Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Getxoko X. komiki-azoka, ostiraletik igandera

e-gor 2011/11/22 22:55
Ekitaldi eta ikusteko ugari, tartean Xabiroiren "Azken garaipena" azken albumaren aurkezpena

Azokako kartela
Irudia: Mireia Perez / Manuel Bartual

Aurten ere, hemen dugu berriz Getxoko komiki eta manga azoka, oraingoan X. edizioa duela. Ostiraletik igandera bitartean izango da (azaroaren 25etik 27ra bitartean, beraz), Areetako geltoki plazako karpan.

Argitaletxe, komiki-denda, fanzine eta abarren 76 stand egongo dira. Horrez gain, beste ekitaldi ugari egongo da: erakusketak, nobedade aurkezpenak, hitzaldiak, mahai inguruak, egileen sinatzeak, proiekzioak, tailerrak... Sarrerak 1,5 euro balio ditu. Ordutegia 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da.

Ohi bezala, euskarak presentzia txikia izango du azokan. Xabiroi komiki-aldizkariak mahai bat du bertan bere euskarazko produktuak erakutsi eta saltzeko (aldizkariak eta 4 albumak), eta Xabiroiko egile ugari ere bertan izango dira sinatzen (Facebook-eko orrian diotenez, zure egile gogokoena egongo den eta noiz esango dizute idatziz gero). Horrez gain, bi ekitaldi antolatuko ditu: ostiralean 17:05etan, KARRIKA-TOUR solasaldia, karikaturen munduaren inguruan, Asisko Urmeneta, Adur Larrea eta Dani Fanorekin, eta larunbatean 12:00etan, Azken garaipena albumaren aurkezpena, Iban Zaldua, Julen Ribas eta Dani Fanorekin.

Jarraian duzue ekitaldien zerrenda eta egitaraua, informazio gehiagorako http://www.salondelcomicdegetxo.net/eus/informacion.asp.

Omenaldiak

Erakusketak

  • Astiberri: 10 urte
  • Bulles Jazz Blues: Komiki Swing erritmoan
  • La Cúpula - El víbora
  • Portugaleteko komiki-lehiaketa: 25 urte

Erakusketak inguruetan

  • Bizkaia Zubian, azaroaren 21etik abenduaren 13ra, Víctor Santos-en Dioses y monstruos.
  • Areetako Glass kafetegian, azaroaren 21etik abenduaren 13ra, Dani Fanoren Hamaika irudiz.
  • Erromoko Jai Alai kafetegian, azaroaren 21etik abenduaren 13ra, Daniel Castelló-ren Pikoteo ilustrado.
  • Karparen inguruan eta azokaren egunetan, El balanzín aldizkaria.

Bestelako ekitaldiak

  • Rol partidak
  • Komiki tailerra (bi maila)
  • Makillajea eta efektu bereziak
  • Go tailerra
  • Kaligrafia japoniarraren tailerra
  • Manga tailerra
  • Amigurumi tailerra
  • Origami tailerra
  • Yugi Oh! lehiaketa
  • Cosplay lehiaketa
  • Karaoke lehiaketa
  • Mahai-inguruak
  • Proiekzioak
  • Aurkezpenak
  • Sinatze-txandak

Gonbidatutako egileak

Eta beste egile hauek ere azokan izango dira: Josep Maria Berenguer, Raquel Alzate, Sarima, Ángel Unzueta, Clara Soriano, Rober Garay, Hernán Migoya, Infame & Co., Ángel de la Calle, Judas Arrieta, Gustavo Sala, Iñaket, Mikel Begoña, Dani Fano, Alberto Muriel, Vanesa Baños, Iñaki G. Holgado, Iban Zaldua, Julen Ribas, Asisko Urmeneta eta Adur Larrea.

Komiki-guneko egitaraua

OSTIRALA 25

GOIZEZ

  • 11:00: Azokaren hasiera
  • 11:30: 2011ko omenaldia eta sari banaketa: JOSEP MARÍA BERENGUER - ASTIBERRI
  • 12:00: Proiekzioa: ANIMAZIO FILM LABURRAK
  • 13:00: Proiekzioa: FILM LABURREN ENTSALADA ("4 McNifikos", "Santiago Martínez, cazador de ovnis y alienígenas", "Jugando con la muerte", "Los gritones...") + KOMIKI FILM LABURRAK ("Brutal relax", "Crónicas del ¡Puto Krio!", "Aterrizaje forzoso"...)
  • 13:00 - 14:30: Sinatze-txanda: DAVID RUBÍN (Astiberriren postuan)

ARRATSALDEZ

  • 17:00 - 18:30: Sinatze-txanda: MAX (La Cúpularen postuan)
  • 17:05: Mahai-ingurua euskaraz: "KARRIKA-TOUR" Hizlariak: Asisko Urmeneta - Adur Larrea - Dani Fano
  • 18:00: Sinatze-txanda: PAU (Dibbuks) (La Marca Amarillaren postuan)
  • 18:15: Aurkezpena: "YES WE CAMP. Dibujando la calle" Hizlariak: Alberto Muriel - Vanesa Baños, moderatzailea: Asier Gallastegi
  • 19:00: Mahai-ingurua: "CÓMIC PARA SUPERVIVIENTES: EL VÍBORA Y LA CÚPULA" Hizlariak: Josep María Berenguer - Max - Hernán Migoya, moderatzailea: Borja Crespo
  • 19:00 - 20:30: Sinatze-txanda: MANEL FONTDEVILA - MANUEL BARTUAL (Astiberriren postuan)
  • 19:30: Sinatze-txanda: SERGIO BLEDA (Dolmenen postuan)
  • 19:30: Sinatze-txanda: SARIMA (Dibbuks) (La Marca Amarillaren postuan)
  • 19:30: Sinatze-txanda: SANTIAGO VALENZUELA (Jokerren postuan)
  • 20:00: Topaketa: VÍCTOR SANTOSekin "DIOSES Y MONSTRUOS: De Mice Templar a Godzilla. Así trabaja", moderatzailea: Infame & Co.

LARUNBATA 26

GOIZEZ

  • 11:00 - 12:15: Sinatze-txanda: PACO ROCA (Astiberriren postuan)
  • 11:00: Sinatze-txanda: PAU (Dibbuks) (La Marca Amarillaren postuan)
  • 11:15: Mahai-ingurua: "ROBERT CAPA EN BILBAO: Tristísima ceniza. De la documentación a la realización" Hizlariak: Iñaket - Mikel Begoña, moderatzailea: Infame & Co.
  • 11:30: Sinatze-txanda: NANCY PEÑA - DAVID RUBÍN - ÁNGEL DE LA CALLE (Sinatze-gunean)
  • 12:00: Nobedade-aurkezpena: XABIROI "AZKEN GARAIPENA" Partaideak: Iban Zaldua - Julen Ribas
  • 12:15: Mahai-ingurua: "DIEZ AÑOS DE ASTIBERRI: El cómic independiente, la novela gráfica y mucho más" Hizlariak: Paco Roca - Laureano Domínguez - Héloïse Guerrier - Fernando Tarancón - Javier Zalbidegoitia - Manuel Bartual, moderatzaileaes: Koldo Azpitarte - Borja Crespo
  • 12:00 - 13:00: Sinatze-txanda: MIREIA PÉREZ - GUSTAVO SALA (Diábolo-Sins Entido) (Jokerren postuan)
  • 13:00: Mahai-ingurua: "BD: CÓMIC EN GALICIA" Hizlariak: david Rubín - Jon Irazabal (Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka), moderatzailea: Ángel de la Calle
  • 13:00: Sinatze-txanda: MAX - PACO ROCA - MIREIA PÉREZ - RUBÉN FERNÁNDEZ - SERGIO BLEDA - SANTIAGO VALENZUELA (Sinatze-gunean )
  • 13:00: Sinatze-txanda: SARIMA (Dibbuks) (La Marca Amarillaren postuan)
  • 13:00: Sinatze-txanda: IÑAKET - MIKEL BEGOÑA (Sinatze-gunean)
  • 13:00 - 13:45: Sinatze-txanda: JOSÉ OLIVER - BARTOLO TORRES - JOSÉ FONOLLOSA (Diábolo-Sins Entido) (Jokerren postuan)
  • 13:45: Mahai-ingurua: "CÓMIC Y HUMOR" Hizlariak: José Fonollosa - José Oliver - Bartolo Torres - Enrique Vegas - Pau - Gustavo Sala, moderatzailea: Jorge Iván Argiz

ARRATSALDEZ

  • 17:00 - 20:00: Sinatze-txanda: RUBÉN FERNÁNDEZ - ALBERT MONTEYS - MANEL FONTDEVILA - MANUEL BARTUAL (El Juevesen postuan)
  • 17:00: Sinatze-txanda: ENRIQUE VEGAS (Dolmenen postuan)
  • 17:05: Sinatze-gunean: "MIGUEL Y NEKANE: El pueblo gitano en la historia" (El cómic al servicio del respeto y la convivencia)
  • 17:30: Sinatze-txanda: LUIS ROYO - JAVIER RODRÍGUEZ - LUIS BUSTOS - MANUEL BARTUAL - VÍCTOR SANTOS - HERNÁN MIGOYA - DAVID AJA - ÁNGEL UNZUETA (Sinatze-gunean)
  • 17:30 - 19:00: Sinatze-txanda: PACO ROCA - DAVID RUBÍN (Astiberriren postuan)
  • 17:45: Topaketa: JUDAS ARRIETAekin "CÓMIC ABSTRACTO. Ser otaku hecho arte", moderatzailea: Borja Crespo
  • 18:00: Sinatze-txanda: SERGIO BLEDA (Dolmenen postuan)
  • 18:00: Sinatze-txanda: IÑAKET - MIKEL BEGOÑA (Normaren postuan)
  • 18:00 - 19:30: Sinatze-txanda: MAX (La Cúpularen postuan)
  • 18:00: Sinatze-txanda: SARIMA (Dibbuks) (La Marca Amarillaren postuan)
  • 18:00 - 19:00: Sinatze-txanda: MIREIA PÉREZ - JOSÉ OLIVER - BARTOLO TORRES (Diábolo-Sins Entido) (Jokerren postuan)
  • 18:30: Mahai-ingurua: DIEZ AÑOS DEL SALÓN DEL CÓMIC Y MANGA DE GETXO" Hizlariak: Eugenio Gandiaga - Borja Crespo - Dani Maiz (APIE) - Rober Garay - Andoni Velasco, moderatzailea: Koldo Azpitarte
  • 19:00: Sinatze-txanda: ENRIQUE VEGAS - JOSÉ OLIVER - BARTOLO TORRES - PAU (Sinatze-gunean)
  • 19:00 - 20:00: Sinatze-txanda: GUSTAVO SALA - JOSÉ FONOLLOSA (Diábolo-Sins Entido) (Jokerren postuan)
  • 19:00 - 20:30: Sinatze-txanda: MANUEL BARTUAL - SANTIAGO VALENZUELA (Astiberriren postuan)
  • 19:15: Mahai-ingurua: "MUJERES ENTRE VIÑETAS: Ellas dibujan" Hizlariak: Nancy Peña - Mireia Pérez - Raquel Alzate - Clara Soriano, moderatzaileak: Jorge Iván Argiz - Borja Crespo
  • 19:30: Sinatze-txanda: SERGIO BLEDA (Dibbuks) (La Marca Amarillaren postuan)
  • 20:00: Mahai-ingurua: "FUTURO Y PRESENTE: El cómic en la era digital" Hizlariak: Luis Bustos - Javier Rodríguez - Rubén Fernández - Sergio Bleda - David Aja, moderatzaileak: Koldo Azpitarte - Borja Crespo

IGANDEA 27 (mangaren eguna)

GOIZEZ

  • 11:00 - 12:00: Topaketa: "deviantART" Meeting Getxo 2011 + Komiki aurkezpena: "GUILD ADVENTURE" Hizlariak: Álex de la Fuente "Shugo" - Alejandro Ricondo "Kukuruyo"
  • 11:00 - 12:00: Sinatze-txanda: MANEL FONTDEVILA (Astiberriren postuan)
  • 11:00: Sinatze-txanda: PAU (Dibbuks) (La Marca Amarillaren postuan)
  • 11:00 - 14:30: Go tailerra (estrategia mahai-jokoa) Bilboko Go eskolaren eskutik (tailerren gunea, 3. mahaian )
  • 11:00 - 12:30: Taller de caligrafía japonesa Yoshiko Ura irakaslearen eskutik (tailerren gunea, 2. mahaian)
  • 11:30: Sinatze-txanda: LUIS ROYO - PACO ROCA - ÁNGEL DE LA CALLE (Sinatze-gunean)
  • 12:00 - 13:00: Mahai-ingurua: "LA SUPERVIVENCIA DEL CÓMIC ACTUAL" Hizlariak: José Carlos Torre - Irene Costa Mendia - Josune Muñoz - Alfonso Berroya
  • 12:00 - 13:00: Sinatze-txanda: GUSTAVO SALA - JOSÉ OLIVER - BARTOLO TORRES (Diábolo-Sins Entido) (Jokerren postuan)
  • 12:00 - 13:00: Manga marrazkigintzaren tailerra Alejandro Ricondo (kukuruyo) marrazkilariaren eskutik (tailerren gunea, 1. mahaian)
  • 12:30 - 14:30: Amigurumi tailerra (kokorratz-lan teknika) Amigurumi's Edenen eskutik (tailerren gunea, 2. mahaian)
  • 12:30 - 14:00: Sinatze-txanda: MAX (La Cúpularen postuan)
  • 13:00: Sinatze-txanda: SANTIAGO VALENZUELA - MANUEL BARTUAL - NANCY PEÑA (Sinatze-gunean)
  • 13:00 - 14:30: Origami tailerra (papiroflexia) Bizkaiko Origami Taldearen eskutik (tailerren gunea, 1 mahaian)
  • 13:00 - 14:30: Sinatze-txanda: DAVID RUBÍN (Astiberriren postuan)
  • 13:00: Sinatze-txanda: SARIMA (Dibbuks) (La Marca Amarillaren postuan)
  • 13:00 - 14:00: Sinatze-txanda: MIREIA PÉREZ - JOSÉ FONOLLOSA (Diábolo-Sins Entido) (Jokerren postuan)
  • 13:30 - 14:30: Aurkezpena: "ESPRESSO: El secreto del Líder-Coach" (El primer manga orientado al mundo de la empresa) Partaideak: Lelia Álvarez - Marcos Álvarez

ARRATSALDEZ

  • 17:00 - 18:30: Go tailerra (estrategia mahai-jokoa ) Bilboko Go eskolaren eskutik (tailerren gunea, 3. mahaian)
  • 17:30 - 21:30: Yugi Oh! lehiaketa Antolatzailea: tokyoshop.es
  • 17:30 - 19:00: Cosplay lehiaketa
  • 19:00 - 20:00: Karaoke lehiaketa
  • 19:00 - 20:30: Japoniar kaligrafiaren tailerra Yoshiko Ura irakaslearen eskutik (tailerren gunea, 3. mahaian)

Gartxot filma ostiral honetan estreinatuko da hegoaldean

e-gor 2011/11/14 22:16
Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordiren filma geroago iparraldean estreinatzea ere espero dute

"Gartxot" filmaren kartela

XII. mendean bizitako Gartxot Itzaltzuko bardoaren istorioa ipuin herrikoien bidez zabaldu zen mendetan zehar, 1917an Arturo Kanpionek idatziz jaso zuen arte. 2003an Gartxot komikia argitaratu zuen Argiak, Asisko UrmenetaMarko Armspach eta Jokin Larreak egindakoa. Iaz marrazki bizidunetako film laburra egin zuten Juanjo Elordik eta Asisko Urmenetak, Somuga ekoiztetxearen bidez. Eta ostiral honetan Elordi eta Urmenetak beraiek egindako film luzea, Gartxot - konkista aitzineko konkista, hau ere Somugarekin, hegoaldeko lau hiriburuetan estreinatuko da, geroago iparraldean ere estreinatzeko esperantzarekin.

Itxura bikaina dauka filmak: grafismo oso originala eta berezia du, istorioa beti oso ederra eta erakargarria iruditu zait, musika Benito Lertxundiren Gartxoti buruzko abesti ezagunek osatzen dute, eta beste detaile piloa ditu film honek berezia egiten dutenak. Webgune ikaragarri txukunean ikus daitezke zehaztasun gehiago, trailerra barne, egileei elkarrizketak... Liburua ere argitaratuko du Elkarrek filmarentzat osatutako dokumentazioarekin.

Zorionak egileei, ez baita lorpen makala euskarazko marrazki bizidunetako film bat zine-aretoetan estreinatzea (haurrentzako ez bada). Ni ikusteko irrikaz nago! Eta zu, irakurle?

2011ko Espainiako Komiki Saria, Santiago Valenzuela donostiarrarentzat

e-gor 2011/11/08 19:56
"Plaza Elíptica" bere azken albumagatik

"Plaza elíptica" albumaren azala
Irudia: Santiago Valenzuela

Espainiako Kultura Ministerioak 2007tik ematen duen Komiki Sari Nazionala, 20.000 eurorekin hornitua dagoena, Santiago Valenzuela donostiarrarentzat izan da aurten, gaur jakinarazi dutenez, iaz Edicions de Ponent argitaletxearekin kaleratutako Plaza elíptica lanagatik. Santiago ezaguna da batez ere Torrezno kapitainaren komiki sailarengatik, zeinean Plaza elíptica 7. albuma den. Zorionak Santiago!

 

 

 

 

 

3D inprimagailuak

e-gor 2011/11/06 20:34
Gailu mugikorretan (smartphone, eramangarri edo tablet bezalakoetan) 3D pantailak sartzen ari direla izan genuen hizpide aurreko zenbakian. Hiru dimentsioekin jarraitzeko, horrekin zerikusia duen beste teknologia bat aipatu nahi dizuegu oraingoan: 3D inprimagailuak. Planoetatik abiatuta piezak eraikitzeko gai diren gailu horiek gero eta sarriago ikusiko ditugu hurrengo urteetan; are gehiago, kulturaren munduan baino zeresan handiagoa emango dute horiekin sor daitezkeen copyright-arazoek.
(Elhuyar aldizkariko 2011ko iraileko alean argitaratutako artikuluaren jatorrizko extended bertsioa)

3D inprimagailu bat
Irudia: Desktop Factory

Euskaltermek honela definitzen du inprimagailua: "konputagailuaren irteerako periferikoa, paper gainean karaktere alfanumerikoak edo irudiak idatziz informazioa erakusten duena". Definizio horretara lotzen bagara, ez dirudi oso zehatza denik "3D inprimagailu" terminoa, horrek ez baitu paperean inprimatzen. Aldiz, hobeto lotzen zaie Elhuyarren Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoak edo Wikipediak ematen dituzten definizioei -hurrenez hurren, "Fitxategien edukia euskarri fisiko batean ekoizten duen periferikoa" eta "Ordenagailu batean dugun irudi edo testuzko dokumentu bat medio fisiko batetara (orokorrean, papera) pasatzeko funtzioa betetzen duen irteera periferiko bat" definitzen dute gailua-. Izan ere, 3D inprimagailu batek, objektu baten hiru dimentsiotako modelizazio digital batetik abiatuta (CAD programa baten, edo Blender moduko 3D modelizazio-programa baten edo 3D eskaner baten bidez sortutakoa), objektu fisikoa sortzen du.

Egia zor, inprimagailuaren definizioak ez du zertan 3D inprimagailuekin bat etorri, horiek ez baitute eredu digitala mundu fisikora pasatzen "inprimatuz", hau da, beste euskarri batean bere arrastoa utziz, baizik eta objektu berri bat ekoitziz; beraz, 3D inprimagailua ez da, berez, inprimagailu bat, ekoizteko makina bat baizik.

Nola funtzionatzen dute?

Teknologia ezberdinak erabiltzen dituzten 3D inprimagailuak daude, baina, funtsean, denek zera egiten dute: objektu bat lamina horizontaletan moztuko bagenu lortuko liratekeen pieza lauak eraiki, bata bestearen gainean muntatu eta erantsi. Ezberdintasuna piezak eraikitzeko eta eransteko erabiltzen duten metodoetan daude. Batzuek laminazio-sistema bat erabiltzen dute (aurrez sortutako pieza lauak mozten dituzte forma jakin bat emanez, eta, gero, erantsi), beste batzuek airearekin kontaktuan hoztu eta gogortzen den plastiko likido bat injektatuz egiten dituzte, beste batzuek plastiko-hautsezko geruzak gainjarrriz doaz likido edo laser batez behar den profila soilik gogortuz...

Hori, noski, asko sinplifikatzea da; teknologia konplexua da, eta xehetasun asko ditu. Adibidez, nola lortu eskegita dauden parteak eraikitzea, behetik gora egiten bagoaz? Edo nola eutsi goiko parte potolo bati profil fin batekin, materiala biguna bada? Horientzat guztientzat ere konponbide ezberdinak daude. Hala, erabilitako teknologiaren arabera, ezaugarri-, kalitate-, tamaina-, abiadura- eta bereizmen-konbinazio asko daude.

Gero eta eskuragarriago

Baina poliki-poliki, edozein teknologiarekin gertatzen den bezala, horietako gutxi batzuk gailenduz joaten dira, eta ikerketa-mundutik merkaturako jauzia egiten. Eta gaur egun salgai daude gauza benetan harrigarriak egin ditzaketen 3D inprimagailuak: 0,1 mm-ko bereizmena izan dezakete bertikalean, eta inprimagailu normalek adinakoa XY planoan; pieza oso konplexuak egin ditzakete (erlojuak eta linternak adibidez!), eta, gainera, koloretan...

Prezioa eta tamaina direla-eta ez dira oraindik edozeinek etxean izateko modukoak (merkeenak 12.000 € balio ditu, eta 60.000 eurokoak ere badaude; tamainari dagokionez, traste handi samarrak dira oraingoz), baina sektore batzuetan oso baliagarriak dira, eta gero eta gehiago ikusten dira: fabrikazio industrialean (piezen prototipoak azkar egiteko), medikuntzan (neurrirako protesiak egiteko)... Bestalde, badaude fotokopia- edota serigrafia-denda batzuk 3D inprimagailuak erabiliz piezak eraikitzeko zerbitzua eskaintzen dutenak.

Hala ere, edozein teknologia berrirekin gertatzen den bezala, normalena da tamainak eta prezioak beherantz egitea, eta gero eta gehiago hedatzea. Gainera, 3D inprimagailu libreak sortzeko proiektuak daude (espezifikazio edota plano guztiak banaketa libreko lizentziekin jartzen dituztenak, edozeinek berea egin ahal izan dezan, 300 bat euroan). Eta horietako batek, RepRap izenekoak, autoreplikazioa ere badauka helburutzat, hau da, bere buruaren kopiak eraikitzeko gaitasuna. Oraingoz, gailu horren 2.0 bertsioa bere plastikozko osagaiak egiteko gai besterik ez da; baina zirkuituak nahiz metalezko piezak ere egiteko gai denean, noizbait bada (eta proiektuko kideek espero dute horrela izango dela etorkizun ez hain urrunean), esponentzialki heda daitezke.

Jabego intelektualarekin arazoak

Makina autoreplikagarriak, beraz? Kontzeptu hori eta adimen artifiziala nahasten baditugu (hori ere gero eta aurreratuago dago), Terminator filmeko edo Stargate telesaileko "erreplikante"ak moduko irudi apokaliptikoak etorriko zaizkigu gogora... Tira, ez da oso probablea horrelakorik gertatzea; baina ekarriko dute, bai, iraultza 3D inprimagailuek, zabaltzen badira.

Izan ere, horrelako bat izatea etxean fabrika bat izatea da, gauza ugari ekoizteko gai dena (tamaina eta material jakin batzuetakoak, behintzat), horien eredu digitala edo planoa izanez gero. Eta eredu digitalak, gauza fisikoak ez bezala, erraz zabaltzen dira Internet bidez. Gainera, eredu digitalak egitea gero eta errazagoa da, 3D modelizazio-software bat, CAD software bat, 3D eskaner bat edo, zergatik ez, Kinect bat erabiliz (duela bi zenbaki kontatu genizuen bezala). Musika, film eta liburu digitalarekin jazo den banatze-fenomenoa ikusirik, pentsatu zer gerta daitekeen objektu fisikoen munduan horrelakoak egitea ahalbidetuko lukeen panorama batean... Ekoizle asko saldu osteko zerbitzuen negoziorik gabe gera daitezke, baldin eta ordezko piezak guk geuk egin baditzakegu. Edo filmetako merchandising-eko maketa eta figuratxoen salmenta ere pikutara joan daiteke. Eta berdin beste negozio ugarirekin...

Seguruenik, ekoizpen-industriak lehenago kultura-industriak erreakzionatu duen moduan egingo du, hau da, hori geldiarazten saiatuko da nola edo hala. Neurri batean, fenomeno hori gertatzen hasi da dagoeneko, eta denuntzia bat baino gehiago ere egon da jada, jabego industriala duten objektuen planoak partekatzeagatik. Ekoizpen-industriari ez zaio erraza gertatuko joera hori geldiaraztea; baina, bestalde, kultura-industria baino boteretsuagoa eta handiagoa da. Nolanahi ere, aldaketa handia ekarriko dute laster 3D inprimagailuek.

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela

e-gor 2011/11/04 00:02

"Adèle et la Bête" albumaren lehen orria
Irudia: Jacques Tardi

Gaur betetzen da mende bat Jacques Tardi komikigile handiaren pertsonaia famatuenetako baten, Adèle Blanc-Secen, abenturak hasi zirela. Eta ez dut esan nahi 100 urte pasa direla lehen aldiz bere istorioak argitaratu zirenetik, ez; hitzez hitz, 100 urte bete direla bere abenturak hasi zirenetik, hor ondoan Adèle et la bête bere lehen albumaren lehen orrian ikus daitekeenez. Zorionak Adèle!

Xabiroi komiki-aldizkariaren 24. zenbakia eta "Azken garaipena" albuma atera dira

e-gor 2011/11/01 20:37
Getxoko komiki-azokan izango dira aurten ere

Xabiroi komiki-aldizkariaren 24. zenbakiaren azala
Irudia: Dei Gaztelumendi

Ikastolen Elkarteak argitaratzen duen Xabiroi komiki-aldizkariaren 2011ko urriari dagokion zenbakia, 24.a alegia, kalean da jada.

Zenbaki honetan ondokoak ikusiko ditugu:

Eta berri on bat: azken bi urteetan Xabiroi aldizkarian atalka agertzen joan den Azken garaipena istorio bikaina, Iban Zalduaren gidoia eta Julen Ribasen irudiak dituena, album formatuan aterako da azaroan!

"Azken garaipena" komikiaren azala
Irudia: Julen Ribas

Gogoratu otsailaz geroztik Xabiroi aldizkaria eta bertatik ateratako albumak (Saiak, Piztia Otzanak, TeleAtoi eta orain Azken garaipena ere) Euskal Herriko hainbat komikidendetan eskuratu ahal direla (Bilboko Joker (Urkijo zumardia, 27), Donostiako Armagedon (Marzelino Soroa kalea, 2), Gasteizko Zuloa (Correria kalea, 21), Irungo Tinta Comics (Jose Egino kalea, 10) eta Iruñeko TBO (Merced kalea, 28)). Baina gainera azaroaren amaieran izango den Getxoko komiki-azokan ere izango du Xabiroik standa, eta han, aipatutako guztiak eskuragarri izateaz gain, autoreak sinatzen izango dira. Aprobetxatu aukera!

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10