Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Getxoko IX. Komiki eta Manga Azoka aste bukaera honetan

e-gor 2010/11/26 00:24
Ekitaldi eta ikusteko ugari ostiraletik igandera bitartean

Azokako kartela
Irudia: Ken Niimura

Iritsi da berriro ere Getxoko komiki eta manga azoka. Azaroaren 26tik 28ra bitartean (ostiraletik igandera, beraz) izango den azoka Areetako geltoki plazako karpan soilik egingo da aurten; azken urteetan Erromoko Santa Eugenia plazan jarri izan den mangaren gunea ez da aurten jarriko, dena batean egongo da.

Argitaletxe, komiki-denda, fanzine eta abarren 80tik gora stand egongo dira. Horrez gain, beste ekitaldi ugari egongo da: erakusketak, nobedade aurkezpenak, hitzaldiak, mahai inguruak, egileen sinatzeak, proiekzioak, tailerrak... Sarrerak 1,5 euro balio ditu. Ordutegia 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da.

Ohi bezala, euskarak presentzia txikia izango du azokan. Xabiroik mahai bat du bertan eta bere euskarazko produktuak erakutsiko ditu bertan, eta aurtengo azaroko ale bereziaren aurkezpena ere egingo du.

Jarraian duzue ekitaldien zerrenda eta egitaraua, informazio gehiagorako http://www.salondelcomicdegetxo.net/eus/argibide.asp.

Omenaldiak

Erakusketak

Erakusketak inguruetan

Bestelako ekitaldiak

  • Rol partidak
  • Komiki tailerra (bi maila)
  • Makillajea eta efektu bereziak
  • Manga tailerra
  • Graffitiak
  • Proiekzioak
  • Lehiaketak

Gonbidatutako egileak

Komiki-guneko egitaraua

OSTIRALA 26

GOIZEZ

  • 11:00: Azokaren hasiera
  • 11:15: Proiekzioa: ANIMAZIO ZINEMA: "VICENTA" + KOMIKI FILM LABURRAK: "Planeta Z", "Torbellino de hostias", "El artefacto", "Sweet Blood", "Wrong Way"
  • 12:30: Proiekzioa: "ENSALADA DE CORTOMETRAJES"

ARRATSALDEZ

  • 17:05: Proiekzioa: KOMIKI FILM LABURRAK: ESKORIA FILMS ("Impacto nupcial", "Bridgeblood", "Bricokiller"...)
  • 18:00: Proiekzioa: "ENSALADA DE CORTOMETRAJES"
  • 18:00-19:30: Sinatze-txanda: GILBERT SHELTON (La Cúpularen postuan)
  • 18:45: Mahai-ingurua: "EL JUEVES: AYER, HOY Y GOIZEZ" (Los entresijos de la revista que sale los miércoles). Hizlariak: Albert Monteys - Manel Fontdevila - J. L. Martín - Mayte Quílez. Moderatzailea: Borja Crespo
  • 19:00: Sinatze-txanda: VÍCTOR SANTOS - JESÚS ALONSO IGLESIAS (Dolmenen postuan)
  • 19:00-20:30: Sinatze-txanda: FREDERIK PEETERS - RUBÉN PELLEJERO - JAVIER DE ISUSI (Astiberriren postuan)
  • 20:00: Omenaldiak: EL JUEVES aldizkariari eta POMPAS DE PAPEL irratsaioari (Félix Linaresekin eta Enrique Martínekin)

LARUNBATA 27

GOIZEZ

  • 11:05: Nobedade-aurkezpena: XABIROI
  • 11:05-13:00: Sinatze-txanda: ALBERT MONTEYS - MANEL FONTDEVILA - J. L. MARTÍN (El Juevesen postuan)
  • 11:20: Nobedade-aurkezpena: DOLMEN. Partaideak: Victor Santos - Jesús Alonso Iglesias - Jorge Iván Argiz - Enrique V. Vegas
  • 11:30: Sinatze-txanda: STUART IMMONEN - ÁNGEL UNZUETA - KATHRYN IMMONEN - RAFA SANDOVAL (sinatze-gunean)
  • 11:30-12:30: Sinatze-txanda: JAVIER DE ISUSI (Astiberriren postuan)
  • 11:35: Nobedade-aurkezpena: ASTIBERRI. Partaidea: Laureano Domínguez (argitaratzailea)
  • 11:50: Nobedade-aurkezpena: PANINI Partaidea: Julián M. Clemente, Panini Cómics Españako argitaratzailea.
  • 12:05: Topaketa GILBERT SHELTONekin + Nobedade-aurkezpena: LA CÚPULA (partaidea: Josep María Berenguer argitaratzailea)
  • 12:30 - 13:30: Sinatze-txanda: PACO ROCA (Astiberriren postuan)
  • 13:00: Topaketa: JAVIER DE ISUSIrekin. Moderatzailea: Infame&Co.
  • 13:00: Sinatze-txanda: GILBERT SHELTON - FREDERIK PEETERS - RUBÉN PELLEJERO - KEN NIIMURA (sinatze-gunean)
  • 13:45: Topaketa: con KEN NIIMURA. Moderatzailea: Borja Crespo

ARRATSALDEZ

  • 17:05: Sinatze-txanda: EL JUEVESeko egileak (sinatze-gunean)
  • 17:05-19:00: Sinatze-txanda: ALBERT MONTEYS - MANEL FONTDEVILA (El Juevesen postuan)
  • 17:05: Topaketa: ÁNGEL UNZUETArekin (moderatzailea: Koldo Azpitarte)
  • 17:30-18:30: Sinatze-txanda: PACO ROCA (Astiberriren postuan)
  • 18:00: Topaketa: STUART IMMONENekin (moderatzailea: Jorge Iván Argiz)
  • 18:00-19:00: Sinatze-txanda: GILBERT SHELTON (La Cúpularen postuan)
  • 18:00: Sinatze-txanda: VÍCTOR SANTOS - JESÚS ALONSO IGLESIAS (Dolmenen postuan)
  • 18:30: Sinatze-txanda: PACO ROCA - ANTONIO ALTARRIBA - JAVIER DE ISUSI - KEN NIIMURA (sinatze-gunean)
  • 19:00: Topaketa: FREDERIK PEETERSekin. Moderatzailea: Alberto García (Entrecomics)
  • 19:00: Sinatze-txanda: ENRIQUE V. VEGAS (Dolmenen postuan)
  • 19:00-20:00: Sinatze-txanda: RUBÉN PELLEJERO (Astiberriren postuan)
  • 19:30: Sinatze-txanda: GILBERT SHELTON - VÍCTOR SANTOS - JESÚS ALONSO IGLESIAS - RAFA SANDOVAL (sinatze-gunean)
  • 20:00: Mahai-ingurua: EL ARTE DE VOLAR. Hizlariak: Antonio Altarriba - Paco Roca - Rubén Pellejero. Moderatzailea: Borja Crespo - Koldo Azpitarte

IGANDEA 28

MANGAREN EGUNA

GOIZEZ

  • 11:30-13:30: SUPER STREET FIGHTER IV LEHIAKETA
  • 11:30: Sinatze-txanda: STUART IMMONEN - KATHRYN IMMONEN - ÁNGEL UNZUETA - JAVIER DE ISUSI - FREDERIK PEETERS (sinatze-gunean)
  • 12:00:13:00: Sinatze-txanda: ALBERT MONTEYS - MANEL FONTDEVILA (El Juevesen postuan)
  • 12:30-13:30: Sinatze-txanda: RUBÉN PELLEJERO - PACO ROCA (Astiberriren postuan)
  • 13:00: Sinatze-txanda: EL JUEVESeko egileak (sinatze-gunean)

ARRATSALDEZ

  • 17:30-20:30: COSPLAY ETA KARAOKE LEHIAKETA

Web mugikorretik, nabigatzeko modu berriak: Geokokapena eta atzipen multimodala

e-gor 2010/11/04 22:12
Webean erabiltzen diren estandarrak definitzen dituen erakundeak, W3C edo World Wide Web Consortium-ek, lan-ildo ugari ditu irekita webaren gidalerroak zehazteko; adibidez, aurreko beste artikulu batzuetan hitz egin dizuegu web semantikoaz edota HTML 5ez. Baina esku artean dituzten proiektu ezezagunagoetan arakatzea oso argigarria suerta daiteke etorkizuneko weba nolakoa izan daitekeen aurreikusteko. Artikulu honetan web mugikorrarekin zerikusia duten nabigatzeko joera berriak arautzeko egiten ari diren lanak aurkeztuko dizkizuegu, zehazki geokokapenaren eta atzipen multimodalaren arloetan, hurrengo urteetan joerok webeko nabigazio orokorrera zabalduko direla dirudi eta.
(Elhuyar aldizkariko 2010eko uztaileko eta iraileko argitaratutako artikuluen jatorrizko extended bertsioa)

Weba sortu zenetik oraintsu arte, nagusiki ordenagailu arruntetan erabili da, Internetera konektatzeko kable bidezko konexioa behar izaten baitzen. Baina azken urteotan, WiFi edo telefonia mugikor bidezko konexioak ugaritu direnetik, web mugikorra deritzon fenomenoa sortu da, edozein tokitan gaudela gailu mugikor bat erabiliz nabigatzea, alegia. Horrelako gero eta gailu mugikor gehiago dago: ordenagailu eramangarriak, netbook edo ultraeramangarriak, nabigatzeko gaitasuna duten telefono mugikor edo smartphoneak, Apple-ren iPad-a eta haren arrakasta aprobetxatuz berpizten ari diren tabletak... Mugikortasunak berak eta gailu hauek dituzten ezaugarriek aukera berri ugari sortu dituzte nabigazioan, eta gailuen ekoizleak eta zerbitzu-emaileak hasi dira nabigazio-aukera berriak ematen. Baina gauza guztien hasieretan gertatzen den bezala, bakoitzak bere modura egiten du, eta horregatik ari da W3C horiek estandarizatu nahian, edozein zerbitzu-mota edozein gailutan erabili ahal izateko.

Geokokapena: gauden tokiari egokitutako zerbitzuak

Gailu mugikor batek baditu bideak zein koordenatu geografikotan dagoen jakiteko. Gailu batzuek GPS sistema daukate txertatuta, eta horren bidez zehaztasun handiz jakin dezakete kokapena. Telefonia mugikorreko sarearen bidez konektatzen direnek, hurbilen dituzten telefonia mugikorreko antenen triangelaketaren bidez ezagut dezakete posizioa. WiFi bidez konektatzen direnek, berriz, hornitzailearen IP helbidea eta Interneteko datu-baseak erabil ditzakete gutxi gorabehera non dauden jakiteko. Gaitasun horri geokokapena deritzo.

Gailu mugikorretako hainbat aplikaziok erabiltzen dute jada posizioa informazio hobea emateko. Esate baterako, errealitate gehituko aplikazioentzat funtsezko informazioa da hori, ikusten ari denaren inguruko informazio gehigarria emateko (ikus 2009ko abenduko artikulua).

Baina Interneten nabigatzen ari garela ere oso baliagarria izan daiteke informazio hori: gure nabigatzaileak web-zerbitzu bati non gauden esaten badio, informazio egokitua eman ahal izango digu web-zerbitzu horrek. Adibidez, Googlen edo beste bilatzaileren batean "jatetxeak" bilatuz gero, gugandik hurbil dauden jatetxeak erakutsi ahal izango lizkigukete; nahi izanez gero, haietaraino dagoen distantziaren arabera ordenatu ahal izango lirateke emaitzak, eta nola iritsi ere adierazi ahal izango ligukete. Publizitatea ere fokatuagoa eta baliagarriagoa egin ahalko lukete: gaur egun ikusten ari garen web-orri baten gaiarekin lotutako publizitatea erakusten diguten bezala, etorkizunean inguruan ditugun dendena erakutsi ahal izango ligukete.

Web mugikorrean ez ezik, ohiko ordenagailu finko bateko nabigazioan ere erabil daitezke zerbitzu horiek. IP helbidearen metodoaren bidez jakin daiteke gutxi gorabehera, non gauden eta bilaketa baten emaitzak edo publizitatea gure herrikoak soilik izatea ere posible da.

Estandarra definitzen

Aipatutakoak eta beste asko errealitate bihurtu ahal izateko, W3C erakundean lantalde bat dago, helburutzat daukana "kokapena kontuan hartzen duten web-aplikazioetarako interfaze bat definitzea, segurua eta pribatutasuna kontuan izango duena, bezeroak geokokapenaren inguruko informazioa erabili ahal izateko". Hau da, geokokapenerako API estandar bat definitzen ari da, guk hala nahi badugu web-zerbitzuek non gauden jakin ahal izan dezaten. 2009ko uztailean aurkeztu zuten azken zirriborroa, eta orain gomendio bihurtzeko prozesuan dago.

Hala ere, nabigatzaile batzuek jada inplementatua dute geokokapeneko APIa (Firefox 3.5 edo berriagoa, Google Chrome 5.0 edo berriagoa, iPhone 3.0 edo berriagoa eta Android 2.0 edo berriagoa). Horietako bat baduzu, jada erabili edo probatu ditzakezu geokokapena erabiltzen duten hainbat web-zerbitzu edo demo, adibidez http://diveintohtml5.org/geolocation.html (Google Maps-en erakusten dizu non zauden), http://www.beowulfe.com/oil/ (BP-ren petrolio-isuriaren orbana mapa batean kokatzen du zu zauden tokian zentratuta, bizi zaren lurraldearen tamainarekin konpara dezazun) edo http://www.html5rocks.com/samples/geolocation/trip_meter/ (ibilitako distantzia neurtzen doana).

Ziurrenik, laster gaur egun existitzen diren web-zerbitzuek aukera berri oso interesgarriak emango dituzte geokokapena erabilita, eta horretan oinarritutako zerbitzu berriak ere sortuko dira.

Zer da atzipen multimodala?

Atzipen multimodala deritzo sistema batekin modu askotara elkarrekintzan aritu ahal izateari. Ordenagailu arruntetan teklatua eta sagua erabiltzen dira normalean, baina badira beste baliabide batzuk ere, hala nola urrutiko aginteak, ukipen-pantailak, ahotsa... Eta ikerketa-mailan badira beste batzuk ere: begien, buruaren nahiz gorputzaren mugimenduak, zeinu-hizkuntza, burmuineko seinale elektrikoak...

Atzipen-modu horiek, sarritan, erabilgarritasuna hobetzen dute: adibidez, sofatik bideo-grabagailu batekin elkarrekintzan aritzeko, egokiagoa da urrutiko agintea teklatu eta sagu bat erabiltzea baino; edo telefono mugikor batean aritzeko teklatu txiki horiek baino egokiagoa izan daiteke ahotsaren bidez aginduak ematea. Baina urritasun edo minusbaliotasun kasuetan irisgarritasuna hobetzeko ere balio dute: ahots bidezko interfaze baten bidez, itsuak ordenagailu bat erabil dezake; edo elbarritasun sakonen kasuetan, begien mugimenduak edo burmuineko seinale elektrikoak erabil daitezke interfaze gisa.

Egon badaude gailuak horrelako interfazeak inplementatzen dituztenak, baina software berezia behar izaten dute gure aginduak interpretatu eta bidaltzeko, eta software horrek ez du sistema guztietarako balio. Horregatik ari da W3C atzipen-modu batzuentzat protokoloak estandarizatu nahian, nabigatzaileek protokolo estandar horiek inplementatu ahal izateko eta, hala, edozein gailutan nabigatzean atzipen-mota berri horiek erabili ahal izateko.

Ahots bidezko nabigazioa

Telefono mugikor batekin elkarrekintzan aritzeko eta Interneten nabigatu ahal izateko, oso egokia izan daiteke ahotsaren bidez aginduak ematea. Batetik, telefono guztiek badute mikrofonoa, eta berarekin ahotsa erabiltzera ohituta gaude. Bestetik, gailu txikiak dira eta teklatu txikiak dituzte; edo zenbakizko teklatuak soilik, eta tekla asko zapaldu behar dira letra bakarra idazteko; edo ukipen-pantailan gainjartzen diren teklatuak txikiak eta ezerosoak dira (letrentzat, zenbakientzat eta ikurrentzat teklatu batetik bestera aldatzen ibili behar da). Azkenik, gailu aurreratuenek GPS moduko aplikazioak ere badituzte, non nahitaezkoa den eskuak libre izatea.

W3Ck badu estandar bat, VoiceXML deritzona, ahotsezko aplikazioetarako balio duena eta ahots-nabigatzaile baten bidez interpretatzen dena. Aplikazio asko ditu: call-centerak, garraio-enpresetako paketeen segimendua, ahots bidezko posta elektronikoa... Baina estandar horrek soilik ahotsa erabiltzen du, ahots-ezagutzarekin ematen dira aginduak eta ahots-sintesiarekin erantzunak.

VoiceXML horren azpimultzo batean eta HTMLn oinarrituta, XHTML+Voice protokoloa definitu zuten IBMk, Motorolak eta Operak, ikusmenezko eta ahotsezko web-aplikazioak egin ahal izateko, eta W3C erakundeari bidali zioten, estandar gisa onartzeko. Oraingoz ez dago onartuta, baina ikusita HTML5-ekin web-aplikazioak ikusmenaren eremutik haratago doazela, baliteke etorkizunean onartzea. Edonola ere, Opera nabigatzaileak inplementatuta dauka; beraz, jada, posible da nabigatzaile hori darabilten telefono mugikor edo ordenagailuentzat ikusmena eta ahotsa integratzen duten web-aplikazioak egitea.

Esku-keinuak

Bestalde, gailu mugikorrek ukipen bidez nabigatzeko modu berriak ere ekarri dituzte. Orain arte, saguarekin egin izan diren ekintzak, funtsean, klik egitea, klik bikoitza egitea eta arrastatu eta askatzea izan dira. Eta ukipenezko pantaila gehienek ekintza horiek berak interpretatzen dituzte. Baina iPhone-ak esku-keinu deritzenak jendarteratu zituen: atzamarren mugimenduaren arabera ekintza desberdinak egin ahal izatea, hala nola argazki bat biratu; eta atzamar bat baino gehiago erabili ahal izatea, adibidez batera dauden bi atzamar banatzen joatea zoom egiteko. Interneten nabigatzeko balio duten gailu mugikor gehienek ukipen-pantaila dutenez, eta etxeko ordenagailuetan edo aisiarako bestelako aparailuetan ere gero eta gehiago ikusten direnez, oso interesgarria litzateke web-aplikazioetan horrelako keinuak erabiltzea. Bestalde, saguarekin ere erabil daitezke atzamar bakarreko esku-keinuak.

W3Ck badu estandar bat InkML deitzen dena. Jatorrian marrazteko tableten sarrera deskribatzeko hizkuntza da, baina ukipen-pantaila batean egindako keinu eta mugimenduak deskribatzeko ere balio du, gero mugimendu horiek interpretatu eta ekintza bihurtzeko. Oraindik behar adina garatu ez bada ere, W3Cren estandar bat denez, logikoa da etorkizunean estandar hori nabigatzean ere erabili ahal izatea, eta, beraz, nabigatzaileetan ere esku-keinuak erabili ahal izatea.

W3Cren lan-ildoak ikusita, badirudi etorkizunean gero eta gehiago ikusiko ditugula Interneteko nabigatzaileetan web mugikorretik etorri diren joera horiek, ahots bidezko nabigazioa eta esku-keinuak alegia. Hori gertatzean, Interneten ibiltzeko esperientzia Minority report filmean ikusten denaren antzekoa izango da.

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10