Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

"V for Vendetta" Alan Mooreren komikian oinarritutako filmaren jendaurreko lehen emanaldia egin dute

e-gor 2006/02/20 16:55
Berlingo Nazioarteko Zinemaldian izan da eta askotariko kritikak jaso ditu

"V for Vendetta" filmaren eszena bat eta komikiko bineta bat
Irudia: Warner / David Lloyd

V for Vendetta, Alan Moore handiaren gidoia eta David Lloyd-en irudiak dituen komikia, zinema formatura eraman dute eta Berlingo Nazioarteko Zinemaldian aurkeztu zuten astelehenean.

Wachowski anaien proiektua da filma, beraiek zuzendu ez badute ere; Matrix seriearen zuzendariek gidoia idatzi dute, eta filme haietan beraien zuzendari laguntzaile izan zen James McTeigue-k zuzendu du eta gaiztoarena egiten zuen Hugo Weaving-ek V-ren rola jokatzen du honetan. Natalie Portman da emakumezko protagonista.

Dial V for Vendetta izeneko komikiei buruzko blogean (ikusten denez, komikiaren fan batek egindakoa da) esteka bat dakar, hainbat hedabidetan horri buruzko berria irakurtzeko. Filmaren kalitateaz zer dioten irakurtzera sartu gabe, titularrek haserrarazi egin naute. Ia denek "terrorismo" eta "polemika" edo "probokazio" hitzak sartzen dituzte. Irailaren 11ko atentatuak gogorarazten dituela esatera ere iritsi dira! USAmerikarren paranoiatik agian uler nezake hori, baina Espainiako prentsak ere esatea... Edo izenburu sentsazionalistak bilatu dituzte erlazio sinplista bat eginez, edo ikuspegi ultraeskuindar guztiz antilibertario batetik eginda daude (egunkariaren arabera, ziurrenik bietatik egongo da). Zeren ez dakit zein zerikusi duten balizko etorkizun post-nuklear bateko sistema totalitario baten aurka altxatzen den anarkista batek eta terrorismo islamiarrak, bonbez aparte... Jada ezingo dira bonbak filmeetan agertu ere egin? Edo segun eta zein aldetakoak diren soilik? Beste blog batzuetan ere egin dituzte nirearen antzeko hausnarketak, baina politago adierazita noski, hemen adibidez.

Gainera, 80ko hamarkadan idatzitako komiki bat da, mesedez... Nola eduki dezake gaur egungo islamdarrekin zerikusirik? Alan Moorek 1988an, edizio osoa argitaratu zenean, idatzitako hitzaurre gogorraren zati batzuk itzuli eta hemen jartzen dizkizuet, komikiak beste horrekin guztiarekin bat ere zerikusirik ez duela ikus dezazuen:

"V de Vendetta 1981eko udan hasi nuen (...) 1988ko neguan bukatu dut (...) Lehen pasarte horietan nire esperientzia politikorik eza ere nabaritzen da (...) inuzentegia izan nintzen Ingalaterra faxismora eramateko gatazka nuklear bat bezalako gertaera melodramatiko bat beharko litzatekeela pentsatzean (...) Orain 1988an gaude. Margaret Thatcher bere hirugarren agintaldia hastera doa eta alderdi kontserbatzailea hurrengo menderantz irmoki gidatzen du (...) prentsan HIESdun gaixoentzako kontzentrazio-esparruen ideia puri-purian dago. Istiluen aurkako polizia berriak bisore beltzak ditu, euren zaldiek bezala, eta euren furgonetek bideokamera birakariak dituzte sabaian. Gobernuak homosexualitatea errotik ateratzeko asmoa adierazi du, kontzeptu abstraktu gisa ere. Eta nire buruari galdetzen diot zein izango den legearen erasoa jasango duen hurrengo gutxiengoa. Nire familia herri honetatik laster ateratzeko asmoa dut, hurrengo urteetan. Hotza, miserablea eta ikusmen motzekoa da. Eta ez dut etorkizunean hemen egon nahi."

Horrez gain, blog komikizaleetan berriz ere medio tradizionalekin sartu dira filmari buruzko berri eta kritiketan hauek komikiekiko erakusten duten ezagutza eta errespetu faltagatik. Adibidez, ikusi zer dioten La cárcel de papel-en Diego Galán Donostiako Zinemaldiko zuzendari ohiaren kritikari buruz. Bide batez, beste komikizale batzuen erreplika ere jaso dute kexa horiek.

Nik film honekin ere nire kontzientzia arazoekin jarraituko dut... Nire Moore mirestuarenganako errespetuagatik filma ikusi gabe agoantatuko al dut? Ez dut uste, barkatu Jauna baina ahula naiz...

P.S. : Badakit artikulu honek jada gaurkotasuna galdu duela. Asteartean publikatu nahi nuen, baina gaixo jarri nintzen eta orain arte ezin izan dut. Gaixoaldi gogorra izan da, etxeko laurak (ni neu, Alaitz eta umeak ) gaixotu baikara eta, beraz, deskantsatzeko aukerarik bat ere ez dut izan... Termometroa jartzeko ere txanda eskatu behar izan dugu!

Euskarazko komikiaren historiari buruzko artikulua "Nabarra" aldizkarian

e-gor 2006/02/13 00:40
Urtarrileko alean agertu zen 8 orriko artikulu ederra

Victoriano Iraolaren komiki-banda bat
Irudia: Victoriano Iraola

Nabarra aldizkariak euskarazko komikigintzari buruzko artikulu oso txukun bat ekarri zuen urtarrileko alean. Patxi Lurrak blog honetan utzitako erantzun baten eman zigun horren berri duela aste pare bat eta portadara ekartzea pentsatu nuen, baina urtarrileko alea online noiz agertuko zain nengoen esteka ere emateko. Jada jarri dute urtarrileko alea sarean, baina artikulu hori harpidedunek soilik ikus dezaketenetako bat da.

Zortzi orriko artikulu oso gomendagarria egin du Jexux Zubiaurrek, komikietako irudiez hornituta. Besteak beste, 1907ko Victoriano Iraola-ren biñeta aintzindariak, gerra aurreko Teles eta Niko, Jon Zabalo Txiki, Ignacia Nor Nai arreba eta Poxpolin, diktadura osteko Jon Zabaletaren Komikia, Kili-kili, Ipurbeltz eta albumak (Amaia, Orreaga, Iparragirre...), 80ko hamarkadako Gabai eta Habeko Mik, 90eko Napartheid eta fanzineak eta gaur egungo Astiberri, Sauré, Gartxot eta Xabiroi agertzen dira bertan.

Katuaren zintzarria du izenburua artikuluak, eta hau dio sarreran: "Euskal Herriak ez dio komikiari gehiegi erreparatu, nahiz eta euskarri hori izan den bertan gertaturiko hainbat gauzaren errealitatea modu fidelenean islatu duena. Katuaren zintzarria bezala, txikia baina zalapartaria. Etor-Ostoa argitaletxeak, Arte Aplikatuak bere entziklopedian landutako bi tomotan, komikiaren alorrean bertan jazotakoak aztertu ditu, Jose Maria Unsainen bitartez. Gure txikitasunean, ekoizpena uste baino mardulagoa izan da eta guk euskarazko komikiari erreparatu diogu. Hona hemen Unsainen kontaketan oinarritutako sintesi bat." Niri, dudarik gabe, Etor-Ostoa argitaletxearen Arte aplikatuak bildumaren bi tomo horiek irakurtzeko kristoren gogoa sartu zait, euskarazko komikigintzari buruz eta baita Euskal Herrikoari buruz ere gehiago jakiteko.

Portzierto, Patxi Lurrak utzi didan Nabarra aldizkariaren ale horretan harritu egin nau komikigintzari dedikatzen dioten espazioa. Aipatutako artikuluaz gain, Hugo Pratt eta Corto Maltese-ri buruzko Eider Rodriguezen beste bat eta Angoulême-ko komiki azokak Jules Verne-ren eta haren lanen ilustrazioen inguruan antolatutako erakusketari buruzko beste bat daude, launa orrikoak, orri bete edo gehiagoko komiki-bandez gain. Beti hainbeste izango al du?

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz

e-gor 2006/02/01 21:59
...eta beste edozein hizkuntzatan jartzeko aukerarekin

DTML-Calendar produktuaren irudi bat

DTML Calendar Tag Zope-rako produktu bat da, gure Zope web gunean egutegi pertsonalizatuak erakusteko balio duena. Oso produktu interesgarria da: hainbat ikuspegi ditu (astea, hilabetea, urtea...), aurrera eta atzera nabiga dezakegu, egun bakoitzean erakutsi nahi duguna esan diezaiokegu eta hainbat hizkuntzatan dago. Euskara ez zen horietako bat, oraintsu atera duten (dudan) 1.0.18 bertsioa arte.

Zope-n egiten ari naizen web proiektutxo baten egutegi bat erakusteko beharra neukan. Eskuz dena programatu beharrean produkturen bat ba ote zegoen begiratu nuen, eta DTML Calendar Tag hau aurkitu.

Probatu nuen eta nahiz eta nahiko txukuna izan, zegoenetan ez zidan balio. Hasteko, ez zegoen euskaraz. Gainera, ez zegoen egoki internazionalizatuta, eta bazeuzkan hizkuntzetan ere beti ingelesaren ordenean erakusten zituen datak ikuspegi ezberdinetako goiburuetan. Eta bukatzeko, bug edo errore batzuk ere bazituen.

Baina Zope eta bere produktuak software librea dira, eta horren abantailetako bat da zerbaitek ez bazaitu erabat asetzen, zuk zeuk alda dezakezula. Kasu honetan ez zen horren erraza, proiektutxoa Zope ostatatze zerbitzu baten gainean garatzen ari bainaiz (Zettai -n zehazki), eta ezin ditut Zope-ren tripak ukitu. Hala ere, ostatatze zerbitzukoek esan zidaten produktuaren bertsio berri bat egonez gero jarriko zutela.

Beraz, produktuaren mantentzailearekin kontaktuan jarri nintzen, Chui Tey txinatarrarekin, eta arazoa komentatu. Esan zidan nahi nituen aldaketak egin nitzakeela, gero berak publikatuko zuela bertsio berria.

Lehenengo produktuak zeuzkan errore txiki bi konpondu nituen. Gero egutegia edozein hizkuntzan erakusteko aukera gehitu nion, formatuak eta izenak parametro gisa pasatzeko aukeraren bidez. Horrela, aurrerantzean beste edozeinek egutegia itzulita ez dagoen hizkuntza baten erakusteko ez du arazorik izango. Eta bukatzeko produktua euskarara itzuli nuen. Jon Otegi delako batek aurrez bidali zizkion euskarazko itzulpenak Chuiri, baina ez zituen oraindik publikatu.

Produktua Chuiri bidali nion, berak publikatu zuen, Zettai-koek instalatu zuten eta orain jada erabil dezaket egutegi produktua euskaraz nire proiektutxoan.

Total, produktua bera konpondu eta hobetzea, itzultzea, probak egitea, batarekin eta bestearekin gestiotan ibiltzea (urte berri txinatarra tartean)... ez dakit ez ote zidan lan gutxiago emango edo ez ote nuen denbora gutxiago beharko nik zuzenean egutegia DTML-n programatu izan banu! Beno, behintzat orain beste batzuk ere produktua euskaraz edo beste edozein hizkuntzatan erabili ahal izango dute behintzat...

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10