Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Astiberri, orain digitalean ere

e-gor 2016/04/28 19:30
Bilboko argitaletxearen webgunetik komikiak formatu elektronikoan eros daitezke

Astiberri argitaletxearen webgunearen irudi bat

Azken aldian komikiak euskaraz ere argitaratzen dabilen Bilboko Astiberri etxea Espainiar Estatuko komiki argitaletxerik prestigiotsuenetakoa dugu. Bada, duela hilabete batzuk beraien komikiak digitalean ere saltzen hasi da. Euren katalogoko obra ugari euskarri elektronikoetan irakurtzeko moduan eskuratu daitezke orain euren webgunetik. Momentuz, euskarazko lanak ez dituzte jarri digitalean, ea laster!

Tirabirak, euskal gatazkari buruzko komiki-zinten egitasmo transmedia

e-gor 2016/04/21 22:10
Hainbat formatu ditu egitasmoak; erakusketa ibiltaria EHUko liburutegian, Leioan dago orain; ehunka komiki-zinta online ikus daitezke

Egitasmoaren kartela

Tirabirak Euskal Herriko Unibertsitateko EMAN ikerketa taldeak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzako programarentzat landu duen egitasmoa da, euskal gatazka deiturikoaren inguruko komiki-zintak protagonista direlarik. Egitasmo transmedia da, hainbat elementuz osatua: ikerketa, erakusketa ibiltaria, artxibo interaktiboa, elkarrizketak, webdoka, ikastaroa, ekitaldiak eta beste.

Erakusketa ibiltaria da proiektu honen lehen emaitza. 1977tik gaur egunera arte komunikabideetan agertutako 448 komiki-zinta aukeratu dituzte horretarako. Otsaila eta martxoan Bilbon egon ondoren, orain Leioan dago, EHUko liburutegian, eta ondoren Gasteiz, Donostia eta Iruñetik ere pasatuko da. Baina erakusketaz gain, beste osagarri hauek ere izango ditu egitasmoak: artxibo interaktiboa, zinten egileei elkarrizketak, zintetako gertakizunen inguruko EITBko artxibo-irudiak, web dokumental interaktiboa, bestelako ekitaldiak...

Erakusketarako aukeratutako binetak online ikus daitezke egitasmoaren webguneko artxiboko atalean.

Donostian hainbat komiki-ekitaldi datozen egunotan

e-gor 2016/04/14 20:15
Dani Fanorekin solasaldia 16an, "Bolada txarrean" komiki-kontzertua The Hyenes-ekin 21ean eta Higinia Garay, Jon Juarez, Joseba Larratxe "Josevisky" eta Sara Moranteren inguruko erakusketa 21etik aurrera

Ekitaldien kartelak

Bolada luze batez apenas ezer ez eta gero bat-batean dena batera, hala izan ohi dira gauzak komikiaren munduan. Datozen egunotan, kasualitatez, komikiaren inguruko hainbat ekitaldi daude programatuta Gipuzkoako hiriburuan.

Hasteko, datorren larunbatean, hilak 16, Dani Fanorekin solasaldia antolatu du Euskal Irudigileak elkarteak, Kike Infamek gidatuta. Komikigunean izango da, eguerdiko 12:00tan.

Bestalde, hilaren 21ean Bolada txarrean izenburuko  komiki-kontzertua egingo da Intxaurrondoko Kultur Etxean 19:30ean. Thierry Muraten Au vent mauvais road-komikiko irudiak proiektatzen diren bitartean, The Hyènes musika taldeak zuzenean jota girotuko du istorioa.

Azkenik, Intxaurrondoko Kultur Etxe horretan bertan inauguratuko da 21ean ere Irudien bidea izenburuko lau komikigile/irudigileren inguruko erakusketa: Higinia Garay, Jon Juarez, Joseba Larratxe Josevisky eta Sara Morante. Maiatzaren 13ra arte egongo da martxan.

Aprobetxatu ba, eta gozatu komiki ekitaldiok!

...eta oraingoan bai, benetan, 2015eko euskarazko azken komikia: "Aitorren ametsa"

e-gor 2016/04/07 20:05
Marie-Christine Thiry Merlo da egilea eta Zortziko argitaratzailea

"Aitorren ametsa" komikiaren azala
Irudia: Marie-Christine Thiry Merlo

2015eko euskarazko komikien uzta oparoa ni barregarri uzteko tematuta dago, eta azkenen berri eman dudala uste dudan bakoitzean jakiten dut beste bat atera dela...

Aitorren ametsa du izenburua iparraldeko Zortziko argitaletxeak atera duen komiki berri honek, eta Marie-Christine Thiry Merlo da egilea. Aitor izeneko joaldun eta surflari gaztea izaki mitologikoekin abentura batean nahastuta aurkituko du bere burua bertan. Elkarren eros daiteke.

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10