Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

"Mobilak", telefono mugikorren abenturak

e-gor 2016/11/29 21:00
Ediciones Beta-k atera du Arantza Ibarraren eta Kaiet Bengoetxearen komiki hau
"Mobilak", telefono mugikorren abenturak

Irudia: Kaiet Bengoetxea

Dirudienez, maiatzean atera zen komiki hau, baina ez nuen bere berri izan Getxoko azokan Luterl-en postuan sinatzen egongo zirela jakin nuen arte... Ediciones Beta etxearen eskutik ikusi zuen argia Mobilak honek, Arantza Ibarraren gidoia eta Kaiet Bengoetxearen (Euskomanen marrazkigilea) irudiak dituena. Etengabeko zaharkitzeari uko egin eta matxinatzen diren telefono mugikor batzuk izango dira protagonista. Gabonak datozela eta, haur txikientzako ez dira komiki asko ateratzen euskaraz; bada, hau duzu horietako bat.

Eneko Aritza lehen errege baskoiaren istorioa komikian atera du Nabarraldek

e-gor 2016/11/27 21:55
Gidoia Angel Rekaldek egin du eta irudia Joseba Larratxe "Josevisky"-k
Eneko Aritza lehen errege baskoiaren istorioa komikian atera du Nabarraldek

Irudia: Joseba Larratxe

Nabarralde elkarteak Eneko Aritza, lehen errege baskoia komikia argitaratu du. 20 orriko istorio honetan, Angel Rekaldek Orreagako guduaren eta Iruñeko Erresumaren sorreraren istorioa kontatzen digu Eneko Aritzaren pertsonaiaren bidez. Bertan irakurriko dugunez, berau izan zen baskoien lurraldean geroago Nafarroako Erresuma deitu eta zazpi mendez iraun zuen Iruñeko Erresumaren sortzaile eta lehen errege.

Komikia Joseba Larratxe Joseviskyren marrazki ederrek ilustratzen dute, kolore zuri, beltz eta gorrian eginak. Eta hainbat erreferentzia bisual aurkituko ditugu bertan, nik gutxienez Munch-en Garrasia, Popeyeren sorgina, Picassoren Gernika eta Aznar kontearen aurpegian euskaldunok tamalez ongi ezagutzen dugun norbait ikusi uste izan ditut.

Gure historia hobeto ezagutzeko aukera, komiki polit batean.

"Pilula urdinak" euskaraz!

e-gor 2016/11/26 08:50
HIESari buruzko Frederik Peeters-en komiki ezaguna euskaraz atera du Astiberrik
"Pilula urdinak" euskaraz!

Irudia: Frederik Peeters

Pilules bleues komiki autobiografikoan, Frederik Peeters suitzarrak HIESa duen Cati neskalagunarekiko (eta haren 3 urteko alabarekiko) erlazioa kontatu zigun 2001ean. Oso modu hunkigarrian baina umorez ere tratatzen dira bertan heriotza, beldurra, gaixotasuna eta maitasuna bezalako gaiak. Sari asko irabazitakoa, Pilules bleues klasiko bat da gaur egun, eta orain euskaraz kaleratu du Astiberri Bilboko argitaletxeak, Pilula urdinak izenburupean. Edizio honek gaur egun protagonistak zertan diren azaltzen duten 10 orri berri dakartza. Benetako luxua.

Xabiroiko urriko zenbakia atera da

e-gor 2016/11/22 20:50
Ohiko egile eta serieez gain, Yurre Ugarte, Mai Egurza eta Alex Orbe bezalako egile gonbidatuekin
Xabiroiko urriko zenbakia atera da

Irudia: Dei Gaztelumendi

Beti bezala atzerapenarekin abisatzen dizuet (izan ere, berandu iristen baitzait etxera), baina jakizue Xabiroiren 2016ko urriko zenbakia, 41.ena, atera dela. Ikastolen Elkarteak ateratzen duen komiki-aldizkariaren zenbaki honetan hau ikusi ahal izango duzue:

Etzazuela galdu!

H28 urdekaria hemen da!

e-gor 2016/11/20 21:00
Paperezko zenbakia aterako dute berriz ere
H28 urdekaria hemen da!

Irudia: H28

Iaz bezala, H28 aldizkari saretitikoak paperezko urtekaria aterako du aurten ere! Eskuratu nahi baduzu, baina, kontuan izan ez dela kiosko edo liburu-dendetan salduko. Aurrez crowdfunding bidez erosi behar da, hiru modalitate hauetako batean: 10 €tan ale bat eta 20 €tan bi ale Durangoko azokan jasotzeko, edo 15 €tan etxean jasotzeko ale bat. Beharrezko minimora iritsi dira jada, beraz egin egingo dute. Baina zure alea lehenbailehen eskatu, ez baduzu gabe gelditu nahi!

Getxoko XV. Komiki Azoka, inoizko euskarazko argitaletxe, lan eta egileen presentzia handienarekin

e-gor 2016/11/15 22:30
Ostiraletik igandera izango da Getxoko Areetako Geltokiko Plazan

Azaroaren 18tik 20ra, hau da, aste honetako ostiraletik igandera bitarte, Getxoko XV. Komiki Azoka egingo da, Areetako Geltokiko Plazan. Ohi bezala, standez gain hainbat ekitaldi egingo dira egun horietan zehar: erakusketak, tailerrak, aurkezpenak, hitzaldiak. proiekzioak, egile gonbidatuak (Horacio Altuna, Alex Robinson, Paul Pope, David Rubín...), sinatze-txandak...

Euskararen presentzia ez da inoiz oso handia izaten bertan, baina aurten inoiz baino handiagoa behintzat izanen da, azken urteotako euskarazko komiki-produkzioaren erakusgarri. Erakusketetako bat Binetazko bikote izango da, Harkaitz Cano eta Iñaki Holgadok elkarrekin Xabiroin ateratako komikien ingurukoa. Luterl Taldea, beti bezala, han izango da bere argitalpenekin. Astiberriren postuan azkenaldian euskaraz atera dituzten komikiak izango dira. Harriet Argitaletxeak, iaz lehen aldiz Getxon Justin Hiriart-ekin aurkeztu zenak, aurten bost lan izango ditu bertan. Eta Xabiroiko standean, bere aldizkari eta albumez gain, beste etxeek argitara emandako lanak ikusi, erosi eta sinatzeko aukera ere egongo da.

Hona hemen euskarazko lanen eta egileen sinatze-txandak:

EgileaKomikia(k)NonOstirala 18Larunbata 19Igandea 20
Goiz.Arrat.Goiz.Arrat.Goiz.Arrat.
Dani Fano TeleAtoi, Anubis 3.0, Kortsarioen Ostatua

Xabiroiko postuan

12:00-
14:00

18:00-
20:00

11:00-
14:00
18:30-
20:30
11:00-
12:30
17:30-
19:30
Joseba Larratxe Josevisky Eneko Aritza Xabiroiko postuan

18:00-
20:00

Adur Larrea Okatxu, Gabriel Aresti Xabiroiko postuan 11:00-
13:00
17:30-
19:30
Iñaki Holgado Piztia otzanak, Zebra efektua, Museo bilduma Xabiroiko postuan 12:00-
14:00
18:00-
20:00
12:00-
14:00
17:30-
19:30
Fermin Muguruza Black is beltza Xabiroiko postuan 13:00-
14:00
Harkaitz Cano Piztia otzanak, Zebra efektua, Museo bilduma, Black is beltza
Xabiroiko postuan 13:00-
14:00
18:00-
20:00
Guillermo Gonzalez Kortsarioen ostatua Xabiroiko postuan 13:00-
14:00
18:30-
20:30
Maite Gurrutxaga Habiak Xabiroiko postuan 13:00-
14:30
17:00-
18:30
Julen Ribas Azken garaipena Xabiroiko postuan 17:00-
19:00
Zaldieroa De rerum natura Xabiroiko postuan 19:00-
21:00
12:30-
14:30
Alex Sanvi Haur besoetakoa Xabiroiko postuan 12:00-
14:00
17:30-
19:30
Mattin Zarrakamalda Xabiroiko postuan 12:00-
14:00
Daniel Redondo Jon eta Mirka Harriet-en postuan

12:00-
14:00

17:30-
19:30
11:30-
13:00
17:30-
19:30
11:00-
12:00
Sinatze-gunean 13:30
Gregorio Muro Harriet Justin Hiriart, Jon eta Mirka Harriet-en postuan

12:00-
14:00

17:30-
19:30
11:30-
13:00
17:30-
19:30
11:00-
12:00
Sinatze-gunean 13:30
Marko Txinara bidaia, Indiara bidaia Harriet-en postuan 12:00-
14:00
17:30-
19:30
Arantza Ibarra Mobilak Luterl-en postuan 19:30-
20:00
Kaiet Bengoetxea Euskoman, Mobilak Luterl-en postuan

19:30-
20:00

Han ikusiko dugu elkar!

Getxoko Manga Jaialdia aste bukaera honetan

e-gor 2016/11/10 21:25
Areetako Geltokiko Plazan egongo da larunbat eta igande honetan, hilak 12 eta 13

Kunsthal-en II. Animazio Jardunaldietako komiki-ekitaldiak

e-gor 2016/11/09 22:45
Ostiral eta larunbat honetan izango dira, azaroaren 11 eta 12an alegia

Irungo Kunsthal Goi Mailako Arte Plastiko eta Diseinu Zentroak II. Animazio eta Ilustrazio Jardunaldiak antolatu ditu Tabakaleran ostiral eta larunbat honetarako, hau da, azaroaren 11 eta 12rako, Komikilabea programaren barruan. Aurtengo gaia "Emakumea animazioan, komikian eta ilustrazioan" da, eta ekitaldietako batzuk komikiaren inguruan izango dira, zehazki hauek:

Programa osoa eta zehaztasun gehiago beraien webgunean duzue. Ez dute zehazten, baina webguneari, programari eta ekitaldien izenburuei kasu eginda (dena gaztelania hutsean dago), pentsatzekoa da dena gaztelaniaz izango dela...

9. Ibarra Galtzakomik komiki-lehiaketa abian!

e-gor 2016/11/07 18:55
Lanak bidaltzeko epea azaroaren 21era arte dago zabalik
9. Ibarra Galtzakomik komiki-lehiaketa abian!

Irudia: Galtzakomik

Tolosako Galtzaundi Euskara Taldeak 9. Ibarra-Galtzakomik komiki-lehiaketa antolatu du. Euskarazko lanak soilik aurkez daitezke bertara (komiki muturik ezin da), gaia librea da (baina eduki sexista edo arrazista edo intolerantea ez da onartuko), lanek jatorrizkoak eta argitaragabekoak izan behar dute, ez dira onartuko programa informatikoen aurrediseinatutako irudiekin egindakoak, eta sari eta kategoria ugari daude (oinarri zehatzak beraien webgunean dituzue, http://galtzakomik.blogspot.com.). Azaroaren 21era arte dago lanak bidaltzeko denbora. Zeren zain zaude?

Komikilabea, aste honetan Donostian

e-gor 2016/11/05 10:10
Hainbat erakusketa, tailer eta solasaldi izango dira Donostia 2016k eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol sailak antolatutako jardunaldiotan

Donostia 2016k eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol sailak antolatuta, Komikilabea jardunaldiak izango dira aste honetan zehar Donostian. Antolatzaileez gain, Donostia Kultura, Tabakalera, Kutxa Kultur, Kunsthal eta Kaxilda liburutegia ere aritu dira laguntzaile. Komikian zentratuta badago ere, bere inguruko bestelako formatu edo arte-espresioak ere lantzen ditu, hala nola argazkigintza, marrazkigintza, zinema eta animazioa. Egia esan, aurreko astean ere izan dira jardunaldietako hainbat ekitaldi, baina komikizko ia denak aste honetan izango dira. Programazio osoa beraien webgunean dago, baina komikiekin lotuta eta hurrengo astean izango diren ekitaldiak hauek dira:

  • Euskadi Fantastikoa XII: Julen Ribas erakusketa (Udal Liburutegi Nagusia, urriaren 29tik azaroaren 19ra): Besteren artean Azken garaipena komikia marraztu duen Julen Ribas artista arrasatearraren lanari buruzko erakusketa hau Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen barruan egiten den Euskadi Fantastikoa erakusketaren hamabigarren edizioaren barruan kokatzen da.

Julen Ribas - Euskadi Fantastikoa
Euskadi Fantastikoa XII - Julen Ribas erakusketaren kartela
  • Nina Bunjevac: Fatherland erakusketa (Komikigunea, azaroaren 5etik abenduaren 3ra): Nina Bunjevac marrazkilari kanadarraren Fatherland (2015) komikian oinarritutako erakusketa.
  • Storyline: komiki kolektiboa egiten tailerra (euskaraz eta gaztelaniaz, Tabakalera, azaroaren 6tik 12ra): Astebetez, Ibai Aizpurua, Luis Doviso, Mai Egurza, Paula Estevez, Joseba Larratxe Josevisky eta Aritz Trueba komikigileen eta animatzen den beste edozeinen artean komiki bat egingo da.
  • Susanna Martín-ekin komiki-tailerra (gaztelaniaz, Intxaurrondo Kultur Etxea, azaroaren 7tik 8ra, 18:00etatik 21:00etara): UNRWA Euskadi (Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren Euskadiko atala) erakundearen laguntzarekin Susanna Martín (Bartzelona) marrazkilariak zuzenduko duen tailerrean komiki  soziala eta bere rola hezkuntza-tresna gisa, komikiaren lengoaia, gidoia eta storyboard-a bezalako gaiak landuko dira.
  • Javier de Isusi: Asylum erakusketa (Kaxilda liburudenda, azaroaren 7tik abenduaren 3ra): Javier de Isusik CEAR-Euskadi erakundearentzat errefuxiatuen dramaren inguruan egindako Asylum komiki bikainaren inguruko erakusketa.
  • Iñaki Martiarena Mattin: Zarrakamalda solasaldia (euskaraz, Intxaurrondo Kultur Etxea, azaroaren 8an, 19:00etan): Intxaurrondoko Kultur Etxeko komikien inguruko solasaldien barruan kokatzen den ekitaldi honetan, Iñaki Martiarena Mattin (Donostia) komikigilearen Zarrakamalda (2016) lan argitaratu berriari buruz hitz egingo dugu egilearekin berarekin, nik gidatutako solasaldian.
  • Komikiz, ezinbestean! solasaldia (euskaraz, Tabakalera, azaroaren 9an, 18:00etan): Konfliktoak, gudak, mugimendu sozialak, gutxietsien gatazkak... Komikiak ere badira gaur egungo egoera ezagutzeko leiho paregabea. David Zapirainek (Pasaia) Tabakalerako Ubiken ikusgai egongo diren komiki sozialen aukeraketa egin du eta bertan aurkeztuko dizkigu.
  • Susanna Martín: Gaza Amal komikiaren aurkezpena (gaztelaniaz, Udal Liburutegi Nagusia, azaroaren 9an, 19:30ean): UNRWA Euskadirekin lankidetzan argitaratutako Gaza Amal: Gazako zerrendan emakume ausarten istoriotxoak (2016) komikia aurkeztuko du Susanna Martínek. Lan honetan ilustratzaileak Gazako emakumeen errealitatera hurbildu nahi gaitu eta baita emakume palestinarrei buruzko genero eta kultur estereotipoak hautsi.
  • Superwomen: ohiko ikuspuntuari begirada berria tailerra (euskaraz, Tabakalera, azaroaren 10ean, 18:00etan): Idazleak, irakurleak, marrazkilariak, pertsonaiak, protagonistak... Zein leku okupatzen dute emakumeek komikian? Bechdel testa abiapuntu hartuta, lantegi honetan komiki eta komikigintzan emakumeek duten trataera, presentzia eta funtzioak aztertuko ditugu Ainara Azpiazu Axpi (Igeldo), ilustratzailearekin batera.
  • Antonio Altarriba eta Kim: El arte de volar eta El ala rota komikien aurkezpena (gaztelaniaz, Udal Liburutegi Nagusia, azaroaren 10ean, 19:30ean): Antonio Altarriba (Zaragoza) gidoilariak eta Joaquim Aubert Puigarnau Kim (Bartzelona) marrazkilariek XX. mendeko Espainiako historia politikoaren errepasoa egiten duen El arte de volar (2009) eta argitaratu berri den El ala rota (2016) komikiez osatutako duologiaren aurkezpena Juanma Díaz de Guereñu eta Luis Gascarekin.
  • Splendor in the grass: Come Prima ikuskizuna (Tabakalera, azaroaren 12an, 21:00etan): Komikia eta musika uztartzen dituen ikuskizun honetan Splendor in the Grass taldeak soinu banda jartzen dio 2014ko Angulemako Nazioarteko Komiki Jaialdian Fauve d'Or (lan onenari saria) irabazi zuen Lionel Papagalli Alfred marrazkilariaren Come Prima lanari. Oholtza gainean, komikiaren irudi eta testuak jasotzen dituen diaporama dinamiko bat proiektatzen duen pantaila eta ilunpean, Frantziako taldea, 60 hamarkada hasierako Italiara eramaten gaituen istorio hunkigarriaren erritmora.

Iñaki Martiarena Mattin: “Lokatzak bere burua zaindu nahi du, eta 'zaindu' hitza 'zaina' hitzetik dator”

e-gor 2016/11/04 19:05
"Zarrakamalda" komiki-liburu mardula atera berri du Txalaparta argitaletxearekin
Iñaki Martiarena Mattin: “Lokatzak bere burua zaindu nahi du, eta 'zaindu' hitza 'zaina' hitzetik dator”

Irudia: Mattin

(Elkar argitaletxearen aldizkariko 2016ko udazkeneko zenbakian argitaratutako artikuluaren jatorrizko extended bertsioa)

Ibilbide luzea du Iñaki Martiarena Mattin donostiarrak euskal komunikabide eta argitaletxeetan, marrazkilari bezala. Berak ilustratutako liburu kopurua kontaezina da, eta komiki ugari ere egin du: hainbat komunikabidetarako umore grafikoa landu du (Egunkaria, Berria, Argia, Aizu!, Gaztezulo, Irutxulo...), komikiak argitaratu ditu Ipurbeltz edo Napartheid bezalako komiki-aldizkarietan, Donostia sutan 1813-2013 elkartearentzat Sua itzali, hiria piztu komikia egin zuen duela hiru urte... Orain Zarrakamalda komiki-liburu pertsonala argitaratu du Txalaparta argitaletxearekin. Ia 300 orriko komiki mardul honetan, Lokatza ezizeneko pertsonaiaren barne-arazoak eta baratze bat aurrera ateratzeko abenturak kontatzen dizkigu Mattinek.

Kontaiguzu, Mattin, zeri buruz da Zarrakamalda komikia?

Lokatza izeneko gizon bati buruzko komikia da. Lokatzak badauka barruko borroka bat, ez du bere burua kokatzen, bere lekua egin nahi duen gizon bat da. Eta ezinegon horrek eramaten du baratze bat egitera.

Baratzeak badirudi ere gai nagusia, gauza gehiago dago komikian.

Nire helburua ez da izan baratzeen inguruko doktorego-tesi bat idaztea, edo nik baratzeei eta naturari buruz dakidana plasmatzea. Alderantziz, kontzeptu horietan ez dut ito izan nahi. Lokatzaren barne borrokak dira gai nagusia. Krisi ekonomikoak dakarkio krisi existentzial bat, edo alderantziz, badago bien arteko elkarlotura bat. Bere barruko bakea bilatu nahian dabil. Irtenbide bat bilatu nahi dio bere arazoari, eta ikusita kaleak eta hiriak ez diola deus eskaintzen irtenbide bat bilatzen saiatzen da, baratzearen bidez. Lokatzak maitatzeko eta maitatua izateko behar ikaragarria dauka, eta horrek eraman du baratze bat egitera. Bere burua zaintzen du beste norbait edo zerbait zaintzearen bidez. Eta “zaindu” hitza “zaina” hitzetik dator gainera.

Zergatik Zarrakamalda izenburua?

Nafarroan birao gisa erabiltzen omen da, norbaiti ergela edo mozoloa deitzeko, baina liburuko zentzuan zarrakamalda bat da sasia mozteko tresna zahar bat, igitai baten antzekoa baina kirten luzea daukana. Gipuzkoa aldean “aihotza” esaten zaio, baina nik liburu batean irakurri nuen “zarrakamalda” hitza eta gustatu zitzaidan. Tresnak eraman ninduen komikia idaztera eta marraztera. Zarrakamalda irudi bat da: bere bizitza sasiz beteta dago eta baratzearekin eta zarrakamaldarekin sasi horiek mozten doa, pixka bat argitasuna sartzeko bere bizitzan.

"Lokatzaren bizitza sasiz beteta dago eta zarrakamaldarekin sasi horiek mozten doa"

Beraz, egungo bizitzak sor ditzakeen arazo existentzialak kontatu nahi izan dituzu.

Beno, komikiaren sortze prozesua katarsikoa izan da. Hasieratik ere ez nuen oso garbi zehazki zein bilakaera izango zuen. Gero, nik erdia jartzen dut eta beste erdia irakurleak, bakoitzak bere interpretazioa egingo du hor kontatzen denaz. Azken batean horrelako proiektu bat egitea baratze bat aurrera ateratzea bezalakoa da: lursaila ondo kokatzen duzu ez galtzeko, gero zuk landatu egiten duzu, eta azkenean ateratzen da ateratzen dena.

Apur bat autobiografikoa da? Zenbat du Mattinek Lokatzaz, protagonistaz?

Komikian pertsonaiek egiten eta esaten duten guztiak ez du zertan nire iritzia edo bizipena izan behar. Baina jakina, horko hainbat pasarte eta erreferentzia nire hurbilekoak dira.

"Komikiaren sortze prozesua katarsikoa izan da"

Zein generotan kokatuko zenuke komikia?

Tonu egokia asmatu nahian hor ibili nintzen tentuz, ez sobera dramatikoa eta ez sobera umoristikoa egin nahian, entsalada horretan osagai denak ongi nahasten.

Irudiak zuri beltzean dira eta itxuraz sinpleak, baina nahita bilatutako sinpletasuna da.

Gustuko grafismo bat aukeratzen saiatu naiz, istorioari egokitzen zaiona. Nire helburua izan da istorio bat kontatzea hitzaren eta marrazkiaren bitartez. Hitza eta marrazkia kiribiltzen saiatu naiz, leka arban bezala. Hor tentsio bat sortzen da hitza eta marrazkiaren artean, ahalegin handia izan da, baina pozik geratu naiz emaitzarekin.

Hitzekin estilo propio bat duzu, hitz gutxi erabiltzen duzu. Ez da testu luzerik, elkarrizketak laburrak dira.

Ez dut nire burua ito kontu literariotan, hizkuntza jantzia ote den edo ez. Hitzekin jolastea maite dut. Jolasaren kontzeptua oso inportantea izan da niretzat, ez hitzekin bakarrik. Proiektu osoan jolastea izan da helburua, gustura izatea eta eroso aritzea baratze honetan.

"Horrelako proiektu bat egitea baratze bat aurrera ateratzea bezalakoa da"

Hitz joko asko daude komikian, Belardon ere asko erabiltzen dituzu.

Bai, gaztetako nire joera bat da. Nire jatorria umore grafikoa da, beraz ezinbesteko osagaia da niretzat umorea eta hitzekin jolastea.

Alde horretatik, Olariaga eta Zakilixuten eskolakoa zara.

Hemen ez dago isolatzerik, dena apur bat korala da. Denok txalupa berean gaude eta elkarri lagundu, kutsatu eta eragiten diogu, halabeharrez.

"Hitza eta marrazkia kiribiltzen saiatu naiz, leka arban bezala"

Lan erabat pertsonala da.

Lan guztiz pertsonala izan da, bai, enkargurik atzean egon gabe. Alde horretatik, Zarrakamaldaren dohain onenetako bat da zintzoa dela, inoiz baino zintzoagoa izan naiz nire buruarekin. Libre izan naiz nahi nuena egiteko.

Euskadin rokanrolak ez badu inoiz dirurik emanen, komikiak gutxiago. Nola animatzen da bat euskarazko komiki bat proiektu pertsonal gisa egitera?

Komikiarekiko maitasuna dago atzean. Heldu nintzen puntu batera non horrelako zerbait egitea falta zitzaidan. Zinta formatuan lan egin dut, ilustrazioan, diseinuan, zuzeneko emanaldian... Nire buruari esan nion: zuhaitzak landatu ditut, baina libururik ez dut. Formatu honetan lanik egin gabea nintzen, istorio ahaltsu bat ikusi nuen nire barruan eta iruditu zitzaidan forma hau eman ahal zitzaiola. Egia da kemen handia behar dela, zure buruarengan ikaragarri sinistu behar duzula eta lan asko egin behar dela, baina orain pozik egoteko moduan nago. Azken hitza irakurleak izango du, baina ni behintzat pozik nago. Apaltasunez baina harrotasunez ere.

Gainera lan hain mardula, ia 300 orri...

Aurretik egiteko lan modua epe motzekoa izan da. Hau mugarri bat da nire lanean, nire bilakaera profesionalean zein sortzailean. Nire buruari galdetu nion: badut barruan istorio bat kontatu nahi dudana, luzea izan daitekeela uste dudana. Ez nuen luzeegia ezta laburregia izatea nahi, eta azkenean asmatu dudala uste dut.

"Proiektu osoan jolastea izan da helburua, gustura izatea eta eroso aritzea baratze honetan"

Urte askotako lana izango zen, ezta?.

Hori da. Aspaldiko proiektua da hau, badira jada urte batzuk idazten hasi nintzela, baina beste zereginetan ere ibili naizenez gero, ez dut denborarik izan nik nahi nuen epeetan eta erritmoan lan egiteko.

Denbora gutxian baratzeei buruzko bi komiki atera dira euskaraz, Altza porru eta hau.

Altza porrun ere parte hartu dut. Baina proiektua jaso nuenean, harrez gero bukatuta nuen Zarrakamalda. Kasualitatea izan da.

"Zarrakamaldaren dohain onenetako bat da zintzoa dela, libre izan naiz nahi nuena egiteko"

Kasualitatea izateko gehiegi ez? Euskal Herrian kezka bat egongo da gai horren inguran edo modan dagen gaia da agian, natura eta baratzea...

Bai, baliteke Lurrarekin daukagun harremanaren isla bat izatea.

Zein publikorentzako modukoa da Zarrakamalda?

Nik uste dut komiki honek ase dezakeela bai komikizalea eta baita ere naturazalea. Eta ez horiek bakarrik, esan bezala natura eta baratzeaz haratagoko gauzak ere kontatzen dira. Eta formatuagatik (zuri-beltzean), euskara jantzian izateagatik, atsegina izateagatik... iruditzen zait ase dezakeela komikia sobera ezagutzen ez duen eta naturazalea ez den pertsona ere.

Lan hau nobela grafiko bat dela esango zenuke?

Ez nintzateke horrelakoetan sartuko, zer den nobela grafikoa eta zer ez, zerk egiten duen lan bat nobela grafiko... Konplexuen ondorio da askotan komiki bati nobela grafiko deitu nahi izatea. Nik komiki-liburua deitzen diot, arazorik gabe.

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10