26 19:55
Nobela beltz klasikoa da Roger Seiter eta Pascal Regnauld-en komiki hau
"Zulo bat oroimenean", Harriet argitaletxearen udazkeneko lau nobedadeetako bat

Irudia: Pascal Regnauld

Harriet argitaletxeak Frantziatik gurera ekarri duen beste komiki bat: Zulo bat oroimenean. Éditions du long bec argitaletxearen serie honek bi album zituen, eta orain euskaraz biak irakur ditzakegu tomo bakarrean. Roger Seiterrek idatzitako nobela beltz honetan hilketa baten ikerketa eta oroimena galdu duen susmagarriaren bere buruaren aurkikuntza paraleloan joango dira. Pascal Regnaulden marrazkiak ditu komiki honek, nobela beltz bati dagokion moduko ia zuri-beltzean (tonu horixka dute eguneko eszenek eta urdinxka gauekoek, nabarmentzeko noizbehinka erabiltzen duen gorriaz gain). Benetan gomendatzekoa.

Beste bi Xabiroi

e-gor 2017/11/15 19:26
Ekaineko eta urriko zenbakiak
Beste bi Xabiroi

Irudia: Xabiroi

Ikastolen Elkarteak ateratzen duen Xabiroi aldizkariaren ekaina eta urriko zenbakien edukien berri ematera gatozkizue. Ia zenbaki denetan bezala, hau aurkituko duzue bietan:

  • Nik egiten dudan Albisteen txokoa
  • Xabiroienea banda bertikala, Sergio eta Aritzen eskutik
  • Sanviren Auzomorroren bi orri
  • Zaldieroaren Arranotxu umorezko bi orriak
  • Asiskoren Hor konpost, Manu Ortegaren Haizea eta Exprairen Pertza ustelaren gogoeta antzuak bandak

Horiez gain, ekaineko zenbakiak, 44.ak, Guillermo Gonzalezen azal ederraz gain, sailen atal edo istorio hauek dakartza

Eta 45 zenbakia eta Dei Gaztelumendiren azal zoragarria duen urrikoan beste hau:

Ikusten duzuenez, beti bezain eduki interesgarri eta kalitatezkoak!

Bada tenorea!, Berako Isidoro Fagoaga tenorearen bizitza komikian

e-gor 2017/11/12 13:45
Jon Abrilen gidoia eta Joseba Larratxeren marrazkiak ditu Berako Udalak argitaratuko komiki labur honek
Bada tenorea!, Berako Isidoro Fagoaga tenorearen bizitza komikian

Irudia: Joseba Larratxe

Isidoro Fagoaga beratarra tenor ospetsua izan zen bi mundu gerren arteko garaian. Europa eta Amerikako opera-antzoki entzutetsuenetan aritu zen, Milango La Scala tartean. 1937an utzi zion kantatzeari, Gernikako bonbardaketaren ondoren eta haren kausaz. Orain, bonbardaketaren 80. urteurrena bete denean, Fagoagaren jaioterrian hura oroitzeko hainbat ekitaldi egiten ari dira, eta tartean bere bizitza kontatzen duen komiki bat argitaratu du Berako Udalak, Bada tenorea!. Jon Abrilen gidoia eta Joseba Larratxe Joseviskyren irudiak ditu 6 orriko komiki xume baina polit honek.

Komikilabea, hainbat komiki jarduera aste honetan Donostian

e-gor 2017/11/06 23:09
Tailerrak, erakusketak, aurkezpenak, hitzaldiak, kalejirak...

Aurten bigarrenez antolatu dute Donostian Komikilabea, komikien inguruko hainbat jarduera batzen dituen astea. Asteazkenetik astelehenera bitartean izango da eta programazio betea dauka. Hauek dira ekintza aipagarrienak batzuk:

  • Haurrentzako tailerra: Tabakaleran, asteazkenean 17:30etik 19:00etara.
  • Ikastetxeentzako tailerra: Garbiñe Ubedarekin, Tabakaleran, ostegun eta ostiralean 11:00etatik 13:00etara.
  • Helduentzako tailerra: Conxita Herrerorekin, Tabakaleran, larunbatean 11:00etatik 18:00etara.
  • Persepolis komikiaren inguruko solasaldia: nik neuk gidatuta, Intxaurrondo Kultur Etxean, asteazkenean 19:00etan.
  • Gaza Amal komikiaren inguruko erakusketaren inaugurazioa: Susanna Martin egilearekin, Intxaurrondo Kultur Etxean, ostegunean 18:00etan.
  • Euskal komikiaren Donostiako historia ezagutzeko kalejira: Mikel Begoña, Beñat Gaztelumendi, Joseba Larratxe Josevisky eta Ainara Azpiazu Axpirekin, Komikigunetik abiatuta, ostegunean 19:00etan.
  • Oscuridades programadas komikiaren aurkezpena: Sarah Glidden egilearekin eta Oscar Goñik moderatuta, Komikigunean, ostiralean 19:00etan.
  • Kanpai! afari japoniarra: Andoni Munduaterekin, Gastronomiazko Euskal Anaiartean, ostiralean 21:00etan.
  • Umoreak ba al du mugarik? mahai-ingurua: Darío Adanti, Elisabeth Casillas, Mauro Entrialgo, Mamen Moreu eta Mikel Pagadizabalekin eta Leire Palaciosek moderatua, Komikigunean, larunbatean 12:00etan.
  • Roger Mainwooden Autobahn eta Ethel & Ernst-en proiekzioa eta solasaldia: Roger Mainwoodekin, larunbatean, 19:00etan.
  • GRRRL! zirriborro festa: Ainara Azpiazu Axpi, Mai Egurza, Conxita Herrero eta Mamen Moreu marrazkigileekin eta Eddie Mae DJarekin, Kutxa Kultur Klubean, larunbatean 21:30ean.
  • Literatura eta komikia: joan-etorriak hitzaldia: Jorge Carrion, Sara Morante eta Javier Olivaresekin, Komikigunean, astelehenean 19:30ean.

Getxoko Komiki Azoka bihartik igandera eta Manga Azoka hilaren 25 eta 26an

e-gor 2017/11/02 23:02
Komiki Azokan euskarazko komikiaren presentzia inoizko handiena izango da

Ostiraletik igandera bitartean izango da Getxoko Komiki Azoka. Areetako Geltoki plazako karpan egongo da, ohi bezala. Eta hileko azken aste bukaeran, 25 eta 26an, Manga Azoka egongo da leku berean.

Komiki Azokan, postuez gain, hainbat ekitaldi izango dira: erakusketak, tailerrak, egile gonbidatuak, sinatze-txandak, hitzaldiak, aurkezpenak... Baina guretzat, aipagarriena euskararen presentzia izango da, ziurrenik inoizko handiena izango baita.

Batetik, euskaraz argitaratzen duten argitaletxe edo elkarteen postuak inoiz baino gehiago dira: Xabiroirena, Harriet argitaletxearena, bien artean beste bat daukate egileentzat, Luterl taldearena eta Astiberrirena.

Bestetik, horietan izango diren euskarazko komikiak ere inoiz baino gehiago izango dira. Xabiroiren urteroko albumek jada hamargarrena egin dute aurtengoarekin, Harriet-ek lau komiki atera ditu udazkenean (eta aurten 8!), Astiberrik ere azken urteetan pare bat nobedade ateratzen ditu euskaraz, beste argitaletxe batzuk ere badituzte nobedadeak eta Xabiroiko stand-ean izango dira...

Gainera, erakusketetako bat Harriet gidoigileari dedikatua dago eta beste bat Xabiroiri.

Bestalde, bi ekitaldi euskaraz izango dira: larunbatean 11:15ean Asisko eta Zaldieroak Tiragileak eta tiratzaileak solasaldia izango dute, Iñigo Astizek moderatuta; eta igandean 19:30ean Iratxe Retolaza eta Jon Kortazarrek Egungo euskal komikiaren historia liburua aurkeztuko dute.

Eta azkenik, sinatze-txanda asko egingo dituzte euskarazko komikien egileek. Hona zerrenda:

  • Gregorio Muro Harriet: ostirala 20:00-21:00, larunbata 11:00-13:00 eta 17:00-19:00, igandea 11:00-14:00.
  • Daniel Redondo: larunbata 11:00-13:00 eta 17:00-19:00, igandea 11:00-14:00.
  • Dani Fano: ostirala 12:00-14:00 eta 18:00-20:00, larunbata 11:00-12:30, igandea 17:00-19:00.
  • Zaldieroa: ostirala 18:00-20:00, larunbata 18:00-20:00, igandea 11:00-13:00.
  • Adur Larrea: larunbata 11:00-12:30 eta 18:30-20:30.
  • Iñaki Holgado: larunbata 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.
  • Julen Ribas: larunbata 12:00-14:00 eta 17:30-19:30, igandea 12:00-14:00 eta 17:00-19:00.
  • Asisko: larunbata 12:30-14:30 eta 17:30-19:30, igandea 12:00-14:00.
  • Maite Gurrutxaga: larunbata 13:00-14:00 eta 17:00-18:30.
  • Guillermo Gonzalez: larunbata 17:30-19:30.
  • Mattin: igandea 12:00-14:30.
  • Sanvi: igandea 13:00-14:30 eta 17:00-19:00.

Joan eta gozatu euskarazko komikiaz! Gu han izango gara larunbat goizean, eta arratsaldean Bilbora joango gara Kataluniako herriari gure sostengua erakustera. Plan ona, ezta?

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10