Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Pottokiak liburu ilustratuan? Zoazte pikutara!

e-gor 2013/06/22 11:40
Madarikatuak haurrentzako komikigintza baztertu dutenak

Promozioaren irudia
Irudia: Grupo Correo

Gu txikiak ginela (duela ez hainbeste, hogeita hamapiko urte), haurrentzako komiki mordoa existitzen ziren. Liburudendetan ere baziren, baina kioskoak komikiz beteta egoten ziren. Orduko umeontzat irakurtzen hasteko modurik naturalena eta ohikoena komikiak ziren (edo behintzat mutilentzat bai), horrela sortzen zitzaigun irakurzaletasuna, eta hortik pasatzen ginen geroxeago bestelako literatura irakurtzera.

Baina poliki-poliki haurrentzako komikiak desagertzen joan ziren. Pedagogoek, argitaletxeek edo nik al dakit nortzuk erabaki zuten haurrentzat ez zirela egokiak, ez zirela nahikoa jasoak edo edukatiboak, hobe zirela ipuin eta liburu ilustratuak. Eta gaur egun Espainian (zorionekoak Frantzian, komikia oraindik instituzio bat da adin eta gizarte-klase guztientzat) ez da haurrentzako komikirik egiten. Egia da garai hartako komiki asko txarrak zirela eta frankismoaren reminiszentzia ugari zituztela, baina gauza on asko ere bazeuden; azken finean, beste edozein medio edo espresiotan bezala gertatzen zen, ezin da generalizatu eta komiki-formatua horregatik kondenatu. Hala ere, egin da, eta pintura eta literatura batzen dituen baina bien arteko batura baino askoz gehiago den arte honetan gaur egun helduentzako eta gazteentzako gauzak egiten dira soilik. Alde horretatik prestigioa eta kontsiderazioa irabazi dituela esango nuke, baina haurren mundutik erabat baztertuta gelditu da.

Komikiaren harra gure seme-alabengan haz dadin nahi dugun guraso frikiei geratzen zaigun aukera bakarra noizbehinka berreditatzen diren klasikoak dira: Asterix (euskaraz berrargitaratzen ari direna, zorionez, baina bakarra da), Tintin... eta nire erreakzio-artikulu hau bultzatu duten Pottokiak (edo Los Pitufos, ETBk marrazki bizidunetan bota aurretik ezagutu genituen izenez, edo Les Schtroumpfs, jatorrian).

Peyok 60ko hamarkadan sortutako komiki hau aparta zen bere lehen aleetan. Haurrentzat dibertigarria eta oso entretenigarria, baina helduontzako beste irakurketa bat ere baduena: beraien aparteko mundu txiki horren bitartez, gure gizarteko arlo asko erretratatu edo kritikatzen dira ironia finez. Geroztik frankizia eta negozio bihurtu dira, Peyoren heriotza eta gero editatzen jarraitu dute eta beste formatu askotara pasatu dute, horren azken espresioa zineetan duela bi urte estreinatutako filma delarik, eta orain uztailean estreinatuko da bigarren zatia.

Zalantzarik gabe, horren tiroia aprobetxatzeko asmoz atera du Grupo Correok Pottokien liburuen promozio hau. Baina bere jatorrizko formatu naturalean argitaratu beharrean, liburu ilustratu formatuan egin dute. Zer behar zegoen horretarako? Esan bezala, komikiok ederrak dira eta umeentzat oso erakargarriak. Filmaren eta promozio honen bidez komikitara iritsiko lirateke haur ugari eta ziurrenik mordoa atsegingo lituzkete, beste askori aurretik gertatu zitzaigun moduan. Aukera aparta zitekeen haurren belaunaldi batek komikia zer den lehen aldiz ezagutzeko. Aldiz, umeentzako komikiei geratzen zitzaien azken espazioari, klasikoen berreditatzearenari, bidearen amaiera seinalatu diote.

Ez dakit erabaki horren atzean zer dagoen, ezjakintasuna, diru-gosea, gutxiagotasun-konplexua, ala denak batera. Eta ez dakit noren ideia izan den, periodiko-saltzaileena, komikiaren eskubideen jabeena, argitaletxearena... Baina denen artean haurrentzako komikigintzari sastada makurra egin diote, beharbada behin-betikoa. Nire gorroto guztia beraientzat, betirako.

Asterixen beste bi album atera dira euskaraz

e-gor 2013/06/12 19:50
Salvat-ek Bilduma handiarekin jarraitzen du, orain "Buruzagien borroka" eta "Britainian" argitaratuz

Asterixen album berrien azalak
Irudia: Uderzo

Duela urte batzuk Salvat argitaletxea René Goscinny eta Albert Uderzoren Asterixen komikiak berrargitaratzen hasi zen hizkuntza askotan Bilduma Handia izeneko sailaren barruan, euskaraz ere bai. Zorionez, komiki klasiko bikain honen euskarazko edizio zaharrak deskatalogatuta baitzeuden.

Gaztelaniaz 14 album atera dira jada eta euskaraz apur bat atzetik doa, orain arte 6 atera baitziren. Baina beste bi kaleratu berri dituzte, Buruzagien borroka eta Britainian.

Berri ona, klasiko eder hau euskaraz ateratzen jarraitzea!

Ganorabako 2013 lehiaketako irabazleak jakinarazi dira

e-gor 2013/06/05 21:54
Lan guztiak, ohikoa denez, online daude

Lan irabazlearen lehen orria
Irudia: Andrés Valdovinos

Ganorabako komiki-lehiaketak, Basauriko Pozokoetxe Kultur Etxeak antolatzen duena Basauri Komik ekimenaren barruan, 2013ko edizioaren irabazleak ezagutarazi ditu:

  • Lehenengo saria, 900 eurokoa, Andrés Valdovinosek eraman du La niña on faier from the espeis lanagatik.
  • Bigarren saria, 450 eurorekin hornitua, Juan Manuel Hinojosarentzat izan da Wellow Creekengatik.
  • Hirugarren saria, 300 eurokoa, Aroha Travérentzat De baratillo lanagatik.
  • Euskarazko lanik onenari ematen dioten saririk gabeko accesita David Sarasketaren Lapurreta lanarentzat izan da.
  • Basauriko egile baten lanarentzako saririk gabeko accesita hutsik geratu da.
  • Azkenik, epaimahaiak aipamen berezia egin dio Domingo Pozankoren Malasangre lanari.

Aurtengo eta aurreko lan irabazle guztiak online daude ikusgai lehiaketaren webgunean, goiko estekei jarraituz heldu zaitezkete beraietara.

Google: lagun zintzoa, gaiztotzen

e-gor 2013/06/02 21:43
Googlek, enpresa erraldoi bat izan arren, jator-fama izan du hasieratik: garaje batean bi lagunen artean sortutako enpresa, software librearen erabiltzaile eta laguntzailea, protokolo irekien bultzatzailea... Hala ere, azkenaldian hartutako neurri batzuekin, edozein multinazionalen diruzalekeriaz betetako jokaera erakutsi du, bere jatorrizko printzipioen aurkakoa, eta, poliki-poliki, irudi on hori galtzen ari da.
(Elhuyar aldizkariko 2013ko maiatzeko zenbakian argitaratutako artikuluaren jatorrizko extended bertsioa)

Googlek oso produktu onak egin izan ditu beti. Haren lehen produktua (eta oraindik ere haren aktibo nagusia dena), bilatzailea, iraultzailea izan zen bere garaian; ordura arte zeudenen aldean, webaren zati askoz handiago bat indexatzen zuen, askoz azkarragoa zen eta, Page Rank algoritmoaren bidez, emaitza askoz hobeak itzultzen zituen. GMail posta elektronikoak ere erraz gainditu zituen antzeko beste zerbitzuak, bai ezaugarritan, bai edukieran. Eta ateratzen joan den beste zerbitzu ugarirekin ere, antzera: Maps, Translate, Docs, Reader, Analytics... Horregatik guztiagatik, enpresa mirestua izan da teknozaleen artean; baina ez da hori izan arrazoi bakarra.

Ezaguna da Google-n “don’t be evil” eslogan informala, “ez gaiztoa izan” esan nahi duena. Esaldi horren bidez adierazten zuen bere intentzioa gutxieneko printzipio etiko batzuk betetzeko eta erabiltzailea edozeren aurretik jartzeko. Jakina, Google enpresa bat da, eta dirua irabazteko asmoa ere badu (eta baita lortu ere, alajaina!), baina filosofia baten barruan. Eta filosofia horrek eragin handia izan du jende baten artean (informatikariak, software librearen zaleak, hacker mugimendukoak, jende alternatiboa...) erdietsi duen miresmena eta fideltasuna lortzeko orduan.

Enpresa ezberdin eta jatorra...

Software librearen aldeko jende asko oso Googlezalea izan da beti, Google bera software librearen erabiltzaile handia izan delako. Google barruan asko erabiltzen dituzte, esaterako, Linux sistema eragilea eta Python programazio-lengoaia, biak libreak. Googleren mugikorretarako Android sistema eragilea ere Linuxen oinarrituta dago (2010eko urrian hitz egin genizuen Android-i buruz). Baina erabitzaile izateaz gain (edo horregatik beragatik), software librearen garapenean asko lagundu izan du: haren plantillako jendeak software libreari ekarpenak egin izan dizkio, Summer of Code bekak ematen ditu software librea garatzeko...

Halaber, protokolo eta estandar irekiak erabili eta bultzatu izan ditu betidanik. Adibidez, Google Talk txateko bere zerbitzuan ez du erabiltzen bere protokolo propietario bat, lehiakideek bezala (Facebook, Messenger, Skype...); XMPP estandar irekia erabiltzen du, eta, hala, protokolo hori erabiltzen duten programa, zerbitzu eta erabiltzaileekin komunika daiteke, ez soilik Google Talk erabiltzaileekin. Eta Google Wave ere sortu zuen, posta elektronikoaren eboluzioa izango zena, posta elektronikoa, wikiak eta mezularitza konbinatuz; protokolo ireki gisa argitaratu zuen, eta hura erabiltzeko softwarea libre egin (2009ko urrian egin genizuen berba honi buruz).

Tradizionalki, erabiltzaileen pribatutasunaren babeslea ere izan da. Gutaz dakien guztia dela-eta (gure e-mailak, bilaketak, kontaktuak, agenda, ikusten ditugun bideoak...) jende askok errezeloz begiratzen badu ere, orain artean ez du kezkatzeko arrazoirik eman: poliziak, federalek edo gobernuak erabiltzaileen datuak eskatzen dizkiotenean ukatu egiten dizkie, beste batzuek ez bezala; soilik epaileek eskatuta ematen dituzte, halabeharrez.

Eta antzeko gauzak egiten dituzten enpresen aldean, askatasunen defendatzaile gisa ere agertzen da. Apple-k, adibidez, erabat kontrolatu eta mugatzen du iPhone eta iPad-etan instala daitekeen softwarea; Android sistema eragilea duten telefonoetan, aldiz, edozein aplikazio legezko onartzen dute.

Azkenik, Googleren lan-baldintzek ere enpresa cool-aren irudia ematen diote. Bertako langileek ostiraletan beren ekimeneko proiektuetan lan egiten dute, hango jantokietan doan jaten da, zerbitzu- eta aisia-aukera asko daude langileentzat egoitzan bertan... Informatikari askoren ametsa da bertan lan egitea!

... oraindik ere bai?

Azken aldian, baina, Googleren irudi hori aldatzen ari da jende askoren begietan. Izan ere, jarreran aldaketa nabaria izan duela uste du jende anitzek, eta, edozein enpresak bezala, dirua irabaztea eta bere burua edozeren aurretik jartzen hasi dela, printzipioak ahaztuta.

Kexa ugari jaso ditu Googlek lehen doan eskaintzen zituen hainbat zerbitzu kobratzen hasi delako: Google Maps eta Google Translate zerbitzuen APIak, enpresentzako Google Apps suite-a... Hala ere, nire ustez, hori zilegi da; azken finean, Google enpresa bat da, eta dirua irabazi beharra du. Ulergarria ez dena zerbitzuak besterik gabe ixtea da, errentagarritasun edo erabilera falta argudiatuz, ordainpeko zerbitzuak izatera pasatuta jarraitzeko aukerarik eman gabe. Eta, neurri batean, aldarrikatzen duen filosofiagatik, errentagarriak ez diren zerbitzu batzuk mantendu beharko lituzke...

Itxitako zerbitzu horietako bat Google Wave izan zen. Hain iraultzailetzat aurkeztu zuten teknologia bat-batean itxi zuten urtebete eskasera, adopzio urriaren aitzakian. Egia da ez zuela espero zen adinako zabalkunderik izan, baina zergatik gertatu zen hori, hain potentzial handiko tresna izanik? Google-k berak utzi zuen Wave poliki-poliki hiltzen. Norbaitekin komunikazioan jarri nahi zenuenean, ez zen erosoa Wave-ra joatea ikusteko ea hartzaileak hor konturik bazuen eta, hala ez bazen, postaz bidaltzea; modu berean, komunikaziorako edozein tresnatan bezala, noizean behin begiratu behar zenuen ea zerbait iritsi zitzaizun, eta bi tokietan (postan eta Wave-n) begiratzea ez zen praktikoa. Eta gertatzen zen norbaiti wave bat bidali eta ondoren e-mailez abisatu behar izatea wave bat bidali zeniola, ez zuelako erantzuten... Google Wave hedatuko zatekeen Google-k Wave GMail-en interfazean integratu izan balu: GMail-eko interfazean norbaiti idaztean hartzaileak Wave kontua duela ikusita, Wave bidez komunikatzeko aukera eman zezakeen; era berean, jasotzen genituen Wave berriak Gmail-en erakuts zitzaketen. Jokaldi logikoa zen benetan Wave bultzatu nahi bazen, baina ez zuen egin. Protokolo irekiekiko jarrera-aldaketaren lehen zantzua izan zen. Google Buzz eta Google+ bere produktu sozial itxiak, aldiz, bai integratu zituen GMail-ekin…

Google Reader ere itxiko duela iragarri dute. Inoiz ez da izan publiko zabalarentzako produktu bat, eta ziurrenik ez zion dirurik ematen, baina erabiltzaile sorta ez baztergarria eta fidela du, eta zerbitzu mota hori beharrezkoa da gutako askorentzat, iaz kontatu genizuenez. Zorionez, badira alternatibak, baina albisteak haserrea piztu zuen.

Protokolo irekien eta sistema ezberdinen interkonexioaren arloan ere atzera egin du. Google Talk-ek, adibidez, kanpoko beste XMPP erabiltzaileen konexio-eskaerak onartzea galarazi zuen, nahiz eta jasotako kexengatik gero atzera egin zuen. Beranduago, bere txat eta bideokonferentziarako produktu berria Google+ zerbitzuko Hangouts izango zela iragarri zuen, bere protokolo propioa duena eta besteekin konektatu ezin dena. Software libreari dagokionez, Google-k ez du Android-en azken bertsioen kodea libre egin.

Pribatutasunean ere atzerapausoa eman zuen Google-k bere zerbitzu guztietako erabiltzaileen informazioa bateratzean: orain, adibidez, Youtuben anuntzioak erakuts ditzake zure GMail-eko informazioa baliatuz. Ez da gure datuak beste bati ematea bezain larria, baina pribatutasunaren nolabaiteko haustea badago, jende askorentzat zilegi ez dena. Eta diru-irabaziak ere askatasunaren aurretik jarri ditu: mugikor eta tabletetarako aplikazioen Google Play bere dendatik ezabatu ditu nabigatzailean iragarkiak blokeatzen dituzten AdBlock moduko programak.

Aipatutako xehetasun horietako bakoitza anekdotikoa izan liteke Google-ren ibilbide osoarekin konparatzen bada, baina guztiak batera hain denbora gutxian gertatzea joera baten adierazle dira. Agian ez da oraingoz deabrutzat hartzeko adinakoa, akaso oraindik ere jokabide askoz hobea izango du Internet munduko beste enpresa handiek baino... Baina Google jada ez da aingerutxo bat, eta bere betiko jarraitzaile tradizionalen zati handi baten baldintzarik gabeko sostengua galdu du, zalantzarik gabe.

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10