Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik

ZENTZURIK EZ

Asier Arregi 2021/09/26 20:05
Onuraren inungo ebidentzia zientifiko gabe, gure DNA, gure sistema inmunea eta gure nerbio sistema aldatzeko arriskua duen medikamentu genikoa gorputzean txertatzen ari dira gure gazte eta umeei.

Datuak oso argigarriak dira, ofizialak.

datuak c tx

Ezer gehitzekorik ez...

ZENTSURARIK EZ

Asier Arregi 2021/09/20 10:50
Harrigarria bada ere, bost medikuren arteko elkarrizketa ZENTSURATU dute Youtubetik. Medikuen artean, Osasun Ministra ohia. EZ DA ONARGARRIA!

Zuzenekoa egin zuten Youtubetik La Clave Cultural ekimenaren barruan larunbat honetan arratseko 19:00etan hasita, azkenean, medikuen arteko elkarrizketa bat Zientzia jarrita mahaiaren gainean.

Ikaragarria, 58. minutuan alde egiten dute Osasun Ministra ohiak eta Madrilgo Medikuen elkargoko zuzendariak. Haserre CDCren txertatuegatik hildakoen datu ofizialak entzun eta gero. Beraiek Zientzian oinarritu dira, baina Zientzia deitu duten jainko antzeko baten, ebidentzia zientifiko barik.

Bukaeran Juanjo Martínez irundarra, bikain, haurdun daudenak eta umeak txertatzeari buruz.

Plandemia III

Asier Arregi 2021/09/19 22:05
Klaus Schwab, Foro Ekonomiko Internazionaleko ageriko burua, "Covid-19: The Big Reseat" liburua 2020ko ekainean publikatu zuena. Argia, Planaren berri ematen. Covid-19 beraien tresna izaten ari da planak gauzatzeko. Gobernuak ez dira gobernu ere izango, Munduko Gobernuaren plataformak baino. Hori da Plandemiaren Plana, besteak beste.

Osaba Klaus entzunda, argiago asma daiteke zergatik den hain garrantzitsua populazio osoa txertatzea (txerto ez den gai batekin, birusik ez daukalako). Nanopartikula magnetikoak sartzea izan daiteke helburua, sheeple guztia (sheep/people), gu alegia (horrela ere deitzen baikaituzte kasurik onentsuenean), inokulatuta. Populazioaren murriztea eta erabateko kontrola (baita pentsatu, sentitu edo daukagun emozioa zelatatu eta eragiteraino ere). Rafael Yustek, neuro-eskubideei buruz jardun du sarritan, Giza Eskubideen Karta Unibertsala aldatzeko eskatu zuen 2017an, lehendabiziko eskubidetzat, gure pentsamenduen pribatutasuna jarriz. Baina entzun dezagun apezpikua (Sánchez eta Macron, monagillo asko jota).

5G eta Covid-19ren sintomatologia lotzen dutenak konspiranoiko eta negazionistak dira. Berdin da baieztapen hau kalitatezko 250 ikerketa zientifikoren azterketa sakonetik ateratzen bada ere. Hemen ikusgai artikulu bat eta PUBLIKAZIO ZIENTIFIKOA.

Eta gero Zientziaren izenean, metodologia zientifikoa aplikatuta inon isolatu ez duten birus batengan sinismen ariketa egin behar. Fede hutsez. Erlijioa da, erlijio sanitarioa, ez da Zientzia. Goebbles-en propagandarako metodologia aurreratuaz inokulatua.

Gaixotasuna, sintomatologia berria, Covid-19, hor dago, badago. Bai. Ez dugu holakorik ukatzen. Neroni abuztua hasieratik 13 egunetako sukarrez egon nintzen (ia 38 ºC-tik jeitsi gabe eta 39,7 ºC-tara arte) eta nola garatu zen ikusita, nere ustez, gero eta nabarmenago iturria ez dela birikoa. Gaixorik egondako inorekin egon barik eta 5G-ko gailu bat ordubetez eta babes gabe manipulatu eta gero (honen eragina eta nola babestu ikertzen ari gara, gailutxo bat ere badaukagu), bapatean 38,5 ºC -ko sukarra. Eta gero, inor kutsatu barik bi astetan, ezta bikotea ere, egunero ohe berdinean lo eginda, goxo, gertu eta maitasunean. Tratamentua: kloro dioxidoa eta homeopatia. Ez eztarriko minik, ez neumoniarik (kolegiatutako mediku baten azterketen arabera), mukirik ez eta usainmena eta dastamena oso ondo. Eta sukarraldia pasata, bikain.

Are eta konspiranoikoagoak dira txertoetan grafeno oxidoa edota propietate magnetikoak dituzten nanopartikulak sartzen dituztela diotenak. Hemen ere, badaude artikulu zientifikoak gai honi buruzkoak, baita txertoen analisitan agertutako grafenoa. Tartean, Japoniak ukatutako Modernaren milloi t'erdi dosi grafenoaren presentziagatik.

2015ean Rockefeller Unibertsitatean arratoietan burni oxidoa inokulatuta distantziara gluzemia nola kontrolatzen zuten agertzen duen paper-a ere badago eskuragarri.

radio3

radio2

 

Eremu elektromagnetikoen teknologiaren bitartez (5G, 6G...) zerebroko seinaleak jasotzea eta zerebroari seinaleak igortzea punta puntako ikerketatan dago. Badira patente batzuk mahaiaren gainean gai honi buruzkoak. Transhumanismoa da gizateriarentzat programatuta daukaten aro berri hori...Esfera fisikoa, biologikoa eta digitalak uztartuz, robot, dron eta abarrekin elkarbiziz. Ez da konspiranoia bat, Foro Ekonomiko Internazionalaren buruak, Munduko Gobernuari buruzko batzarrean botatakoak dira. Honi buruz eztabaidatu beharko genuke. Horrelako mundua nahi dugu?

Guzti hau prestatzen eta gauzatzen duten bitartean...Covid-19 oso tresna eraginkorra da, artaldea ondo entretenitua mantentzen. Jolasa ere atsegin dute, deskaratuak izatea kontu batzurekin. Patente honen The Number of the Beast WO2020 060606 eta jabetza...no comment...

Jolas hauetan, burmuinetako uhinen izenak erabili dituzte Covid-19 barianteen ipuinean. Bariante horiek ere, isolatu gabe eta ezer ere ez demostratu barik. Flipatzekoa, baina egia.

zerebro uhinak


Planetan badugu aberastasun nahikoa modu iraunkorrean bizitzeko, oparo, denok; Covid-19 baino izurrite mingarriagoak erabat ezabatuz, hala nola gosea, gerrak, errefuxiatuak, Mediterraneoko pateretan hildako milaka eta milaka pertsonak, etab.

Haiek baino askoz gehiago gara, edo, behintzat, izateko ahalmena dugu (printzipiodun pertsonok), boterea izateko ahalmena. Beldur barik eta esna, oso erraz alda dezakegu gizateriaren norabidea gure historiako Gurutze Puntu honetan, giza espezie gisa.

Plandemia II

Asier Arregi 2021/09/01 14:55
Plana egin dutenei biziki gustatzen zaie oso deskaratuak izatea bide konkretu batzutatik, bestetatik propaganda oso landuaren bitartez (neurolinguistika, komunikabideak, beldurra...) pertsonen iritziak manipulatzen dituzten bitartean

Rothschildarrek 2015ean patentatu zuten Covid-19 gaitza detektatzeko sistema eta metodoa: A method is provided for acquiring and transmitting biometric data (e.g., vital signs) of a user, where the data is analyzed to determine whether the user is suffering from a viral infection, such as COVID-19.
BAI, testu hau 2015 urtekoa da eta historian zehar gure osasunaren alde burubelarri lan egin duen Rothschildar familiaren jabetzakoa. Gainera, badirudi post-PCR test bat izan daitekena, smartphonekin konektatua eta abar...Pertsonen erabateko kontrolarekin lotuago, osasunarekin baino.

HEMEN KLIK EGINDA PATENTEAREN DATU GEHIAGO

Datu honek nahikoa izan beharko luke egungo erokeria berehala gelditu dadin eskatzeko, burua artaburua ez duen edonorentzat behintzat.

Eta piskat bilatuta, esaterako Covid-19ari buruzko beste patentetan 2019ko urria aurreko patente ugari aurkituko ditugu.

Munduko estatuen artean Covid-19 izenarekin PCR testen salerosketa millonarioak  2017 eta 2018an eman ziren, FMIko datuen arabera...Hau publiko egin eta egun gutxitara (2020an) Covid-19 izena kendu zuten interneten eskuragarri agertzen ziren asiento kontabletan, eta ondoren Newtral-Malditako artikuluak datuok ezeztatzen...Enfin.

2020ko irailaren 4an.

PCR saleros 2

 2020ko irailaren 7an...Diferentzien jokutxoa.

 

Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.