Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Hemen da Xabiroiren 42. zenbakia!

e-gor 2016/12/31 11:55
Harriet, Alex Macho eta Antton Olariagaren parte hartzea du, ohiko sail eta egileez batera
Hemen da Xabiroiren 42. zenbakia!

Irudia: Juan Luis Landa

Xabiroi aldizkariak, Ikastolen Elkarteak argitaratzen duen komiki-aldizkariak, aurtengo abenduari dagokion 42. zenbakia atera du, ondoko edukiarekin:

Goiko estekan ikus dezakezue lagin txiki bat. Harpidedun ez bazara erosi, merezi du eta (beti bezala)!

Otsaileko Xabiroi (43. zenbakia) kalean

e-gor 2016/12/31 11:55
Asisko eta Joseba Larratxeren "Basolatik berri onik ez" sail berriarekin eta Patxi Gallegoren "Irati Xtrem" istorioarekin
Otsaileko Xabiroi (43. zenbakia) kalean

Irudia: Dani Fano

Ikastolen Elkartearen Xabiroi aldizkariaren 43. zenbakia atera da, otsailekoa. Hau aurkituko duzue bertan:

  • Nik egiten dudan Albisteen txokoa
  • Adur Larrearen Xabiroienea umorezko zinta bertikala
  • Ikastoletako haurren hain ezagunak diren Argitxo, Ttantto, Txirritx eta Xangoren Auzomorro abenturen atal berri bat, bi orrikoa, Sanviren gidoi eta irudiekin
  • ZaldiEroaren Arranotxuren beste bi orri
  • Markori egindako elkarrizketa, Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa bere komiki berriaren inguruan
  • Asiskoren Hor Konpost zinta
  • Manu Ortegaren Haizea zinta

Beti bezain bikain, gure Xabiroi!

Asterixen beste bi album atera dira 2016an

e-gor 2016/12/29 20:55
"Asterix Olinpiar Jokoetan" eta "Arbernoko ezkutua"
Asterixen beste bi album atera dira 2016an

Irudia: Albert Uderzo

2010ean hasitako bideari jarraiki, Salvat argitaletxeak Asterixen komikiak euskaraz berrargitaratzen jarraitzen du, urtero bat edo bi, kronologikoki, eta jada dozenatik gora doaz. Aurten Arbernoko ezkutua eta Asterix Olinpiar Jokoetan istorioei tokatu zaie txanda, jatorrian 1968an atera zirenak hain zuzen ere. Aukera aparta modaz inoiz pasatuko ez diren Goscinny eta Uderzoren klasiko hauek belaunaldi berriei ezagutarazteko eta, bide batez, gure liburutegiko bertsio hondatuak berriztekoa!

"Gaza Amal", Gazako zerrendako lau emakumeren istorioak komikian

e-gor 2016/12/26 21:40
UNRWA Euskadik argitaratu du Susanna Martínen komiki hau, doan eta libreki banatzen dena, paperezko euskara eta gaztelaniazko edizio bakarrean edota online deskargatzeko moduan
"Gaza Amal", Gazako zerrendako lau emakumeren istorioak komikian

Irudia: Susanna Martín

UNRWA Euskadik (Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen agentziak) Gaza Amal: Gazako zerrendan emakume ausarten istoriotxoak komikia argitaratu du. Susanna Martín komikigileak egina, paperean euskara eta gaztelaniazko edizio bakarrean atera dute, hizkuntza bakoitzeko bertsioa liburuaren alde bakoitzean, eta ez dago salgai, doan banatzen da. Online ere eskura daiteke (euskarazkoa https://issuu.com/unrwaeuskadi/docs/gaza_amal-eus_webcomic helbidean dago). CC-BY-SA lizentziapean dago.

Bertan Gazako zerrendan bizi diren lau emakumeren eguneroko bizitza gogorrak ezagutu ahal izango ditugu: Amal, elektrizitate-mozketek ordenagailuko idazlanak eragozten dizkioten blogaria; Hura, bere familiaren osasun arazoak artatzeko aurkitzen dituen trabez gain etxetik kanpo lan egiten duten emakumeenganako aurreiritzi eta presioak jasan behar dituen irakaslea; Khadira, lanik gabe dagoen senarraren tratu txarrak jasotzen dituena familia aurrera ateratzen duen bitartean; eta Hazeem, korrikalaria izan nahi duen neskato gaztea. Hango miseriez gaindi, esperantzazko mezua zabaltzen dute ederki marraztutako istorio hunkigarriok (Amal hitzak itxaropena esan nahi du). Eta sarrerako testua oso argigarria da Palestinan eta bereziki Gazako zerrendan joan den mendetik eta gaur egun oraindik gertatzen diren injustizien inguruan. Oso gomendagarria.

"Komikiak zientziaz jantzi dira" erakusketa Artium-en

e-gor 2016/12/17 09:30
Martxoaren amaiera arte dago irekita

Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan, Artium-en alegia, Komikiak zientziaz jantzi dira erakusketa paratu dute. Duela hilabete ireki zen eta martxoaren amaiera bitartean dago bisitatzeko aukera, liburutegiko mintegi aretoan.

Bertan, komikietan zientzia nola erabili izan den erakusten da. Fikziozko abentura eta pertsonaietan zientziaren tratamendua ikus daiteke (Tournesol irakaslea eta Tintinen ilargirako bidaia, Flash Gordon, Bacterio profesorearen asmakizunak...), eta baita benetako zientzialarien bizitzak eta euren aurkikuntzak komikian nola kontatu diren ere (Galileo, Darwin, Marie Curie, Einstein...).

Ezin galduzkoa!

Emakumezkoak protagonista Lekeitio, Ondarroa eta Markinako komiki jardunaldietan

e-gor 2016/12/06 21:40
Abendua eta urtarrilean zehar izango dira, Marika Vila eta Amparo Akarregiri eskainitako erakusketekin, Josune Muñozen tailerrarekin eta beste hainbat ekitaldirekin

Komiki jardunaldiak izango dira Bizkaiko hiru herritan abendua eta urtarrilean zehar, Lekeition, Ondarroan eta Markinan hain zuzen ere, hiruetan emakumezkoak protagonista direla.

Hiru herriek Marika Vila eta Amparo Akarregiri eskainitako erakusketak izango dituzte, data hauetan: Lekeition urtarrilaren 12tik 18ra, Ondarroan abenduren 27tik urtarrilaren 8ra eta Markinan urtarrilaren 11tik 18ra. María del Carmen Vila (lanak Marika ezizenez sinatzen dituena) eta Amparo Akarregi komikigileak 70eko hamarkadatik ari dira komiki munduan. Iazko Parrapean jardunaldietan bien lanei buruzko erakusketa bana izan zen, eta orain bi erakusketok aipatutako herrietan izango dira.

Horrez gain, Skolastika-ko Josune Muñoz adituak Emakumeen komikiak eta komiki feministak tailerra emango du Lekeition abenduaren 16an, Ondarroan abenduaren 28an eta Markinan urtarrilaren 13an.

Azkenik, Ondarroako jardunaldietan bertako irratian Marika Vila eta Amparo Akarregi elkarrizketatuko dituzte eta Sussana Martinek komikigintza tailerra abenduaren 13 eta 14an.

"Dayanne eta Murillo, nanozientziaren indarra" komikia atera dute CIC nanoGUNEk eta DIPCk

e-gor 2016/12/05 20:30
Nanoteknologia ezagutaraztea helburu duen eta 200 gazte inguruk parte hartu duten nanoKOMIK ekimenaren emaitza da Hodei Iparragirrek marraztu duen komikia; ekimeneko kanekin osatutako erakusketa abenduan zehar ikusgai dago Donostian
"Dayanne eta Murillo, nanozientziaren indarra" komikia atera dute CIC nanoGUNEk eta DIPCk

Irudia: Hodei Iparragirre

nanoKOMIK ekimena nanoteknologia zertan datzan gizartean zabaltzeko CIC nanoGUNEk eta Donostia International Physics Centerek abiarazitako ekimena da. Bertan 12 eta 18 urte arteko 200 gazte inguru aritu dira nanobotereak izango dituen superheroi bat asmatzen. Bertako ideiarik onenekin superheroi bat ez baizik eta bi osatu ahal izan dituzte, Dayanne eta Murillo, eta pertsonaia horien inguruko komiki bat egin dute.

Dayanne eta Murillo, nanozientziaren indarra Hodei Iparragirre komikigileak marraztu du Amaia Arregi, Itziar Otegui eta bere gidoiaren gainean. Bi protagonistak nanoteknologian aritzen diren ikertzaileak dira, eta gaur egun existitzen diren hainbat nanoteknologia aplikatuz (kamaleoi efektua, gekko indarra, beso bionikoa, botere ignifugoa eta abar) superheroi bilakatzen dira.

Komikiaren paperezko bertsioa euskaraz eta gaztelaniaz dago eta doan banatuko da. Horrez gain, dohainik deskarga daiteke lau hizkuntzatan http://www.nanokomik.com/index.php/eu/komikia helbidean. Creative Commons - Aitortu  -Ez komertziala - Partekatu berdin lizentziapean banatzen da lana.

Horrez gain, ekimenean parte hartu duten lanik esanguratsuenekin erakusketa ibiltaria jarri dute martxan. Momentuz, Donostiako Carlos Santamaria zentroan ikusgai daukazue abenduaren 30era bitartean.

Nanobotereak lagun zaitzala!

Xabiroi komiki-ikastaroak ikastolentzat

e-gor 2016/12/03 12:15
2 edo 16 ordukoak izan daitezke eta Joseba Larratxek emango ditu

Ikastolen Elkarteak Xabiroi komiki-ikastaroa eskaintzen die partaide diren ikastolei ikasturte honetarako. Ikastaroaren helburuak komikizaletasuna sustatzea, euskal komikigintza eta komikigileak ezagutaraztea eta komikia narrazio tresna gisa nola eraikitzen den ikastea izango dira. Ikastaroak Joseba Larratxe Joseviskyk emango ditu, Xabiroi eta H28ko kolaboratzailea, Gaztezulo aldizkariko Aingurak sailaren egilea eta Katu hegoduna, Walking eta Eneko Aritza komikien egilea. Bi modalitate egongo dira aukeran: bata, bi orduko komikiaren mundurako sarrerako saio didaktiko bakarra, LHko 5. eta 6. mailak, DBH eta Batxilergoko ikasleentzat; bestea, 16 ordukoa (zortzi saiotan banatuta), DBH eta Batxilergoko ikasleentzat, non komikiaz gozatu eta komikiaren hizkuntza ezagutu eta ulertzeko ikastaro teoriko praktiko bat emango den eta komikia egiten ere irakatsiko den. Eskatu zure Ikastolan!

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10