Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Elhuyarren hizkuntza-teknologiak: Bilaketa eleaniztunak

e-gor 2012/11/28 22:30
Elhuyar Fundazioko hizkuntza-teknologien I+G sailean lantzen dugun alorretako bat IR ( Information Retrieval edo Informazio Bilaketa) da, eduki digitalen kudeaketa eta bilaketa errazteaz arduratzen den informatikaren arloa alegia. Azken urteetan, horren inguruko bi teknologia gure ustetan oso baliagarriak garatzen aritu gara: Elezkari bilatzaile eleaniztuna eta Dokusare dokumentu-erlazionatzaile eleaniztuna. Berriki, biak Zientzia.net atarian inplementatu ditugu, eta uztailean aurkeztu genituen jendaurrean.
(Elhuyar aldizkariko 2012ko iraileko zenbakian argitaratutako artikuluaren jatorrizko extended bertsioa)

Dokusare teknologiaren pantaila-kaptura bat
Irudia: Zientzia.net

Duela bi urte, aldizkari honen atal honetan bertan, Interneteko bilatzaileek izan duten eboluzioa eta etorkizunean izango dituzten ahalmen berriak aurkeztu genizkizuen. Orduan aipatzen genuen Elhuyarko hizkuntza-teknologien I+G sailean ari ginela ikertzen eduki eleaniztunean hobeto nabigatu eta bilatzeko tekniken inguruan. Teknologia horiek jada errealitate dira eta hemen zehatzago azalduko dugu zer diren eta zertarako diren erabilgarriak.

Elezkari, bilatzaile eleaniztuna

Sarean euskaraz aritzeko ohitura dugunok bi arazo nagusi izaten ditugu edukia bilatu nahi dugunean. Bata, euskarazko edukia bilatu nahi dugunean: bilatu nahi duguna izen berezia bada, edo teknikoa, edo laburra, aukera handiak daude hori bera beste hizkuntza batzuetan ere berdin esateko, eta beste hizkuntzetako emaitzak agertuko zaizkigu euskarazkoak agertu beharrean. Bestea, zerbaiti buruzko edukia bilatu nahi dugunean, ahal bada euskaraz baina ezin bada besteren batean (euskaldun ia guztiak gutxienez elebidunak baikara): lehenengo bilaketa euskaraz egingo dugu; emaitza egokirik ez badugu aurkitzen (zoritxarrez maiz gerta daitekeena, euskaraz dagoen edukia ez baita nahiko genukeen bezain ugaria), beste bilaketa bat egingo dugu ongi moldatzen garen beste hizkuntzaren batean, demagun gaztelaniaz edo frantsesez, horretarako bilaketa-terminoak itzuliz (sarri batere erraza ez den kontua); eta gustura gelditzen ez bagara, ingelesera joko dugu, berriz ere hitzak itzuliz eta beste bilaketa bat eginez.

Hori ekiditeko garatu dugu Elezkari deitu dugun teknologia. Bertan, guk bilaketa bakarra egingo dugu euskaraz, eta bera arduratuko da hitzak beste hizkuntzetara itzultzeaz eta bilatu behar den tokietan bilatzeaz, gero emaitzarik esanguratsuenak bueltatzeko, dauden hizkuntzan daudela.

Tresnaren indargunea bilaketa-terminoen itzulpena da. Hiztegiak eta hizkuntza-teknologiak konbinatzen ditu itzulpen egokia emateko, eta hau ez da gai hutsala: anbiguotasunak ebazten dira ordain egokia aurkitzeko, sinonimoak baliatzen dira emaitza gehiago lortzeko baina nahi gabeko emaitzak baztertuz... Tresna oso baliagarria da kasu askotarako: edukia hainbat hizkuntzatan duten webguneetan, bilaketa hainbat webgunetan egitea ahalbidetu nahi duten atari espezializatuetan, enpresetako intranetetan eta abar. Eta goian aipatutako erabilera-adibidean abioko hizkuntza euskara bazen ere, beste edozein izan daiteke. Gainera, tresnarentzako hedatze posible bat izan daiteke beste hizkuntzetan dauden emaitzak abioko hizkuntzara itzultzea itzulpen automatiko bidez, teknologia hori ere lantzen baitugu. Existitzen diren antzeko tresnen mailan dago Elezkari, baina euskara kontuan hartzen duen bakarra da.

Dokusare, dokumentu-erlazionatzaile eleaniztuna

Komunikabideen online bertsioetan, blogetan eta eduki ugaria duten webguneetan oso ohikoa da, albiste edo artikulu jakin batean gaudela, amaieran antzeko edukietarako estekak erakustea, gaiaren inguruan sakondu ahal izateko. Esteka horiek metodo automatikoen bidez jartzen dira, baina normalean webgune horretako bertako edukirakoak izaten direnez eta hizkuntza berean egoten direnez, oso sinpleak izaten dira metodook, hitzen kointzidentzia hutsean oinarrituak.

Dokusare teknologiak hori bera egiten du, baina hainbat hizkuntzatan dagoen edukia erlazionatzeko eta antzekoenak bilatzeko gai da. Edukia hizkuntza batean baino gehiagotan duten komunikabide eta webguneek baliatu dezakete, edo kanpoko webguneetako eduki erlazionatua erakutsi nahi dutenek.

Biak Zientzia.net atarian

Dokusare eta Elezkari ikerketa proiektu gisa jaio ziren eta urteetan aritu gara haietan ikertzen eta nazioarteko kongresuetan aurrerapenak aurkezten, baina gaur egun funtzionatzen duten teknologiak dira. Elhuyar Fundazioaren Zientzia.net webgunean jarri dira martxan estreinakoz, uztailean prentsaurrean aurkeztu genuenez. Euskarazko zientziaren ataria izateko bokazioa du Zientzia.net-ek, eta horregatik ez ditu bere bilatzailea eta antzeko edukietarako estekak barne-edukira mugatzen. Zientziari buruzko erreferentziazko nazioarteko hainbat webgunetako edukia ere hartzen du kontuan bi kasuetan: Nature, Science , Physics World, Futurity... Hala, Zientzia.net-eko bertako edukiez gain, webgune horietako edukia atzitu eta bilatu ditzakegu, beti euskaratik abiatuta.

Hizkuntza-teknologiek eman dezaketenaren adibide bikainak dira Dokusare eta Elezkari. Teknologia horiek aurrerapauso handia dira erabiltzaileentzat eta euskararentzat. Beraz, espero dezagun etorkizunean teknologia horiek toki gehiagotan ikustea, eta horrelako teknologia gehiago eguneroko bilakatzea.

Sexismoaren aurkako komiki-tiren I. lehiaketa

e-gor 2012/11/21 21:55
Arrasateko Udalak antolatu du, eta abenduaren 7ra arte aurkez daitezke lanak

Lehiaketako kartela
Irudia: Arrasateko Udala

Arrasateko Udalak sexismoaren aurkako komiki-tiren I. lehiaketa antolatu du (edo komiki-zintena, komikilari gehienek dioten bezala, edo komiki-bandena, Euskalterm-en arabera).

Sexismoaren inguruan kontzientziatzeko komiki-bandak aurkeztu behar dira bertara, abenduaren 7ko eguerdia baino lehen. Lehen saria 400 eurokoa da; horrez gain euskarazko lanik onenarentzat 400 euroko beste sari bat egongo da eta 150na euroko beste bi akzesit.

Oinarri zehatzak hemen irakur daitezke.

Getxoko komiki eta manga azokak

e-gor 2012/11/20 18:00
Getxoko XI. Komiki Azoka azaroaren 23tik 25era izango da, Xabiroi bertan izango delarik, eta I. Manga Azoka abenduaren 1ean eta 2an

Azokako kartelak
Irudia: Santiago Valenzuela / ...

Getxoko Komiki Azoka berritasunekin dator aurtengoan. Ohiko azokaz gain, azaroaren 23tik 25era izango dena, Manga Azoka egingo da ondoko asteburuan, hau da, abenduaren 1ean eta 2an. Mangak urtetik urtera presentzia gero eta handiagoa zuenez, duela urte batzuk manga aparteko karpa batean jarrita saiatu ziren, baina gero berriz ere karpa bakarrera itzuli; orain, bi azoka bi aste bukaeretan!

Azoka biak Areetako Geltokiko Plazan izango dira, eta 11:00etatik 14:30era eta 17:00tatik 21:00tara egongo dira irekita.

Xabiroiko standa

Euskal Herriko komiki-azoka garrantzitsuena den honetan, euskararen presentzia ia hutsala izan ohi da, eta hala izango da aurten ere. Euskarazko komiki bakar-bakarretakoak Xabiroi komiki-aldizkarikoenak izaten dira. Han izango dira aurten ere lehen aste bukaeran, beraien aldizkaria eta albumak (Dani Fanok aurkeztu berri duen Anubis 3.0, esaterako, edo berriki Euskadi Literatur Sarietan haur eta gaztetxoentzako literaturan garaile atera den Azken garaipena, Iban Zaldua eta Julen Ribasena) saltzen eta sinatzen. Hona Xabiroiko egile bakoitza zein egun eta ordutan egongo den:

Komiki Azokako programazioa

Omenaldiak

  • Norma Editorial argitaletxea
  • Luterl taldea

Karpa barruko erakusketak

  • Miguelanxo Prado: Ardalén
  • Santiago Valenzuela
  • TMEO 25 urte
  • Hazañas bélicas de ayer y hoy

Karparen inguruko erakusketak

  • El Balanzín
  • APIEren aldizkaria

Beste erakusketak (azaroaren 19tik abenduaren 10era)

  • Bizkaia Zubian, Raquel Alzateren La caja oscura
  • Areetako Glass kafetegian, Koldo Azpitarte eta Angel Unzuetaren Reliquias
  • Erromoko Jai Alai kafetegian, Iñaket-en Old Dibuix eta Nuevos

Bestelakoak

  • Arrugas filma (zuz.: Ignacio Ferraras). Azaroaren 23an, 21:00tan, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 2,90 €
  • Rol partidak (Imagina taldearen eskutik)
  • Komiki tailerra (bi maila)
  • Makillajea eta efektu berezien tailerra
  • El Balanzín doako aldizkaria

Gonbidatutako egileak

  • Eddie Campbell
  • Miguelanxo Prado
  • Santiago Valenzuela
  • Max
  • Manel Fontdevila
  • Marika
  • Alfonso Zapico
  • Mauro Entrialgo
  • Teresa Valero
  • Albert Monteys
  • Hernán Migoya
  • Javier De Isusi
  • Larri
  • Ata
  • Abarrots

Egongo diren beste egileak

  • Juan Díaz Canales
  • David Sánchez
  • Carlos Vermut
  • Pepo Pérez
  • Manuel Bartual
  • Juan Díaz-Faes
  • Enrique Vegas
  • Jorge De Juan
  • Javier Pulido
  • Javier Rodríguez

Egitaraua

Ostirala 23, goizez

  • 11:00 : Azokaren hasiera
  • 12:00 : Proiekzioa: komiki film laburrak ("Crossbow: Año Uno", "Zona de Caza", "Decapoda shock", "85.12.30", "Super recortes", "Descafeinado infernal", "Espejo", "Ketchup!", "Tengo que matar a María", "Le llamaremos Bobby", "Cuchillo McGregor y el Vasco", "Bajo la cama")

Ostirala 23, arratsaldez

  • 17:15 : Proiekzioa: Series de tebeo: "Amazing Mask", "Basauri Vice"
  • 18:30 : Topaketa Santiago Valenzuelarekin (moderatzaile Alberto García El Tío Berni)
  • 19:00 : Sinatze-txanda (sinatzeen gunean): TMEOren egileak (Mauro Entrialgo, Larri, Ata, Abarrots )
  • 19:00 : Sinatze-txanda: Jorge De Juan (La Cúpularen saltokian)
  • 19:00-20:30 : Sinatze-txanda: Eddie Campbell, David Sánchez (Astiberriren saltokian)
  • 19:30 : 2012ko omenaldia eta sari banaketa : Norma Editorial - Luterl Taldea
  • 19:45 : Mahai-ingurua: "TMEO: 25 años dando guerra" (Mauro Entrialgo, Larri, Ata, Abarrots ; moderatzaile Ricardo Mena)

Larunbata 24, goizez

  • 11:00 : Sinatze-txanda: Jorge De Juan (La Cúpularen saltokian)
  • 11:15 : Mahai-ingurua: "Superhéroes: ¿ocaso o nuevo amanecer? ¿Qué está pasando?" (Javier Pulido, David López, Javier Rodríguez ; moderatzaile Koldo Azpitarte )
  • 11:30 : Sinatze-txanda (sinatzeen gunean): Eddie Campbell, Miguelanxo Prado, Santiago Valenzuela
  • 12:00 : Sinatze-txanda: Max, Jorge De Juan (La Cúpularen saltokian)
  • 12:00-13:30 : Sinatze-txanda: David Sánchez, Manuel Bartual, Juan Díaz-Faes (Astiberriren saltokian)
  • 12:30 : Mahai-ingurua: "Piruetas en el mercado internacional. El cómic dentro y fuera de nuestras fronteras" (Juan Díaz Canales, Teresa Valero, Alfonso Zapico ; moderatzaile Koldo Azpitarte )
  • 13:00 : Sinatze-txanda (sinatzeen gunean) : Javier Pulido, David López, Javier Rodríguez, Alfonso Zapico
  • 13:00 : Sinatze-txanda: Max (La Cúpularen saltokian)
  • 13:30 : mahai-ingurua: "Cómic y transmedia. Relación con otros medios, presencia en la red y alternativas editoriales" (David Sánchez, Carlos Vermut ; moderatzaile: Manuel Bartual)

Larunbata 24, arratsaldez

  • 17:00 : Sinatze-txanda: Jorge De Juan (La Cúpularen saltokian)
  • 17:05 : Komiki aurkezpena eta mahai-ingurua: "Nuevas hazañas bélicas: ¿Una rareza en el panorama actual?" (Hernán Migoya, Joan Navarro, Albert Monteys ; moderatzaile Borja Crespo)
  • 17:30 : Sinatze-txanda (sinatzeen gunean): Juan Díaz Canales, Teresa Valero, David Sánchez, Carlos Vermut
  • 18:00 : Sinatze-txanda: Enrique Vegas, Víctor Santos (Dolmenen postuan)
  • 18:00-19:30 : Sinatze-txanda: Javier De Isusi, Mauro Entrialgo (Astiberriren saltokian)
  • 18:30 : Topaketa: Eddie Campbell (moderatzaile Pepo Pérez)
  • 19:00 : Sinatze-txanda (sinatzeen gunean): Santiago Valenzuela, Hernán Migoya, Albert Monteys
  • 19:00 : Sinatze-txanda: Max (La Cúpularen saltokian)
  • 19:45-21:00 : Sinatze-txanda: Eddie Campbell, Juan Díaz Canales, Pepo Pérez (Astiberriren saltokian)
  • 19:45 : Topaketa: Miguelanxo Prado (moderatzaile Yexus)

Igandea 25, goizez

  • 11:00 : Sinatze-txanda: Max (La Cúpularen saltokian)
  • 12:00 : Sinatze-txanda (sinatzeen gunean): Pepo Pérez, Manuel Bartual, Juan Díaz-Faes
  • 13:00 : Solasaldia: "Autores vascos a la conquista de Francia" (Raquel Alzate, Koldo Azpitarte)
  • 13:00 : Sinatze-txanda: Jorge De Juan (La Cúpularen saltokian)
  • 13:00 : Sinatze-txanda (sinatzeen gunean): Eddie Campbell, Prado, Santiago Valenzuela, Alfonso Zapico
  • 13:00-14:30 : Sinatze-txanda: Borja Crespo, Juan Díaz-Faes, Albert Monteys, Pepo Pérez (Astiberriren saltokian)

Igandea 25, arratsaldez

  • 18:00 : Mahai-ingurua: "Autoedición" (Jesús Rodríguez Duandikoetxea, Santi Alonso Velasco, Iván Pérez "Livanper", Sergio Sánchez Isasi)
  • 19:00 : Mahai-ingurua: "¿Cómic femenino o feminista?: Debate sobre las etiquetas" (Marika, Myriam Cameros ; moderatzaile Josune Muñoz)
  • 19:00-19:45 : Sinatze-txanda: Eddie Campbell (Astiberriren saltokian)

Manga Azokako programazioa

Oraindik zehazteke

Anubis 3.0, gaur egungo arimagabeen kritika gupidagabea zientzia fikzioz mozorrotuta

e-gor 2012/11/06 22:20
Dani Fanoren album berriaren iruzkina

Anubis 3.0 komikiaren azala
Irudia: Dani Fano

Ikastolen Elkarteak argitaratzen duen Xabiroi komiki-aldizkariak urtean behingo albumen argitalpenekin jarraitzen du. Euskarazko komikigintzan aktiboki eta era jarraituan aritzen den agente bakarra dugun hau (digitalean soilik eta lau hizkuntzatan argitaratzen duen Sauré argitaletxearen salbuespenarekin), album bilduma oso majoa osatzen ari da. Aurretik Saiak (Joxean Muñoz eta Juan Luis Landa), Piztia otzanak (Harkaitz Cano eta Iñaki G. Holgado), TeleAtoi (Dani Fano) eta Azken garaipena (Iban Zaldua eta Julen Ribas) atereak zituen; oraingoan Dani Fano aldizkariaren koordinatzailearen album berri bat kaleratu du: Anubis 3.0 - Arimaren pisatzea.

Anubis 3.0 komikia zientzia fikziozkoa da (etorkizunean kokatua, non jendearen arima pisatzen duen makina bat asmatu duten, antzinako egiptoarren psikostasiaren bideari jarraiki), baina neurri batean soilik. Bere benetako helburua gaur egungo munduaren gizatasunaren (edo gizatasunik ezaren) inguruko hausnarketa eta kritika egitea da. Hala, arima pisatzen duen makinaren bitartez, gure jendartean goi mailan dauden klase sozialak larrutzen dira gupidagabe: tertulianoak, enpresariak, bankariak, publizistak, mediku dopinlariak... Mendeku pertsonala hartzen du egileak horien guztien kontra.

Horrela esanda panfleto politiko edo kritika sozial hutsa lirudikeen arren, ezer ez errealitatetik urrunago. Lanaren kalitatea eta balio literarioa ezin dira zalantzan jarri. Istorioak landuak dira oso, ezusteko biraketez beteak. Aurretik Xabiroi komiki-aldizkarian atalka agertu denez, pertsonaia bakoitzaren istorioak autokonklusiboak eta osoak (bere zentzu guztietan) dira, baina aldi berean arima pisatzearen kontuak ematen dio guztiari beste osotasun bat, ustekabeko amaiera eder batekin. Eta zientzia fikzioaren tradizio klasikoenean bezala (Blade Runner, I, robot...), robotaren figuraz baliatzen da egilea gizatasunaz hausnartzeko, hemen ere agian denetan humanoenak arimagabeko robota delarik...

Daniren lanetan ohikoa denez, irudi eder eta landuez hornitua dago albuma. Gainera, hiru garai irudikatu beharraren zailtasun gehigarria du, komikian antzinako Egipto, gure garaia eta etorkizuna agertzen baitira. Denetan ederki moldatzen dela erakusten du Danik (etorkizuneko dekoratuak marrazten aurreko TeleAtoi albumean jasotako esperientzia nabari da).

Azkenik, ezin aipatu gabe utzi albumaren promoziorako Dani egiten ari den lana, orain arte ikusigabea euskarazko komikigintzan. Webgune ikaragarria egin du (http://anubiskomikia.blogspot.com), informazio baliagarri eta irudi eder ugarirekin hornitua: komikiaren sinopsia, psikostasia zer den, orrialde baten eraikitze prozesua, irudi amaituen eta zirriborroen galeria, komikiaren 10 orri ikusteko aukera... Eta (nik dakidala, lehenengo aldiz euskarazko komiki batentzat) bideo trailerra ere egin du Danik, polita benetan. Bestalde, Willy Roa adiskide, irrati esatari eta 3D irudigileak komikiko robotaren 3D animazio bat ere egin zuen. Behean dituzue biak.

ANUBIS 3.0 TrailerHD from Dani Fano on Vimeo.

Anubis 3.0 from WillyRoa on Vimeo.

Fitxa

Izenburua: Anubis 3.0 - Arimaren pisatzea

Gidoia eta irudiak: Dani Fano

Argitaletxea: Ikastolen Elkartea

Urtea: 2012

ISBN: 978-84-940197-4-6

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10