Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

"Rockomikiak - Binetak & Doinuak" erakusketa Koldo Mitxelena Kulturunean

e-gor 2014/12/16 19:52
Inaugurazioa bihar, asteazkena 17, 19:30ean izango da, eta bisita gidatua etzi, osteguna 18, 19:00etan

Erakusketaren logoa
Irudia: Martintxo

Komikiek rock musikarekin eta, bereziki euskal rock-arekin izan duten eta duten harremanaren inguruko erakusketa paratu dute Koldo Mitxelena Kulturuneko ganbaran. Rockomikiak - Binetak & Doinuak izenburua jarri diote bihartik urtarrilaren amaiera arte irekita egongo den erakusketa honi.

Blog honek ere parte txiki-txiki bat ere izan du erakusketa honetan. Izan ere, beronen antolaketan laguntzen aritu da Iñaki Otamendi Dabilenharria, blog honetan duela urte batzuk idatzitako Komikiak eta euskal rock-a artikulua medio horretarako gonbidapena jaso baitzuen. ;-)

Erakusketaren inaugurazioa bihar, asteazkena 17, 19:30ean izango da. Eta etzi, osteguna 18, 19:00etan, bisita gidatua egingo da Iñaki Otamendiren eskutik.

Interesgarria benetan, nik behintzat ez dut galduko!

10 urte blogeatzen...

e-gor 2014/12/14 11:59
...eta beste horrenbeste edo gehiagoz jarraitzeko gogoz!

Ia oharkabean pasatu zait... Udazken honetan, urria edo azaroa partean, 10 urte bete ditu e-gorblog blog honek!

Bataz beste astean ia artikulu bat argitaratu da 10 urte hauetan zehar, beraz ia 500 artikulu, informatika eta komikien ingurukoak gehienak, bestelako hausnarketaren edo bestez gain. Lan eta ordu asko, baina, nekeak-neke, orokorrean gustura egiten dena. Eta gainera, bere saria izan duena: hainbat jendek gustuko duela ikusten da erantzunetan eta Facebook eta Twitter-eko komentarioetan, Elhuyar aldizkarian hilero informatikari buruz idatziz kolaboratzeko aukera ekarri zuen, Xabiroiko albisteetaz eta elkarrizketa batzuetaz arduratzeko enkargua ere honi esker atera zen, irrati, prentsa, telebistetako eta bestelako argitalpenetan hainbat kolaborazio edo elkarrizketa...

Ea oraindik urte askoan jarraitu ahal dudan! Gogotsu banago behintzat, ea!

2014ko euskarazko komikiak

e-gor 2014/12/03 14:04
Hamaika album (literalki) argitaratu dira aurten euskaraz

2014ko euskarazko komikien azalak

2014 urte honetan euskarazko 11 komiki album argitaratu dira. Nik dakidala, jakina; izan daiteke (beste batzuetan gertatu den bezala) bat edo bestek ihes egin izana. Hala bada, esan eta zuzenduko dut. Edo baliteke oraindik bat edo beste gehiago ateratzea? Zaila, Durango eta Gabonetako kanpainarako atera ez bada...

Haur Besoetakoa dugu azken nobedadeetako bat. Ikastolen Elkarteak atera du duela zazpi urtetik hona Xabiroi komiki-aldizkarian publikatu diren izen bereko pertsonaiaren istorioen hautaketa hau. Alex Sanvik jartzen die irudia haurrek gobernatutako mundu batean mafiosoen burua den haur baten abenturak kontatzen dituen Unai Iturriagaren gidoiei.

Black is beltza komikia Fermin Muguruzaren proiektu bat da, Ferminen beraren eta Harkaitz Canoren gidoia eta Jorge Alderete mexikarraren irudiak dituena, Bang ediciones etxearekin argitara emana.

Jabier Erostarbek Comète sarea gaitzat hartuta egin du Mattin, basoko gidaria komikia. Comète sarea, II. Mundu Gerran alemanek okupatutako lurraldeak bonbardatzen ari zirela eroritako hegazkin-pilotu britainiarrak erreskatatu eta euren herrira bueltatzearen ardura zuen sare klandestinoa zen. Okupatutako lurralde horien artean zegoen Frantzia, eta Ipar Euskal Herriko hainbat jende aritu zen pilotu britainiarrak Bidasoa zeharkatzen laguntzen, Espainian zehar Gibraltarrera irits zitezen. Komikian, 12 urteko artzain zuberotarra da Mattin, eta pilotu britainiar bati Hego Euskal Herrira pasatzen lagundu beharko dio. Jabierrek berak sortutako Izba zigilupean autoeditatu du Mattin, basoko gidaria, formatu digitalean soilik.

Jose Antonio Azpilikuetaren Supermendikute pertsonaiaren umorezko zintak 1992tik argitaratzen dira El Diario Vasco egunkariaren Eibarko edizioan. Herriko gizon xelebre honen abenturen beste bi bilduma argitaratu dira aurretik, 1994an eta 2002an, eta ordutik gaur arterainokoekin 3. bilduma atera berri da, Eibarko Udalaren eskutik, Bernardo Atxagaren hitzaurre eta guzti.

Guillermo Zubiagak Joanes edo baleazale euskalduna komikia argitaratu du, aurretiaz ingelesez eta hiru albumetan banatuta atera zuen istorioaren euskarazko bilduma.

Luterl Kultur Taldearen eskutik datorkigu Euskoman, Ion Iñaki eta Kaietek egina. Lehendik Berria egunkariaren Mantangorri haurrentzako gehigarrian agertutako pertsonaia haren istorioen aukeraketa bat dago albumean, prezeski bere sorrerakoak.

Astiberri Bilboko argitaletxeak hiru komiki atera ditu aurten euskaraz! Aurreko batean kontatu genizuen Javier de Isusiren Baleak ikusi ditut bi hizkuntzatan atera zuela, euskaraz eta gaztelaniaz.

Horrez gain, berrikitan Paco Rocaren Zimurrak argitaratu du. Berau 2007an argitaratu zuen Delcourt argitaletxeak Frantzian eta 2009an Astiberrik berak Espainian. Eta oso arrakastatsua izan da ez soilik salmentetan, baita kritiketan eta sarietan ere: Espainiako Kultura Ministeriaren Komiki Sari Nazionala irabazi du, Bartzelonako Komiki-Azokaren obra onenaren eta gidoi onenaren sariak... Zinemara ere salto egin zuen, izenburu bereko animazio-filmarekin, eta baita animazio-film onenaren eta egokitutako gidoi onenaren Goya sariak irabazi ere. Izan ere, Zimurrak komikian Alzheimer gaixotasunaren gaia tratatzen da, modu oso sinesgarri eta hunkigarrian, baina umorezko ukitu batekin ere. Emilio protagonistaren bizimodua kontatzen zaigu gaixotasunaren lehen sintomak nabaritu eta zaharren egoitza batean sartzen dutenetik eritasunaren azken faseetaraino.

Eta hirugarrena, Miguel Gallardoren Maria eta biok. Lan autobiografiko honetan, egileak autista den bere alaba Mariarekin izaten dituen bizipenak kontatzen dizkigu, modu umoretsu eta hunkigarrian. 2007ko komikia da eta oso arrakastatsua izan zen bere garaian: Kataluniako Komiki Sari Nazionala irabazi zuen, Espainiakoan finalista izan zen (justu Zimurrak lanak irabazi zuen) eta 2010ean film dokumentala ere egin zen komiki hau oinarri hartuta.

Azkenik, gaztelaniazko eta beste hizkuntzetako edizioak baino astiroago badoa ere, badoaz poliki-poliki ateratzen Goscinny eta Uderzoren Asterixen Bilduma Handiaren euskarazko albumak. Jatorrizko edizioaren kronologiari jarraiki Salvat egiten ari den berrargitaratze honetan, aurten beste biri iritsi zaie txanda: Asterix eta normandoak eta Asterix legionarioa.

Gabonetako oparitarako, edo gaur Euskararen Eguna delako, badakizu zer opari erosi!

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10