Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

"Ganorabako" komiki-lehiaketak baditu irabazleak

e-gor 2008/09/30 22:37
Aurkeztutako lan guztiak online daude

"Ganorabako" komiki-lehiaketaren kartela
Irudia: Igor Fernandez

Otsailean eman genizuen Basauriko Kultur Etxeak antolatutako Ganorabako 2008 komiki-lehiaketaren berri. Lanak martxoa bitartean aurkez zitezkeen eta jada baditu irabazleak lehiaketak. Baina herrietako komiki-lehiaketetan ohikoa den liburuaren ordez (garestia dena eta, banaketa arazoak medio, herritik kanpo zabalkunderik apenas duena), bertara aurkeztutako lanak ezagutarazteko, iaz bezala, oso bide interesgarria erabili dute: interneten jarri dituzte guzti-guztiak.

Hauek dira sari edo aipamenen bat jaso duten 7 lanak:

Horiez gain, iazko lan irabazleak ere ikus daitezke web gunean, eta gainera web gune guztia elebitan dago. Txalogarria. Eman ezazue bueltatxo bat bertatik, komikiok irakurtzea merezi du-eta.

Hala ere, beti egin behar kritikatxo edo hobetzeko proposamenen bat... Iaz bezala, nik komikiak web gunetik bertatik irakurtzeko aukera eman beharrean (edo aukera emateaz gain), CBZ edo CBR formatuan jaisteko aukera ere emango nuke, gero norberak bere ordenagailuan offline irakurtzeko aukera ere izateko. Formatu hau ZIP edo RAR bidez konprimitutako JPEG irudiak dira, eta ordenagailuan irakurtzeko, CDisplay programa erabil dezakezu Windows-en eta CBView , Comix edo CBRPager Linux-en.

"Bordados", emakume irandarren intimitateak

Oihane Zabaleta 2008/09/24 22:35
Oihane Zabaleta kolaboratzaile berriaren gomendio-iruzkina

"Bordados" komikiaren azala
Irudia: Marjane Satrapi

Marjane Satrapiren marrazki infantil eta hitzek brodatzen dituzte (Persepolis ezagunaren ondotik) Ekialde Hurbilean islamismo totalitarioak bertako biztanleengan utzitako arrastoak. Gustatu zaigu ezaguna zaigun komedia ikutu arin hori galdu gabe, baina sakonera askozaz beltzagoa erakusten duten hainbat emakumek euren bizipenak nola kanporatzen dituzten, lotsaren-lotsaz beti besteei pasatutako abenturetan oinarrituta: gurasoek adostutako matrimonioak, argazki bidez ezagututako gizonezkoekin ezkondu beharra, poligamia, birjintasuna ohorearekin lotzea... Marjaneren amonaren esanetara, “besteen trapu zarrak astintzea bezalakorik ez dago, bihotzari astindutxo bat eman eta erabat hustutzeko”. Eta berriketaldi hauek tea hartuz, bazkalondoro egiten dituzte; gizonezkoak siestan dauden bitartean. Hara hor, terapia honen arrakastaren gakoa.

Fitxa

Izenburua: Bordados

Gidoia eta irudiak: Marjane Satrapi

Argitaletxea: Norma Editorial

Urtea: 2004

ISBN: 84-96370-18-6

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)

e-gor 2008/09/17 23:41
... eta hausnarketatxoa euskarazko bideoak ripeatu eta elkartrukatzeari buruz

Txikia nintzeneko serieetatik, Arturo Erregea izango da gehien gogoratzen dudanetako bat. Aspalditik nenbilen sarean eta eMulen bere bila (haurrentzat, noski ;-), eta duela gutxi aurkitu nituen seriearen 30 ataletatik 18 Euskal Encodings-en! Eta laster falta diren 12 atalak jarriko omen dituzte!

Duela urte eta erdi aurkeztu zutenean, ideia oso ona iruditu zitzaidan euskarazko bideoak ripeatu eta elkartrukatzeko web gune hau, baina orduan oraindik apenas zeukan edukirik... Lehengo egunean, Google-ek Arturo Erregea bilatuta bertara eraman ninduenean, harrituta gelditu nintzen bertan zegoen eduki guztiarekin! Gutxi batzuk aipatzearren: Arturo Erregearen 18 atal, Dragoi Bolaren 300dik gora atal, Pernando amezketarraren 26 atalak, Shin Chan-en 72 atal, Txirritaren 37 atal, Super heroien legioaren 12 atal, Tintinen 8 film, Jaun ta jaberen 5 atal... Eta hau lagin txiki bat besterik ez da, animaziozko nahiz irudi errealeko serie eta film mordoa dago. Gauza txar bakarra da gehienak eMule-ko estekak direla eta, jende gehiegi ez dabilenez, oso mantso jaisten dela dena... Tira, hemen horren berri eman eta gero agian jende gehiago hasiko da jaisten eta azkarrago joango da...

Telebista eta beste medioak entzunda, hainbat jendek pentsatuko du horrelako gauzetan ibiltzea ("pirateoa") legez kanpokoa dela. Ba ez da horrela, irabazi asmorik gabe bada filmak nahiz musika elkartrukatzea guztiz legala da. Edo agian batek baino gehiagok pentsatuko duzue, nire lagun batek uste duen bezala, euskal filmak pirateatzeak euskal ekoiztetxeak edo ETB kaltetzen dituela eta, beraiekin batera, baita euskara ere. Baina nire ustez, Euskal Encodings-ekoak kristoren lana egiten ari dira euskararen alde.

Batetik, Euskal Encodings-en dauden ia gauzarik gehienak ez daude euskaraz salgai. Noizbait telebistan edo zineetan bota zituzten, eta kito. Inongo ekoiztetxek edo banatzailek ez du DVDan merkaturatu. Edo merkaturatu baziren, aspaldi izan zen, edo tirada txikian, eta jada deskatalogatuta daude. Beraz, ez dut uste inori kalte egiten dionik... Alderantziz, uste dut ekoiztetxe horien jarrerak kaltetzen duela euskara. Euskarazko oso bideo gutxi aurkitzen dira dendetan edo liburutegietan. Haur txikientzat bai, badaude, baina koskortxoagoentzat edo gaztetxoentzat apenas dagoen ezer. Abenturazko edo super heroien serieak ikusi nahi dituzten haurrek beste hizkuntza batzuetan erostea beste erremediorik ez dute... Ziurrenik, ekoiztetxeek edo ETBk hori egiten dute horrelakoak haurrenak baino gutxiago saltzen direlako eta ekoizte eta banatze kostuak errentabilizatzea zailagoa delako, baina zergatik ez dituzte Internetetik jaisteko salgai jartzen, kostuak askoz txikiagoak baitira horrela?

Bestetik, serie eta film horien euskararako itzulpen eta bikoizketa gehienak ETBk ordaindu ditu, edo hobe esanda, guztion diru publikoaz ordaindu dira, euskararen onerako direlako. Beraz, ez al da zilegi eta euskararen onerako horiek behin soilik bota ordez nahi dugunean ikusteko aukera izatea?

Euskal Encodings-ekoek egiten duten lana ez da nolanahikoa. DVD deskatalogatuak nonbaiten erosi edo lortu eta ripeatu, edo DVDak beste hizkuntza batzuetan lortu eta telebistatik edo VHStik grabatutako audioa erantsi... Eta lan hori guztia, guk filmak eta serieak denon diruz ordaindu diren euskarazko bertsioan ikusi eta entzun ahal izan ditzagun... Benetan, Euskal Encodings-ekoek guztion esker ona eta aitortza merezi dute. Ziur egunen baten Euskararen bidegileak bilduman agertuko direla!

Google Chrome: mundu mailako aurkezpena komikia erabiliz

Beñat Irasuegi 2008/09/10 21:55
Beñat Irasuegiren kolaborazioa

Google Chrome-ren aurkezpen komikiaren lehen orrialdea
Irudia: Scott McLoud

Azken astean Chrome alde batetik, Chrome bestetik, aldeko iritziak, kritikoak... ez da ia besterik izan sarean. Kontua da Google ahalguztidunak bere nabigatzailea (nabigatzailea bakarrik?) aurkeztu duela, baina horretarako benetan atentzioa deitu didan modua erabiliz: komikia.

Lehen momentutik egin zitzaidan ezaguna marrazteko estiloa, eta berehala ikusi nuen aurkezpeneko marrazkien egilea, Scott McCloud dela, hemen inguruan nahiko ezezaguna seguruenik, baina AEBtan komikiari buruzko teoriko ezaguna da. Tipo originala benetan, arte sekuentzialari buruzko azalpenak komikia erabiliz oso modu didaktiko eta atseginean aurkezten baititu. Nik Astiberri etxeak kaleratutako Entender el Comic daukat irakurria, benetan interesgarria, asko ikasi nuen komikiari buruz liburu honi esker.

Gaur egun ez da oso ohikoa produktu berrien aurkezpenak komikiaren bidez egitea, gutxiago gainera mundu mailako aurkezpenetan, baina produktu konplexuak erakusteko izugarrizko potentziala duela argi dago. Hala ere agian kasu honetan luzeegia suertatzen da? Ez dakit, baina poz handia eman dit horrelako enpresa garrantzitsuak komikia erabiltzeak datozen urteetan bere ibilbidea markatuko duen produktua aurkezteko. Ea beste batzuk bide horretatik egiten duten, eta komikiak merezi duen prestigioa lortzera bidean pauso gehiago ematen dituen.

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10