Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Sauré argitaletxeak komiki-topaketak antolatu ditu

e-gor 2006/06/25 20:32
Legutio eta Murgian izango dira abuztuaren 25, 26 eta 27an

Topaketen kartela
Irudia: Marisa Viteri

Sauré argitaletxeak "Laku-ertzeko topaketak" izeneko jardunaldiak antolatu ditu abuztuaren 25, 26 eta 27rako Legutio eta Murgian (Araba), "Narratiba laburraren eta karikaturaren arteen prestakuntza jardunaldiak" azpitituluarekin. Programa aberatsean hainbat irteera, mahai-inguru, hitzaldi, erakusketa, tailer eta beste daude.

Topaketen web gunean ez dut programaren euskarazko bertsiorik aurkitu, gaztelaniaz eta zati bat frantsesez dago soilik. Hau da topaketon programa:

Abuztuaren 25a, ostirala

  • 21:00 Hasiera-emate afaria; Legutioko Dobela jatetxean; 20 pertsona gehienez, 18 € pertsonako
  • 22:30 Musicature Sonia Vera Project-ekin: Musicature musika eta kantua karikaturizazioarekin nahasten duen espektakulua da; Sonia Verak jazz eta blues abesten du, Pepe Goya gitarra-jolearekin doinuez lagunduta, Simonides marrazkilariak irudiak marrazten dituen bitartean; Legutioko kultur etxean

Abuztuaren 26a, larunbata

  • 13:00 Hamahiru mahaian: Roberto Garai egilearekin mahai-inguru bazkaria; Legutioko Dobela jatetxean; 12 pertsona gehienez, 15 € pertsonako
  • 15:00 Irudiaren ekologiatik estetika hutsera: Amaia Ballesteros eta Marisa López-ekin topaketa; Legutioko kultur etxean
  • 16:00 Teknologia berriak sorkuntza artistikoaren prozesuan: Aurora Solano eta José Herrerorekin topaketa; Legutioko kultur etxean
  • 16:30 Komiki-tailerra haurrentzat; euskaraz; Legutioko kultur etxean
  • 17:00 Mitologia: Unai Busturiarekin topaketa; euskaraz; Legutioko kultur etxean
  • 19:00 Benito Gaztañagaren pintura-erakusketaren inaugurazio musikala, egielak komentatuta; Murgiako Bea-Murgia etxean
  • 21:00 Emakumea artearen inspirazio-iturri gisa: Mahai-ingurua Azucena Mongerekin; Murgiako Areso Etxea sagardotegian; 12 pertsona gehienez, 18 € pertsonako

Abuztuaren 27a, igandea

  • 12:30 Buffet-a laku-ertzean; Legution; 12 € pertsonako
  • 15:00 Irakurketa-ibilaldia: Txani Rodriguez egilearekin; Legutioko kultur etxetik
  • 17:00 Kontaketa laburren aurkezpena: goizeko tailerretako partehartzaileek euren lanak aurkeztuko dituzte; Legutioko kultur etxean
  • 19:00 Komiki-banden aurkezpena: goizeko tailerretako partehartzaileek euren lanak aurkeztuko dituzte; Legutioko kultur etxean
  • 21:00 Bidaiak eta abenturak: Mikel Arrazolaren diaporama; Legutioko kultur etxean

Tailerrak

Hiru egunetan zehar dira, goizetan, 10:30etatik 12:30etara, beraz 6 ordu guztira, eta 90 €-ko prezioa dute. Legutioko kultur etxean izango dira. EHUko ikasleek aukerako kredituak lor ditzakete.

  • Narratiba laburra: ipuinak sortzeko tailerra, Txani Rodriguez-ekin
  • Arte sekuentziala: komikiak sortzeko tailerra, Rober Garai-rekin
  • Dialogues culturels en langue française: sorkuntza artistikoari buruzko tailerra, Jean François Sauré; frantsesez

(Kontrakorik adierazten denetan izan ezik, ekintzak gaztelaniaz izango dira)

Dalai Lamak Tintin saritu du

e-gor 2006/06/19 22:14
"Egiaren Argia" saria eman dio Hergé Fundazioari

"Tintin Tibet-en" komikiaren azala
Irudia: Hergé

Hilabete hasieran jakin nuen La cárcel de papel-en bidez (nahiz eta hainbat arrazoi medio gaur arte argitaratu ez) Dalai Lamak Hergé Fundazioari eta Desmond Tuturi emango ziela aurtengo Egiaren Argia saria.

Sari hau munduan Tibet ezagutarazten eta ulertarazten laguntzen duten pertsona eta erakundeei eman ohi diete. Kasu honetan Hergé-ren Tintin pertsonaiaren Tintin Tibeten komiki-albuma da saria ematearen arrazoia, "irakurle askorentzat, Hergé-ren Tibet-en deskribapena gure kultura eta ohituren benetako errebelazioa eta bere paisaien ikusgarritasunaren sarrera aparta" izan baitzen, sariaren arduradunen esanetan.

Komikien itzulpenari buruzko artikulua "Senez" aldizkarian

e-gor 2006/06/10 10:51
Bego Montorio itzultzaile eta komikizaleak idatzi du

EIZIE elkartearen Senez aldizkariaren abenduko alean agertu zen Bego Montoriok komikien itzulpenaren inguruan idatzitako artikulua, baina nik orain izan dut horren berri, Amaia lankideari esker. Artikulu zinez gomendagarria, gaia ongi ezagutzen duen batek idatzia, egilea itzultzailea izateaz gain komikizalea ere baita, eta hainbat komiki itzuli izan du.

Oso artikulu interesgarria da, komikien itzulpenari buruz aritzeko komikien ezaugarriak azaltzen baititu, batez ere itzulpenarentzat bereizgarriak direnak, baina baita bestelakoak ere.

Horrez gain, komikiaren apologia sutsua egiten du artikuluan. Literatur itzulpenaren arloan kokatzen du komikien itzulpena (izan ere, literatur itzulpenaren inguruan Unibertsitatean ematen dituen eskoletan ere komikien itzulpena ere irakasten du) eta komikien itzulpenaren beharra aipatzen du. Ongi etorriak bitez horrelako aldarrikapenak!

Artikulua online ere badagoen arren (gorago duzue bertarako esteka), testuaren lagungarri diren irudiak paperezko bertsioan soilik daude.

"Bus bat Alabaman"-en komentarioa

Patxi Lurra 2006/06/04 22:43

"Bus bat Alabaman" komikiaren azala
Irudia: Sandra Garcia Ruiz

Sandra Garcia Ruiz izeneko marrazkilariak Jean-François Sauré-k egindako gidoia hartuta argitaratu dau "Bus bat Alabaman" komiki-liburua eta, orain dala denpora gitxitik, euskaratuta be badaukagu kalean. Itzultze lana Pedro Diez de Ulzurrunek egin dau eta zuzenketak Inaxio Lopez de Aranak.

Liburua atal laburretan banatuta dago, eta 32 orrialde baino ez ditu. Deigarria dan lelengo gauza marrazkiak dira. Komikietan aditua ez nazenez, ezin deutsuet esan zelan deukon izena Sandra Garciak erabiltzen dauan marrazte teknika bitxi horrek. Baina deskribatze aldera, argi eta itzalekin egindako konposizinoak dirala esango deutsuet, detaile eta xehetasun gitxigaz egindakoak. Pertsonak, objektuak eta paisaiak agertzen dira, beraz, zirriborratuta legez. Bestela, pertsonaien aurpegietan askotan ez dago keinu-aldaketarik binetaz bineta, eta honek emoten dau batzuetan estatismoaren sentsazinoa. Beste batzuetan, keinuek bat egiten dabe alkarrizketekin modu egokian: hasarrea, barrea, tristezia,... Orokorrean, hartzen dozun inpresinoa da marrazkiak baino argazkiko irudiak dirala, modu bitxian koloreztatuak eta argi-itzal joko berezi horregaz hornitutakoak. Beste pertsona batek, ziur aski, berba bategaz emongo euskun teknika horren izena, baina...

Mamiari jagokonez, arrazismoaren aurkako mezua da ardatza eta, zehazki, XX. mendeko bigarren erdialdean pertsona baltzek AEB-etan pairatutako egoera gogorarazten dabe egileek, beti be Martin Luther King-en irudi miresgarria aldarrikatuz. Izenburua, orduan, Alabamako herri batean afro-amerikarrek autobusei egindako boikotetik dator, sasoi hartan garraiobide publikoetan jasandako diskriminazinoa zala eta.

Halandabe, komikia abiatzen da Afrikako esklabo baltzen sasoietan eta, jarraian, XX. mendean sartzen da buru-belarri. Aitatutako boikotaren nondik norakoak azaltzen ditu eta, liburuaren bigarren erdialdean, Martin L. Kingen borroka paketsuaren pasarte batzuk eta laga euskun hainbat gogoeta baliotsu ekartzen ditu. Mezu guztiak ondo laburbiltzen dituen esaldia hauxe izan zitekeen: "Buruzagi afroamerikarren iritziz, tragediarik handiena ez da gizon gaiztoen ankerkeria, gizon onen isiltasuna baizik."

Azkenik, komentau behar da lan honek "Bakearen aldeko III. Fernando Buesa Saria" irabazi dauala. Izan be, komikia Saure argitaletxeak Fernando Buesa Blanco Fundazioagaz batera kaleratu dau. Halaber, esan behar da terrorismo mota baten biktima batzuen elkarte horrek (AVT) be sostengatu egin dauala liburua. Seguru asko aurreko paragrafoan letra etzanaz azaldutako esaldiak balio dau Euskal Herrian deukogun egoera sozio-politikoari be aplikatzeko. Eta, neure ustez, leku ezbardinetako gatazkak konparatzea positiboa da oro har, alkarretik ikasteko eta gauzak erlatibizatzeko, ahal dan neurrian. Baina oker ikusten dodana da, komiki txukun hau albo batean lagata, askok alde guztietatik egiten dabena, arinkerietan erortzea alegia: ETAk mehatxatutako uritarren egoera latza Holokausto garaian judutarrek sufridutakoagaz konparatzea, edota Ezker Abertzale ilegalizatuak bizi dauan ukapen politikoa eta kriminalizazinoa erkatzea Hego Afrikan pertsona baltzek Apartheid sasoian pairatutakoagaz. Ez da bidezkoa eta errespetu falta izugarria iruditzen jat orduko judutar edota hego afrikarrekiko.

Ikasteko momentuetan murgilduta gagoz.

Fitxa

Izenburua: Bus bat Alabaman

Gidoia: Jean François Sauré

Irudiak: Sandra García Ruiz

Argitaletxea: Sauré

Urtea: 2006

ISBN: 84-95225-34-4

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10