Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Parrapean III. Komiki Egunak hemen dira!

e-gor 2016/10/24 21:05
Martxan dira nagusiki euskal komikiaren inguruan Bilbon egiten diren jardunaldiok
Parrapean III. Komiki Egunak hemen dira!

Irudia: Adur Larrea

  • Xabiroi aldizkaria: 11 urte (Santutxuko Udaltegia)
  • Cavall Fort: 50 anys (Santutxuko Udaltegia)
  • Wanne-Eickel Maturtene, Irkus M. Zeberio eta Marlene Kraus-en komikiak (Begoñako Udaltegia)
  • Antton Olariaga: marra eta hitza (Begoñako Udal Liburutegia)
  • 10:00etatik 13:30era (Begoñako Udaltegiko Liburutegia): Danbalahara! Euskal onomatopeiekin lanean komikiaren sormen eta edizioari buruzko tailerra Irkus M. Zeberio eta Marlene Kraus-ekin.
  • 13:30ean (Begoñako Udaltegia): Wanne-Eickel Maturtene erakusketan bisita gidatua Irkus M. Zeberio eta Marlene Kraus egileekin.

Ostirala 28

  • 10:00etatik 13:30era (Begoñako Udaltegiko Liburutegia): Danbalahara! Euskal onomatopeiekin lanean komikiaren sormen eta edizioari buruzko tailerra Irkus M. Zeberio eta Marlene Kraus-ekin.
  • 19:00etan (Santutxuko Udaltegia): Cavall Fort y Xabiroi: trayectoria de dos publicaciones mahai-ingurua. Nik aurkeztuta, Merçe Canela (Cavall Fort-eko zuzendaria), Cristina Losantos (marrazkigilea), Oriol García (marrazkigilea) eta Dani Fano (Xabiroi-ko koordinatzailea) izango dira parte-hartzaileak. Amaitutakoan, bisita gidatua egingo da bi aldizkariei buruzko erakusketetan zehar.

Larunbata 29

  • Goizean eta arratsaldean (Karmelo plaza): Euskal komikiaren azoka.
  • 10:00etan (Santutxuko Udaltegia): Irakurle gaztetxoentzako komikien sotze- lana: gidoia, zirriborroak, tinta eta kolorea helduentzako tailer irekia, Cristina Losantos marrazkigilearen eskutik.
  • 11:00etatik 14:00etara (Karmelo Plaza): Komiki-tailerrak ume eta gazteentzat, Amaia Ballesterosek emanak.
  • 12:00etan (Karmelo Plaza): Antton Olariagari “Joseph Camino” sariaren emate-ekitaldia eta Antton Olariaga eta Asisko Urmenetaren arteko elkarrizketa.
  • 12:30ean (Karmelo Plaza): Harkaitz Cano eta Iñaki Holgadoren Museo Bilduma komikiaren aurkezpena, Dani Fanok aurkeztuta eta egileak bertan direla.
  • 16:00etatik 19:00etara (Karmelo Plaza): Komiki-tailerrak ume eta gazteentzat, Amaia Ballesterosek emanak.
  • 17:30ean (Karmelo Plaza): Gregorio Muro Harriet eta Daniel Redondoren Jon eta Mirka komikiaren aurkezpena, Ion Iñaki Artetxek aurkeztuta eta egileak bertan direla.
  • 18:00etan (Karmelo Plaza): Patrick Cothias, Patrice Ordas eta Jack Maniniren S.O.S. Lusitania komikiaren aurkezpena, Ion Iñaki Artetxek aurkeztuta eta Patrice Ordas eta Gregorio Muro argitaratzailea bertan direla.
  • 18:00 (Karmelo Plaza): Bilboko Casal de Bilbao katalanen etxearen eskutik Castanyada (musika eta gaztainak banatzea).
  • 19:00 (Karmelo Plaza): Toma Castaña! ipuin-kontaketa (LaRitual).
  • 20:00 (Café Teatro La Nube): amaiera-ekitaldi gisa, Zirriborroka katalan eta euskal marrazkigileen arteko desafioa (Oriol García eta Sussana Martín vs. Ainara Azpiazu Axpi eta Joseba Larratxe Josevisky). Aurkezlea eta Dj: Amaia Pérez de Arriluzea.

"Jon eta Mirka", "SOS Lusitania" eta "Museo bilduma", euskarazko komiki berriak

e-gor 2016/10/17 22:15
Harriet argitaletxeak atera ditu lehen biak eta Xabiroik azkena

"Jon eta Mirka", "SOS Lusitania" eta "Museo bilduma", euskarazko komiki berriak
Irudia: Redondo / Manini / Holgado
...Eta hasiko gara udazkeneko komikien berri ematen!

Gregorio Muroren Harriet argitaletxea, besteren artean, 80ko hamarkadan berak gidoitutako komikien edizio osoak berrargitaratzen ere ari da. Iaz Justin Hiriarten txanda izan zen, eta orain Daniel Redondok marraztutako Jon eta Mirka berreskuratu du. Gazteentzako zientzia fikziozko komiki hau abenturaz, robotez eta estralurtarrez betea dago. Serie honen lehen albuma bere garaian euskaraz ere atera zen, baina bigarrena ez zen hemen argitaratu, soilik Frantzian eta beste herrialde batzuetan, beraz euskal publikoarentzat berria da. Azkenik, klasiko hau osorik euskaraz!

Harriet argitaletxearen eskutik datorkigu Frantziako hiru albumeko SOS Lusitania seriearen edizio osoa ere, gidoia Patrick Cothias ezagunak (Les sept vies de l’épervier / Las siete vidas del gavilán sonatuaren gidoilaria) eta Patrice Ordasek eta marrazkiak Jack Maninik egindakoak dituena. 1915ean alemanek torpedoz erasotutako Lusitania itsasontziaren hondoratzearen gertaera historikoa kontatzen da, intrigaz betetako istorioan. Luxua horrelako lan bat euskaraz izatea!

Eta bukatzeko, Xabiroi aldizkarian atalka agertutako istorioen urteroko albuma ere atera da. Harkaitz Canok gidoilari gisa eta Iñaki Holgadok marrazkilari moduan osatzen duten tandemaren hirugarren istorioa da Museo bilduma, ikuskatzaile misteriotsu batek munduko museorik bitxienetan zehar egiten duen bidaia kontatzen duena. Egile bikotearen ohiko kalitate bikainarekin, jakina!

Bide batez, Harriet argitaletxearen bi komikien aurkezpena urriaren 19an egingo da Donostiako Komikigunean goizeko 11:00etan.

Bi komiki erakusketa urrian Donostian

e-gor 2016/10/13 22:20
Euskal binetak 1894-2014 Komikigunean (Mikel Begoñak bisita gidatua egingo du bertan 20an) eta Fantascity Egiako Kultur Etxean

Hilabete honetan Donostian bi komiki-erakusketaz gozatzeko aukera izango dugu. Batetik, Komikigunean Euskal binetak 1894-2014 erakusketa dago ikusgai irailaren 26tik, eta urriaren 28ra arte egongo da zabalik. Duela bi urteko Parrapean jardunaldietarako prestatu zuen euskal komikigintzaren errepasoa egiten duen erakusketa ezin interesgarriago hau Mikel Begoñak (Komikeri blog ezinbestekoaren egileak), eta erakusketa Mikel berak gidatuta bisitatzeko parada izango da 20an arratsaldeko 19:00tan. Bestetik, Egiako Kultur Etxean Fantascity - Fantasiazko hiriak komikietan erakusketa ikus daiteke urriaren 3tik 38ra bitartean. Ikustera joan, merezi dute eta!

"Altza porru", Jakoba Errekondoren "Bizi baratzea"ren jarraipena komikian

e-gor 2016/10/12 16:20
Errekondoren testuak hainbat komikigileren istorioekin tartekatzen dira bertan
"Altza porru", Jakoba Errekondoren "Bizi baratzea"ren jarraipena komikian

Irudia: Asisko

Udazken honetako komikien berri ematen hasi baino lehen, ekainean atera zen Altza Porruren berri ematea tokatzen zen. Jakoba Errekondo ezagunak iaz Argiarekin ateratako Bizi baratzea liburu arrakastatsuaren jarraipena edo osagarria da Altza Porru komiki hau. Hartan baratzezaintzari buruzko bere jakintza eta gomendioak bildu bazituen, beste honetan baratzearen inguruko bere testu ludiko-poetiko batzuk (eta Maialen Lujanbioren sarrera) badaude, baina batez ere baratzea gaitzat duten hainbat komikiz osatuta dago. Egile ugarik egin dituzte komikiok: Unai Iturriaga, Asisko, Iñaki Martiarena Mattin, Ainara Azpiazu Axpi, Zaldieroa, Unai Gaztelumendi, Antton Olariaga eta Joseba Larratxe Josevisky. On egin!

Emakumeak eta euskal komikigintzari buruzko ikastaroa Durangon udazkenean

e-gor 2016/10/06 18:35
Andragunea Emakumeon Topaguneak antolatuta eta Josune Muñoz adituaren eskutik

Ikastaroaren kartela

Durangoko Andragunea Emakumeon Topaguneak Emakumeak eta euskal komikigintza ikastaroa antolatu du. Urriaren 27tik abenduaren 22ra bitartean izango da, ostegunetan 17:00etatik 19:00etara. Skolastika Literatur Zerbitzuak zentroko Josune Muñoz izango da irakaslea, gai horretan benetako aditua. Interesgarria zinez!

Intxaurrondoko komiki-solasaldien kurtso berria

e-gor 2016/10/04 21:15
Lau saio euskaraz izango dira, neuk gidatuta

Solasaldien kartela

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10