Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

3 zangotako komiki solasen II. edizioa

e-gor 2016/09/29 21:45
Geratzen diren biak urrian izango dira Komikigunean, Dani Fano moderatzaile dela

Solasaldien kartela
Irudia: Dani Fano

Iaz bezala, aurten ere Donostiako Komikiguneak 3 zangotako komiki-solasak antolatu ditu. Dani Fanok moderatutako hiru mahai-inguru hauetatik lehena ekainean izan zen (Literaturatik komikira, Harkaitz Cano, Patxi Zubizarreta eta Eider Rodriguezekin) eta pasatu egin zitzaidan hemen iragartzea... Baina hurrengo biak urriko bi larunbatetan izango dira. Lehenbizikoa urriaren 8an izango da, Oihua sarean: H28 aldizkari saretirikoa izenburuarekin eta Iñigo Astiz, Unai Iturriaga eta Patxi Gallego gonbidatuekin. Eta bigarrena urriaren 15ean, El trabajo del editor en el cómic gaiaren inguruan (gaztelaniaz), Fernando Tarancón (Astiberri), Joseba Basalo (Aleta) eta Mikel Soto (Txalaparta) editoreekin. Han ikusiko dugu elkar!

Parrapean III. Komiki Lehiaketa

e-gor 2016/09/28 21:00
Urriaren 14a bitarte aurkez daitezke lanak

Lehiaketaren kartela
Irudia: Adur Larrea

Luterl taldea, fanzineen urrezko garaiko azken mohikanoak

e-gor 2016/09/27 20:35
Ondarroako talde hau 1983tik ari da komikiaren inguruko ekintzak antolatzen eta komikiak argitaratzen

Joan den mendeko 80ko hamarkadan, autogestio, gaztetxe eta abarren urrezko garaian, komiki-elkarte ugari sortu ziren Euskal Herriko herrietan, fanzineak argitaratu eta bestelako ekitaldiak egiten zituztenak. Orduz geroztik elkarte haiek desagertzen joan dira eta bidean beste berriak ere sortu dira. Ondarroako Luterl kolektiboa da garai hartan jaiotakoetatik zutik dirauen bakarretakoa. Eta irauteaz harago, indartsu jarraitzen dute beraien egitekoan.

(Noticias taldeko Ortzadar gehigarrian 2016/02/16an argitaratutako artikuluaren jatorrizko extended bertsioa)

Luterl kolektiboaren ekintza eta argitalpenen hainbat argazki
Argazkiak: Luterl

Ondarroako Luterl taldearen sorrera ez zen planifikatutako zerbait izan. 1983an hainbat komikizale elkartu eta beraiek egindako komikiekin erakusketa bat muntatu zuten. Hurrengo urtean lagun horiek berek fanzine bat atera zuten eta ondoren ekintza gehiago etorri ziren. Hori guztia gorpuztu egin behar, eta 1986an kultur talde gisa eratu ziren, Luterl izenarekin. Eta hala, lagun koadrila batek ia nahigabe hasitako ekimen hura, gaur egunera arte iritsi da. Garai hartatik iraun duen Euskal Herriko talde bakarretakoa da -bakarra ez bada-, eta ziurrenik daudenen artean bizitza luzekoena. Taldearen sortzaileetako eta arimetako bat den Ion Iñaki Artetxek dioskunez, “bai, garai haietan komiki-fanzineak edota komiki lehiaketak ugari izan ziren, baina uste dut gu garela ordutik gaurdaino iraun duen komiki zaletuen talde bakarra; fanzineei dagokienez, TMEO ere badago, geroago sortu zena, eta lehiaketa arloan Portugaleteko Udalak antolatzen duena da iraun duen bakanetakoa”.

“Uste dut gu garela ordutik gaurdaino iraun duen komiki zaletuen talde bakarra”

Ion Iñakiren arabera, taldekideak 10 inguru izan dira, baina “gure ibilbidean zehar jende askoren laguntza izan dugu gure ekimenak aurrera eramateko”. Kontatu digunez, gauza ugari eta anitzak egin dituzte 33 urte hauetan, eta beraien jarduera nagusiki euskaraz da. Ondarroako Komiki Jardunaldiak 18 alditan egin dituzte, azkena aurtengo urtarrilean bertan. Bere garaian, 3 komiki-lehiaketa ere egin zituzten Udalaren laguntzarekin. Kartzelan sortutako artelanen 6 erakusketa ere egin dituzte. Eta ezin konta ahala bestelako erakusketa, tailer, aurkezpen, emanaldi...

Esparru lokalaz haragoko argitalpenak

Luterl elkartearen ezaugarri nagusietako bat bere argitalpenak dira. 80ko hamarkadako beste elkarteak bezala, fanzinegintzan aritu ziren ia sorreratik. “Lehen erakusketaren hurrengo urtean Globho fanzinearen lehen zenbakia kaleratu genuen”, dio Artetxek. Haren seme bastardoa deitzen duten Globhito (beraien ekintzen berri ematen duen berripapera dena) gaur egun ateratzen jarraitzen dute. Globhorma aldizkari murala ere egin zuten garai batean, pareta batean marrazten zen fanzine erraldoia. Eta beraiek emandako komiki-ikastaroetan egindako lanak Spantabiejas eta Marxekota argitalpenetan bildu zituzten.

Globhorma bat
Argazkia: Luterl

Baina beraien argitalpen-jarduerak esparru lokala eta fanzineen formatua (grapatu eta fotokopiatutako zuri-beltzezko orriak) gainditzen du. Hainbat komiki argitaratu dituzte album formatuan eta plaza ezberdinetan saldu, hala nola Getxoko Komiki Azokan, non urtero jartzen duten standa. Globhosonda bilduman Ondarroako komikigileen hainbat lan argitaratu dituzte: Kirmen Uribe eta Josu Aranbarriren Le blist - Bilduma bat (Uriberen lehen argitalpena omen dena), Austin Agirretxearen Barregarri, Ion Iñaki Artetxeren Azken mohikanoak hemen gaude eta Ion Iñaki Artetxe eta Kaiet Bengoetxearen Euskoman – Izan ala ez izan. Eta beste egile batzuenak ere argitaratu izan dituzte, esaterako Josu Garalderen Itxasoko deabruak edota kultuzkoa bihurtu den Kapitan Kaoporrex – Relatos de bajamar, Rober Garayrena.

Ez da gutxi egin dutena, ez horixe! Baina ez dute haatik uzteko asmorik. Artetxeren esanetan, komikiaren munduak jarraitzen duen artean, beraiek ere ahal duten neurrian jarraitzeko asmo irmoa dute. James Fenimore Cooper-en eleberrikoak ez bezala, azken mohikano hauen amaiera ez da oraingoz iritsiko.

Euskal komikilariak, arrakastatsu nazioartean

e-gor 2016/09/22 17:40
Frantzian, Espainian, Italian... hainbat komiki atera dituzte

Komikien azalak
Irudia: Iñaket / Juan Luis Landa / Iñaki Holgado / Guillermo Gonzalez

Euskal komikigileak ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula, ez horixe! Hemen kaleratzen dituzten lanez gain, nazioarteko merkatu gogorrenetan ere argitaratzen dituzte komikiak, arrakastaz gainera! Eta bestela, ikusi azkenaldian argia ikusi dutenak.

Mikel Begoña gidoilariak eta Iñaket marrazkilariak zenbait komiki argitaratu dituzte Espainian eta Frantzian: Tristísima ceniza - Un tebeo de Robert Capa en Bilbao, El pico de los cuervos - Matar a Franco, Le bec des corbeaux – Abattre Franco... Beraien azken lana da Ötzi - Por un puñado de ámbar, iaz Norma argitaletxeak atera zuena. Berriki italiarrez ere atera du Barta argitaletxeak, Ötzi - Per un pugno di ambra izenburupean, eta Ötzi bera dagoen Hego Tirolgo museoaren bedeinkapenarekin! Eta irailerako, bigarren atala aterako dute berriz Normarekin, El bueno, el feo y el tuerto.

Arthus Trivium 1 – Les anges de Nostradamus albumean, Nostradamus igarle ezagunak bere ikuskari-botereak eta hiru zaldun dizipulu baliatzen ditu bere garaiko arazoak eta okerrak konpontzeko. Arthus Trivium da dizipulu horietako bat, mistizismo, sorginkeria eta emozioz betetako abenturak biziko dituena. Rauleren gidoia maisutasunez marraztu du Juan Luis Landak Arthus-en lehen abentura honetan, Les anges de Nostradamus, eta izugarrizko arrakasta izaten ari da Frantzian Dargaud etxearekin: hainbat astez komiki salduenen artean izan da, eta salduena izatera ere iritsi da! Eta hori ez da batere erraza, han asko argitaratzen baita eta oso ona... Jakina, hurrengo tomoa ere bidean da, eta beste hainbat herrialdetan ere argitaratuko da. Zorionak, Juan Luis!

Frantzian jarraituta, Lehen Mundu Gerrako batailarik luzeena eta gogorrenetako bat izan zen Verdungo gudua. 1916 urtea ia osorik iraun zuen, 250.000 hildako eta 500.000 zauritu baino gehiago izan ziren. Ekitaldi ugari ari dira egiten haren mendeurrena gogorarazteko, eta horien artean dago Grand Angle argitaletxea ateratzen ari den komiki saila. Jean-Yves Le Naouren gidoia lantzeko, Marko hautatu dute storyboard-a egiteko eta Iñaki Holgado irudiak marrazteko. Lehen albuma, Verdun 1 – Avant l'orage, salmenta oso onak izaten ari da.

Azkenik, Xabiroirentzat Kortsarioen ostatua albuma marraztutako Guillermo Gonzalezek ere Frantzian komiki bat argitaratu du. Le chevalier à la licorne du izenburua (Adarbakarraren zalduna alegia) Stéphane Piatzszeken gidoia duen eta Soleil argitaletxeak atera duen album honek, eta Erdi Aroko frantsesen eta ingelesen arteko gerrak eta mitologia ditu gaitzat.

Xabiroi 40!

e-gor 2016/09/06 21:35
Ekaineko zenbakia, beti bezain bikaina

Xabiroi aldizkariaren 40. zenbakiaren azala
Irudia: Guillermo Gonzalez

Atzerapen apurtxo batekin ematen dizuet berri Ikastolen Elkartearen Xabiroi komiki-aldizkariaren ekaineko zenbakia, 40.a, atera dela, eduki honekin:

On egin ba!

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10