Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Getxoko XII. Komiki Azoka aste bukaeran

e-gor 2013/11/20 23:44
Urtero bezala, stand-ez eta ekitaldiz betea; eta urtero bezala, euskararen presentzia ia hutsala (Xabiroi salbuespen)

Azokako kartela
Irudia: David Rubín

Pasatako aste bukaeran Manga Azoka izan eta gero, datorren honetan Komiki Azoka egingo da Getxon. Ostiraletik igandera bitartean egongo da irekita Areetako Geltokiko Plazan, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara (igandean 20:00etan itxiko da).

Xabiroiko standa

Euskal Herriko komiki-azoka garrantzitsuena den honetan, euskararen presentzia ia hutsala izan ohi da, eta hala izango da aurten ere. Euskarazko komiki bakar-bakarretakoak Xabiroi komiki-aldizkarikoenak izaten dira. Han izango dira aurten ere lehen aste bukaeran, beraien aldizkaria eta albumak saltzen eta sinatzen. Hona Xabiroiko egile bakoitza zein egun eta ordutan egongo den:

  • OSTIRALA 22, GOIZEZ, 12:00-14:00: IÑAKI G. HOLGADO (Piztia otzanak, Zebra efektua), DANI FANO (TeleATOI, Anubis 3.0)
  • OSTIRALA 22, ARRATSALDEZ, 17:00-19:00: IÑAKI G. HOLGADO (Piztia otzanak, Zebra efektua), DANI FANO (TeleATOI, Anubis 3.0)
  • LARUNBATA 23, GOIZEZ, 11:00-14:00: DANI FANO (TeleATOI, Anubis 3.0)
  • LARUNBATA 23, ARRATSALDEZ, 17:00-19:00: ZALDIEROA (De rerum natura), DANI FANO (TeleATOI, Anubis 3.0); 19:00-21:00: SANVI (Udaberririk ankerrena)
  • IGANDEA 24, GOIZEZ, 11:00-14:00: DANI FANO (TeleATOI, Anubis 3.0); 12:00-14:00: ZALDIEROA (De rerum natura), IÑAKI G. HOLGADO (Piztia otzanak, Zebra efektua)
  • IGANDEA 24, ARRATSALDEZ, 17:00-18:30: JUAN LUIS LANDA (Irati: Saiak), DANI FANO (TeleATOI, Anubis 3.0)

Komiki Azokako programazioa

Omenaldiak

  • Jan
  • Luis Gasca

Karpa barruko erakusketak

  • DAVID RUBÍN: BEOWULF
  • COMICS, MANGA & CO.
  • Komiki alemaniarra; Goethe Institutuaren eskutik
  • RAQUEL CÓRCOLES: MODERNADEPUEBLO
  • COLECTIVO ULTRARRADIO: ULTRARRADIO

Beste erakusketak (azaroaren 18tik abenduaren 8ra)

  • Bizkaia Zubian, JUAN LUIS LANDAren 1512: IN MEMORIAM
  • Areetako Glass kafetegian, PATXI PELÁEZ
  • Erromoko Jai Alai kafetegian, SARIMA
  • Bilbao Exhibition Centre-BEC!en, Bizkaia International Music Experience-BIMEk dirauen bitartean, CURIOSISADES DEL MUNDO DEL ROCK, MAURO ENTRIALGOren eskutik. Sarrera dohainik. Informazio gehiago: www.mauroentrialgo.com / bime.net

Bestelakoak

  • Areetako Andrés Isasi Musika Eskola, azaroaren 22an, 21:00: RALF KÖNIG: REY DE LOS CÓMICS filma (zuz.: Rosa von Praunheim. Sarrera: 2,90 €
  • Rol partidak (Imagina taldearen eskutik)
  • Komiki tailerra (bi maila)
  • Makillajea eta efektu berezien tailerra
  • El Balanzín doako aldizkaria

Gonbidatutako egileak

  • JAN
  • GUY DELISLE
  • BRYAN TALBOT
  • MARY M. TALBOT
  • ALFONSO ZAPICO
  • RAQUEL CÓRCOLES
  • CELS PIÑOL
  • MANEL FONTDEVILA
  • ALBERT MONTEYS
  • DAVID RUBÍN
  • LUIS GASCA
  • DAVID DAZA
  • SERGIO ABAD
  • IBAN COELLO
  • JORDI BAYARRI
  • JUAN LUIS LANDA
  • RAFA SANDOVAL

Egitaraua

Egitarau osoa azokaren webgunean duzue.

Han ikusiko dugu elkar!

Max Vento-ren "Actor aspirante"-ren aurkezpena Donostian

e-gor 2013/11/19 20:21
Luis Gasca bildumaren egoitzan, ostegunean 18:00tan

Aurkezpenaren kartela
Irudia: Max Vento

Ostegun honetan, hilak 16, arratsaldeko 18:00tan, Max Vento egileak Actor aspirante bere seriearen integralaren aurkezpena egingo du Donostiako Reyes Católicos kalearen 16an dagoen Luis Gasca bildumaren egoitzan. Eta ostiralean 19:00tan eta larunbatean 20:00tan Getxoko Komiki Azokan ere izango da.

Firefox OS, gailu mugikorretan webari app-ek kendutako protagonismoa itzuli nahian

e-gor 2013/11/10 22:03
Duela hilabete gutxi, jokalari berri bat sartu zen gailu mugikorretarako sistema eragileen deman; ordura arte, Android, iOS, Windows eta Blackberry zebiltzan joko-zelaian, eta Firefox OS agertu zen ustekabean. Baina jokalari hau ez da beste bat gehiago, besteekiko ezberdintasun nabarmen bat du: webeko aplikazioak soilik instala eta exekuta daitezke han, HTMLn idatzitakoak. Izan ere, Mozilla Fundazioak sortu du sistema eragile berri hau, gailu mugikorretan gertatu den app-en gailentzeari aurre egiteko eta webari berriz bere tokia irabazten laguntzeko.
(Elhuyar aldizkariko 2013ko iraileko zenbakian argitaratutako artikuluaren jatorrizko extended bertsioa)

Firefox OS telefono bat eta logoa
Irudia: Mozilla Fundazioa

Gailu mugikorren (hau da, smartphone eta tableten) ezaugarri nabarmenenetako bat (ukipen-pantaila, GPSa, iparrorratza, azelerometroa eta abarrez gain) Interneteko konexioa edukitzea da. Baina, ordenagailuetan ez bezala, gailu mugikorretatik weba atzitzeko ez dugu normalean nabigatzaile bat erabiltzen: ia webgune edo web-zerbitzu guztiek garatu dituzte aplikazioak (app izena hartu dute), jendea webgune horretako edukira iristeko. App horiek gure gailuan instalatzen dira, eta normalean bisitatzen dugun webgune bakoitzeko horrelako bat instalatuta izaten dugu. Duela bi urte app-ekiko joera horri buruzko artikulua idatzi genuenean, kontatu genizuen AEBan jendeak jada denbora gehiago pasatzen zuela app-etan, webean nabigatzen baino. Eta, geroztik, joera hori areagotu eta hedatu besterik ez da egin, bistakoa denez.

Baina orduan esaten genizuen moduan, joera hori webaren irekitasun- eta publikotasun-printzipioen eta webeko estandarren kalterako da, hainbat arrazoirengatik. Batetik, aplikazio horiek, sarritan, komunikazio-protokolo jabedun eta ezkutuak erabiltzen dituzte, HTTP edo SOAP moduko estandar irekien ordez. Bestetik, app-en bidez soilik atzitzen diren edukiak ez dira estekagarriak, ez daudelako webean, eta, beraz, ezin dira bilatu edo atzitu, app-aren bidez ez baldin bada. Azkenik, plataforma edo sistema eragile bakoitzak bere garapen-ingurunea eta -lengoaia ditu, eta app-en bertsio ezberdinak egin behar dira horietako bakoitzerako.

Hori dela eta, Mozilla Fundazioak (Interneten irekitasuna, berrikuntza eta parte-hartzea sustatzen duen irabazi asmorik gabeko erakundea, Firefox nabigatzaile librearen egilea izateagatik ezaguna) Firefox OS gailu mugikorretarako sistema eragilea garatu du. Sistema eragile hori guztiz irekia eta librea da, eta han web-aplikazioak baino ezin dira instalatu eta exekutatu, hau da, webaren HTML lengoaian idatzita daudenak; eta Firefox nabigatzailearen bidez exekutatzen dira. Idazmahaia eta aurreinstalatuta datozen aplikazio eta funtzio guztiak ere web aplikazioak dira! Firefox OSren bitartez, Mozilla Fundazioaren helburua da orain arte app-ak garatu izan dituzten enpresa eta erakundeek aurrerantzean web-aplikazioak ere gara ditzaten bultzatzea, eta, poliki-poliki, web-aplikazioak soilik egitera pasatzea; azken finean, horiek beste edozein sistema eragiletan ere funtzionatuko baitute.

HTML 5... eta gehiago

Egia da tradizionalki bazirela arrazoiak app-ak garatzeko, web aplikazioen ordez. Izan ere, webaren berezko lengoaia, HTML, zaharkituta zegoen, eta webaren lehen garaietako gauzak egiteko baino ez zuen balio: formatudun testua, irudiak, estekak, formularioak eta ezer gutxi gehiago. Elkarrekintza, multimedia, hardwarea atzitzea eta beste gauza ugari ezin ziren egin. Baina hori asko aldatu da azken urteetan.

Duela hiru urte eta erdi eman genizuen HTML 5en berri. Estandarraren bertsio berri horri funtzionalitate asko gehitu zaizkio: bideoak eta audioak erreproduzitzeko gaitasunak, grafiko dinamikoak (baita 3D ere!), hardwarea atzitzeko ahalmena (GPSa geolokalizaziorako, diskoa edo memoria informazioa lokalean gordetzeko edo offline ere funtzionatzeko)... Gainera, ordutik hona hardwareko elementu askoz gehiago atzitzeko interfazeak definitu dituzte, eta estandarraren hurrengo bertsioetan (5.1 eta ondokoak) sartzeko proposatu: azelerometroa (mugimendua detektatzeko), iparrorratza (orientazioa jakiteko), mikrofonoa eta kamera (eta horiek jaso eta bidaltzeko konexioak egiteko ahalmena), ahots-ezagutza (telefono edo gailuak inplementatua badu)...

Hala ere, horrekin guztiarekin ez da nahikoa telefono mugikor bateko aplikazio batek egin ditzakeen gauza guztiak egiteko. Horregatik, Mozilla Fundazioak berak web-aplikazioek gailu mugikorren hardwarea eta berezko ezaugarriak atzitzeko interfazeak definitu ditu, zeinei WebAPIs izena eman baitie. Horien bidez, web-aplikazioek gailuaren bibragailuari, bateriari, kontaktuen zerrendari, alarmei, biltegiratze-gailuei, FM irratiari, argitasun-sentsoreari, hurbiltasun-sentsoreari, egutegiari, web-ordainketei, SMS mezuei, WiFi-ari, Bluetooth-ari, eta beste batzuei eragin diezaiekete. Horien bidez, Firefox OSrako egiten den web-aplikazio batek app batek egin ditzakeen gauza guztiak egin ditzake. Egia da web-aplikazio horiek ez dutela funtzionatuko bestelako gailuetan horien nabigatzaileek ez badituzte WebAPI horiek inplementatuta; baina Mozilla Fundazioak proposatzen du horiek HTML estandarraren hurrengo bertsioetan sartzea, eta, beraz, etorkizunean espero daiteke web-aplikazio horiek unibertsalak izatea.

Gainera, HTML lengoaiari telefonoen eta tableten hardwarea atzitzeko luzapenak gehitu zaizkion bezala, berdin egin daiteke mahaigaineko ordenagailuen eta eramangarrien hardwarearentzat eta, hala, zergatik ez, etorkizunean web aplikazioak hauetan ere nagusi izateko bidea ireki.

Jada merkatuan

Mozilla Fundazioak helburu altruistekin egin du Firefox OS, baina zabalkunde handia izan du oso denbora gutxian, enpresa askok ere interesa dutelako. Izan ere, telekomunikazio-enpresa askok aukera ikusi dute Firefox OSrekin beren terminalak merke ateratzeko eta garatze-bidean dauden herrialdeetan hedatzeko (smartphone-ak oraindik ez daude hain zabalduta han) eta, horrenbestez, azken aldian Samsung, Sony, HTC eta abarrek duten nagusitasunari aurre egiten saiatzeko. Udaberrian hasi ziren ateratzen Firefox OS duten lehenengo telefono mugikorrak GeeksPhone enpresa espainiarraren eskutik, eta jada beste enpresa askok atera dituzte modeloak hainbat herrialdetan. Arrakastarako azken hitza, baina, erabiltzaileek dute beti, eta oraindik ikusteko dago Firefox OS norabait iritsiko ote den.

Gailu mugikor bat saltzeko orduan, berarentzat aplikazio asko egotea izaten da gakoa, eta egia da oraingoz Firefox OSrako aplikazio gutxi daudela, beste sistema eragileekin konparatzen badugu. Baina smartphoneen merkatua gero eta zatikatuagoa dago (Android, iOS eta Blackberry zeuden tokian, orain Ubuntu Touch, Windows Phone, Tizen eta Firefox OS ere badaude), eta app-ak guztientzat garatzea garestia izan daiteke; horregatik, web-aplikazio bakarra egitea aukera interesgarritzat har lezakete askok etorkizunean. Oraingoz, azkar hazten ari da Firefox OSrako web-aplikazioen kopurua. Eta informatikarion indarra ere ezin da ahaztu: software eta estandar libre eta irekien aldekoak gara zati handi bat, eta zerbaiten alde tematzen garenean... ;-).

Firefox OSk merkatuan arrakasta izan nahiz ez, Mozilla Fundazioak helburua lortutzat emango du, baldin eta webak gailu mugikorretan protagonismoa berreskuratzen badu.

Komiki erakusketak Donostian

e-gor 2013/11/01 22:08
Haurrentzako komiki erakusketa eta Nacho Fernandezi dedikatutakoa

Erakusketen irudiak
Irudia: Nacho Fernandez / ?

Ez galdu!

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10