Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Smartwachak, adimena (esku)muturrera miniaturizatua

e-gor 2016/01/25 21:05
Smartphone-en eta tableten ondoren, beste gailu-mota bat ari da agertzen duela urtebetetik edo: smartwatch edo eskumuturreko erloju adimenduna. Smartphoneak telefono bat baino askoz gehiago diren bezala, smartwatchak ere ohiko erlojuez harago doaz. Eskumuturrean eramateko ordenagailu txikiak dira, eta hainbat sentsore eta haririk gabeko konexio dituzte. Baina kontzeptua smartphonearena ez bezalakoa da, nahitaez, tamainaren muga dela eta.
(Elhuyar aldizkariko 2014ko urriko zenbakian argitaratutako artikuluaren jatorrizko extended bertsioa)

Hurrenez hurren, Sony Smartwatch, Apple Watch eta Samsung Galaxy Gear
Hurrenez hurren, Sony Smartwatch, Apple Watch eta Samsung Galaxy Gear
Argazkia: Sony / Apple / Samsung

Duela ia bi urte idatzi genuen atal honetan Jantzita eramateko informatika izenburuko artikulua. Orduan bolo-bolo zebilen janzteko gailua Google Glass zen, Googlek egindako betaurreko adimendunak alegia, eta horretan zentratu genuen artikulua. Geroztik, baina, betaurrekoek ez dute hainbeste aurrera egin: Google Glass oraindik ez dago salgai publiko zabalarentzat, eta proba gisa atera dituzten gailuek jendartearen parte baten aurkako jarrera aurkitu dute pribatutasuna dela eta (horiekin inoiz ezin baitaiteke jakin noiz ari den bideoa grabatzen). Aldiz, artikulu hartan azal-azaletik eta etorkizunerako joera gisa aipatzen genuen beste wearable batek (horrela deritze jantzita eramateko gailu informatiko horiei orain), smartwatch edo eskumuturreko erloju adimendunak alegia, bide luzeagoa egin du ordutik hona.

Izan ere, erloju adimendun ugari ari dira merkaturatzen elektronika-enpresak iaztik: Samsung Galaxy Gear, Sony Smartwatch, Pebble, LG G Watch, Moto 360, Sony Ericsson Live View... eta irailean iragarri du Applek hurrengo urtearen hasierarako aterako duela Apple Watch.

Smartwatchen ezaugarriak

Eman zaien izenagatik smartphoneen ahalbide eta ezaugarri berak dituztela irudi lukeen arren, kasu gehienetan ez da horrela. Salbuespenak salbuespen, kontzeptu nahiko ezberdina da, halabeharrez: ezinezkoa da telefono mugikorrek dituzten hardware-atal eta funtzio guztiak askoz txikiagoak izaten diren erloju baten tamainan sartzea, eta bateria txikiekin ere ez litzateke posible izango egungo mugikorren eginbide guztiak luzaro iraunaraztea.

Hala, gehienek ez dute izaten telefono mugikorren sarerako konexiorik, eta, beraz, ezta Interneteko konexiorik ere. Ez dira gailu beregainak, Bluetooth bidez konektatzen dira gure telefono mugikorrera eta orduan lortzen dute beren ahalmen guztia. Ukipen-pantailarik ere ez dute izaten edo, izatekotan, ez behintzat teklatu birtualarekin (tamainagatik logikoa denez), eta horregatik ez dute balio izaten mezuak, txioak, guatxapak edo beste ezer idazteko.

Horiek horrela, beren funtzio nagusia da telefonoaren bidez informazioa eta oharrak bistaratzea, esaterako, eguraldia, posta elektronikoa, agenda, txioak, mezuak.... Eta, horretarako, bibragailua izan ohi dute, eskumuturrean izanik ezerk ihes egin ez dezan. Gero mezuoi erantzuteko edo beste edozertarako, mugikorrera jo behar da. Gehienek telefonoaren hainbat eginkizunen urruneko aginte gisa ere funtzionatzen dute (adibidez, musika-erreproduzitzailearena). Eta telefono-konexiorik ez badute, erloju hutsa izateaz gain, kirola egitean informazioa erregistratu eta horrelakoak egin ditzakete, GPS bidez (dutenek) edo bestela.

Esan bezala, badaude salbuespenak. Batzuek mikrofonoa izaten dute eta telefonoaren Bluetooth konexioaren bidez deiak erlojutik bertatik egin ditzakegu. Gailu gutxi batzuetatik mezuak ere idatz daitezke, ukipen-pantailako teklatu birtualaren bidez edo ahots-ezagutza bidez. Eta batzuek kamera ere izaten dute. Beste batzuek NFC konexioa izaten dute, ordainketetarako (hitz egin genuen horretaz 2011ko irailean), edo beste erloju edo telefonoekin informazioa partekatzeko. Gailuren bat badago (QOne, adibidez) guztiz beregaina dena; SIM txartel bat jar dakioke eta, hala, deiak egin eta Internet eduki dezake. Baina batek ere ez ditu horiek denak eta zenbat eta gehiago izan, orduan eta gutxiago irauten du berez ere gutxi irauten duen bateriak.

Merkatuan arrakasta?

Badira urte pare bat horrelako gailuak salgai daudela, baina esan daiteke haien presentzia gizartean anekdotikoa dela. Nik neuk ez dut ezagutzen erloju adimenduna duen inor! Hala ere, Applek berea ateratzeak gauzak alda ditzake akaso. MP3 erreproduzigailuak, smartphoneak eta tabletak ez zituen Applek asmatu, baina iPoda, iPhonea eta iPada erabakigarriak izan ziren gailu horien hedapenean, enpresa horren ahalmen eragile niretzat ulertezin hori dela eta.

Niri neuri zalantza asko sortzen dizkidate eskumuturreko erloju adimendunek. Esan bezala, tamaina muga handiegia da, miniaturizazioa muturreraino eramaten da gailu horietan, eta horren kausa dira bere desabantaila denak. Batetik, informazioa jasotzeko gailuak dira nagusiki, eta informazioa sar daitekeenetan, ez dut nire burua ikusten horrelako teklatu batean idazten, telefonoetan ere oso gaizki moldatzen bainaiz. Bestetik, bateria txikia izan beharrak ere sarri kargatu beharra dakar: egun gutxi batzuk besterik ez du irauten, batzuek egun bakarra (Applek ere bereaz onartu duenez). Eta orain erlojuak ere egunero kargatu behar baditugu... Tinta elektronikozko pantaila duen Pebble da salbuespena, baina zuri-beltzean izatearen ordainetan (beharbada horrek ekarriko al du aspalditik eskatzen ari garen koloretako tinta elektronikoaren garapena?). Horrez gain, telefonorik gabe ez funtzionatzea ere muga handia da, beste batzuek ere pentsatzen duten bezala. Eta guztiz beregainak direnetan, bateriaren mugaren arazoa areagotzen da. Bestalde, horrelako erlojurik txikiena ere erloju normalak baino askoz handiagoa da. Eta, azkenik, ezin utzi aipatu gabe prezioa: 100 eta piko eurotik gora balio dute denek, eta Applerenak 300dik gora! Imajinatzen duzue erloju bategatik diru hori ordaintzea? Baina, tira, lehen ere ez nuen uste inork 700 eurotik gora ordainduko zuenik telefono bategatik, eta hara... Guztira, batzuek 1.000 eurotik gora izango dituzte telefonoaren eta erlojuaren artean!

Beraz, nire epai negatiboa ikusita, ia ziurra da smartwatchek arrakasta izango dutela, nire txoko hau huts egin duten iragarpenen bilduma baita. Pentsatzen hasia nago nire iritzi eta gustuak ez datozela bat gehiengoarenekin, eta friki samarra naizela... ;-)

Xabiroik webgune berritua dauka!

e-gor 2016/01/20 22:05
Eta iazko beste hiru zenbakien berri (ekainekoa, urrikoa eta abendukoa)

Webgunearen irudi bat eta azken hiru zenbakien azalak
Irudia: Xabiroi

Xabiroi aldizkariak webgune berria estreinatu du! Eta dotorea eta praktikoa da zinez. Bertan zenbaki guztien azalak edo laginak ikus ditzakezu, zenbaki atzeratuak eskatu, harpidetu, albumen laginak ikusi, albumak eskatu, egileen webguneetara jo... Benetan elegantea eta erabilgarria! Joan eta kuxkuxeatu! Hau duzu helbidea: http://www.xabiroi.eus/.

Bestalde, atzerapen handiarekin, baina Xabiroiko azken zenbakien berri ere eman nahi dizuet, iazko otsaileko zenbakitik ez bainituen zenbaki berriak aipatzen... Hiru atera dira geroztik, 36tik 38ra bitartekoak, 2015eko ekaina, urria eta abenduari dagozkionak hain zuzen ere. Guztietan ohikoa den eduki hau aurkituko dugu:

  • Nik neuk egiten dudan Albisteen txokoa
  • Adur Larrearen Xabiroienea umorezko banda
  • Asiskoren Hor Konpost banda
  • Manu Ortegaren Haizea banda

Ekaineko zenbakian eduki hauek datoz:

Urrikoan beste hauek:

Eta abendukoan:

  • Haur besoetakoa sailaren 6 orri, Unai Iturriagaren gidoia eta Sanviren irudiekin
  • Gregorio Muro Harriet eta Raquel Alzateren Sirena eta sagarra 7 orriko istorioa
  • Adur Larreari Gabriel Aresti - BioGrafikoa komikiaren inguruan egindako elkarrizketa
  • Gotzargi 6 orriko istorioa, Mikel Begoñaren gidoia, Alex Orberen irudiak eta Sedyasen koloreekin
  • Antton Olariagaren Belar jalea bi orriko istorioa

Badakizu, zenbaki hauetakoren bat falta bazaizu, webgunetik eska dezakezu! ;-)

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10