Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / The Earth Charter Initiative

The Earth Charter Initiative

Asier Arregi 2009/12/24 11:33
Lurraren etorkizunerako edo gizakiaren bizi iraupenerako sortutako ekimen globala: LURRAREN KARTA
kultearth

Lurraren Karta delakoa oinarrizko printzipio etikoen deklarazio bat da. Helburua, XXI. mendean gizarte baketsu, ekologiko eta orekatua eraikitzea. Baita herri guztietan interdenpendentzia globalaren sentipena eta elkarbanatutako erantzunkizuna sustatzea ere. Bide honetan, ekintzarako deia eta itxaropenerako leiho eder bat.

Sorrera Nazio Batuen ekimen batean egon zen baina gerora gizarte zibilak bultzatu duen ekimena da. Herrien etorkizunerako karta bat dela esan daiteke.

animearth

Laburbilduz:

1. Lurra eta bere baitako bizitza forma guztiekiko errespetua

2. Bizitza komunitatearen zaintza, errukiz, ulermenez eta maitasunez

3. Gizarte demokratikoen garatzea, partehartzez eta justiziaz

4. Lurraren fruitu eta edertasunak oraingo eta ondorengo belaunaldientzat ziurtatzea

5.  Lurreko sistema ekologikoen babesa eta berreskuratzea, bizitza ahalbidetzen duten dibertsitate biologikoa eta prozesu naturaletaz bereziki arduratuz

6. Ingurumenaren lehen babes neurri bezala: kalterik ez sortzea
, eta jakintza mugatua denean, prekautzioa.

7. Lurraren birsorkuntza ahalmenak, giza eskubideak eta ongizatea zainduko dituzten ekoizpen, kontsumo eta garapen patroiak jarraitzea

8. Ekologiaren ikerkuntza eta aplikazioak bultzatzea

9. Pobreziaren betiko bukatzea

10.
Instituzio ezberdinek eta berauen jarduera ekonomikoek, maila guztietan, giza garapena berdintasunez eta era jasangarrian sustatzea

11. Genero berdintasuna baieztatzea, eta baita hezkuntza eskubidea, osasuna eta aukera ekonomikoak edozeinendako.

12. Giza duintasuna, osasuna eta eta ongizte espirituala bermatuko dituen inguru natural eta soziala edukitzeko guztion eskubidea defendatu, diskriminazio barik, herri indigenak eta gutxiengoen eskubideetan atentzio bereziz.

13. Maila guztietan instituzio demokratikoen indartzea, transparentzia osoa, gobernabilitateari kontuak eskatzeko modua, partehartzea, justizia...

14. Bizimodu ekologikoa lortzeko beharrezkoak diren jakintza eta trebetasunak hezkuntzan eta bizi osoko ikasketan integratzea

15. Bizidun guztiak errespetuz eta begirunez tratatzea

16. Biolentzia eza, bakea eta tolerantzian oinarritutako kultura bultzatzea

INFORMAZIO GEHIAGO:

LURRAREN KARTA

umeearth

 

 

 

 

 

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.