Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

...eta iazko lehiaketen irabazleak

e-gor 2014/02/26 19:07
Galtzakomik, Komikiak ere euskaraz! eta Rekalde-Ortzadar lehiaketen irabazleak

Lehiaketen kartel eta argazkiak

Iazko hainbat sariketek irabazleen berri eman dute. Horien artean dago Tolosako Galtzaundi Euskara Taldeak antolatutako Ibarra Galtzakomik euskarazko komikien VI. Lehiaketa. Nagusien artean, 1. saria Maitane Gartziandiak, 2. saria Iosu Mitxelenak eta aipamena Javier Navarrok eraman dituzte; 12 eta 18 urte artekoen artean, 1. saria Markel Galbetek, 2. saria Inhar Esnaolak eta aipamenak Ander Iribarrenek eta Ane Intxaustegietxartek jaso dituzte; eta 12 urtetik beherakoen artean, 1. saria Maider Romerok eta aipamenak Xabier Elolak, Itsaso Echartek, Maitane Ezquerrok eta Aimar Alvarezek jaso dituzte. Lan guztiak lehiaketaren webgunean ikus daitezke.

Saurék Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatutako Komikiak ere euskaraz! lehiaketaren irabazleak hauek izan dira, 1. saritik 10.era: eman gabe, Andoni Agirre (Lockerbie, Eskozia), eman gabe, Marijoxe Azurtza (Donostia), Jon Castro (Bilbo), Amaia Aire (Itsasu), Jone Mateo (Lekeitio), Aitzol Azurtza (New York, AEB), Enok Sudupe (Azpeitia) eta Ion Iraegi (Bergara).

Azkenik, Noticias Taldearen Ortzadar kutur gehigarriak eta Bilboko Rekalde aretoak antolatzen duten Rekalde-Ortzadar komiki-lehiaketaren III. edizioan, saria bi egilek eraman dute ex aequo eta saria banatuko dute: Jon Mikel Udakiolak Txorimaloa lanagatik eta Piedad Ortiz de Urbinak Maitasun gozoa lanagatik. Eta Ohorezko saria duela urte batzuk desagertutako Ipurbeltz komiki-aldizkariak eraman du, merezimendu osoz.

Martxan dauden komiki lehiaketak

e-gor 2014/02/20 19:22
Portugalete Uri Urena sariketa eta Ganorabako lehiaketa

Lehiaketen kartelak

Urtero egiten diren komiki-lehiaketetako batzuk martxan daude jada. Portugaleteko Udalak antolatzen duen Portugalete Uri Urena Komiki Lehiaketak XXVIII. edizioa du aurten. Iaz bezala, bi kategoria daude, komikia eta komiki-banda, biak oso sari onak dituztela: komiki kategorian, 1800, 1250 eta 800 euro lehen hiru sailkatuentzat, 300 euroko akzesitak euskarazko eta Portugaleteko egile onenei eta 200 euroko akzesita 16 urtetik beherakoen lan onenari; komiki-banda kategorian, 300 euro irabazleari eta 100 euroko akzesita 18 urte baino gutxiagoen arteko irabazlearentzat; eta gidoirik onenari, 300 euro. Lanak otsailaren 28a baino lehen bidali behar dira.

Bestalde, beti bezala abian da Basauri Komik ekimenak antolatutako Ganorabako 2014 komiki-lehiaketa ere, sari bikainekin hau ere: 900, 450 eta 300 euro lehen hiru sarituentzat eta 300 euroko akzesit bana euskarazko lanik onenarentzat eta Basauriko lanik onenarentzat. Lanak bidaltzeko epea martxoaren 31n amaitzen da.

Animatu ba!

...eta 2013ko Sauré-ren komiki digitalak

e-gor 2014/02/18 20:05
Beste 10 komiki atera zituen euskaraz iaz, formatu digitalean soilik

Komikien azalak
Irudia: Sauré

Sauré argitaletxeak bere komiki guztiak euskaraz ere argitaratzen jarraitzen du, eta duela urte batzuetatik hona formatu digitalean soilik, Koomic plataformaren bidez. Iazko hondarrean 10 komiki atera ziren guztira: Katu hegoduna, Yurre Ugarte gidoigile eta Joseba Larratxe Josevisky marrazkigile dituela; Esaerak eta ikasbideak eta Matxinsalto-argitaratzailea, Jean-François Sauré eta Esteban Hernándezenak; Uretara!, Nacho Fernández eta Txani Rodríguezena; Poemak eta loreak eta Taxi bat eta historia bat, Joseba Gómez eta Josema Carrascorenak; Ni Hao, Txina!, Jonathan Miranda, Víctor Manuel Rodríguez eta Sara Calzadarena; Newton 24. mendean eta koska, Víctor Araque eta Edorta Corpasena; Van Goghen belarri erdia, Inge Eguiluz eta Moratharena; eta Kirolaren balioak, Jorge González de Matauco eta Fernando Ferreirorena. 10 komiki, ezingo gara kexatu!

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10