Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Komikiei buruzko gida interesgarria hasiberrientzat

e-gor 2006/03/28 16:38
Peñaranda de Bracamonteko (Salamanka) Udal Liburutegiak eta Fundación Germán Sánchez Ruipérez-ek atera dute

"La fiesta dibujada" komiki-gidaren azala

Alfon lankidearen bidez jakin dut (nahiz eta ondoren La cárcel de papel-en ere irakurri dudan) Peñaranda de Bracamonteko (Salamanka) Udal Liburutegiak eta Fundación Germán Sánchez Ruipérez-ek comicteca zerbitzua jarri dutela martxan, eta horrekin batera hasiberrientzako gida interesgarri bat atera dute: La fiesta dibujada (PDF gisa jaits daiteke).

Gida 6 ataletan banatuta dago:

  • Komiki amerikarra: superheroiak, Flash Gordon eta beste aipatzen ditu
  • Manga: Hayao Miyazaki, Jiro Taniguchi, Osamu Tezuka (Adolf), Katsuhiro Otomo (Akira)...
  • Klasikoak: Corto Maltés, Asterix, Lucky Luke, Tintin, Capitán Trueno, Spirou...
  • Umorezko komikia: Calvin y Hobbes, Garfield, Maitena, Quino (Mafalda), Ivá (Makinavaja), Bruguera eskola, Ibáñez (Mortadelo eta Filemon), The Simpsons, TBO, Snoopy, Goomer, Titeuf...
  • Komiki beltza: Sin City, XIII, Blacksad, Sandman, From Hell, Mort Cinder, V de Vendetta, Giardino (Max Fridman), Alack Sinner...
  • Egile-komikia: Palomar, Satrapi (Persepolis), Paracuellos, Spiegelman (Maus), Eisner (Spirit), Miguelanxo Prado (Trazo de tiza), Moebius (El incal), Jimmy Corrigan...

Gida ez da perfektua, noski, hutsuneak ere baditu (orain datozkidan handienak, Blueberry eta Watchmen), baina hasiberriek komikien mundua ezagutzen hasteko ongi dago. Eta gainera, komikia bultzatzeko balio duen edozein ekimen beti da eskertzekoa. Ez legoke gaizki horrelakoren bat euskaraz ateratzea...

Gida hori eskuan liburutegi batera joatea mundu eder honetan sartzeko bide egokia izan daiteke. Donostiakoan eta batez ere Errenteriakoan komiki asko dituzte, eta bestela Euskadiko liburutegi sarekoa den edozein liburutegitan sareko beste edozeinetan dagoen komiki bat ekartzea eska dezakezu.

Store and Serve.com, fitxategi handiak ostatatzeko zerbitzua

e-gor 2006/03/05 11:50
Doanekoetatik, nire beharretarako egokiena

Esku artean dudan web proiektutxo baterako fitxategi handiak ostatatzen dituen zerbitzu baten beharra nuen, doakoa ahal izanez gero. Justu egun horietan ordenagailuak eta interneti buruzko blog batzuetan horietako bi zerbitzu aipatu zituzten: Zhube.com eta Box.net. Baina bietako batek ere ez zituen nire beharrak asetzen. Azkenean, Google-en bilatuta aurkitu nuen egokia: Store and Serve.com.

Zhube.com probatu nuen lehenengo, baina ez zen egokia niretzat hainbat arrazoirengatik:

  • Argazki, bideo edo audio ez diren fitxategiak zipeatuta igo behar dira derrigorrez; nire kasuan PDFak ostatatu nahi nituen, baina ez nituen zipeatuta igo nahi, konpresioan ez zelako apenas ezer txikitzen eta fitxategiak jaisten dituenari pauso bat gehiago (deskonpresioa) emanarazi nahi ez niolako
  • Tamainaz 20 MB diren fitxategiak igo daitezke gehienez, eta nire kasuan 25ekoak dira
  • 15 egunetan jaitsi edo ikusten ez diren fitxategiak ezabatu egiten dira automatikoki

Box.net-i buruz irakurri nuen ondoren (1 GB ostatatzeko aukera ematen du doaneko bertsioan), baina honek ere ez zidan balio:

  • Gehienez 5 MB diren fitxategiak igo daitezke
  • Ezin dira publikoki konpartitu, pribatuan soilik (erabiltzaile / pasahitz bidez)

Murrizketa horiek ordainpeko bertsioan desagertzen ziren, baina ez nuen ordaindu nahi ahal izanez gero.

Orduan apur bat googleatuta Store and Serve.com aurkitu nuen. Honetan, erregistratu gabe ere 100 MBrainoko fitxategiak igo ditzakezu, 75 KB/s abiaduran jaitsi ahal izango direnak. Doaneko erregistroarekin oraindik gauza gehiago lortzen dira:

  • Igo daitezkeen fitxategien tamaina 250 MB da
  • 150 KB/s abiaduran jaitsi daitezke, eta 5 fitxategi aldi berean
  • Guztira 10 GBko espazioa
  • Jaitsiera estatistikak

Eta ordainpeko erregistroarekin askoz gehiago duzu: 2500MBrainoko fitxategiak, 1000 KB/s-ko jaitsiera abiadura, 100GB-eko espazioa...

Hala ere, bi gauza baditu zerbitzuak hainbeste atsegin ez ditudanak:

  • Fitxategien jaitsiera ez da zuzena; ematen dizuten linkarekin euren orri batera zoaz eta han klikatzen duzu jaisteko botoian; orri horretan, noski, publizitatea erakusten dute
  • Hilabete baten fitxategi bat ez bada jaisten ezabatu egiten da

Bi defektu horiek ez dira hainbesterainoko ere. Publizitatearenak ez dit inporta, eta fitxategiak ezabatu ditzaten ekiditeko beti erabil dezaket programatxo bat hilean behin fitxategiak jaitsiko dituena. Eta edozein modutan, ordainpeko bertsioak ez ditu murrizketa horiek, beraz beti dago aukera ordainpekora pasatzeko. Horregatik zerbitzu honekin gelditu nintzen.

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10