Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Hainbat komiki-ekitaldi egunotan Gasteizen

e-gor 2008/12/24 00:25
Crash Pilulak eta Tintin ezagunari buruzko erakusketa

Crash Pilulen logoa eta Tintinen erakusketako argazki bat
Irudia: Crash / Diario Noticias de Álava

Urte bukaera eta hurrengoaren hasiera honetan komiki-ekitaldi aukera zabala dago Gasteizen.

Batetik, Crash Pilulak izeneko formatuaren barruan hainbat ekintza daude programatuta. 2003tik 2007ra Crash Comic deitutako festibal tematikoa antolatu izan du urte amaieraro TMEO aldizkariaren inguruan ibiltzen diren hainbat komikigilek osatutako Atiza komikigileen elkarteak; orain festibal formatua utzi eta Crash Pilulak deitu duten honetara pasatu dira, urtean zehar hainbat ekintza antolatzeko asmoz. Une honetan martxan dituztenak hauek dira:

  • Gazteentzako komiki-lehiaketa (2009ko urtarrilean): Gauekoak-ekin elkarlanean
  • Gazteentzako gaueko aisia-ekitaldiak (2009ko urtarrilean): film-emanaldiak, komikiak zuzenean, orijinalen erakusketa... Gauekoak-ekin elkarlanean
  • Komikiak irakurtzera bultzatzeko kanpaina (2008ko azaroa eta abenduan): Kinik diseinatutako kartel eta postalak banatuko dira Euskadi osoan.
  • Crash artxiboa handitzea (2008ko abenduan): Crash artxiboa, hainbat euskal komikigile, komiki-elkarte eta komiki-aldizkariri buruzko informazioa batzen duena, handitu eta hobetuko dute.
  • La factoría TMEO: 20 años de cómic vasco liburua (2008ko abenduan): aldizkariaren 100 azalak biltzen dituen liburua argitaratuko da.
  • La factoría TMEO: 100 números postu ibiltaria (2008ko azaroa eta abenduan): Getxoko eta Durangoko azoketan erakusketa eta salmenta-postua jarriko dute.

Bestetik, Vital Kutxa Fundazioaren Aretoan otsailaren 15a bitartean Tintini buruzko erakusketa dago, Tintin Hergé-ren munduan izenburukoa. Urtarrilaren 10ean 80 urte egingo dituela aitzaki hartuta, erakusketa ikusgarria paratu dute, Jordi Tardá tintinofiloaren bildumako 400 piezaz osatutakoa, batzuk oso garrantzitsuak. Adibidez, Casterman argitaletxeak Tintin gaztelaniaz atera zuen lehenbiziko aldian pertsonaiari Pepito deitzeko asmoa zuela erakusten duen lehenengo itzulpenaren orijinala. Edo Armstrong, Collins eta Aldrinek sinatutako Tintin ilargira bidean albumaren alea. Horrez gain, Tintinen abenturetan agertutako 5 kotxe modelo zahar benetako ere badaude, Araba Classic Club-ek utziak: Simca Aronde, Citröen 2CV, Willys MB Jeep, Citröen 15CV eta Ford T modeloak, hain zuzen ere.

Aukera ugari, beraz, komikiaz gozatzeko Gasteizen. Aprobetxatu!

Facebook ere euskaraz!

e-gor 2008/12/19 16:13

Duela gutxi jakin genuen Microsoft-en web zerbitzuetako asko euskaraz jarri zituztela. Ba oraingoan Facebook-i tokatu zaio txanda.

Sare sozial arrakastatsu honetan duela urte erdi-edo hasi zuten interfazea euskaraz jartzeko prozesua, erabiltzaile boluntarioen bidez egindakoa. Eta orain arte ere bazegoen interfazea euskaraz ikusterik (ordura arteko itzulpenekin soilik, jakina), itzultzaile boluntarioen taldean izena emanez gero.

Baina badirudi itzultze prozesua amaitu dela eta Facebook-eko arduradunek onartu dutela, jadanik edozein erabiltzailek aukera baitezake interfazea euskaraz ikustea, bere orri nagusiko behealdean aldatuta. Eta izena emanda ez duen edonor ere Facebook-en orri nagusira joatean, euskarazko bertsioa ikusiko du, nabigatzailea euskaraz ongi konfiguratuta badu.

Zorionak itzultzaileei, egindako lanagatik!

Getxoko komiki-azokaren kronika

e-gor 2008/12/18 23:13
Egun bat azokan seme nagusiarekin eta Xabiroiko jendearekin

Azokako hainbat irudi

Aurten, azken urteetan bezala, Getxoko Komiki-Azokan izan nintzen egunpasa. Baina aurtengoa berezia izan zen: lehenengo aldiz seme nagusia, Ximun, eraman nuen komiki-azoka batera. Tira, ez da guztiz egia, Bartzelonako Manga-Azokan ere izana da, baina urte bat besterik ez zuenean, oraindik ez zen ezertaz konturatzen eta ez zen komikizalea. Orain, ordea, sei urte ditu, eta irakurtzen oraintsu ikasi badu ere, izango dira pare bat urte (aitaren jokabidearen imitazioz edo) komiki "irakurle" konpultsiboa dela. Pentsatu nuen unea iritsia zela horrelako batera joateko, eta ongi pasatuko zuela... Beraz, larunbatean biok joan ginen Getxora.

Azken urteetako joerari jarraiki, esan daiteke azokak jada atzean utzi dituela bere hasierak eta iritsi duela heldutasuna. Jada ez da Euskal Herrian dagoen (zegoen) komiki-azoka bakarra, bere tokia duinki hartu du estatuko azoken zirkuituan. Gonbidatu garrantzitsuak daude, erakusketa interesgarriak, argitaletxe ia guztiek dute standa, denda askok ere bai, komikientzat eta mangarentzat karpa bana du, jende asko ibiltzen da, giroa dago... Ni oso gustura egoten naiz.

Eta semea ere, emozionatuta zegoen: ezagutzen dituen pertsonaia mordo baten komikiak edo merchandisinga, jendea mozorrotuta, pump it up erakusketa ikusgarriak... Oso ongi pasatu genuen. Baina guk hain ongi pasatu izanaren errudunetako batzuk Xabiroi aldizkariko kideak izan ziren.

Larunbatean joatea aukeratu genuen egun horretan baitziren Xabiroiren nobedadeen aurkezpena eta mahaingurua. Horrela azoka guztiko euskarazko ekitaldi ia bakarrak (Gorka Velascoren Gaur egungo BeHIak-en aurkezpenaz gain) ikusteko aukera izango genuen, eta Xabiroiko lankideekin egon eta bazkaltzeko ere bai. Oso ongi egon ziren bai aurkezpena eta baita mahaingurua ere, luxuzko gonbidatuekin (Dani Fano, Harkaitz Cano, Zaldieroa, Asisko Urmeneta, Antton Olariaga, Iñaki G. Holgado, Arthur Suydam...), eta euren standean giro polita lortu zuten, momentu batzutan jende askorekin, argazkian ikusten denez.

Eta Xabiroi aldizkariarekin kalitate handiko produktua egitea lortzeaz gain (Arthur Suydamek, Heavy Metal, Batman, Marvel Zombies eta horrelakoetan lana egina denak, esan zuen mahainguruan Xabiroik Heavy Metalek baino kalitate handiagoa duela!), ez da txikiagoa Dani Fano koordinatzaileak elkartutako lantaldearen kalitate humanoa. Nik bikain pasatu nuen beraiekin Angoulêmen, eta Getxon bazkarian ere ederto, kasu piloa egin zioten Ximuni, Asiskok, Arthurrek, Iñakik eta beste batzuk marrazkiak egin zizkioten... Eta benetan txalotzekoa da Xabiroikoek euskarak azokan eta komikigintzan orokorrean presentzia izan dezan egiten duten esfortzua.

Egin klik hemen eguneko argazki eta marrazki batzuk ikusteko.

Sauré-k 5 komiki berri argitaratu ditu

e-gor 2008/12/07 09:06
Ohi bezala, euskara eta gaztelaniazko edizio bana atera du bakoitzetik

Bost komikien azalak
Irudia: Sauré

Sauré argitaletxeak 5 komiki berri atera ditu, Gabonetako kanpainarako eta Durangoko Azokarako garaiz. Euskarazko eta gaztelaniazko edizio bana egin du bakoitzarekin, beti egin ohi duen legez. Hauek dira bost komikiok:

Durangoko Azokan izango duzu komikiok ikusi eta erosteko aukera!

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!

e-gor 2008/12/03 23:42
Live Search bilatzailea, SkyDrive, Spaces, Taldeak, Argazkiak, Gertaerak, Live.com gune nagusia... denek interfazea euskaraz dute orain

Ez naiz Microsoft-en web zerbitzuen erabiltzaile handia (posta, egutegia, blog irakurgailua eta dokumentuak Google-en ditut), baina fitxategi handiak ostatatzeko beraien SkyDrive zerbitzua erabiltzen dut (25 GB arterainoko tokia duzu doan). Gaur sartu naizenean berritasun bat ikusi dut bertan, interfazea euskaraz jarri dutela alegia.

Okurritu zait begiratzea ea beste zerbitzurik ere baduten euskaraz, eta harritu egin naiz gehienak euskaraz daudela ikustean:

Bilatzailearen interfazea aspaldi jarri zuten euskaraz Redmond-ekoek. Baina beste zerbitzuona berria dela esango nuke. SkyDrive-ena berria dela ziur, ez baita denbora asko bertan azkenekoz sartu nintzenetik. Besteena ezin dut ziur esan ez baititut erabiltzen, baina ez dut uste beste inon horren berri irakurri dudanik, eta pentsatzekoa da euskararen ikuspuntutik horrelako garrantzia duen notizia batek oihartzuna izango zuela euskal blogosferan aspaldi gertatu izan balitz... Beraz, berri hau primizia da, kontrakorik frogatzen ez den bitartean!

Egia da Kontaktuak, Egutegia eta batez ere Microsoft-en web zerbitzuetatik ezagunena eta erabiliena den Hotmail posta zerbitzua ez dituztela euskaraz jarri, baina hala ere zerbitzu gehienak euskaraz jarri dituzte, eta etorkizunean beste horiek ere jarriko dituzten esperantza ematen digu horrek...

Microsoft ez da nire debozioko santua, ezta gutxiagorik ere, baina bakoitzari berea: oraingoan txalotu egin behar da Microsoft, bere iniziatibaz eta kostuak bere gain hartuz jarri baititu horiek euskaraz (edo hori uste dut behintzat, Jaurlaritzaren iniziatiba izan balitz ziur jakinarazi eta zabalduko luketela; portzierto, nork egin du itzulpena?).

Google-k, adibidez, hain cool izatearen irudia duenak, ez du horrenbeste egin. Bere zerbitzu publikoetako batzuk soilik ditu euskarazko interfazearekin (Web bilatzailea, Irudi bilatzailea, Mapak eta Direktorioa), baina erabiltzaileentzako zerbitzu pribatuetatik (logeatuta erabiltzen diren horiek, GMail, Egutegia eta Picasa argazkien zerbitzua bezalakoak) bat ere ez du euskaraz. Are gehiago, euskaraz dituen zerbitzuen itzulpenak bere erabiltzaileok dohainik egin diezazkiogun lortu du, daukan (edo lehen behintzat zeukan) guay irudiaz baliatuz. Eta gainera, gero ez dio gure borondateari dagokion moduan erantzun: GMail-en interfazea euskarara aspaldi itzuli bagenuen ere, ez du Google-k hori erabilgarri ipini, eta ez dirudi asmorik duenik ere...

Oraingoan, beraz, txalo Microsoft-i bere web zerbitzuetan euskararekin izandako jarrerarengatik!

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10