Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Sir Arthur Conan Doyle, arrazakeria eta beste

e-gor 2005/07/28 07:54
Arrazakeriaren aurkako manifestu harrigarri eta hunkigarria Sherlock Holmes-en abentura baten

"The Yellow Face" abenturaren ilustrazio bat
Irudia: Sidney Paget

Beste irakurgaiekin tartekatuta, Sir Arthur Conan Doyle-ren The original illustrated "Strand" Sherlock Holmes - The complete facsimile edition (Sherlock Holmes-en abentura guztiak dituen liburua) irakurtzen jarraitzen dut. Irakurri dudan azken abenturan, The Yellow Face izenekoan, arrazakeriaren kontrako manifestu eder bat aurkitu dut, bitxia iruditu zaidana (1894an idatzi zela kontuan izanda). Hemen azalduko dizuet manifestu horren berri eta beraren inguruko gogoetatxo bat.

Istorioa hau da, labur-labur (kontuz, spoiler bat da-eta): Sherlock Holmes-i jaun bat azaltzen zaio bere kasua argitzen lagun diezaion eskatuz. Bere emaztea lehenago beste gizon batekin egon zen ezkonduta Ameriketan, alargundu zen arte. Hiru urtez pozik bizi izan dira, duela gutxi emaztea arraro portatzen hasi den arte. Lehenengo diru kopuru nahiko handi bat eskatu zion senarrari eta zertarako zen ez galdetzeko erregutu, eta honek fin bete zuen esandakoa. Baina geroztik behin baino gehiagotan (gauez zein egunez) isilean bizilagun berri misteriotsuen etxera sartzen harrapatu du. Emazteak berarekin fidatzeko eskatzen dio, ez saiatzeko gehiago jakiten euren zoriontasuna haus dadin nahi ez badu, laster amaituko dela guztia. Baina senarrak ezin du gehiago eta horregatik jo du Holmes-engana.

Honen ustez, emaztearen aurreko senarra ez dago hilda, aldameneko etxera etorri da eta emakumeari xantaia egiten dio. Etxera sartuko dira eta dena argituko dute. Baina detektibe handia oraingoan okertu egin da. Etxera sartu dira eta han ez dago gizonik, arraza beltzeko neska txiki bat eta bere zaintzailea besterik ez. Neska txikia emaztearen alaba da, bere aurreko senarra ere beltza baitzen. Senarra plaga batek hiltzean, andreak Ingalaterrara etorri beharra izan zuen eta haurra zaintzailearekin han utzi zuen, hura ere, bizirik atera bazen ere, gaixo egona baitzen, eta luze baino lehen itzultzeko asmoa baitzuen. Baina Ingalaterran oraingo senarra ezagutu zuen eta ezkondu egin zen, baina ez zen alaba eta senar beltzarena senarrari kontatzera ausartzen. Urte batzuk pasatu ondoren, alaba denboratxo batez besterik ez bazen ere ikusteko beharra zuela-eta, hura ekarri ahal izateko dirua eskatu zion senarrari, eta aldameneko etxean ostatatu zituen bera eta zaintzailea, ahal zuenean eskapo egin eta alabarekin egoteko.

Eta orain kontatuko dizuet lehen aipatutako arrazakeriaren aurkako adierazpena. Emazteak bere aurreko senarraren argazki bat erakusten dienean, hau esaten da istorioan, Watson narratzaileak hasita (ahalik eta hobekien itzultzen saiatuko naiz):

" ... There was a portrait within of a man strikingly handsome and intelligent-looking, but bearing unmistakable signs upon his features of his African descent. ‘That is John Hebron, of Atlanta,’ said the lady, ‘and a nobler man never walked the earth. I cut myself off from my race in order to wed him, but never once while he lived did I for an instant regret it. It was our misfortune that our only child took after his people rather than mine. It is often so in such matches, and little Lucy is darker far than ever her father was. But dark or fair, she is my own dear little girlie, and her mother's pet.’ ... "

(" ... Barruan gizon baten argazkia zegoen, edertasun eta azkar-itxura deigarrikoa, baina bere hazpegietan bere jatorri afrikarraren zantzu nabariak zituena. ‘Hau John Hebron da, Atlantakoa,’ esan zuen andreak, ‘munduan izan den gizonik zintzoena. Nere arrazakoengandik aldendu nintzen berarekin ezkontzearren, baina inoiz ez naiz horretaz une batez ere damutu. Baina, zoritxarrez, gure alaba bakarra Lucy gehiago atera da bere jendearen kolorekoa nirearenekoa baino. Horrela gertatu ohi da horrelako elkarketetan, eta Lucy txikia bere aita inoiz izan zena baino askoz ilunagoa da. Baina iluna ala argia, nire neskatto ttiki maitea da, bere amaren bihotzeko laztana.’ ... ")

Eta aurrerago, emazteak galdetzen dionean ea orain dena dakiela zer gertatuko den beraien artean, adierapzen hunkigarri hau egiten da, berriz ere Watson-ek hasita:

" ... It was a long ten minutes before Grant Munro broke the silence, and when his answer came it was one of which I love to think. He lifted the little child, kissed her, and then, still carrying her, he held his other hand out to his wife and turned towards the door. ‘We can talk it over more comfortably at home,’ said he. ‘I am not a very good man, Effie, but I think that I am a better one than you have given me credit for being.’ ... "

(" ... Hamar bat minutu pasatuko ziren Grant Munrok isiltasuna hautsi zuenerako, eta bere erantzuna etorri zenean, gogoratzea maite dudan erantzuna izan zen. Haur txikia besoetan hartu zuen, musu eman zion eta, oraindik neska gainean zeramala, beste eskua emazteari luzatu zion eta aterantz biratu zen. ‘Etxean hobe hitz egingo dugu horri buruz,’ esan zuen. ‘Ez naiz oso gizon ona, Effie, baina uste dut zuk pentsatzen duzuna baino hobea banaizela.’ ... ")

Polita, ezta? Politaz gain, niri harrigarria iruditu zait oso 1894an horrelako manifestu bat egitea. Izan ere, Estatu Batuetako gerra zibila, non esklabutzaren abolizioa estatu guztietara zabaldu zen, ez zen 1865ean baizik bukatu. Eta Guess who’s coming to dinner filmean ikusten da 1967an oraindik ez dituztela normaltzat hartzen zuri eta beltzen arteko ezkontzak.

Baina Hollywood-ek eta AEBetako zinemak guregan duten eraginarengatik da hori. Euren filmeetan zabaltzen dute askatasunen eta berdintasunaren defentsan aitzindari direla, eta mezu hori sinistu eta barneratu dugu. Baina pixka bat informatu naiz eta jakin dut esklabutzaren abolizioa Europan askoz lehenago eman zela, XIX. mendearen hasieran, Britainia Handian hasita. Beraz, Europan (edo gutxienez Erresuma Batuan) arrazakeria agian gaindituago legoke ordurako?

Edonola ere, emazteak horrelako beldurra bazuen senarrari kontatzeko gizon beltz batekin ezkonduta egona zela eta alaba beltz bat zuela, ez dut uste Europan ere arrazen arteko ezkontzak hain normalak izango zirenik... Beraz, Conan Doyle-ren postura hau, ederra eta hunkigarria izateaz gain, bere garaian ausarta eta txalotzekoa ere izango zen ziurrenik. Izan ere, Doyle injustizien aurka aritu zen bere bizitzan, Congo-ko krimenak salatzen, bidegabeki kartzelatuko George Edlaji erdi hinduaren eta Oscar Slater judu alemanaren kasuetan parte hartzen eta abar.

Asterix-en ale berri bat, laster kalean

e-gor 2005/07/04 22:45
Urriaren 14an aterako da 33. album-a

Kanpainaren kartel bat
Irudia: Uderzo

La cárcel de papel-en bidez jakin dut urriaren 14an Asterix-en 33. alea argitaratuko dela.

Betidanik Asterix-en zale handia izan banaiz ere, ez pentsa berriak gehiegi pozten nauenik. 1977an René Goscinny gidoilaria hil zenetik, Albert Uderzo marrazkilaria arduratzen da gidoiaz ere, eta sailak asko galdu du geroztik.

Goscinny gidoilari aparta dugu, pertsonaia eta serie oso famatu askoren sortzailea: Asterix-ez gain, Oumpah-Pah, Lucky Luke, Iznogoud, Nikolas Txiki... Inoizko gidoilaririk ezagunenetakoa eta onenetakoa da dudarik gabe, eta Uderzo, marrazkilari ona izanagatik, ez da gidoigintzan haren mailara hurbildu ere egiten. Eta azken aleak (Obelixen galera, Asterix eta Latraviata...) gero eta txarragoak dira. Kiroletako mitoen modura, komiki-sail eder hau ere gorenean zegoenean amaitzen jakin behar zuten, bere gainbehera negargarria ikus ez genezan.

Gainbehera hori salmentetan ere igartzen ari omen da, azken aleak ez baitira espero bezainbeste saldu. Hori konpontzeko eta inoizko salmentarik handiena lortzeko asmoz, promozio kanpaina mediatiko ikaragarria egingo dute. Horren barruan inauguratuko da Bruselan irailaren 22an Le monde, miroir d’Astérix izeneko erakusketa erraldoia, 450.000 euro kostatuko dena eta 200.000 bisitari izatea espero dutena.

Asterix-en azken benetako abentura-alea ere, Asterix eta Latraviata, oihartzun handiarekin atera zuten, mundu mailako kanpainan, egun berean ateraz hizkuntza guztietako aleak, baita euskarazkoa ere! Baina salmentak ez ziren onak izango-edo, ondoren ateratako Asterix y lo nunca visto (han eta hemen okasio ezberdinen karira ateratako istorio laburren bilduma) euskaraz ez baitzuten inoiz atera. Abentura berri hau aterako al dute euskaraz? Mendizegi-rentzako puntua...

Edozein modutan, ez naiz aurrejuzkuekin ibiltzearen zale, eta optimista izanez amaitu nahi dut. Ale berri honek harrituko al gaitu eta lehengoen moduko abentura eder bat izango al da!

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10