Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Euskal egileen album berriak nazioartean

e-gor 2013/10/27 21:55
"Joanes 3", "Rétine 2", "El pico de los cuervos" eta "La ville d'Ys" 1 eta 2

Albumen azalak
Irudia: Guillermo Zubiaga, Iñaki G. Holgado, Iñaket eta Raquel Alzate

Euskal komikigileek, hemen eta euskaraz sarritan ezin denez, nazioartean albumak argitaratzen jarraitzen dute.

Batetik, AEBtan bizi eta hango merkatuarentzat lan egiten duen Guillermo Zubiaga komikigileak berak autoeditatzen duen Joanes or the Basque Whaler sailaren 3. albuma atera du, Priest of Pirates izenekoa.

Bestetik, Xabiroi komiki-aldizkariko ohiko kolaboratzaile Iñaki G. Holgadok Retine saileko 2. albuma atera du, Course dans le Salar, hau ere Soleil argitaletxearekin eta Stéphane Piatzszek gidoilariarekin.

Hirugarrenik, Norma argitaletxeak El pico de los cuervos – Matar a Franco komikia atera du, Mikel Begoñaren gidoia eta Iñaketen irudiekin. Bikote berak aurretik Tristísima ceniza aterea zuen Normarekin berarekin.

Eta azkenik, Raquel Alzate La ville d'Ys (frantsesez) edo La ciudad de Ys (gaztelaniaz) saila ateratzen ari da, Dargaud eta Astiberrirekin hurrenez hurren, Rodolpheren gidoiarekin. Momentuz bi album atera dira, La folie Gradlon edo La locura de Gradlon eta Morgane la Rouge edo La morgana roja.

Biba zuek!

Euskal komikigileek, hemen eta euskaraz sarritan ezin denez, nazioartean albumak argitaratzen jarraitzen dute. Batetik, AEBtan bizi eta hango merkatuarentzat lan egiten duen Guillermo Zubiaga komikigileak berak autoeditatzen duen Joanes or the Basque Whaler sailaren 3. albuma atera du, Priest of Pirates izenekoa. Bestetik, Xabiroiko ohiko kolaboratzaile Iñaki G. Holgadok Rétine saileko 2. albuma atera du, Course dans le Salar, hau ere Soleil argitaletxearekin eta Stéphane Piatzszek gidoilariarekin. Eta azkenik, Norma argitaletxeak El pico de los cuervosMatar a Franco komikia atera du, Mikel Begoñaren gidoia eta Iñaketen irudiekin. Biba zuek!

Xabiroi 30!

e-gor 2013/10/21 22:15
Dei Gaztelumendiren azala, "Kortsarioen Ostatua"ren amaiera eta gehiagorekin

Xabiroi aldizkariaren 30. zenbakiaren azala
Irudia: Dei Gaztelumendi

Ikastolen Elkartearen Xabiroi komiki-aldizkariaren 30. zenbakia atera da, 2013ko urrikoa, ondorengo edukiarekin:

  • Auzomorro umorezko orri bikoitza, Sanviren gidoi eta irudiekin
  • ZaldiEroaren Arranotxuren beste bi orri
  • KomikITAUN elkarrizketen orri bikoitza, Iñaki G. Holgado eta Harkaitz Canorekin, berriki atera duten Zebra efektua albumaren karira
  • Asiskoren Hor Konpost banda
  • Manu Ortegaren Haizea banda
  • Exprairen Pertza ustelaren gogoeta antzuak zinta
  • Kortsarioen ostatua sailaren azken 8 orriak, Dani Fanoren gidoia eta Guillermo Gonzalezen irudiekin
  • Egoitz Lasaren gidoia eta Loperen irudiak dituen Zonbiñe umorezko sailaren 3 orri

Eta gogoratu Xabiroi aldizkaria eta bertatik ateratako albumak (Saiak, Piztia Otzanak, TeleAtoi, Azken garaipena, Anubis 3.0 eta Zebra efektua) Euskal Herriko hainbat komikidendatan eskuratu daitezkeela: Bilboko Joker (Urkijo zumardia, 27), Donostiako Armagedon (Marzelino Soroa plaza, 2), Gasteizko Zuloa (Correria kalea, 21), Irungo Tinta Comics (Jose Egino kalea, 10) eta Iruñeko TBO (Merced kalea, 28).

Automatikoki eraikitako hiztegien ataria

e-gor 2013/10/18 23:19
Hiztegi elebidunak baliabide beharrezkoa dira hizkuntza batentzat. Baina horiek egitea garestia da, eta euskara bezalako baliabide urriko hizkuntza batek ez ditu nahi beste. Elhuyarreko Hizkuntza-Teknologien I+G sailean teknologia berri batekin ikertzen aritu gara azken urteotan, zubi-hizkuntza bat erabiliz hizkuntza-pare berrientzako hiztegiak automatikoki sortzeko. Eta ikerketa horren emaitzak jendearen eskura jartzeko, Hiztegi Automatikoen Ataria online paratu dugu, 5 hiztegi elebidun berrirekin.
(Elhuyar aldizkariko 2013ko uztaileko zenbakian argitaratutako artikuluaren jatorrizko extended bertsioa)

Hiztegi automatikoen atariaren pantaila bat
Irudia: Elhuyar I+G

Hizkuntza-baliabide oinarrizko bat baldin badago, hori hiztegiak dira. Eta hiztegien artean, elebidunak oso beharrezkoak dira kasu askotan: hizkuntzak ikastean, itzulpengintzan... Elhuyarreko Hizkuntza-Teknologien sailean ere hiztegi elebidunak ezinbestekoak ditugu hainbat arlotarako: itzulpen automatikorako, bilaketa eleanitzerako...

Alabaina, hiztegiak egitea garestia da. Hori dela eta, euskarazko hiztegi elebidunak ez dira guk nahi bezain ugariak, eta berdin gertatzen da baliabide urriko beste hizkuntza batzuekin ere. Normalean, kontaktuan dauden hizkuntzetarako hiztegiak egoten dira (tokian tokiko beste hizkuntza batzuk edo hurbilekoak), edo nazioarteko hizkuntza nagusietarakoak. Baina ez dira egiten beste hizkuntza txikietarakoak edo urruneko hizkuntza nagusietarakoak, eta horrek desabantailan jartzen ditu euskara bezalako hizkuntza txikiak bertako erdarekiko. Etorkinek hizkuntza ikasteko aukeretan, adibidez: ez da erraza euskara zuzenean norberaren hizkuntzatik abiatuta ikastea, beti gaztelania, ingelesa edo frantsesa zubi hartuta egin behar; beraz, aurrez beste horietako bat ikasi behar...

Zubi-hizkuntzak hiztegiak sortzeko

Zubi-hizkuntzarena desabantaila da hizkuntza bat ikasteko orduan, baina ideia hori baliatu daiteke hiztegi berriak erraz eta merke sortzeko. Izan ere, ia hizkuntza guztiek dute hiztegi elebidunen bat hizkuntza “handiren” batekin (normalean, ingelesa). Eta horrelako bi hiztegi baliatu ditzakegu, hizkuntza “handi” hori zubi moduan hartuta, bi hizkuntza-pare berriren arteko hiztegi bat eraikitzeko. Pibotajearen teknika deritzo horri, hizkuntza hori pibote moduan erabiltzean datzalako. Modu errazean azalduta, euskara-ingelesa hiztegi batean etxe => house jartzen badu eta ingelesa-alemana hiztegi batean house => haus, orduan etxe => haus dela ondorioztatzen dugu. Eta horrela eraiki dezakegu euskara-alemana hiztegi bat.

Elhuyarreko Hizkuntza-Teknologien I+G sailean teknika horrekin ikertzen aritu gara azken urteetan, euskara eta beste hizkuntza batzuen arteko hiztegi berriak sortzeko asmoz. Goiko adibidea ikusita, balirudike oso teknika erraza dela; baina adibide hori oso sinplea da, errealitatean hitz batek esanahi anitz izan ditzakeelako, eta horietako bakoitzak hainbat ordain. Horrek dakar hiztegien kateatze sinple batek baliokidetasun oker asko sortzea, irudiko adibidean ikusten den bezala.

Baliokidetasun okerren adibidea
Irudia: Elhuyar I+G

Beraz, kalitateko hiztegi bat sortzeko, nahitaezkoa da ekibalentzia oker horiek automatikoki detektatu eta ezabatzea, eta horretan datza teknika honen zailtasuna. Bi metodo erabiltzen dira horretarako. Lehenak bi hitzen artean zenbat bide dauden kontatzen ditu; zenbat eta bide gehiago, orduan eta probabilitate handiagoa baliokidetasuna zuzena izateko. Bigarrenak hizkuntza bietako corpusetan hitzek duten testuinguruen antzekotasuna neurtzen du; zenbat eta antz gehiago izan testuinguruek, orduan eta aukera handiagoa baliokideak izateko. Eta, jakina, testuinguruen antzekotasuna neurtzeko, hiztegi bat behar da, hizkuntza ezberdinetan baitaude; lehenengo metodoarekin lortutako ziurrak erabiltzen dira horretarako.

Garbiketarako teknika hauek aplikatuta ere, hizkuntza-teknologietako edozein metodo automatikorekin bezala, inoiz ez dira emaitza perfektuak lortzen, hau da; beti egongo da errore-tasaren bat. Lortzen den errore-tasa hori oso aldakorra da, hainbat faktoreren araberakoa baita (hizkuntzak, erabilitako hiztegiak, erabilitako corpusak...); baina neurketa batzuen arabera, emaitza zuzenen portzentajea %60-80 artekoa izan daiteke. Argi dagoenez, ez dira hiztegi perfektuak; baina ezer ez izatea baino hobe da.

Hiztegi automatikoen ataria

Aipatutako metodoak erabiliz, euskarazko bost hiztegi elebidun sortu ditugu, hiru kontinentetako (Afrika, Asia eta Europa) hizkuntza nagusietako 5 aukeratuta: euskara-arabiera, euskara-swahilia, euskara-txinera, euskara-hindia eta euskara-alemana. Guztietan ingelesa erabili da zubi-hizkuntza gisa. Euskara-ingelesa hiztegi gisa Elhuyarrena erabili dugu, eta ingelesa eta beste hizkuntzen artekoentzat sarean libre zeuden bost hiztegi hartu ditugu. Eraikitako hiztegiak ez dira oso handiak: oinarrizko hiztegiak dira, 8.000 eta 21.000 sarrera artekoak. Izan ere, sarean lortutako hiztegi horiek ere halakoak ziren. Hiztegi guztiak bi norabideetan dira.

Hiztegi horiek guztiak jendearen eskura jarri ditugu orain, online jarri dugun Hiztegi Automatikoen Atarian: http://hiztegiautomatikoak.elhuyar.org. Eta jendearen eskura jarri ditugula diogunean, esan nahi dugu ez direla soilik kontsultarako. Batetik, hiztegi guztiak ataritik bertatik osorik deskargatu daitezke (jatorrian erabili ditugun hiztegiak libreak zirenez, horietatik eratorri ditugunak ere libre jartzen ditugu guk). Bestetik, eta arestian esan dugunez hiztegiak ez direla guztiz perfektuak eta akatsak dituztela, webguneak parte hartzeko aukera ematen die erabiltzaileei, hiztegiok zuzendu eta hobetzeko, zuzenak eta okerrak direnak markatzeko sistemaren bidez.

Webgunean, hiztegietan hitzak bilatzeko eremua dago batetik. Bestetik, emaitzen eremuan, ordainak zuzenak edo okerrak iruditzen zaizkigun adieraz dezakegu; izan ere, emaitza bakoitzeko, hitzaren ordainaz gain, corpusetako erabilera errealak erakusten dira, bai adibide gisa balio dezaten, bai erabiltzaileari emaitza ongi edo txarto dagoen erabakitzen lagundu diezaioten. Eta, halaber, ordain ziurrak eta zalantzazkoak ezberdintzeko aukera ere ematen du. Deskargen atal bat ere badago, hiztegiak osorik XML formatuan jaitsi ahal izateko. Eta, azkenik, foro bat ere badu webguneak, erabiltzaileek hitz zehatzen zuzentasunari buruz eztabaidatu dezaten, elkarri kontsultak egin diezaieten eta abar. Webguneak interfazea 8 hizkuntzatan du, eta teklatu birtual bat eskaintzen du alfabeto latindarra erabiltzen ez duten hizkuntzetan bilaketak egiteko.

Egindako lana ez dugu bere horretan utzi nahi. Hiztegi gehiago sortu, eta horiek ere atarian sartzeko asmoa dugu. Baita kolaborazio-lana bozketaz haragokoa izan dadin aukera emateko ere: ordainak eta adibideak gehitu edo aldatzeko aukera emanez, esate baterako.

Hiztegi Automatikoen Atariarekin, lehenengo aldiz erlazionatu dugu euskara beste 5 hizkuntzekin. Urruneko hizkuntzak irudi lezakete, eta beharbada hala izango zen lehenago, baina globalizazioarekin eta Internetekin gero eta harreman handiagoa dute elkarrekin. Uste dugu baliabide garrantzitsua direla, eta are gehiago izango direla etorkizunean, denon artean hobetzen lagunduz gero.

Bibliografia

Euskarazko bi komiki berri

e-gor 2013/10/14 22:31
Harkaitz Cano eta Iñaki G. Holgadoren "Zebra efektua" (bihar aurkeztuko da Donostiako Gasca bildumaren egoitzan) eta Yann Dégruel-en "Saba eta landare magikoa"

Bi komikien azalak
Irudiak: Iñaki G. Holgado / Yann Dégruel

Oso noizean behin bada ere, tarteka euskarazko komiki bat edo beste argitaratzen jarraitzen da. Oraingoan bi lan berriren berri ematera gatozkizue.

Horietako bat azken pare bat urtetan Xabiroi aldizkarian agertzen joan den Zebra efektua da, orain album formatuan atera berri dutena. Harkaitz Canoren gidoia eta Iñaki G. Holgadoren irudiez osatutako komiki hau ederra da benetan, 8 orriko lagin honetan ikus dezakezuen bezala. Albumaren aurkezpena bihar, hilak 15, egingo da Donostian dagoen Gasca bildumaren egoitzan (Errege Katolikoak, 16), goizeko 11:00tan.

Bestalde, Ttarttalo argitaletxeak Yann Dégruelen Saba eta landare magikoa itzuli du euskarara. Haurrentzako komiki honetan kafearen aurkikuntzari buruzko kondaira bat kontatzen da.

Ongi etorriak, eta ea gehiago ere izaten ditugun Gabonak bitartean!

Komiki-solasaldiak Donostian, Intxaurrondoko Kultur Etxean

e-gor 2013/10/07 22:15
Bost komiki ezagun aztertuko dituzte gaztelaniaz, eta lau komikigilerekin solasaldiak egingo dira euskaraz

Solasaldien kartela

Kurtso honetan, bihartik hasita, hileko bigarren asteartero, 19:00tan, komiki-solasaldiak izango dira Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean.

Antonio Altarribak gidatuko ditu gaztelaniaz izango diren bost saioak, bost lan ezagunen analisia eta mahai-ingurua hain zuzen ere:

Euskarazkoak Iosu Mitxelenak gidatuko ditu, eta lau euskal komikigilerekin solasaldiak izango dira:

Egitarau interesgarria benetan. Han ikusiko dugu elkar!

Hainbat komiki-lehiaketa martxan

e-gor 2013/10/02 08:43
Galtzakomik, Komikiak ere euskaraz! eta Hermes lehiaketak

Lehiaketen kartelak

Hainbat komiki-lehiaketaren berri ematera gatoz orain. Ibarrako Galtzaundi Euskara Taldeak antolatzen duen Galtzakomik lehiaketaren VI. edizioa azaroaren 25era arte dago irekita, Sauré argitaletxeak antolatzen duen Komikiak ere euskaraz! lehiaketa urriaren 18a arte eta Barakaldoko Udalak eta Saurék antolatzen duten Teknologia berrien gaineko umore grafikoari buruzko nazioarteko “Hermes” bi urtez behingo lehiaketa urriaren 20a arte. Lehen bietan lanek euskaraz egon behar dute eta hirugarrenean euskaraz edo gaztelaniaz, eta denak daude sariz ongi hornituta. Animatu!

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10