Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Euskal komikiari buruzko bi liburu jaso nituen oso denbora gutxian

e-gor 2017/10/30 22:21
Iratxe Retolazaren "Egungo euskal komikiaren historia" (EHU) liburuak euskaraz egindako komikiaren historia guztia lantzen du; Kike Infame eta Mikel Begoñaren "Euskal komikia 1975-2017" (BFA) liburuak, aldiz, frankismoa amaituz geroztik Euskal Herrian edo euskal egileek egindako komikiarena
Euskal komikiari buruzko bi liburu jaso nituen oso denbora gutxian

Irudia: EHU / BFA

Aste pare eskaseko tartearekin, euskal komikigintzari buruko bi liburu atera dira, zein baino zein interesgarriagoak. Eta beren egileek neuri kopia bana bidaltzeko adeitasuna izan dute. Mila esker Iratxe eta Mikel!

Norbaitek pentsa dezake zentzurik ba ote duen gai bereko bi liburu hain jarraian ateratzeak, ez ote diren errepikakorrak izango. Baina ez dira berdinak, eta osagarriak ere badirela esan daiteke, ikusiko den bezala.

Egungo euskal komikiaren historia liburua EHUk argitaratu du, Egungo euskal literaturaren historia bildumaren barruan. Iratxe Retolaza da egilea. Bertan euskarazko komikiaren historia kontatzen zaigu, XX. mendearen hasieratik gaur eguneraino, eta amaieran 11 komiki esanguratsuren iruzkinak egiten dituzte hainbat egilek. Liburua bera ere euskaraz idatzita dago. Intxaurrondoko Kultur Etxeko komiki solasaldietan izan genuen Iratxe urtarrilean liburuan oinarritutako euskarazko komikiaren inguruko hitzaldia ematen. Ezin interesgarriagoa izan zen. Liburua noiz aterako zain nengoen geroztik; dezente itxoin eta gero, hemen da azkenik!

Kike Infame eta Mikel Begoñak idatzitako Euskal komikia 1975-2017 liburua Bizkaiko Foru Aldundiak atera du. Euskal Herrian edo euskal egileek edozein hizkuntzatan egindako komikiaz dihardu liburu honek, ez soilik euskarazkoaz. Eta gainera, izenburuak dioen bezala, azken 40 urteetan zentratzen da, diktaduraren ondoko garaian hain zuzen ere. Kasu honetan, liburua ere elebitan dago. Liburu honek Bizkaiko Foru Liburutegian dagoen egileek eurek antolatutako erakusketa dauka oinarri, berriki azaroaren 4ra arte luzatu dutena.

IV. Parrapean Komiki Egunak

e-gor 2017/10/17 20:49
Aste honetan zehar izango dira, ekintzarik gehienak aste bukaeran direla

Hemen ditugu berriz ere Bilbon egiten diren Parrapean Komiki Egunak! Aste honetan zehar izango den laugarren edizio honetan, Joseph Camino saria Daniel Redondori emango diote (besteren artean Jon eta Mirka eta Sorgin seinalea serieen marrazkigilea), eta Begoñako Liburutegian izango den erakusketa bere lanari buruzkoa izango da. Beste erakusketa bat El balanzín aldizkariaren ingurukoa izango da, Begoñako Udaltegian egongo dena.

Beste ekitaldiei dagokienez, bihar 18, 9:30ean, Begoñako Liburutegian, Pernan Goñik Komikiaren lengoaia beste hainbat esparrutan tailerra emango du. Etzi 19, 19:00etan Gartxot filma emango dute Begoñako Udaltegian. Eta ostiralean 20, 19:00etan, komiki portugaldarra ezagutzeko aukera izango dugu: Koldo Azpitartek aurkeztuta, Joao Miguel Lameiras-ek 1974ko iraultza arterainoko komiki portugaldarraren historia azalduko du eta Paulo Monteiro-k 1974tik gaur arterainokoarena.

Ekintzarik gehienak larunbata 21ean izango dira Santutxuko Karmelo Plazan. Goiz eta arratsaldez komiki azoka eta Amaia Ballesterosek emango duen komiki-tailerra egongo dira. 12etan Parrapean Komiki Lehiaketaren sari-banaketa izango da eta 12:15ean Joseph Camino saria emango diote Daniel Redondori. Musika-, dantza- eta marrazki-ekitaldiak ere izango dira: 13:00etan Crazy Jazzers musika-animazioa, 17:00etan Hiri-dantza eta 19:30ean musika ilustratua, Xabier Lizaso pianojolearekin eta Paulo Monteiro, Julen Ribas, Dani Fano, Asisko Urmeneta eta Adur Larrea marrazkigileekin.

Eguneko beste ekintza garrantzitsu bat euskarazko komikien aurkezpenak izango dira, egileak bertan direlarik. Bost egingo dira, hauek zehazki:

Egitarau interesgarria, beti bezala. Ea jendeak behar bezala erantzuten duen!

Intxaurrondoko komiki-solasaldiak 2017-2018

e-gor 2017/10/05 06:54
Aurten ere euskarazko lau saioak gidatuko ditut
Intxaurrondoko komiki-solasaldiak 2017-2018

Irudia: Josu Mitxelena

Intxaurrondoko komiki-solasaldien kurtso berria datorren astean hasiko da. Hileroko bigarren astearteetan arratsaldeko 19:00etan Intxaurrondo Kultur Etxean egingo diren saio hauetatik euskarazko 4ak nik gidatuko ditut eta gaztelaniazko beste 5ak Juanma Díaz de Guereñuk.

Hauek izango dira euskarazko saioak:

Lehenengo saioan izan ezik, beste hiruetan egileak gurekin izango ditugu.

Gaztelaniaz urrian Jillian Tamaki eta Mariko Tamakiren Aquel verano, abenduan Frank Millerren El regreso del caballero oscuro, otsailean Nadarren El mundo a tus pies, apirilean Charles Burnsen Agujero negro eta ekainean Manu Larceneten El informe de Brodeck landuko ditu Juanmak.

Ikusten duzuenez, saio oso interesgarriak guztiak. Animatu etortzera! Euskarazkoetan iaz ez zen jende askorik izan, pena bat, ze oso ongi atera ziren (ez nigatik, egileak bertan zirelako baizik). Ziur aurten ere hala izango dela, ea jende gehiago agertzen den!

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10